Doako jarduera
Uda ikastaroa
Euskararen atlasak: eginikoak eta egitekoak

Euskararen atlasak: eginikoak eta egitekoak

Uzt. 22 - 22. Uzt, 2022 Kod. L06-22

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara, gaztelania eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua egongo da ikastaroa hiru hizkuntzetan jarraitu ahal izateko.

Azalpena

Orain dela gutxi arte, euskararen bariazioari buruzko ikerketak ikuspegi daitopiko batez egin dira gehienbat. Orain dela mende eta erdi, L.Bonaparte, dialekto eta azpidialektoen mapa ospetsuaren (1833) egilea, aitzindaria izan zen horrelako lanetan garai hartako Europan, eta orduz geroztik, bariazioaren arloan egindako ikerketetan, hizkuntzaren historiari buruzko lanak albo batera utzita (Michelena 1976, 1988, Lakarra 2006, 2011, Igartua 2012... ), dialekto tradizionalak eta herri hizkerak ikertu dira ia modu esklusiboan (Aurrekoetxea 1992, Ibarra 1995, Zuazo 1998, 2003, Camino 1997, 2004, Coyos 1999, Makazaga 2010, besteak beste) eta  azken urteetan arlo horretan eginiko proiektu nagusiak ere azterketa mota horien ingurukoak izan dira, hala nola Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (Aurrekoetxea & Videgain 1993, Euskaltzaindia (2008-2020). Ostera, azken hamarkadetan errealitate soziolinguistikoak aldaketa nabarmenak izan ditu Euskal Herrian eta bereziki Iparraldean. Lehenik eta behin, hizkuntzen bilakaerak eta, batez ere, biztanleria osoarekiko hiztunen proportzioak izan dute eragina, baina baita transmisio baldintzetan izandako aldaketa oso nabarmenek ere, eta bereziki euskal hizkuntzen gizarte sarearen dentsitatea ahuldu izanak, Iparraldean tradizioz euskaldunak izandako eremu gehienetan. Paradoxikoki, eremu hiritartuenean, historikoki hiztunak kokatu izan diren lurraldetik kanpo neurri handi batean, non euskarak berriki baldintza berrietan hedatzeko aukera izan baitu, antzeko egoerak ematen dira. Alde batetik, euskara batua lau bat hamarkadaz hedatzen joan da, eta gaur egun erreferentzia garrantzitsu bat da hiztun askorentzat. Aldi berean, aro modernoan eta, bereziki, azken lau hamarkadetan dinamismo handiagoa izan duten Hegoaldeko hizkeren eta bereziki gipuzkoarraren eragina gero eta handiagoa izan da, hizkera horietako hiztunak nagusi direlako difusio handieneko ikus-entzunezko hedabidetan eta literaturan, baita euskara estandarraren garapenean ere. Akitanian, eragin hori are indartsuagoa da presentzia nabarmena duelako irakaskuntza eta transmisio erakundeetan, eta migrazio fenomenoek ere, oso arruntak muga inguruan, presentzia hori indartzen dute. Fenomeno horiek joera finkatuei erantzuten diete, eta badirudi haien eraginak nabariak izango direla etorkizunean ere.

KOKALEKUA : 3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia. Nola iritsi: https://drive.google.com/file/d/1cjN4TPBgwGcuZjmioYWcZFbDILgYRFib/view?usp=sharing

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Topaketa honen helburuak honako hauek dira: 
i) orain arte euskararen testuinguruan egindako atlasak aurkeztea, hainbat hamarkadatako emaitza gisa 
ii) hizkuntza bariazioari buruzko ikerketa orokorren esparruan orain arte gutxi landutako hizkuntza arloak nabarmentzea, hala nola intonazioa eta mugaz gaindiko hiztunen hizkuntza bariazioa. 
Jardunaldia publiko zabal bati eskaintzen zaio, unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileetatik hasita, gai hauetan interesa duen publikora

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • -

Programa

2022-07-22

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 10:30

“Euskal Hizkeren Hizkuntz Atlasaren aurkezpena /Présentation de l’Atlas linguistique des langues basques“

  • Xarles Martin Videgain | UPPA - Professeur émérite
10:30 - 11:00

Atsedena

10:45 - 11:30

“Euskararen Sailkapen berria “

  • Gotzon Aurrekoetxea | UPV/EHU - Ikerlaria
11:30 - 12:15

“Euskararen atlas prosodiko interaktiboa“

  • Aitor Iglesias Chaves | UPV/EHU - Irakaslea
12:15 - 14:00

Etenaldia bazkaltzeko

14:00 - 14:45

“ Euskararen Atlas sintaktikoa “

  • Ricardo Etxepare Iginitz | CNRS-IKER - DR2
14:45 - 15:15

“Euskal Herriko Azentuak “

  • Gorka Elordieta Alcibar | UPV/EHU - Irakasle Agregatua
15:15 - 15:45

Atsedena

15:30 - 16:00

“Euskararen intonazioa aztergai: erronkak eta metodoak“

  • Varuṇ DC Arrazola De Castro | UPV/EHU - Doktorego-ondoko ikerlaria
16:00 - 16:30

“Euskaren Datu bilketaz / À propos de la collecte de données en Euskera“

  • Irantzu Epelde Cendoya | CNRS-IKER - Ingénieur de Recherche

Zuzendariak

Urtzi Etxeberria Otaegi

CNRS-IKER

Hizlariak

Varuṇ DC Arrazola De Castro

Gotzon Aurrekoetxea

Gorka Elordieta Alcibar

Irantzu Epelde Cendoya

IKER CNRS (UMR 5478)

Ricardo Etxepare Iginitz

IKER CNRS (UMR 5478)

Ricardo Etxepare is Directeur de Recherches at the Centre National de la Recherche Scientifique. He works at the research lab IKER Research Center on Basque Linguistics andd Basque Texts. He is a specialist in Basque linguistics, syntax and language contact.

Aitor Iglesias Chaves

Xarles Martin Videgain

Pabe eta Aturri aldeko Unibertsitatea. Euskaltzaina. Bordeleko Unibertsitateko doktoregoa (1989) : Le vocabulaire de l'élevage en Oztibarre. Contribution aux archives de l'oralité basque (zuzend., J. Haritschelhar, J.L. Fossat). Publikazioak : « Les récits de la menthe en domaine basque: un discours mythique sur le mariage? » Bulletin du Musée Basque, 1995. Aurrekoetxearekin 2004: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Bilbao, 2004. Videgain et al : Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757). Correspondance basque du bateau Le Dauphin (1757), 2016; Videgain et al : Euskalkien Sailkapen Berria, 2019. Videgain, X. (zuzendari teknikoa) & G Aurrekoetxea, (2010-2021): Euskararen herri hizkeren Atlasa, I-XI; liburu bakoitzak 600/700 orr) + CD), Bilbo, Euskaltzaindia. Webean kontsultagarri.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-07-22 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania