Gizartea
Psikologia
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Gazteak eta jokabide-adikzioak: identifikaziotik ekintzara

Gazteak eta jokabide-adikzioak: identifikaziotik ekintzara

Uzt. 06 - 06. Uzt, 2022 Kod. G09-22

Azalpena

Uda Ikastaro honen helburu nagusia Gipuzkoako gazteen eta jokabide-adikzioen arteko loturari buruzko ikuspegi zabala eskaintzea da. Ekitaldiak gai honen egungo egoeran sakonduko du, interesa duten eragile guztiei eraldaketarako eta ongizatea sustatzeko tresna erabilgarriak ezagutarazteko. Honekin gizarte antolatuaren eta gazteriaren artean eztabaida sustatu nahi da, bai bertako ereduak, bai nazioartekoak aztertuz.

Saioak hiru informazio-ardatz nagusi izango ditu:

  • Jokoaren errealitatea. Gipuzkoako gazteek joko eta apustuen errealitateari buruzko ikerketa sozial baten emaitzak zabalduko dira. Ikerketa hori jokabide-adikzioei buruzko sentsibilizaziorako Proiektu Esperimentalak sustatu du.
  • Treba programa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren Treba Programaren ibilbidea eta esperientziak aurkeztuko dira.
  • Kanadako esperientzia. Era berean, McGill Unibertsitateko International Centre for Youth Gambling Problems and High Risk Behaviors erakundeak sentsibilizazio-estrategiei buruz duen ezagutza praktiko eta teorikoa azalduko du.

Arlo hauetaz gain, bi eztabaida-mahai egingo dira arrisku-praktiken eta gazteen egungo egoeraren inguruko sentsibilizazioan inplikatutako eragileekin. Partaidetza anitza funtsezkoa izango da jardunaldiak sentsibilizazioa bideratzera lagunduko duela bermatzeko, eragileen arteko ikasketa eta lankidetza sustatuz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gipuzkoako gazteek apustu joko eta beste aisialdi aukerekiko dituzten ohituren egoera xehetasunez ezagutaraztea.

Gazteriarekin aritzen diren eragileen arteko lankidetza bultzatzea eta portaera-adikzioen inguruan dituzten gaitasunak sustatzea.

Lurraldeko sentsibilizazio jarduerak nazioarteko adituekin kontrastatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Uda Ikastaro honek bi komunikazio mota izango ditu. Alde batetik, bildutako ebidentzia zientifikoari eta jokabide-adikzioei buruzko sentsibilizaziorako Proiektu Esperimentalean gauzatutako ekintzei buruzko hitzaldiak egingo dira. Eta, bestetik, tokiko aktoreekin egindako mahai-inguruen formatua, non gazteen arteko apustu jokoei eta gizatalde anitz honek bizi dituen egoerei buruzko ikuspegiak adieraziko diren. Saioa hizlarien eta bertaratuen arteko elkarrizketara irekita egongo da.

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa, Dirección de Juventud - Gipuzkoako Foru Aldundia, Gazteria Zuzendaritza
  • Osakidetza
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila

Programa

2022-07-06

09:00 - 09:10

Registro

09:10 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Agustin Erkizia Olaizola | UPV/EHU - Vicerrector del Campus de Gipuzkoa
  • Isaac Palencia Caballero | Diputación Foral de Gipuzkoa - Director de Juventud
09:15 - 09:40

“El Programa Treba Gazteria y la Sensibilización“

  • Isaac Palencia Caballero | Diputación Foral de Gipuzkoa - Director de Juventud
09:40 - 10:00

“Divulgación de Resultados - Investigación sobre juegos de azar y jóvenes en Gipuzkoa“

  • Asier Lakidain Artieda | Sinnergiak Social Innovation UPV/EHU - Secretaría Técnica
10:00 - 11:00

“Best-practice in youth gambling prevention: three decades of experience in Canada“

  • Jeffrey Derevensky | International Centre for Youth Gambling Problems and High-risk Behaviours - Director (Zoom bidez parte hartuko du)
11:00 - 11:30

