Kultura eta Artea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida

GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida

Uzt. 01 - 02. Uzt, 2024 Kod. K06-24

Haur eta gazteek antzerkia egiteko bideak

Azalpena

Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.

Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua duten profesionalen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:

  • Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkar-lanean,... 
  • Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe.
  • Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
  • Antzerkiaren alderdi guztiak landu: Ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab.
  • Sormena garatzeko tresnak,
  • Talde lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
  • Eskolako kurrikuluna antzerkiaren bidez landu eta garatu.

Baita ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat garatzeko tresnak eskainiko ditugu, eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira. Taldean sortutako antzezlana ala idatzita dagoen testu bat oinarri izanik. 

Aurtengo ikastaroan gainera landuko da antzerkiaren bidez ikasgaiak nola txertatu ikasketetan. Kurrukuluna nola garatu antzerkiaren bidez. Bi irakasle adituren eskutik, esate baterako memoria historikoa nola landu behar den sakonduko da antzerkiaren bitartez. Memoria eta antzerkia, kultura eta historia. 

Tresna praktikoak, materiala, antzerki mota ezberdinak, gaiak, baloreak, ariketak, irakurketa... 

Antzerkiaren inguruko topiko ezkorrak hautsi! Eta irakurketarako zaletasuna, parte hartzeko gogoa, jakin-mina,... etab berreskuratzea antzerkiaren bidez!

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia.

Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea.

Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi digutu.

Irakasleak trebatu nahi ditugu, ikastetxeetan antzerkia txertatzen eta zabaltzen joateko. Eta bereziki hizkuntza, ahozkotasuna, gorputza eta talde lanaz gain, sormena eta emozioak lantzeko, kanporatzeko eta partekatzeko.

Ikas materiala antzerkiaren bidez nola landu, barneratu eta partekatu. Antzerkia jakintzaren trasmisore. Ikerketarako bide.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Uda Ikastaroak alderdi teorikoa izango du, baina gehienbat oso praktikoa izango da, beraz jantzi eta oinetako erosoak ekartzea komeni da. 

Bestalde, ikastetxeetako eguneroan sortzen diren arazoekin lagundu ahal izateko komeniko litzateke zuek zalantza eta kezkaz gurekin partekatzea, zuen behar zehatzei ere erantzun ahal izateko.

Lankidetza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza departamentua
  • Prest_Gara

Programa

2024-07-01

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Aizpea Goenaga Mendiola | Ikastaroaren zuzendaria
  • María José Telleria | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Kultura Saileko Zuzendaria
09:15 - 10:30

“GORA TELOIA. Gidaren erabilera eta haratago...“

  • Aizpea Goenaga Mendiola | Ikastaroaren zuzendaria
10:30 - 12:00

“GORA TELOIA! Antzerkia eskoletan egiteko tresnak“

    Antzerkian murgiltzeko: ariketak eta jolasak

    • Anartz Zuazua Alvarez | Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea
    12:00 - 12:30

    Atsedena

    12:30 - 14:00

    “GORA TELOIA! Antzerkia aniztasunetik eta anitza “

      Antzerkia ikastaro osoan zehar. Sormena eta lankidetza

      • Alaitz Olaizola Borda | Zuzendari eta antzerki idazlea
      16:00 - 17:00

      “Memoria historikoa eta antzerkia“

        Antzerkiaren bidez memoria historikoaren lanketa

        • Idoia Gereñu Odriozola | Irakasle eta antzerki ikerlaria
        17:00 - 18:00

        “Antzerkia eta gure kulturaren historia“

          Kurrikuluna antzerkiaren bidez txertatzen

          • Amaia Elizalde Estenaga | Irakasle, ikerlari eta Laboa Katedraren zuzendaria

          2024-07-02

          09:00 - 10:30

          “GORA TELOIA! Literatura dramatikoa. Kontakizunak. Sormena.“

            Antzerkia: idatzita dagoena eta sortuko duguna

            • Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea
            10:30 - 12:00

            “GORA TELOIA! Antzerkiaren garrantzia Amara Berri hezkuntza ereduan“

            • Juan Larrañaga Michelena | Amara Berriko irakasle eta antzerki arduraduna
            12:00 - 12:30

            Atsedena

            12:30 - 14:00

            “GORA TELOIA! Zirkuaren mundura hurbilketa. Zirkua mundu bat“

              GORA TELOIA! Zirkoa ezagutu eta egiteko tresnak

              • Iker Galarza Larrinaga | Aktore, gidoilari eta Gure Zirkoaren sortzailea
              14:00 - 14:30

              “Materiala, bibliografía eta azken aholkuak“

              • Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea

              Zuzendariak

              Aizpea Goenaga Mendiola

              Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

              Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017an berriz heldu zien gidoiak eta testuak lantzeari eta zuzendaritza lanari.

              Hizlariak

              Amaia Elizalde Estenaga

              MHLI. UPV/EHU

              (Donostia, 1988). Hispaniar Filologian (2011) eta Euskal Filologian (2012) lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta mugikortasun programen bitartez egonaldiak egin ditu Mexikoko UNAMen eta Pau-eko UPPAn. Bordeaux-Montaigne (UBM) unibertsitatean Master Recherche Études Basques gauzatu zuen (2013) eta egun doktoregaia da literaturaren alorrean. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da EHU/UPV eta UMBrekin. Euskal literaturaren 50-60ko hamarkadetako berpizte eta berritze kulturalaren testuinguruan, Jon Mirande XX. mendeko euskal idazle madarikatu paristarra eta bere Haur besoetakoa (1970) eleberriaren analisia nahiz harrera ditu aztergai. Horretarako, 2014an EHUren “Tesiak Euskaraz egiteko Doktorego aurreko Ikertzaileak prestatzeko kontratazioa” jaso zuen.

              Iker Galarza Larrinaga

              Idoia Gereñu Odriozola

              Ehu

              EHUn Filosofian lizentziatu eta Madrilgo Carlos III unibertsitatean masterra burutu ostean, Giza Zientzietako Doktore titulua lortu zuen 2016an Jarrai (1959-1968), euskal teatroaren abangoardiako ikur tesiari esker. Azken hamar urteetan 30eko hamarkadatik 70era bitarteko euskal teatroaren inguruan ikerketan aritu da. Zeregin honen ondorio izan dira argitaratu dituen Antzerti 75 urte ondoren (Etor-Ostoa, 2007), Antonio Maria Labaien euskal antzerki gizona (Hamaika Bide elkartea, 2010) eta Gure antzerki idatzia 1936ko erbestealdian (Hamaika Bide elkartea, 2012) lanak. EHAZEko koordinatzaile lanetan aritu zen elkartearen sorreran eta egun bertako zuzendaritza taldean parte hartzen du. Katiuska antzerki taldean zuzendari lanetan dabil, 2013an sortu zenetik. Hezkuntza arloan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan daramatza azken urteak lanean filosofia eta musika irakasten, eskola eta ikastola ezberdinetan.

              Juan Larrañaga Michelena

              Alaitz Olaizola Borda

              https://eu.wikipedia.org/wiki/Alaitz_Olaizola Haur zela hasi zen antzerkia egiten, ondoren Antxieta antzerki tandean aritu zen, eta baita Lakrikun antzerki taldean ere. Helduentzat eta gazteentzat antzerki-tailer ugari eskaini ditu. Orain Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra zuzentzen du. 2001ean Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin, eta 2006an berriz ere, sari hori irabazi zuen Joanes: itxaropenaren semea lanekin. 2004an, Donostia Hiria saria Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin. Telebistan gidoilari lanetan aritzeaz gain, helduentzat eta haurrentzat antzerki ugari idatzi, taularatu eta argitaratu ditu.

              Anartz Zuazua Alvarez

              Antzertin, Madrilgo W.Layton antzerki laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki eskolan burutu zituen ikasketak. Musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen. Klarinetea eta pianoa dira jotzen dakizkien instrumentuak. Zinema eta bideo ikasketak Andoaingo zinema eskolan burutu zituen. Ordutik zuzendari eta aktore bezala lan egin du antzerkian, telebistan eta zinean. Zurriola Antzerki Eskolaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertan zazpi urte eman zituen irakasle. Orain zenbait ikastetxetan dabil antzerkia irakasten. 2012. urtean Borobil Teatroa sortu zuen. 2020. urtean Borobil Teatroa Estudioa zabaldu du, bere lanen sormen espazioa eta antzerki ikasketak eskaintzen diren lekua.

              Matrikula prezioak

              Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-01 arte
              25,00 EUR59,00 EUR
              - 84,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 59,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 71,00 EUR
              Online zuzenean2024-05-31 arte2024-07-01 arte
              25,00 EUR59,00 EUR
              - 84,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 59,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 71,00 EUR
              - 71,00 EUR

              Kokalekua

              Miramar Jauregia

              Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

              Gipuzkoa

              43.3148927,-1.9985911999999644

              Miramar Jauregia

              Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

              Gipuzkoa