Komunikazioa
Kultura eta Artea
Uda ikastaroa
Euskal hedabideen audientzia digitala: metrika adostuen garaia

Euskal hedabideen audientzia digitala: metrika adostuen garaia

Ira. 12 - 13. Ira, 2022 Kod. I10-22

Azalpena

Audientzia digitala aipatu eta klikak datoz akordura: zenbat klik? Nork egiten du klik? Nor dago klik horien atzean? Eta klik guztiak jasotzen ote dira? Gainera, azken hilabeteetan neurgailu berriak merkaturatu dira (Google Analytics 4, esaterako) eta neurtzeko arau berriak ei datoz (cookie bidezko jarraipenean gertatzen ari diren aldaketek joko-arauak berridatziko baitituzte). Aldaketa horietarako euskal komunikabideak prestatzeko lehen urratsak egin dira Euroekualdearen BEHA proiektuari esker 2021-2022 ikasturtean zehar, euskarazko hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema ebaluatzeko eta eguneratzeko lanak, eta bidean lortutako emaitzak aurkeztuko eta kontrastatuko dira ikastaro honen baitan. Euskal Hedabideen Behategiak izaera, mota eta hedapen geografiko ezberdineko zortzi komunikazio proiekturekin egin du lan lehen fasean (Berria, Hamaika TB, Kanaldude, Euskalerria irratia, Elhuyar, Gaztezulo, Anboto eta Alea) eta bigarren fase batean gainontzeko euskarazko hedabideengana zabalduko da egitasmoa. Bigarren fase horretara pasatzeko baina, ezinbestekoa da lehen fasearen emaitzak aurkeztea eta kontrastatzea.

Bestalde, audientzia digitalen esparruan esanguratsuak diren gaiak ere ekarriko dira gurera: Google Analytics eta Googletik haragoko analitikak, edo euskal gazteen kontsumo digitala kasu. Halaber, hedabideak —osoki digitalak izanda ere— ekosistema mediatiko zabalago baten parte dira, horregatik euskal hedabideen audientziak modu globalean neurtzeko proposamen bat ere jarriko da mahai gainean.

Uda Ikastaro honen bidez, euskal audientzia digitalen eremutik abiatuta, metrika adostuen garaira urratsak ematen hasteko lehen gogoeta zabala egingo da unibertsitateak, sektorea eta administrazioak elkartuta.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euroeskualdearekin batera Euskal Hedabideen Behategiak burututako BEHA proiektuaren emaitzak jendaurrean aurkeztu eta kontrastatu.

Euskal hedabideen audientzia digitala ezagutzeko bideak, tresnak, aukerak eta erronkak ezagutu.

Metrika adostuen bidean hiru eragile nagusi elkartu eta elkarrekin gogoeta partekatua egin: komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea.

Eragileen arteko lankidetzarako giroa indartzen jarraitu etorkizuneko proiektuei begira.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Lau izango dira erabiliko diren metodologiak: hitzaldi nagusiak alde batetik, zenbait gairen inguruko azalpenak emateko; hitzaldi laburrak ere bestetik, bestelako gai batzuen inguruko begirada osagarriak biltzeko; adituen arteko mahai-inguruak; eta, azkenik, biko elkarrizketak. Jarduera guztiak aurrez-aurre zein online jarraitu ahal izango dira.

Kolaboratzaileak

  • Behategia
  • Euroeskualdea
  • Hekimen
  • EHUko NOR Ikerketa Taldea

Programa

2022-09-12

09:00 - 09:15

Izen-ematea eta harrera

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Libe Mimenza Castillo | Behategia / EHUko NOR Ikerketa Taldea - Koordinatzailea / Ikertzailea
  • Igor Astibia Teiletxea | Hekimen - Zuzendaria
  • Leyre Azcona | Euroeskualdea
  • Josu Amezaga Albizu | NOR ikerketa taldea, UPV/EHU - Ikertzailea eta irakaslea
09:30 - 10:30

“Neurketa digitala Espainiako estatuan“

  • Rosario Borrego Rastrero | GFK - Digital Analytics Manager
11:00 - 12:00

“Google Analytics hedabideen sektorean“

  • Mikel Elordi | Lin3s - Analista digitala
12:00 - 13:00

“Analitika digitalak Googletik harago“

  • Jordi Morales | UOC - Sare sozialen ikertzailea
13:00 - 14:00

“EITBren analitika digitalak: antolaketa eta erronkak“

  • Lontzo Sainz Nieto | EITB - Estrategia eta ikerketa zuzendaria
15:30 - 16:00

“Euskal Herriko gazteek komunikatzeko, entretenitzeko eta informatzeko dituzten ohiturak“

  • Beatriz Narbaiza Amillategi | Applika+, UPV/EHU - Ikertzailea eta irakaslea
16:00 - 17:30

“Hitzaldi laburrak eta eztabaidarako plaza“

    Moderatzailea

    • Leire Palacios Egiguren | Komunikatzailea

    Cookie-rik gabe zer?