Pausa-café

11:30 - 12:30

Mahai ingurua: “Perspectivas sobre las conductas seguras y de riesgo en jóvenes“

  • Hugo Fernández Aramendía | Sinnergiak Social Innovation UPV/EHU - Secretaría Técnica (Moderatzailea)
  • Ana Isabel Estévez Gutiérrez | Deustuko Unibertsitatea
  • Estibaliz Ansotegi Guruziaga | Ortzadar S.L. - Coordinadora de proyectos de Prevención de Adicciones y Promoción de la salud
  • Jose Antonio Barcenilla Royuela | Presidente (Licenciado en pedagogía diferencial y terapéutica) - Ekintza Bibe, Asociación de rehabilitación de la ludopatía y demás adicciones psicológicas de Gipuzkoa
12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Oferta y hábitos de ocio: el papel del juego para los/as jóvenes“

  • Hugo Fernández Aramendía | Sinnergiak Social Innovation UPV/EHU - Investigador (Moderatzailea)
  • Telmo S Segués Vidaurreta | TINC - Co-fundador, Estrategia e Innovación
  • María Arrese Zubizarreta | Tecnun
  • Oihana Ortega Otxoa de Ametzaga | Gazte Kontseilua - Enplegu teknikaria
  • Irati Agorria Cuevas | Gazte Kontseilua - Hezkuntza teknikaria
13:30 - 13:45

Itxiera

  • Isaac Palencia Caballero | Diputación Foral de Gipuzkoa - Director de Juventud
  • Asier Lakidain Artieda | Sinnergiak Social Innovation UPV/EHU - Investigador

Zuzendariak

Isaac Palencia Caballero

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa

Asier Lakidain Artieda

Sinnergiak Social Innovation UPV/EHU

Hizlariak

Irati Agorria Cuevas

Estibaliz Ansotegi Guruziaga

Ortzadar, S.L.

María Arrese Zubizarreta

Jose Antonio Barcenilla Royuela

Jeffrey Derevensky

Agustin Erkizia Olaizola

UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordea, Economía Financiera I

Doctor en Ciencias Económicas y Empresariales por la UPV/EHU (2012) y profesor de Contabilidad de la UPV/EHU desde 1989. Es autor de un libro y coautor de tres libros y de más de 25 artículos científicos. Ha participado en 11 proyectos de investigación, en 18 contratos de I+D con empresas y/o administraciones y ha codirigido una tesis doctoral. Ha dirigido el posgrado Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) (2002-2008) y es el vicerrector de Campus de Gipuzkoa de la UPV/EHU (2017-actualidad). Es miembro del grupo de investigación ETICOP-IT (Ética en Comunidades de Práctica / Ethics in Communities of Practice Ikerketa Taldea). Es cofundador de la asociación Biziraun, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea / Asociación de personas afectadas por el suicidio de un ser querido, y ha participado en la organización de los siguientes cursos de verano: "Prevención, intervención y postvención en la conducta suicida: una tarea comunitaria (2017)”, “El suicidio: abordaje multidisciplinar (2018)”, “Suicidio: duelo y prevención (2019)”, “Entre el enigma y el estigma: una mirada a la realidad del suicidio (2020)” y “Abordaje del fenómeno del suicidio desde diferentes perspectivas (2021)”.

Ana Isabel Estévez Gutiérrez

Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu psikologikoen Departamentuko Irakasle Titularra Deustuko Unibertsitatean. Osasun Psikologia Orokorraren masterreko zuzendaria. Ebaluazio Klinikoko eta Osasuneko taldeko Ikertzaile seniorra. Ikerketaren inguruko nire interesak substantzia gabeko adikzioekin eta desoreka emozionalekin erlazionatutako faktore kognitibo emozionalak dira. Hainbat argitalpen zientifikoen egilea, nazioarteko eta nazioko aldizkari garrantzitsuetan. Ikerketa proiektu konpetitibo askotan parte hartu du, Autonomia, Estatu eta Europa mailan. Ikerketaren inguruko 5 sari jaso ditu, horietatik hirutan autore nagusi bezala. Substantzia gabeko adizkioen ikerketa lerroak Deusto Research Social Impact-eko zigilua jaso du, meritu hauen arabera: Diputatuen Kongresuko Batzorde Mistoan agerpena, Drogen inguruko arazoaren Ikerketarako, Garapen Ekonomikoko Departamentuko Bizkaiko Foru Aldundiaren RETO irabazlea euren BEAZ enpresa publikoaren bitartez. Modu berean, ikerketak eragin zuzena eta

Hugo Fernández Aramendía

Oihana Ortega Otxoa de Ametzaga

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Telmo S Segués Vidaurreta

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak