Gizartea
Uda ikastaroa
Etorkizuneko hiri eta herri desiragarriak: mapa bat utopiarako

Etorkizuneko hiri eta herri desiragarriak: mapa bat utopiarako

Ira. 06 - 06. Ira, 2024 Kod. G22-24

Azalpena

Errenteria, 2040rako plan estrategikoa osatzeko ariketan murgilduta dago. Etorkizuneko herria irudikatu eta irudikatutakoa errealitate bihurtzeko lan ildoak marrazten. Bide hau, herriko eragile sozial, ekonomiko, herritar eta udalaren arteko elkarlanean ari gara garatzen. Ariketa honen erdian, eta berau aberastu asmoz, etorkizun bizigarriak marraztuko ditugu Uda Ikastaro honetan.

2040rako Errenterian edo beste herrietan lekutu daitezkeen utopiak irudikatuko ditugu eta horretarako beste lurralde batzuetako esperientziak ezagutuko ditugu lehen eskutik. Izan ere, etorkizuna agortzen ari dela dirudien garaiotan, oraindik ere, ekimen kolektiboz, bestelako etorkizun bizigarriak irudikatu eta beraz, eraiki ditzakegu. Ikuspegi filosofiko, politiko eta praktiko batetik helduko diogu gaiari. Has gaitezen, bada, etorkizun bizigarriak marrazten!

Irakurri gehiago

Helburuak

Hiri eredua definitzeko osagaiak hautematea.

Herritarrei eta parte hartzaileei lagungarri hausnarketarako marko bat eskaintzea.

Eragile sozial, ekonomiko, herritar eta udalaren arteko elkarlana sustatzeko bideez hausnartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak
  • Administrazioko langileak eta arduradun politikoak

Antolakuntza

  • Errenteriako Udala

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Programa

2024-09-06

09:15 - 09:30

Erregistroa

09:30 - 09:45

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Aizpea Otaegi Mitxelena | Errenteriako Udala - Alkatea
09:45 - 11:15

“Etorkizuna kolektiboki pentsatu, komunitatea(n) eraikitzeko“

  • Igor Ahedo
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 13:30

Mahai ingurua: “ 2040: biharko hiriak, gaurko gazteen begiradatik“

  • Naia Begiristain Etxezarreta
  • Gorka Laurnaga Peña
  • Jone Arrazola Maiztegui
  • Mikel Urdangarin Irastorza
  • Maialen Akizu Bidegain Lizarazu
13:30 - 14:45

Atsedena

14:45 - 16:15

Mahai ingurua: “Errenteria 2040: utopia posible egiteko bideak“

  • Arantxa Iraola Alkorta
  • Jon Maya Sein
  • Maitane Basasoro Ziganda
  • Beñat Irasuegi Ibarra
16:45 - 17:15

Sintesia

17:15 - 17:45

Itxiera

  • Aizpea Otaegi Mitxelena | Errenteriako Udala - Alkatea

Zuzendariak

Partaidetza Errenteria

Errenteriako Udala

Hizlariak

Igor Ahedo

EHU Partehartuz

PhD in Political Science and Professor of the Department of Political Science and Administration of the UPV-EHU. He is principal investigator of the Parte Hartuz group and head of the PhD Program Society, Politics and Culture of the UPV/EHU. Among his research highlights: "Investigación Acción educativa para desvelar y gestionar cooperativamente las desigualdades de género" (Emakunde, 2022); "Nodos y retos de la reforma de la Ley de Universidades: un proceso participativo" (Ministerio de Universidades, 2021) and "Estudio sobre la relación entre ciencia y sociedad para el diseño de una estrategia de generación de conocimiento para el desarrollo sostenible de la RB de Urdaibai" (Eusko Jaurlaritza, 2020). Among his recent publications are: "When the Cinderellas unite" in International Journal of Action Research (2022); "How can critical deliberative theory help to solve the methodological challenges of evaluating from a gender + perspective?" in Evaluation (2020) or "Desvelando opresiones y resistencias de las mujeres en zumarraga: un análisis interseccional para profundizar la democracia participativa" in Feminismos (2019). He has been responsible for the Qualitative Evaluation of the Basque Equality Law (2016).

Jone Arrazola Maiztegui

Hernaniko Udala

Maitane Basasoro Ziganda

UPV/EHU

Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua. 2022an defendatu zuen bere doktoretza tesia, “Ikasleen parte-hartzea eskola demokratikoak eraikitzeko giltzarri. Irakasleen begirada berritu batetik abiatutako Antzuola Herri Eskolako hezkuntza proiektua” izenburupean. Egun irakasle atxikia da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU) eta bere ikerketa lanek demokrazia eta justizia soziala hezkuntzan, ikasleen partaidetza, eta pedagogia kritikoa dute ardatz.