    • Lorea Arakistain Aizpiri | PuntuEUS - Komunikazio arduraduna

    Google ez, burujabetza bai

    • Asier Iturralde Sarasola | Argia - Kazetaria

    BERRIAren metrikak, analitika kualitatiboak

    • Pello Urzelai Agirre | BERRIA - IKT arduraduna

    Humanitate Digitalak eta hedabideak, begirada osagarriak

    • Xabier Landabidea Urresti | Deustuko Unibertsitatea - Ikertzailea eta irakaslea

    2022-09-13

    09:00 - 10:00

    “Bien arteko solasaldia: "Euskal hedabideen audientziak: nola neurtu Internet, papera, irratia eta telebista batera?"“

    • Josu Amezaga Albizu | NOR ikerketa taldea, UPV/EHU - Ikertzailea eta irakaslea
    • Edorta Arana Arrieta | NOR ikerketa taldea, UPV/EHU - Ikertzailea eta irakaslea
    10:00 - 11:00

    “BEHA proiektuaren emaitzen aurkezpena“

      BEHA, euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa

      • Libe Mimenza Castillo | Behategia / EHUko NOR Ikerketa Taldea - Koordinatzailea / Ikertzailea
      11:30 - 12:45

      Mahai ingurua: “BEHA proiektuan parte hartu duten zenbait hedabiderekin mahai-ingurua“

        Moderatzailea

        • Libe Mimenza Castillo | Behategia / EHUko NOR Ikerketa Taldea - Koordinatzailea / Ikertzailea
        • Aritz Martinez de Luna Urzelai | ALEA
        • Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute | ELHUYAR
        • Maddi Mochales Zumelaga | HAMAIKA
        • Eki Pagoaga | Kanaldude
        12:45 - 13:45

        “Administrazioa metrikei so“

          Euskararen Adierazle Sistema eta ikerketa lerroak

          • Jon Aizpurua Espin | Eusko jaurlaritza - EAS - Zerbitzuko arduraduna

          Hedabideekiko politikak eta lanketa euskararen sustapenerako

          • Estibaliz Alkorta Barragan | Eusko jaurlaritza- HPS - Euskara sustatzeko zuzendaria
          13:45 - 14:00

          Itxiera

            Zuzendariak

            Libe Mimenza Castillo

            UPV/EHU

            Libe Mimenza Castillo (Elorrio, 1988) kazetari, komunikazioaren ikertzaile eta hedabideetako iritzi-emaile euskalduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen kazetaritza, eta ondoren Multimedia Komunikazioko eta Gizarte Komunikazioko masterrak egindakoa da. Komunikazio digitalean eta transmedia alorrean egin du lan eta ikerketa, NOR ikerketa taldean, besteak beste. 2016tik hona, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea da.

            Igor Astibia Teiletxea

            Hekimen

            Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN elkarteko zuzendaria da. HEKIMEN elkarteak herri ekimenetik sortutako euskal hedabideak biltzen ditu bere baitan eta sektorea indartzeko eta hobetzeko dihardu lanean.

            Hizlariak

            Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

            Elhuyar

            Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Gasteiz, 1974) Elhuyar Fundazioan egiten du lan, zientzia-kazetaritzaren alorrean. Une honetan, Elhuyar aldizkariko zuzendaria eta erredaktorea da, eta, aurretik, Teknopolis telebista-saioko aurkezle eta erredaktore aritu zen. Biokimikan doktorea da. Biofisika Unitatean (CSIC-EHU) egin zuen bere doktoretza, polio, GIB eta gripearen birusek zelulak infektatzeko garatu dituzten mekanismoak ikertzen.

            Jon Aizpurua Espin

            Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailordetza

            Jon Aizpurua Espin (Durango, 1963) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Plangintza eta Azterlanetako zerbitzuburu. Euskaltzain urgazle izendatua 2018an. Euskal Filologian lizentziaduna da.

            Estibaliz Alkorta Barragan

            Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika saileko Euskara Sustatzeko zuzendaria da. Aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria eta Euskararen Aholku batzordeko kidea izandakoa. Formakuntzaz ingeniari industriala materialetako arloan eta masterra enpresara aplikatutako kalitate kudeaketan.

            Josu Amezaga Albizu

            UPV/EHU

            Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 1987tik eta NOR Ikerketa Taldeko burua. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria izan zen. Soziologian lizentziatua eta Soziologia Politikoan doktorea, Paulo Iztuetak zuzendutako euskal kulturari buruzko tesiari esker. Ibilbide akademikoan hizkuntza, kultura, komunikazioa eta nortasunaren bueltan ibili da, euskarari bezainbeste Europako eta munduko beste hizkuntza gutxitu askori ere erreparatuz: hala lurralde bati lotutako hizkuntzei nola migrazioaren hizkuntzei ere. EiTBko eta Berriako Administrazio batzordekide izan da.

            Lorea Arakistain Aizpiri

            PuntuEUS Fundazioa, Arduraduna

            Lorea Arakistain Aizpiri (Eibar, 1983). PuntuEUS Fundazioko marketin arduraduna da 2014tik. Komunikazio arloko profesionala, kazetari bezala hasi zuen ibilbide profesionala (Herri Irratia, Euskadi Irratia...) eta zientziare eta teknologiaren gizarteartzean aritu zen Elhuyarren. Ingurune digitalak sortzen zituen aukerak erakarrita komunikazio estrategikoaren eta marketin digitalaren arloan egin ditu azken 10 urteak. Euskarazko marketin digitalaren erronkari aurre egiteko bideak bilatzen ere aritzen da.

            Edorta Arana Arrieta

            UPV/EHU

            UPV / EHUko irakaslea eta ikertzailea da 1988az geroztik. Aurretik, kazetari gisa lanean aritu zen ETBn, harrezkero hainbat ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabideekin kolaboratzen du. Kazetaritzan lizentziatu zen 1982an, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1995ean unibertsitate berean doktoratu zen. Irrati, telebistarako eta Interneteko programazioarekin lotutako gaiak irakasten ditu eta hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu gai horien inguruan. NOR ikerketa taldeko kidea da eta MINECO eta UPV/EHUk diruz lagundutako ikerketa proiektuetan lan egiten du.

            Leyre Azcona

            Doble Licenciada en Derecho y Administración y Dirección de Empresa por la Universidad Pública de Navarra, y Máster en Asuntos Europeos en Sciences Po Paris. Tras una experiencia en el Parlamento Europeo, he trabajado como consultora de proyectos europeos en Euronet Consulting, centrándome en proyectos de ayuda al desarrollo en el ámbito de las infraestructuras y en CARSA, especializándome en la gestión de proyectos de innovación y transformación digital e industrial. Desde 2018 trabajo en la AECT Eurorregión Nueva-Aquitania Euskadi Navarra como técnica del área de empleo, innovación y formación.

            Rosario Borrego Rastrero

            20 urte baino gehiagoko esperientzia du merkatu-ikerkuntzan, eta hainbat motatako konpainietan egin du lan (institutu, komunikabide-agentzia edota aholkularitzak). Bezero-beharren eta metodologien egokitasunaren ikuspegi orokorra lortu du. Azken 10 urteetan neurketa digitala, data Analytics eta metodo tradizionalen integrazioa izan ditu ardatz. Hainbat foro eta mintegitan txostengilea izan da, eta industria digitaleko eta ikerkuntzako elkarte sektorial garrantzitsuenekin parte-hartze handia izan du. Masterreko eta irakaskuntzako ohiko laguntzailea. Merkatu Ikerketa eta Tekniketan lizentziaduna (UA). Estatistika diplomaduna, Sevillako Unibertsitatean.

            Mikel Elordi

            LIN3S enpresan analista digitala automozio, hedabide eta "Real state" sektoreetan. Deustoko "Big Data & Business Intelligence" programan parte hartua eta marketing inguruko herraminten ezaguna.

            Asier Iturralde Sarasola

            Kimika Zientzietan lizentziatua eta Software Librean Unibertsitate Espezialista EHUn. 2012tik, Iametzako garapen-taldeko kide eta 2014tik ARGIA.eus-eko web garatzaile.

            Xabier Landabidea Urresti

            Xabier Landabidea Urresti (Bilbo, 1981) Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikerlari elkartua eta irakaslea da. Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua eta Politika eta Administrazio Zientzietan Lizentziatua da. Enpresa, Erakunde eta Ikus-entzunezko Komunikazioan EiTB-Deusto Masterra eta Aisia eta Giza Potentzialean Doktorea da. Udako Euskal Unibertsitateko kide ere bada.

            Aritz Martinez de Luna Urzelai

            Aritz Martinez de Luna Urzelai (Gasteiz, 1981) ALEA hedabideko zuzendaria da. TOKIKOMeko administrazio kontseiluko kidea ere bada, eta baita Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaritza batzordeko kidea ere. Alearen ordezkaritza lanetan, Arabako Foru Aldundiko Euskara Batzordeko kidea da eta baita Gasteizko Udaleko Euskara Elkarguneko partaidea ere.

            Maddi Mochales Zumelaga

            Hamaika Telebista, Ekoizpen eta teknika arduraduna

            Hamaika Telebistako ekoizpen eta baliabide teknikoen arduraduna da. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da, Euskal Herriko unibertsitatean.

            Jordi Morales

            Jordi Morales-i-Gras Soziologiako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Zientzia Sozial Konputazionala da haren espezializazio-eremua, eta arreta handia jartzen du Sare Sozialen Analisian eta Adimen Artifizialean. Bilbao Business School-eko Ganberako Informazio Sistema Aurreratuen arduraduna da, eta irakasle gisa aritzen da UPV/EHUko Ikerketa Sozialeko Eredu eta Arloen Masterrean, UOCeko Social Media masterrean eta Ciènciako Professionals de la Ciènciako Col·legi-ko Datuen Analitikako Graduondokoan. Halaber, Network Outsight-en sortzailea eta CEO da, Big Dataren azterketa soziologikoan espezializatutako aholkularitza-enpresa.

            Beatriz Narbaiza Amillategi

            UPV/EHU

            Beatriz Narbaiza Amillategi (Ermua, 1968) Kazetaritzan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea. UPV-EHUko ikertzailea eta irakaslea gradu eta masterrean. Hainbat liburu-kapitulu eta artikulu argitaratu ditu.

            Eki Pagoaga

            Leire Palacios Egiguren

            PuntuEus Fundazioa

            Leire Palacios Eguiguren (Bilbo, 1986) Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Giza Zientzietan Lizentziaduna da. Master ikasketak egin ditu Enpresa Nazioartekotze arloan, Irakaskuntzan eta Humanitate Digitaletan Kultur arloko hainbat proiektutan militatzen du. Humanitate Digitalak eta berrikuntza uztartuz egiten du lana, hizkuntza, kultura eta esperimentazioa ardatz ingurune digitaleko proiektuen sorkuntza eta kudeaketan. Enpresa alorrarekin paraleloan egiten du komunikazion ibilbidea. Lan egin du hedabide digitaletan, paperezko prentsa idatzian, irratian, eta telebistan.

            Pello Urzelai Agirre

            EUSKAL EDITOREA S.L.

            Pello Urzelai Agirre (Bilbo, 1961) Kazetaria eta Berriako IKTen arduraduna da. Berriako Politika Saileko arduraduna izan da eta aurretik Euskaldunon Egunkarian, Hemen astekarian egin zuen lan, eta Argia aldizkariko kolaboratzailea izan zen. Bi kazetaritza libururen egilea da: Amesgaiztoa. Egunkaria Auziko epaiketaren kronika (Berria, 2010) eta Su etenaren apustua (Berria, 1999).

            Lontzo Sainz Nieto

            EiTB

            Lontzo Sainz EITBko Estrategia eta Ikerketa zuzendaria da. Kazetaritza ikasi zuen EHUn, EFE agentzian eta DEIA egunkarian kolaborazioak egiten zituen bitartean. Bekadun moduan sartu zen EITBn eta gerora albistegietako kazetari, arloburu, bateragile eta editore izan zen. 1999. urtean EITB Taldeko prentsa buru izatera pasatu zen eta 2004an eitb24.com albisteetako atariaren burua. Gerora Sare Sozialetako lehen antolaketa eta egitura analitikoa gidatzea tokatu zitzaion, eta 2018ra arte, albisteetako eta parte-hartzerako burua. Urte hartan Transformazio Digitalerako zuzendaritza berrian hasi zen eta iaztik dabil Estrategia eta Ikerketa zuzendari.

            Matrikula prezioak

            Aurrez aurre2022-09-12 arte
            80,00 EUR
            68,00 EUR
            56,00 EUR
            68,00 EUR
            68,00 EUR
            68,00 EUR
            68,00 EUR
            Online zuzenean2022-09-12 arte
            80,00 EUR
            68,00 EUR
            56,00 EUR
            68,00 EUR
            68,00 EUR
            68,00 EUR
            68,00 EUR

            Kokalekua

            Miramar Jauregia

            Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

            Gipuzkoa

            43.3148927,-1.9985911999999644

            Miramar Jauregia

            Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

            Gipuzkoa

            Sustainable development goals

            2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

            Garapen jasangarrirako helburuak

            16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

            Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

            Informazio gehiago
            16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak