Zuzenbidea
Ekonomia eta Enpresa
Zientzia eta Teknologia
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Fiskalitatea:  industria eraldatzeko gakoa

Fiskalitatea: industria eraldatzeko gakoa

Uzt. 16 - 16. Uzt, 2026 Kod. E05-26

Gipuzkoako fiskalitatearen arloko politika berritzaileak.

Azalpena

Tradizionalki industria ingurunea izanik, Gipuzkoak eta bertako enpresek hainbat erronkari egin behar diete aurre: merkatuen globalizazioa, kontsumoaren digitalizazioa, teknologia berrien —hala nola adimen artifizialaren— papera, populazioaren zahartzearen eragina lan indarrean…

Testuinguru honetan, zer rola izan behar dute Administrazio Publikoek, eta bereziki ogasun administrazioak? Zer rola dute zerga pizgarriek ingurune ekonomiko baten garapenean?

Azken urteetan, inguruko ogasun administrazioek hainbat pizgarri jarri dituzte martxan I+Gko inbertsioa sustatzeko, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta negozio/sektore berritzaile berriak garatzeko, besteak beste. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Pizgarri horiek izan dezaketen eraginaren errepasoa egitea eta etorkizunean garatu daitezkeen aukera berriak aztertzea

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Lankidetza

  •  Gipuzkoako Foru Aldundia-Ogasuna

Programa

2026-07-16

09:00 - 09:15

Harrera / Recepción

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

Hizkuntza: euskara

  • UIK-ko zuzendaritzaren ordezkaria
  • Bittori Zabala Fernández | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga eta Politikako Zuzendaria / Directora de Política Fiscal y Financiera del Departamento de Hacienda y Finanzas
09:30 - 10:15

“Industria eraldatzeko zerga-politikaren araudia / Regulación de la política fiscal para transformar la industria“

Hizkuntza: euskara

Aldibereko itzulpena: gaztelania

  • Irune Suberbiola Garbizu | EHU Euskal Herriko Univertsitatea / Universidad del Pais Vasco
10:15 - 11:00

“Kenkarien eraginkortasunaren eragina Sozietateen gaineko Zergan / Impacto de la efectividad de las deducciones en el Impuesto de Sociedades“

Hizkuntza: euskara

Aldibereko itzulpena: gaztelania

  • José Antonio Lapeira Oyarzabal | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Ogasuneko Erakundeekiko Konpromisoetako zerbitzuburua / Jefe de Servicio de Compromisos Institucionales de la Hacienda Foral de Gipuzkoa
11:00 - 11:30

Kafe atsedena

11:30 - 12:30

“Impulsando la competitividad europea desde la innovación“

Hizkuntza: gaztelania

  • Javier Garcia Serrano | CDTI Innovación - Jefe del Departamento de Liderazgo Industrial
12:30 - 14:00

Mahai ingurua: “Incentivos fiscales a la I+D+i, LTVL (Listado Vasco de Tecnologías Limpias) y desarrollo sotenible y medio ambiente“

Hizkuntza: gaztelania

  • Unai Andueza Iraeta | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Foru Diputatua / Diputado Foral del Departamento de Promoción Económica y Proyectos Estratégicos (Moderatzailea)
  • Amaia Martinez Muro | SPRI, Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial - Responsable de Tecnología
  • Guillermo Basañez-Unanue | EVE, Ente Vasco de la Energia
  • Alexander Boto Bastegieta | IHOBE, Sociedad Pública de Gestión Ambiental - Director General
14:00 - 14:15

Amaiera instituzionala

Hizkuntza: gaztelania

  • Itziar Agirre Berriotxoa | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Ogasun eta Finantza diputatua / Diputada de Hacienda y Finanzas

Zuzendariak

Bittori Zabala Fernández

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia (Donostia) Elgoibar, 1967-05-16 Kargua: Zerga eta Finantza Politikako zuzendari nagusia. Ikasketak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. HEREKU (Herri Erakundeen Kudeaketa) graduondokoa. Hezkuntzak: euskara (altua); gaztelera (altua); ingelesa (erdi maila). Ibilbide profesionala: (2015etik - ) Zerga eta Finantza Politikako zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundian (2002-2015) Udalentzako Laguntzaren eta Europako Fondoen Ataleko burua. (1992-2002) Gipuzkoako Foru Aldundiko goi mailako teknikari hainbat ardura eta Euskadiko Kutxa. Trayectoria política: Concejala. Ayuntamiento de Elgoibar (2007- 2019). EAJ-PNV

Hizlariak

Unai Andueza Iraeta

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Director General de Proyectos Estratégicos

Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoen Diputatua da. TECNUN - Nafarroako Unibertsitateko Industria Ingeniaria eta Deustuko Unibertsitateko MBA Executive titulua duena. Bere ibilbide profesionala erremintagintza sektorean hasi zuen, non hasiera batean Ideko Teknologi Zentroko Produktu Ingeniaritzako sailean proiektu-kudeatzaile gisa aritu zen, eta geroago Danobat Taldean negozio-garapeneko lanak egin zituen. Deustuko Unibertsitatean enpresa-lehiakortasuna eta eskualde-garapena sakonki aztertzen dituen Microeconomics of Competitiveness ikastaroa egin ondoren, eskualdeko garapen ekonomikoko agentzia den Tolosaldea Garatzen S.A.n lehiakortasun eta sustapen industrialeko arloaren arduradun gisa sartu zen. 2020aren hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiko taldean sartu zen, Proiektu Estrategikoetako Zuzendari gisa.

Guillermo Basañez-Unanue

Alexander Boto Bastegieta

Ihobe

Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta Lurralde Plangintzan Masterra London School of Economics-en. Europako Batzordeko aditua ingurumenaren eta lehiakortasun ekonomikoaren arloan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Klima Aldaketa Zuzendaria izan da. 20 urte baino gehiago daramatza Ihoben lanean ingurumen-plangintzaren koordinatzaile tekniko gisa. Gaur egun, Ihobeko zuzendari nagusia da. Arlo akademikoan, graduondoko eskolak eman ditu hainbat Unibertsitatetan, arlo hauetan: Agenda 2030, Ingurumen-berrikuntza, Ekonomia zirkularra eta Klima-aldaketa.

Javier Garcia Serrano

José Antonio Lapeira Oyarzabal

Ogasun eta Finantza Departamentua

Ekonomian lizentziatua EHUko Sarrikoko fakultatean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuko Erakundeekiko Konpromisoetako Zerbitzuburua 2025etik. Azterlanetako Atalburua 2025 arte. Zerbitzuaren barruan parte hartzen du, besteak beste, Ogasun Departamentuak zergei buruz prestatzen eta argitaratzen dituen estatistika guztietan. Era berean, datu tributarioetan oinarritutako zenbait txosten eta azterlanetan ere parte hartzen du, bai Gipuzkoako koiuntura ekonomikoaren jarraipena egiteko eta baita Gipuzkoak lan merkatuaren egitura ezagutzeko ere. Besteak beste, soldatak, pentsioak eta langabezia prestazioen azterketa; Gipuzkoako enpresen salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak

Amaia Martinez Muro

Irune Suberbiola Garbizu

ehu

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna. Merkatu Finantzarioen Zuzenbideko Masterra, Comillasko Unibertsitate Pontifizioan, ICAI-ICADE, Madril. Zuzenbidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn) eta Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasle agregatua unibertsitate berean, eta tutorea UNEDeko Bizkaiko zentro elkartuan. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakasten du. Frantsesez eta italieraz ere hitz egiten du. Bere irakaskuntza-esperientzia osatzeko, zerga-diziplina irakasten du Euskal Herriko Ekonomisten Elkargoan emandako ikastaroetan, hala nola Gizarte Ekonomiako Masterrean, Etxebizitza Publikoko Masterrean, eta Datu Pertsonalen Babesa, Zibersegurtasun eta IKTen Zuzenbide Masterrean (EHUn) Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Graduondoko Dekanordea da, baita Abokatutzaren eta Prokuradoretza Masterreko zuzendaria ere. Fiskal Kronika ataleko arduraduna da Forum Fiscal: La revista tributaria de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa Aldizkarian eta Nueva Fiscalidad aldizkariko idazkaria. Aisialdiko industriarekin zerikusia duten entitateetako aholkularia da eta CEOEko Tributu eta Berdintasun Ataleko kidea.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-07-16 arte
0 EUR
Online zuzenean2026-07-16 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Beste ikastaro interesgarriak...