Naia Begiristain Etxezarreta

Maialen Akizu Bidegain Lizarazu

• Maialen Akizu Bidegain (Urretxu, 1996). Soziologoa da ikasketaz. Horrez gain, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa (Mondragon Unibertsitatean) eta Subiranotasuna Europako Herrietan masterra (EHUn) ditu eginak. Master Amaierako Lana bertsolaritza eta zaintzaren ekonomiaren ingurukoa izan zen. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko AFIT ikerketa-taldean. Kulturgintza eta feminismoa ditu iker-lerro nagusi. Eusko Ikaskuntzako “Kultur politikak” lan-taldeko zuzendari zientifiko da eta Jakin Aldizkarian ere kolaboratzen du, besteak beste.

Arantxa Iraola Alkorta

Beñat Irasuegi Ibarra

Talaios Kooperatiba / Olatukoop

Kooperatibista, egunerokoan, Talaios Kooperatibaren kudeketa eta aholkularitza estrategikoko proiektuetan aritzen da lanean, bertatik Olatukoop, TEKS eta Koopfabrika bezalako interkooperazio proiektuen sorrera eta garapenean parte hartzen duelarik. Ekonomia lurraldeari lotua ulertzen du, eta bertan bizi diren pertsonek bizitza bizigarriak izateko beharrezkoa dituzten baliabideak sortu eta antolatzeko tresna gisa. Bide horretan, tokiko ekosistema kooperatibo eraldatzaileak eta kooperatibak sortzeko lanean ari da azken urteetan.

Gorka Laurnaga Peña

Jon Maya Sein

KUKAI KULTUR ELKARTEA, ZUZENDARIA eta DANTZARIA

Kukai Dantzako zuzendari, dantzari eta koreografoa. Sei urte zituela abiatu zen dantza munduan, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Nazioarteko folklore jaialdi ugaritan hartu zuen parte eta Euskal Herriko Aurreskulari txapelduna izan zen 1997 eta 2005. urteen artean. Laxok taldean jardun ostean, 2002. urtean Kukai Dantza proiektua sortu zuen tradiziotik abiatutako sorkuntza sustatzen zuten ikuskizunak landu asmoz. Kukai Dantzaren baitan garatu du bere ibilbide profesional nagusia, dantzari, koreografo eta zuzendari gisa. Lengoaia artistikoen uztarketa eta lankidetzan jarduteko gaitasuna ditu ikur nagusi. Norabide horretan koreografo eta artista ugarirekin jarduten du elkarlanean: Marcos Morau, Sharon Fridman, Israel Galván, Cesc Gelabert, Andoni Luis Aduriz, Tanttaka Teatroa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa… Hainbat proiektutako zuzendari artistiko gisa egin du lan (Donostiako Zinemaldia, Max Sariak..), baita ekimen berezitako dantza arduradun gisa eta antzerki proiektuetan mugimendurako laguntzaile eta irakasle gisa ere. Kritika espezializatuak definitu duen bezala: “azken urteetako koreografo-zuzendari ezinbesteko eta polifazetikoa da”.

Aizpea Otaegi Mitxelena

Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziatua da eta Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia izan da 2019an Errenteriako alkate aukeratua izan arte. Fundazioan politika publikoen arloko aholkulari lanetan jardun du batez ere hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna gaiak landuz. Horrekin batera, Udako Euskal Unibertsitateko hainbat ikastarotan parte hartu izan du hizlari gisa, bai bi gai horiek jorratuz eta baita pandemia garaiko esperientzien inguruko azalpenak emanez.

Mikel Urdangarin Irastorza

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-09-06 arte
25,00 EUR28,00 EUR
- 40,00 EUR
- 34,00 EUR
- 28,00 EUR
- 34,00 EUR
- 34,00 EUR
Online zuzenean2024-05-31 arte2024-09-06 arte
25,00 EUR28,00 EUR
- 40,00 EUR
- 34,00 EUR
- 28,00 EUR
- 34,00 EUR
- 34,00 EUR

Kokalekua

Errenteriako Fabrika Lekuona

Av. Ugarritza, 1, 20100 Errenteria, Gipuzkoa

Gipuzkoa

43.31466,1.80964

Errenteriako Fabrika Lekuona

Av. Ugarritza, 1, 20100 Errenteria, Gipuzkoa

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak