Kultura eta Artea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Gabriel Aresti: "Harri eta Herri", 60 urte

Gabriel Aresti: "Harri eta Herri", 60 urte

Uzt. 09 - 09. Uzt, 2024 Kod. L04-24

Azalpena

Harri eta Herri liburua 1964. urtean argitaratu zen. Beraz, 2024an, 60 urte betetzen dira liburua argitaratu zela.

Liburuaren argitalpenaren efemeridea baliatuta, EHU-ko Gabriel Aresti Katedratik garrantzitsua iruditu zaigu Harri eta Herri olerki liburuaren inguruan gogoeta bultzatzea, bereziki unibertsitateko ikasleen artean lan hau hobeto ezagutarazteko helburuarekin.

Izan ere, liburu horren eragina handia izan da euskal kulturaren eta literaturaren munduan. Jorratzen dituen gaien zein sortu zituen irudi poetiko eta metaforen ikuspuntutik lan berritzailea izan zen. Are gehiago, 60 urteren ostean, Harri eta Herri euskal literatura modernoaren oinarri eta erreferentea izaten jarraitzen duela esan genezake.

Irakurri gehiago

Helburuak

Harri eta Herri liburua garaiko testuinguruan ezagutu, autorearekin figura ere ezagutaraziz.

Literaturan eta euskal kulturan izandako oihartzunaz jabetu.

Gaurtik egindako irakurketa posible baten markoa zedarritu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Gabriel Aresti Katedra - UPV/EHU

Programa

2024-07-09

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Gorka Moreno Márquez | EHU - Bizkaiko Campuseko Errektoreordea
09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Beatriz Zabalondo Loidi | EHU - Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria
09:30 - 10:15

“Gabriel Arestiren eta "Harri eta Herri" sortu zen testuinguru kultural eta literarioa“

  • Lourdes Otaegi Imaz | EHU - Irakaslea
10:15 - 11:00

“Gabriel Aresti Bilbon dabil“

  • Karmelo Landa Mendibe | Gabriel Aresti Elkartea - Irakaslea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:00

Mahai ingurua: “Harri eta Herri liburuaren azterketa literarioa“

  • Alexander Gurrutxaga Muxika | UPV/EHU (Moderatzailea)
  • Anjel Lertxundi Esnal | Idazlea
  • Joseba Sarrionandia Uribelarrea | Idazlea
13:00 - 13:30

Errezitaldi musikatua: Maite Larburu

Zuzendariak

Beatriz Zabalondo Loidi

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.

Hizlariak

Alexander Gurrutxaga Muxika

EHU, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Doktore da euskal literaturan eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Filologia eta Literatura Konparatua ikasi zituen, eta Xabier Leteren obrari buruzko tesiarekin doktoratu zen. EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko kidea izan da eta egun Literatura dokumentu historiko gisa ikerketa taldean dihardu. Artikulu akademikoak argitaratu ditu, besteak beste, euskal poesiaz, memoria historikoaz eta gazte literaturaz. Dibulgazio eremuan, kritikari gisa kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola prentsan artikuluak argitaratuz.

Karmelo Landa Mendibe

Filosofia eta Letretan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1973), Historia Modernoan eta Garaikidean espezializatua, Gernikako eta Deustuko ikastoletan irakasle 1973-1980 urte bitartean. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean irakasle, dekanorde eta euskara arduraduna izandakoa 1980. urtetik aurrera. Gabriel Aresti idazlearen lanen azterketan espezializatua. Gabriel Arestiren Literatur Lanak bilduma prestatu eta editatu zuen lantaldearen partaide (Susa argitaletxea, 1986). Hainbat konferentzia, hitzaldi, saiakera eta idazlan argitaratu ditu idazle bilbotarraren obraz. Euskal komunikabide idatzi eta ikus-entzunezkoetan ohiko kolaboratzaile da gaur egun. Euskal kultura eta komunikazio polisistema aztertzen ari da, Durangoko Azoka zein euskal media erreferentzia hartuta. Bilbon bizi da.

Anjel Lertxundi Esnal

(Orio, 1948). Euskal literatura garaikideko izen handietakoa da, eta funtsezkoa literatura sistema garaikidearen garapena ulertzeko. Izan ere, 1970ean eman zuen argitara lehen liburua, eta harrezkeroztik, obra eskerga osatu du: nobelak, saiakerak, narrazio liburuak, haur eta gazte literaturako lanak… Liburu horietako asko klasikoak dira jada, hala nola Hamaseigarrenean aidanez (1983) eta Otto Pette (1994), eta beste hainbat izan dira sarituak: Argizariaren egunak (1998, Euskadi Saria), Eskarmentuaren paperak (2009, Espainiako Saiakera Sari Nazionala) edota Haltzaren muinoa (2020, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria). Literatur esparruaz gain, zineman eta gidoigintzan ere aritu da, eta obra oparoa dauka zutabegile gisa.

Lourdes Otaegi Imaz

UPV/EHU

Euskal Filologian lizentziatua (1982) eta Literatura arloan doktore (1992) Deustuko Unibertsitatean. Literatura Konparatuko postgradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Euskal literaturan espezializatu da eta zenbait azterketa monografiko burutu ditu Bigarren Errepublikaren garaiko Euskal Pizkundeari buruz, eta bereziki Xabier Lizardi idazleari buruz. Literatura garaikideari buruzko Ikerketa Proiektuetan parte hartu du, eta azterlan horien emaitza zenbait artikulu zientifiko eta liburu-ataletan mamitu da. Euskaltzaindiaren urgazle da eta Literatura Ikerketa Batzordearen kide da 1998tik hona (idazkari, 2000-2008), Literatura Terminoen Hiztegia egitasmoa koordinatuz (2008). Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Gisa berean, Baionako Master 1-en irakasten du (Univ. Michel de Montaigne Bordeaux III, Frantzia) eta UNED Unibertistatearen Masterrean XIX. mendera arteko Euskal Literaturaren ikasketen arduradun da.

Joseba Sarrionandia Uribelarrea

Joseba Sarrionandia Uribelarrea, idazlea (Iurreta, 1958). Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Habanako Unibertsitatean ere irakasle aritu zen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen. Euskaltzain urgazlea, Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. 1980an gatibu hartu zuten, eta 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin zuen. Kuban ia lau hamarkada luzeko erbestealdiaren ostean, 2021. urteko udaberrian itzuli zen Euskal Herrira. Sarrionandiaren ibilbide literarioa biziki oparoa da. Hamarkadaz hamarkada hainbat literatur sariketetan sarituak izan dira haren lanak. Eta haren hainbat liburu, Izuen gordelekuetan barrena (1981), Narrazioak (1983), Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Kartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995), Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003), edota Moroak gara behelaino artean? (2010), besteak beste, euskal literatura garaikidearen baitako libururik irakurrienetakoak dira.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-07-09 arte
0 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Beste ikastaro interesgarriak...