
Genero identitateak ulertzen. Gizarte eta hezkuntza ikuspegietatik hurbilketa
Hiru alderditatik landuko da gaia: generoa gizarte eraikuntza dela ulertarazi, trans identitateek dituzten oztopoak identifikatu, eta zailtasunei aurre egiteko proposamenak gauzatu.
Azalpena
Genero identitate ezberdinetara hurbilketa egin nahi da ikastaro honen bidez, betiere hezkuntza eta gizarte ikuspegietatik. Horretarako, hiru ataletan banatu da ikastaroa:
- Zer da genero identitatea? Atal honetan, generoa gizarte eraikuntza dela ulertzea bilatuko da. Horretaz gain, genero identitateak historian zehar izandako bilakaera azalduko da, eta garai ezberdinetako genero identitate ez normatiboen adibideak aurkeztuko dira.
- Trans identitateek modu osoan eta askean garatzeko aurkitzen dituzten oztopoak: Saio honen helburua trans identitateek egunerokotasunean dituzten oztopo eta zailtasunak identifikatzea izango da. Hasiera batean eskola eremuan jarriko da begirada (guztiok ematen ditugulako urteak hezkuntza eremuan eta honek duen indar sozializatzaileagatik), ondoren beste zenbait eremutara hedatuz: familia, egoera geopolitikoa, MST, etab.
- Etorkizunari begira: Azken saio honetan, esperientzia errealak ezagutzeaz gain, eremu ezberdinetan aurkitu daitezkeen oztopo edo zailtasunei aurre egiteko edota irtenbidea bilatzeko proposamenak egingo dira.
Helburuak
Genero identitatea zer den ulertzea.
Trans errealitateak ezagutzea.
Trans pertsonek egunerokoan dituzten oztopo ugariez jabetzea.
Trans errealitateetan eragiten duten faktoreak ezagutzea.
Gizarte aldaketa bat bultzatzeko asmoz, eremu ezberdinetan aurrera eraman daitezkeen aldaketak/ekimenak proposatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Lankidetza
Programa
2025-06-26
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Aurkezpena
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | UPV/EHU
“Aurre-ezagutzatik jakintza berriak eraikitzen“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | UPV/EHU
“Genero Identitatearen Ibilbide Historikoa“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | UPV/EHU
Atsedena
“Genero Identitatearen aztarnak jarraitzen“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | UPV/EHU
“Genero Identitatea garapen etapetan“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | UPV/EHU
2025-06-27
Erregistroa + Lehenengo saioaren inguruko hausnarketa + Eguneko plangintza
“Trans pertsonak eta familiak“
- Beatriz Sever Egaña
“Trans pertsonek eremu ezberdinetan aurkitu ditzaketen oztopoak identifikatzen“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | UPV/EHU
Atsedena
Mahai ingurua: “Trans errealitateetara gerturaketa, Trans pertsonen testigantzak lehen pertsonan“
- Beatriz Sever Egaña
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | UPV/EHU
- Trans pertsonen testigantzak lehen pertsonan
Cierre
Zuzendariak

Olatz Etxebarria Perez de Nanclares
EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea eta ikerlaria da, eta Psikodidaktikan doktorea: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Harvard Unibertsitatean nazioarteko egonaldiarekin. Magisteritzan Diplomatua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta hiru aipamen ditu: Heziketa Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza Ingelesa eta Pedagogia Terapeutikoa. Hezkuntza Berezian gehiago sakontzeko asmoz, Orientazio eta Esku-Hartze Psikopedagogikoan Masterra burutu zuen. 17 urteko lan esperientzia du Hezkuntzako arlo ezberdinetan, Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Asian. Bere ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: Genero-Identitatea, Hezkuntza Premia Bereziak, Hizkuntza zein Kultura Anitzeko Hezkuntza-Inguruneak eta Heziketa Fisikoa. Inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu du, eta hizlaria izan da nazio barneko eta nazioarteko kongresuetan. Aniztasunaren eta benetako inklusioaren defendatzaile sutsua da.
Hizlariak

Olatz Etxebarria Perez de Nanclares
EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea eta ikerlaria da, eta Psikodidaktikan doktorea: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Harvard Unibertsitatean nazioarteko egonaldiarekin. Magisteritzan Diplomatua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta hiru aipamen ditu: Heziketa Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza Ingelesa eta Pedagogia Terapeutikoa. Hezkuntza Berezian gehiago sakontzeko asmoz, Orientazio eta Esku-Hartze Psikopedagogikoan Masterra burutu zuen. 17 urteko lan esperientzia du Hezkuntzako arlo ezberdinetan, Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Asian. Bere ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: Genero-Identitatea, Hezkuntza Premia Bereziak, Hizkuntza zein Kultura Anitzeko Hezkuntza-Inguruneak eta Heziketa Fisikoa. Inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu du, eta hizlaria izan da nazio barneko eta nazioarteko kongresuetan. Aniztasunaren eta benetako inklusioaren defendatzaile sutsua da.

Beatriz Sever Egaña
Bea Sever sexologoa
Bea Sever Egaña kazetaria, sexologoa eta Suizidologian aditua da. Chrysallis EH eta ondoren Naizen elkarteko kidea da. Naizeneko arreta arduradun bezala, bere seme-alaben errealitatea ulertzeko prozesuan familien bide laguna izateaz gain, arlo guztietako profesionalak laguntzen ditu: irakasleak, medikuak, hezitzaileak, begiraleak, kirol arlokoak… Nazioarteko oihartzuna izan zuen “Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” kanpaina eraman zuen. Naizeneko gazte taldeko koordinatzailea ere bada eta gazte transexualentzako hitzaldiak, ekintzak, udalekua, etab. antolatzen ditu, baita neska-mutil hauek entzun eta lagundu ere. Transexualitateari buruzko formazioak ematen ditu eta jardunaldi, kongresu eta antzekoetan parte hartu ohi du. Hainbat lege eta protokoloen lan-mahaietako partaidea izan da. “Tránsitos” liburuaren kolaboratzailea izan da eta une honetan “Otros tránsitos” liburua prestatzen dabil, transexualitatearen bizipen anitzak islatzeko.

Trans pertsonen testigantzak lehen pertsonan
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-26 arte |
---|---|
74,00 EUR | |
63,00 EUR | |
52,00 EUR | |
25,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-26 arte |
---|---|
74,00 EUR | |
63,00 EUR | |
52,00 EUR | |
25,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR |
Kokalekua
Letren fakultateko Gradu Aretoa
Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz
Araba
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago