Hezkuntza
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Escuela de Educación para la Sostenibilidad 2030: observando avances mediante la medición de impacto

Escuela de Educación para la Sostenibilidad 2030: observando avances mediante la medición de impacto

Uzt. 04 - 05. Uzt, 2024 Kod. H18-24

Ingurumen-hezkuntzaren bidez herritarren ohiturak aldatzen ari al gara? Bidean argi pixka bat, inpaktuaren neurketaren bidez.

Azalpena

Jasangarritasunerako Hezkuntza oinarrizko tresna da 2030erako Garapen Jasangarriaren eta Basque Green Deal ereduaren helburuak gauzatzeak etorkizuneko Euskadi jasangarrirako zehazten duten aldaketa eta eraldaketa ekosoziala lortzeko. Ihobek, UPV/EHUren Uda Ikastaroak Fundazioarekin elkarlanean, urtero antolatzen duen Ingurumen Hezkuntzako Eskola eragileak eta profesionalak elkartzeko aukera bat da, erronkei heltzeko eta konponbideak partekatzeko.

Hirugarren edizio honetan, gure jarduerak gizartean eta ingurumenean duen inpaktuari buruz hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu. Ingurumen-hezkuntza ari al da lortzen gizartean lortu nahi ditugun helburuak eta aldaketak?

Nola jakingo dugu bide eraginkor batetik goazen? Identifikatu al dezakegu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez? Inpaktuen neurketetatik edo ebaluazioetatik ikasitakoa aplikatzen al dugu programa berri bat diseinatzen dugunean edo esku-hartze bat egokitzen dugunean? Kudeaketa-erabakiak gidatzen al ditugu inpaktuari buruz lortutako emaitzetan oinarrituta?

Galdera horiei eta zuen intereseko beste batzuei erantzuteko, gizarte- eta ingurumen-inpaktuaren neurketak eta kudeaketak eskaintzen dizkiguten aukerak sakonduko ditugu. Sortzen ari garen aldaketa neurtzeko hainbat esparru metodologiko landuko ditugu, ingurumen-hezkuntzaren esparruan inpaktua ebaluatzeko eta neurtzeko garatutako esperientzien adibide praktikoak eskainiko ditugu, aldaketa-teoria bat definitzen ikasiko dugu, eta elkarrekin aztertuko dugu hurbilketa horiek ikasteko eta berritzeko duten erabilgarritasuna.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gizarteko edo gizarte- eta ingurumeneko inpaktua neurtzeko eta kudeatzeko oinarri teorikoak eta metodologikoak ematea.

Gizarte-inpaktuaren neurketan ideien trukea eta jardunbide egokien hedapena sustatzea.

Ingurumen-hezkuntzaren eta garapen jasangarriaren testuinguruko aplikazio praktikoan aurre egin behako diegun erronkei buruz elkarrekin hausnarketa egitea.

Inpaktua neurtzeko eta kudeatzeko ereduen ezarpenaren aurrerapena bultzatzea ingurumenaren arloko eta Euskadiren jasangarritasunerako hezkuntzaren esparruan.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • ingurumen-hezitzaileak, ingurumen-kudeaketako profesionalak, Inpaktuaren ebaluazioaren eta neurketaren arloko profesionalak

Lankidetza

  • Ihobe - Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Zuzendariak

Xabier González Vegas

Ihobe, Gobierno Vasco, Director de Sostenibilidad Ambiental

Ekonomialaria eta Enpresa eta Erakunde Komunikazioko Zuzendaritzako masterra. Kudeaketa ez-finantzariora bideratua, unibertsitateko espezializazioa duena komunikazioan, ingurumen-politikan eta eraldaketa digitalean. Ingurumeneko politika publikoen garapenarekin lotutako proiektu eta zerbitzuen zuzendaritzarekin profesionalki lotua. Denborarekin pertsonen eta lan-taldeen kudeaketan ardura handiagoak hartu ditut. 2010az geroztik, jasangarritasunaren, laguntza estrategikoaren edo komunikazioaren arloko taldeak zuzentzen ditu Ihoben, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Urtero, ebaluatzaile gisa parte hartzen dut Euskalitek sustatutako Kudeaketa Aurreratuaren Sarian. Kirola ere asko gustatzen zait, batez ere saskibaloia, nire aisialdiaren zati handi bat hari ematen baitiot.

Ainhoa Diez de Salazar Gutierrez

Ihobe - Eusko Jaurlaritza, Ekoetxea Sarearen arduraduna - Euskadiko Ingurumen Zentroak

Ingurumen zientzietako lizenzitura amaitu eta mundu pedagogikoan trebatu ondoren, nire motibazioa aurkitu nuen, nire bi grinak batzen zituen esparrua, ingurumena eta irakaskuntza; Ingurumen Hezkuntza. Zazpi urtez aritu naiz ingurumen-hezitzaile moduan, mendian bertan, Aralarko Parke Naturalean sustraituta. Urte horiek emankorrak bezain biziak izan ziren. 2018an, jauzi bat egin nuen landa-lanetik kudeaketa esparrura; zehazki, Ihobek kudeatzen duen Ekoetxea Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarearen kudeaketara. Gaur egun sare horren arduraduna naiz. Ekoetxea Sarea eraldaketa-prozesu batean dago, eta gizarte gisa aurre egin behar diegun trantsizio ekologikoaren ondoriozko erronkei erantzutea du helburu. Eraldaketa-prozesu berritzaile honen arduraduna naiz, eta gozamen hutsa da niretzat lan hori.

Hizlariak

Javier Benayas del Alamo

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekologiako katedraduna. 1995etik 2003ra Ingurumeneko errektore delegatua izan zen eta 2003tik 2009ra Campuseko eta Ingurumen Kalitateko errektoreordea. 2003an Ingurumena eta Iraunkortasunari buruzko CRUE lantaldea bultzatu zuen. 2011n "Unibertsitatearen erantzukizun soziala eta garapen iraunkorra" txostenaren Batzorde Teknikoan parte hartu zuen. Espainiako unibertsitateetako iraunkortasun politiken ebaluazioa "lanaren arduraduna, Latinoamerikako Unibertsitateetan iraunkortasunaren adierazleen definizioaren proiektuaren koordinatzailea izan zen ere. 2000 - 2012 artean ingurumen-hezkuntzako doktorego programa bat koordinatu zuen. "Milurteko Ekosistemen eta Espainiako Biodibertsitatearen Ebaluazioa" proiektuaren zuzendaria izan da. 2015az geroztik alkateordea eta hirigintza eta iraunkortasuneko zinegotzia da Soto del Real eta REDS sareko aholkularia.

Iñigo Benedicto Arbizu

Sinnple

Co-fundador en 2011 de SINNPLE, consultoría en impacto socioambiental y creador de la app ActuEight de consumo consciente. Hemos acompañado en sostenibilidad a +150 empresas y en gestión por impacto a +100 entidades y emprendimientos sociales. En 2020 Acumen, el 1º y mayor fondo de inversión de impacto del mundo, me eligió como uno de los 24 agentes de cambio más relevantes en España. Ingeniero Industrial por la Universidad de Navarra

Begoña Burgoa Etxaburu

ISEI-IVEI

Psikodidaktikan doktorea UPV/EHUn eta Biologia Zientzietan lizentziaduna Santiagoko Unibertsitatean. Ingurumen Kudeaketako Masterra, UICNn. Natur Zientzietako graduondokoa DBHn, EHUn. Neurohezkuntzako graduondokoa, UNEDen. UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko DBH eta Batxilergoko eta Zientzien Didaktikako irakaslea. Ingurumen Hezkuntzako aholkularia IIHIIn bost urtez. Ikerketa-taldeetan parte hartu dut, bai ingurumenaren arloan, bai zientzien didaktikan. Gaur egun, LIEC taldeko kide naiz UABen. Ingurumen-hezkuntzarako eta sienten ikaskuntzarako material didaktikoak sortzen parte hartu dut.

Alfonso Coronado-Marín

Técnico de Educación Ecosocial en FUHEM (https://www.fuhem.es/educacion-ecosocial/) Investigador en Cátedra UNESCO de Educación Ambiental y Desarrollo Sostenible UNED (https://catedraunescoeads.es/)

Juan María González-Anleo

Serafín Huertas Alcalá

Sera Huertas Alcalá, técnico en educación en el Centre d'Educació Ambiental de la Comunitat Valenciana desde el año 2000 e ingeniero técnico agrícola de formación. Mi formación en educación ambiental comenzó de manera autodidacta en 1998 y desde entonces me he interesado por muchos temas vinculados a la EA, realizando infinidad de cursos y acudiendo a incontables jornadas y seminarios, pero quizás lo más relevante es que desde 2007, a raíz de entrar a formar parte del grupo de ponentes de Al Gore en España con el proyecto The Climate Project Spain, me he especializado en comunicación y educación de la emergencia climática. Actualmente soy responsable del área de cambio climático y huella de carbono en el CEACV. En el mismo CEACV gestiono la Estrategia Valenciana de Educación Ambiental (Guía EAR) y varios programas formativos, así como la coordinación de los trabajos que llevamos a cabo desde 2015 para que la educación ambiental tenga presencia en las leyes que impulsa el Consell. De las muchas cosas que hago en la actualidad me gustaría destacar un proyecto personal, INSPIRAT, en el que personas con discapacidad intelectual se forman para ejercer de educadores y educadoras ambientales, creando con ello proyectos de vida.

Laura Pasca García

Universidad Complutense de Madrid, Profesora Ayudante Doctora

Doctora en Psicología e investigadora en el campo de la Psicología Ambiental y metodóloga. Profesora en la Facultad de Psicología de la Universidad Complutense de Madrid, donde desarrolla su trabajo acerca de la preocupación ambiental, percepción del cambio climático y comportamiento pro-ambiental, así como acerca de las relaciones entre el ser humano y la naturaleza y su efecto en el bienestar.

Maria Rubio Zavala

Aitor Urquijo Cereceda

Laura Vozmediano Sanz

Euskal Herriko Unibertsitatea, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea UPV/EHU

Gizarte Psikologia saileko irakaslea UPV/EHUko Psikologia Fakultatean. CRIM-AP ikerketa-talde finkatuko kidea. Gaur egun, UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea.

Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga

Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Doktorea Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea eta Ingurumen Teknologien irakaslea Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2017tik UPV / EHUren Iraunkortasun eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria da. Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeatzatik iraunkortasuna eta gizarte konpromisoa bultzatzen du kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. Ekonomia Zirkularra: aplikazioa enpresan masterraren batzorde akademikoaren kidea da. Espainiako Garapen Iraunkorrerako Sarearen (REDS) lehendakariordea da ere.

Maialen Sistiaga Poveda

Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea

Biologian lizentziatua, Biologia Molekularreko masterra egin zuen eta ondoren, ardien birusen eboluzioaren inguruko doktoretza. Hainbat unibertsitateetan (British Columbian edo Cagliarin, esate baterako) ikerlari gisa aritu ostean, Kutxa Fundazioan teknikari modura hasi zen eta bertan 8 urte eman ditu, ingurumen hezkuntzako proiektuetan batik bat, "Baso-eskola" eta "Naturan Hezi" proiektuetan. Hezkuntza-berrikuntzako irakasle izan da UEUko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean eta egun, EHUko Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta ikerlaria da, Donostiako HEFA II fakultateko Lehen Hezkuntzako graduan.

Anabel Suso Araico

Licenciada en Ciencias Políticas y Sociología por la Universidad de Deusto y experta en “Economía, gestión y tecnología de la innovación pública” por la Universidad de Alcalá de Henares. Cuenta con experiencia de más de 25 años en materia de investigación y consultoría socioeconómica en el ámbito de las políticas públicas, que inicio en la Universidad Complutense de Madrid. Ha desempeñado su trabajo como consultora en diversas empresas especializadas. En 2007 entró a formar parte del equipo de Red2Red y en la actualidad es Directora de Innovación de Políticas Públicas de la firma donde ha dirigido numerosos estudios y evaluaciones sobre políticas públicas de empleo, igualdad y lucha contra la discriminación de colectivos vulnerables. Es la actual coordinadora del Observatorio de la Transición Justa y en los últimos años ha coordinado más de 15 evaluaciones de impacto.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-04 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak

Beste ikastaro interesgarriak...