Gizartea
Ekonomia eta Enpresa
Elikadura
Gaztaren VII. Biltzarra. Ordizia

Gaztaren VII. Biltzarra. Ordizia

Urr. 07 - 07. Urr, 2022 Kod. E17-22

Azalpena

Aurtengo edizioak helburu berdina jarraitzen du izaten: artzaintzaren berri ematea jarduera horren inguruko interesa duten pertsona guztiei, jarduera garrantzitsua baita gure herrialdeko ekonomia eta gastronomia indartzeko, natura kontserbatzeko eta biodibertsitatea hobetzeko.

Zenbait artzainek gaztak egiterakoan lortzen duten produktua desberdina izaten da urte-sasoi batean edo bestean egin eta leku batean edo bestean egin. Udaberrian neguko larreetatik mendiko larreetara eramaten dute azienda eta mendiko larreetako belarrak baditu alde nabarmenak behealdeko larreetako belarrarekin alderatuta; horregatik, mendiko larreetan lortzen den esneak ere ezaugarri bereziak ditu eta gazta ere halakoxea da: berezia eta zapore bikainekoa. Kontsumitzaileek ere gero eta gehiago bereizten dituzte bailaretan egiten diren gaztengandik. Bailaretan gazta on bat egitea lortzeak baditu bere lanak, baina MENDIKO GAZTAK beste zailtasun bat izaten du: oso baliabide gutxi izaten da udako saroietan, lanik gehiena eskuz egiten da; gure mendilerroetako lehenengo artzainek gazta egiterakoan erabiltzen zituzten metodo zahar haiek datozkigu gogora. Hori bai, higienea eta garbitasuna zorrotz zaintzen dira beti, neguko gaztak egiterakoan egiten den bezala; jatorri izendapenek, gainera, araututa eta zainduta dituzte faktore horiek.

Irakurri gehiago

Helburuak

Biltzarraren egituraren ardatza da Idiazabal Gaztari lotutako sektore osoa baliaraztea, jarduerak hartzen dituen alderdi guztien bi euskarri sozioekonomikoak kontuan hartuz.

Mendiko gaztari dagokionez, asmoa da topaketa bat antolatzea gazta horren inguruan diharduten eragile guztiak bil daitezen, altxor gastronomiko horri behar bezalako balioa emateko; asmoa da neguko gazta bikainen aldean duen berezitasuna nabarmentzea. Horrela, artzainei lagundu egiten zaie gure mendietan eta mendilerroetan egiten duten lana errentagarri egiten. Artzainek, izan ere, jarduera ekonomiko bat garatzeaz gain, beren artaldeekin gure mendietako eta mendilerroetako paisaiak modelatu egiten dituzte; pasaia horiek atsegin ditugu guztiok eta harro sentitzen gara gure herrialdeetan daudelako. Asmoa da, era berean, artzainek gure lurraldean eta beste lurraldeetan egiten duten lana ezagutzea eta aitortzea, mesede handia egiten baitute gero eta mehatxatuagoa dagoen biodibertsitatea zaintzeko.

Bailaretako gaztandegietan eginiko gaztei dagokienez, asmoa da aukera berriak irekitzea artzainen irudimenean; azken baten, ardura handiagoa izan dezatela, beren jardueraren errentagarritasuna hobetzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia
  • Ordiziako Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Hazi
  • Eusko Jaurlaritza
  • Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila

Zuzendariak

Manuel Iturrioz Pérez

Cofradía del queso Idiazabal de Ordizia

Compaginó sus estudios de grado, con el trabajo en la Fundición Alberdi Barrenechea de Eibar. Tras terminar la carrera y trabajar en Laminaciones de Lesaca poniendo en marcha la Línea de Galvanizado, continuó como director de producción de la Sidrería Illarramendi de Usurbil, entró en CAF en el dpto. de Investigación SIMAFE. Más tarde en O. Técnica, primero como responsable del Dpto. en los vehículos en pruebas y más tarde como responsable de diseño de los Circuitos de Control y de Seguridad de los trenes fabricados en Beasain, en trenes que circulan en diferentes partes del mundo, Metro y tranvía de Bilbao, CPTM Sao Paulo, RENFE, o MTRC en Hong Kong, O Ring de Ámsterdam, etc. Tomó la responsabilidad de la solución los problemas eléctricos que permanecían sin resolver tras la entrega de los trenes y durante su vida útil, en cualquier parte del mundo donde estuvieran circulando. Actualmente y ya jubilado,en la Cofradía de Ordizia del Queso Idiazabal, es responsable del Comité de Calidad del Concurso del Queso de Septiembre, que está formado por un Técnico de cada una de las Diputaciones Vascas, el G. Vasco, el G. F. Navarro, la D.O, Artzai- Gazta, y dos miembros de la Cofradía.

Hizlariak

Nel Cañedo

Artzaina ogibidez eta Historian lizentziaduna Oviedoko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean. Behi, ardi eta ahuntz talde bat du, egunero Europako Mendietan (Picos de Europa) ibiltzen dena, eta horien esnearekin egiten du salgai jartzen duen eta mantenu gisa balio dion gazta. Lanbide horretara bultzatu du natura-ingurunearekin zerikusia duen guztiari dion maitasunak, eta gaztea izan arren, dagoeneko bizi izan dituen etapa ezberdinen jarraipenak. Berak dioen bezala, baita asturiar gaita kontzertista gisa ere bizi izandako aldiak.

Elena Galan del Castillo

Investigadora del BC3 Basque Centre for Climate Change

Ekonomia Historian doktorea, Ingurumen Zientziatan lizentziatua. Doktoratu ondoko ikertzailea Basque Centre for Climate Change-n (BC3). Bere tesian XX. mendean Katalunian nekazaritzak eta abeltzaintzak izandako trantsizioa aztertu zuen. Klima-aldaketaren inpaktuak eta esne-abeltzaintzan izan dezakeen eragina aztertzen aritu da. Berriki, euskal artzaintza sistemen alderdi ekonomiko, sozial eta instituzionalak ikertu ditu, Artzain Eskolarekin koprodukzio prozesu bat barne. Denboraldi honetan lan akademikoa albo batean utzi du Pirineoetan (Nafarroa Beherean hain zuzen) artzain gisa lan egiteko. Egonaldi horri esker beltzaintza-sektorearen ikuspegi sakon bezain konplexu bat lortu du.

Luis Javier Rodríguez Barrón

Kimika Zientzietako doktorea eta Elikagaien Teknologiako katedraduna da UPV/EHUn. Lactiker – Animalien Jatorriko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna Taldeko ikertzaile nagusia da, eta gaur egun 10 doktorek osatzen dute. Lactiker euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-talde sendoa da esnekien arloan 2010. urteaz geroztik, bereziki ardi-esneari eta Idiazabal gaztari dagokienez, eta esparru horretan harreman estua du ekoizleekin, elkarteekin eta kontrol erakundeekin. Lan-ildo nagusietako bat gaztaren ekoizpen-baldintzak hobetzea da, prozesuaren fase guztietan, lehengaietatik (esne gordina) kontsumorako prest dagoen azken produktura (gazta heldua) arte. Luis Javier R Barron doktoreak 25 ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du, eta horietako hamabost inguru zuzendu ditu, gehienbat esnearen eta gaztaren kalitatearekin eta segurtasunarekin lotutakoak. Bere ikerketen emaitzek 100 argitalpen zientifiko baino gehiago ekarri dituzte, eta partaidetza ugari izan dituzte nazio mailako eta nazioarteko jardunaldi eta kongresuetan.

Matrikula prezioak

Matrikula aurrez aurre2022-10-07 arte
Tarifaren barne
10,00 EUR
Matrkula online zuzenean - ZOOM2022-10-07 arte
0 EUR
10,00 EUR

Kokalekua

Barrena Kultur-Etxea

Nicolas Lekuona Plaza 1 - 20240 Ordizia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak