Kultura eta Artea
Uda ikastaroa
Gora Teloia!, Eskoletan antzerkia eta "Ipuscua 1000" antzerkiaren bidez

Gora Teloia!, Eskoletan antzerkia eta "Ipuscua 1000" antzerkiaren bidez

Uzt. 17 - 18. Uzt, 2025 Kod. K07-25

Gora Teloia! antzerki gida partekatu nahi da, eta neska-mutilekin lanean ari diren irakasle edota hezitzaileei antzerkiarekin lan egiteko tresnak eskaini nahi zaizkie. Gainera, "Gipuzkoa 1000 = 11 antzerki" proiektua partekatuko da, ikastetxe guztiek ekimenean parte hartu ahal izan dezaten.

Azalpena

Uda Ikastaro honen bidez Gora Teloia! antzerki gida partekatu nahi da. Ikastetxeetan neska mutilekin lanean ari diren irakasle edota hezitzaileei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi zaizkie, antzerkia modu parte-hartzaile eta inklusiboan egin dezaten. Sorkuntza gero eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerkia eta hezkuntza alorrean eskarmentua duten profesionalek beren esperientziak partekatuko dituzte; gainera, Gipuzkoa 1000 = 11 antzerki proiektua partekatuko da, ikastetxe guztiek ekimenean parte hartu ahal izan dezaten.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:

  • Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkarlanean,...
  • Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe
  • Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
  • Antzerkiaren alderdi guztiak landu: Ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab.
  • Sormena garatzeko tresnak
  • Talde-lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
  • Eskolako kurrikuluma antzerkiaren bidez landu eta garatu

Ipuscuaren lehen aipamenetik 1000 urte bete direla-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dituen ekintzen artean, Gipuzkoako historiari buruzko testuak egin dituzten hainbat egilerekin topaketa egingo da: Eskoletan Antzerkia proiektuaren sarearen bidez, haurrek eskoletan antzezlan hauek landu eta zabaldu nahi dira, antzerkiaren bidez historiara hurbiltzeko, modu aktibo, sortzaile eta konprometituan, ezagutzen ez ditugun gure iraganeko istorio zirraragarriak ezagutuz. Topaketa honek aukera emango du dauden istorioak ezagutzeko, baita ondare horri buruz ikasleentzat idatzitako testuak ere, eta obra horiek eskoletan nola garatu, antolatu edo eskola bakoitzean nola egokitu ikasteko.

Antzerkiak ikasgelan edo ikasgelatik kanpo eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, garatzeko eta, batez ere, ikertzeko aukera paregabea izango da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edota hezitzaileei tresnak eskaintzea.

Antzerkiak haurren garapen emozional, sozial eta kognitiboan dituen onurak aztertzea norberaren izaera anitzetik, eta, batez ere, lan kolektiborako eta balioetan oinarritutako tresnak eskaintzea.

Tresna pedagogikoak eta sortzaileak eskaintzea: Antzerkia adin ezberdinetara egokitzeko estrategiak ikastea, parte-hartze aktiboa eta adierazpen artistikoa sustatuz, irudimena eta bat-batekotasuna garatuz haurrengan.

Antzerkiaren lengoaia ezberdinak ezagutzea: mimoa, pailazoa, txotxongiloak, inprobisazioa...

Irakasleentzako tresnak ematea trebetasun eszenikoak eta narraziokoak lantzeko. Istorioak, eszenografiak, jantziak... sortzea, baliabide sortzaileak erabiliz.

Antzerkia hezkuntza eta gizarte-tresna gisa aplikatzea: Antzerkia hezkuntzan txertatzea, bizikidetza eta baloreak landuz, ikaskuntza eta inklusioa indartzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Programa

2025-07-17

09:00 - 09:15

Registro / Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Aizpea Goenaga Mendiola | Ikastaroaren Zuzendaria
09:30 - 10:30

“Ikastaroaren oinarriak: Zer kontatu eta nola egin antzerkia“

  • Aizpea Goenaga Mendiola | Ikastaroaren Zuzendaria
10:30 - 12:00

“Antzerki jolasak“

  • Sara Cozar Valbuena
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 14:00

“Clown ala clown“

  • Virginia Imaz Quijera
16:00 - 16:30

“Ipuzkua 1000 - 11 antzerki egitasmoa“

  • Aizpea Goenaga Mendiola | Zuzendaria
16:30 - 18:00

“Antzerkia ereiten ikasturtean barrena: Ipuskoa 1000 - 11 antzezlan“

  • Alaitz Olaizola Borda

2025-07-18

09:00 - 10:30

“Antzerki tailerretako esperientziak eta jolasak“

  • Iurgi Etxebarria Gutierrez
10:30 - 12:00

“Antzerkia eskolan. Talde lana“

  • Estibaliz Moral Osa
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 14:00

“Antzerkia. Jolasak. Inprobisazioa“

  • Anartz Zuazua Alvarez
14:00 - 14:30

Sintesia

Zuzendariak

Aizpea Goenaga Mendiola

Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017tik hainbat antzezlanetan hartu du parte, hala nola, Florido Pensil neskak, Sisiforen paperak, Masustondoen patioa... Eta hianbat serietan ere. Hainbat antzezlan itzuli eta idazteaz gain, "Oiassoko emakumeak" izeneko lau bakarhizketa idatzi ditu, eta beste hainbat antzezlan. Baita ikusentzuneko gidoiak ere. Eidabe taldeak estrenatu berri du "Amama, irribarreen ondarea" bere antzezlana.

Hizlariak

Sara Cozar Valbuena

Sara Cózar Ordiziko aktorea da. Goenkalen eman zituen bere lehen pauso profesional , gerora hainbat antzerki, filme eta telebista saioetan ikusi ahal izan dugu. Besteak beste, "20.000 especies de abejas", "Hondar ahoak", " Erlauntza" etb. Aktore lanaz aparte antzerki tailerrak ere ematen ditu . Publizitate eta Harreman publikoetan lizentziatua da eta Donostiako T.A.En egin zituen antzerki ikasketak.

Iurgi Etxebarria Gutierrez

Iurgi Etxebarria Gutierrez Antzezle, antzerki-pedagogo eta zuzendari eszenikoa – Aretxabaleta, 1973 Prestakuntza Arte Dramatikoa – Basauriko Antzerki Eskola (1991 – 1995) Psikodrama – Garoa Psikologia Zentroa (2016 – 2019) Maskaretako prestakuntza osagarria, objektuen manipulazioa, talde-lana eta pertsonaien sorkuntza Esperientzia eszenikoa Kukubiltxo Antzerki Taldeko kidea (1993 – 2005) aktore, gidoilari eta zuzendari gisa Hainbat ikuskizunetan parte hartzea, Oskorrirekin elkarlanean Zuzendaritza artistikoa ekitaldi handietan: herri-antzerkia, inaugurazioak, ekitaldi jendetsuak Telebistako esku-hartzeak: Flamingo Berria, Goenkale, Gezurrak Konta Ditzagun Hezkuntza eta Pedagogia 2003tik antzerki tailerrak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat Besteak beste, Kurtzebarri, Almen, Txantxiku, Elkar Hezi eta Urgain-Errekalden lan egiten du Proiektu pedagogiko berritzaileak sortzea, hala nola Iufala!! eta Baliatu Eszenako Lanbide Heziketa Merkataritza, ostalaritza eta zaintzako profesionalentzako prestakuntza-programetako irakaslea Sormen-prozesuetan eta antzerkiaren bidezko trebetasunen garapenean esperientzia handia (2019 – 2025)

Aizpea Goenaga Mendiola

Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017tik hainbat antzezlanetan hartu du parte, hala nola, Florido Pensil neskak, Sisiforen paperak, Masustondoen patioa... Eta hianbat serietan ere. Hainbat antzezlan itzuli eta idazteaz gain, "Oiassoko emakumeak" izeneko lau bakarhizketa idatzi ditu, eta beste hainbat antzezlan. Baita ikusentzuneko gidoiak ere. Eidabe taldeak estrenatu berri du "Amama, irribarreen ondarea" bere antzezlana.

Virginia Imaz Quijera

Oihulari Klown, Directora artística

Clown irakaslea eta ipuin kontalaria. Oihulari Klown antzerki taldearen sortzailea eta 2017ko Berdintasunerako Emakunde Saria. Maskara antzerkian sakondu du 40 profesional baino gehiagorekin, bereziki JBrekin. Bonange, Anne-Marie Bernard eta Bertil Sylvander Bataclownekoak dira maisu nagusiak. Komikotasuna bilatzeko tailerrak eman ditu 12.000 orduz baino gehiagoz. 38 ikuskizun zuzendu eta maskara antzerkian aholkatu ditu 15 antzerki konpainiatan. 1998ko ekainetik 2000ko abendura arte Kanada eta Estatu Batuetako Circo del Soleko La Nouba ikuskizunean parte hartu zuen pertsonaia komiko bezala.

Estibaliz Moral Osa

Estitxu Moral Osa: Arte dramatikoaren munduan aditua, eszenaren magia hezkuntzara eramatea erabaki zuen, antzerkia haurren garapen pertsonal eta sortzailearen bidelagun bihurtuz. Hamarkada batez lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin aritu da sormenaren bidez emozioak, harremanak eta adierazpen gaitasuna lantzen. Azken lau urteotan, Loraldia Eskolan ari da euskal kulturaren bihotza astintzen, transmisioaren indarretik abiatuta haurrek sortutako ikuskizun koloretsu eta bizietan.

Alaitz Olaizola Borda

https://eu.wikipedia.org/wiki/Alaitz_Olaizola Haur zela hasi zen antzerkia egiten, ondoren Antxieta antzerki tandean aritu zen, eta baita Lakrikun antzerki taldean ere. Helduentzat eta gazteentzat antzerki-tailer ugari eskaini ditu. Orain Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra zuzentzen du. 2001ean Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin, eta 2006an berriz ere, sari hori irabazi zuen Joanes: itxaropenaren semea lanekin. 2004an, Donostia Hiria saria Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin. Telebistan gidoilari lanetan aritzeaz gain, helduentzat eta haurrentzat antzerki ugari idatzi, taularatu eta argitaratu ditu.

Anartz Zuazua Alvarez

Antzertin, Madrilgo W.Layton antzerki laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki eskolan burutu zituen ikasketak. Musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen. Klarinetea eta pianoa dira jotzen dakizkien instrumentuak. Zinema eta bideo ikasketak Andoaingo zinema eskolan burutu zituen. Ordutik zuzendari eta aktore bezala lan egin du antzerkian, telebistan eta zinean. Zurriola Antzerki Eskolaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertan zazpi urte eman zituen irakasle. Orain zenbait ikastetxetan dabil antzerkia irakasten. 2012. urtean Borobil Teatroa sortu zuen. 2020. urtean Borobil Teatroa Estudioa zabaldu du, bere lanen sormen espazioa eta antzerki ikasketak eskaintzen diren lekua.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-17 arte
25,00 EUR61,00 EUR
- 87,00 EUR
- 74,00 EUR
- 61,00 EUR
- 74,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa