Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Euskal literatura eta kritikagintza: bide berriak

Euskal literatura eta kritikagintza: bide berriak

Ira. 09 - 10. Ira, 2026 Kod. L03-26

Azalpena

Ertz desberdinetatik, XXI. mendean, XX. mendetik jasotako galdera kritikoak birformulatuko dira. Euskal literaturaren kritikan dauden kezka eta erronka berriei eutsiko zaie. Xedea bide berriak sortzea da ikerlari, irakasle eta ikasleentzat, hainbat ikerketa-lerrotan: azken urteotan pil-pilean dagoen autonomiaren auzia; egiletasun berriak eta horiek literatur genero hibridoetan duten eragin zuzena; edota klima-larrialdiak literaturaren zerumugan eta irudimen kolektiboan duen eragina.

Euskal kritikagintzak tradizio teoriko sendoa du, Jesus Maria Lasagabaster adituaren garaian eraiki baitzen. Belaunaldi bat baino gehiago ari dira elkarlanean, eta ikastaroaren helburua genero-, adin- eta pentsamendu-aniztasun hori azaleratzea da, bide kritiko berriak eraikitzeko. Ikastaro honetan hiru belaunaldi elkartuko dira, beraien praktikak, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Pentsamendu eta eztabaida kritikoa sustatzea euskal kritikagintzan.

Tradizioa eta modernitatearen arteko harremana aztertzea euskal literaturan eta kritikagintzan.

Soka luzeko teoria kritikoa(k) galdera berriak erantzuteko erabiltzea gure testuinguruan. Praktika onak partekatu.

Azken teoria kritikoen berri izan eta kritikoki pentsatzea gure testuinguruan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Ikastaroa lau arlotan banatuko da:

  • Espazioa
  • Egiletasuna
  • Autonomia
  • Irudimena

Adituek beren ekarpenak aurkeztu baino lehen, saio metodologikoen bidez oinarrizko testuak eta hitz gakoak landuko dira, Raymond Williamsen Hitz gakoak hiztegi eraldatzailea lanari jarraituz.

Saio praktikoa egin baino lehen, partaideek irakurgaiak jasoko dituzte. Irakurketa xeheen ondoren, gonbidatutako kritikarien ekarpen teorikoak egingo dira, eta bi egunak eztabaidek borobilduko dituzte, jorratutako gaiak eta ikuspegi kritikoak ardatz hartuta. Beraz, egun bakoitzean, jardunaldiaren koordinatzailearen hitz gakoetan oinarritutako metodologia-saio labur baten ondoren, adituen ekarpenak jasoko dira, eta, azkenik, eztabaida eraikiko da.                                              

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza

Programa

2026-09-09

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 10:00

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Aurkezpena eta metodologia saioa. Hitz gakoak: Espazioa eta egiletasuna

    • Nerea Arruti Etxeberria | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
    10:00 - 11:00

    “Kultur fabrikak Euskal Herrian“

    • Elixabete Ansa Goikoetxea | Instituto de Estética Universidad Católica de Chile - ZuzendariaHizkuntza: euskara
    11:00 - 11:30

    Atsedena

    11:30 - 12:30

    “Hiria irakurri. Euskal narratiba urbanoa aztertzeko gakoak“

    • Irati Majuelo | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
    12:30 - 13:50

    “Pentsamendua eta aktibismoa“

    • ibai Atutxa Ordeñana | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
    13:50 - 14:00

    Sintesia

    2026-09-10

    09:00 - 10:00

    “Metodologia: Autonomia eta irudimena“

    • Nerea Arruti Etxeberria | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
    10:00 - 11:00

    “Autonomia eta politizazio-guneak gaurko euskal literaturan“

    • Ibon Egaña Etxeberria | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
    11:00 - 11:30

    Atsedena

    11:30 - 12:30

    “Distantzia galduaren bila“

    • Beñat Sarasola Santamaría | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
    12:30 - 13:50

    “Autonomia eta azpiegitura: Arantzazutik Adimen Artifizialera“

    • Asier Amezaga Etxebarria | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
    13:50 - 14:00

    Sintesia

    14:00 - 14:45

    “Musika saioa"Iaquin vahu" : Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren 500. urteurrenean, transmisioa eta bide berriak sustatzeko“

    • Ibon Rodríguez García Hizkuntza: euskara
    • Garazi Navas Mundiñano Hizkuntza: euskara

    Zuzendariak

    Nerea Arruti Etxeberria

    EHU

    (Zarautz, 1966) Londresko, Goldsmiths Collegen, eta Eskoziako Aberdeeneko unibertsitateetan irakasle titularra izan da. Egun Euskal Herriko Unibertsitatean da irakasle. Mundu akademikoan Julio Cortázarri buruzko doktore tesia izan zen abiapuntu, Londresko King´s Collegen paratua. Ikerketa lanetan artea eta literatura uztartzea izan du helburu. Azken urteotan irudimena, kartografia eta poesia ikertzen aritu da, eta horrekin loturik “Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan” ikerketa egitasmoan eta "Literatura dokumentu historiko gisa" ikerketa taldean partaide da. Berria egunkarian kolaboratzailea da.

    Hizlariak

    Asier Amezaga Etxebarria

    Euskal Herriko Unibertsitatea

    Soziologian doktorea (2016) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle laguntzailea. Zientzian, teknologian eta gizartean eta, bereziki, materialismo berrietan egindako azterlanen ildotik, hainbat arlotako bitartekotza-prozesuez interesatu da, literatura eta gastronomiatik eta kultura- eta teknologia-azpiegituretatik. Aztertzen dituen fenomenoen izaera sozioomaterial eta emergenteari erantzuteko, izaera performatiboko praktika soziologikoak aztertzen ari da, diseinuaren eta esku-hartzearen bidez ikertuz. Sentsibilitate teoriko eta metodologiko horretatik abiatuta, gaur egun HarilkAI lankidetza-proiektuaren arduraduna da, gizarte- eta komunikazio-zientzietako adimen artifizialeko plataforma bat prototipatzera bideratua

    Elixabete Ansa Goikoetxea

    Txileko UCeko Estetika Institutuko zuzendaria eta irakasle elkartua da. Filosofiako doktorea da Indiana Unibertsitatean (2012), Arte Master Indiana Unibertsitatean (2004) eta Ingeles Filologiako lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (2002). 2012an, Txileko Unibertsitateko Arte Teoriaren Sailean doktorego ondoko ikerketa egin zuen, abangoardia artistikoen analisian espezializatuz, artearen, zinemaren, literaturaren eta 1960ko hamarkadako testuinguru politikoaren arteko diziplina anitzeko loturen bidez. Indiana Unibertsitatean (Bloomington, AEB), Concordia College-n (Moorhead, AEB) eta British Columbia Unibertsitatean (Vancouver, Kanada) irakatsi du. Bere lana nazioarteko biltzarretan aurkeztu du, eta ekitaldi nazional zein nazioartekoen antolaketan parte hartu du (Txile, AEB, Kanada, Erresuma Batua).

    Nerea Arruti Etxeberria

    EHU

    (Zarautz, 1966) Londresko, Goldsmiths Collegen, eta Eskoziako Aberdeeneko unibertsitateetan irakasle titularra izan da. Egun Euskal Herriko Unibertsitatean da irakasle. Mundu akademikoan Julio Cortázarri buruzko doktore tesia izan zen abiapuntu, Londresko King´s Collegen paratua. Ikerketa lanetan artea eta literatura uztartzea izan du helburu. Azken urteotan irudimena, kartografia eta poesia ikertzen aritu da, eta horrekin loturik “Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan” ikerketa egitasmoan eta "Literatura dokumentu historiko gisa" ikerketa taldean partaide da. Berria egunkarian kolaboratzailea da.

    ibai Atutxa Ordeñana

    UPV / EHU

    (Galdakao, 1984 - ) euskal hizkuntzalaria eta pentsalaria da, nabarmena literatura konparatuaren eta kultura ikerketetan egindako lanengatik. Bilbon, New Yorken eta Bartzelonan aritu da teoria kritikoa lantzen. Komunikazioan doktoretza egina du Valentziako Unibertsitatean eta Kultur Ikasketetan New Yorkeko Columbia Unibertsitatean. Gaur egun, EHUko irakaslea da, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean.

    Ibon Egaña Etxeberria

    (Urnieta 1981). Euskal Filologian doktorea da eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea EHUn, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Euskal literatura garaikideaz hainbat lan argitaratu ditu. Prentsako literatur kritikan jardun du 2001etik eta kritika literarioa hartu du aztergai Izan gabe denaz. Hogeita hamar urte hedabideetako euskal literatur kritikan liburuan (2014). Galtzagorriko zuzendaritza batzordeko kidea da, eta elkartearen hainbat egitasmotan parte hartu du, Klis Klasikoak bildumaren koordinazioan, besteak beste.

    Irati Majuelo

    Literatura konparatuan doktorea da eta, gaur egun, irakaslea UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Doktorego tesian euskal eleberrigintza urbanoa ikertu zuen perspektiba feminista batetik, flâneusearen figura garaikidea baliatuta. Ikerketa hori UPV/EHUko PIF18/083 dirulaguntzari esker egin zuen, eta bitarte horretan, doktorego aurreko egonaldiak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta Paris 8 Unibertsitateko LEGS ikerketa gunean. Bere ikerlerroak kritika feminista, genero ikerketak eta ikerketa espazialak dira, betiere euskal literaturan eta kulturan ardaztuta. Literatur kritikari gisa aritu da Berria egunkarian.

    Garazi Navas Mundiñano

    (Usansolo, 1995) Musikenen lizentziatutako akordeoilari egonezina da. Proiektu ugaritan parte hartu du (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu, beti interpretazioaren aldetik. Izan ere, bere ustez tradizioa eta abangoardia bere instrumentuaren, akordeoiaren bi aurpegiak dira, gutxitan aldi berean agerian jartzen direnak.

    Ibon Rodríguez García

    Enkarterriko Udal Euskaltegia

    Nerbioi ibaiaren ezkerraldean sortua, duela jada bi hamarkada hasi zen IbonRG (Sestao, 1978) Bizkaiko eszena independiente eta esperimentalean parte hartzen, bai kontzertuak antolatuz (Kafea eta Galletak egitasmoan, besteak beste), bai beste musikarien lanak ekoitziz eta moldatuz (Mursego, Manett, Xabier Montoia eta abar), baita -bereziki- musikari gisa, hainbat proiektutan; Eten taldearekin argitaratu dituen lau diskoekin edota ahotsezko inprobisazioa eta elektronika uztartzen dituen Gargara bikotearen lanekin, proiektu horietan hainbat musika-tresna jo izan dituen arren, IbonRG-ren bakarkako lanean ahotsa da ardatz nagusi eta, gehienetan, bakarra.

    Beñat Sarasola Santamaría

    MHLI. UPV/EHU

    (Donostia, 1984) Filosofian (EHU, 2006) eta Literatur Teorian eta Literatura Konparatuan (UB, 2008) lizentziatua da. “Construcción y Representación de Identidades Culturales” masterra egin zuen (2010) eta “Pensar el arte hoy: estética del arte contemporáneo” graduondokoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2008). Doktoradutza eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean “El Segundo Modernismo: la dialéctica de la modernidad y la posmodernidad desde la Escuela de Frankfurt hasta la actualidad” (2014, Doktoradutza Sari Berezia). Readingeko Unibersitateko Samuel Beckett fundazioan eta Columbia Unibertsitatean (NYC) egin ditu ikerketa egonaldiak. Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi ikerketa liburua argitaratu du 2015ean, 70-80. hamarkadako euskal literatur-aldizkariak aztertzen dituena. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2026-09-09 arte
    25,00 EUR
    25,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa