
Herri txikiak aurrera begira: Mugikortasun berriaren aukerak eta erronkak
Herri txikietako bizi kalitatea, hein handi batean, lotuta dago bertako biztanleek mugitzeko dituzten aukerekin; eta garrantzitsua izan daiteke aukera horiek ondo aprobetxatzea.
Azalpena
Aldaketa klimatikoaren, trantsizio energetikoaren eta trantsizio ekosozialaren garaian, mugikortasuna da aldaketa sakonean dagoen arloetako bat. Auto elektrikoa, garraio publikoaren birkonfigurazioa, gidaririk gabeko ibilgailuak… asko eta askotarikoak dira pil-pilean dauden aldaketak; hain zuzen, pertsonok alde batetik bestera inoiz baino gehiago mugitzen garen garaiotan. Testuinguru honetan, egokia da galdetzea mugikortasunean gertatzen ari diren aldaketek eta iraultzek nola eragingo duten herri txikietan. Izan ere, landa eremuko auzo eta herri txikietan, baserri inguruetan, normalean jendea sakabanatuta bizi da, eta ibilgailuaren menpeko da eguneroko egiteko ia guztietarako. Aurrera begira jarrita, mugikortasunaren erronkek eta aukerek etorkizuneko herri txiki bizigarrietan izan ditzaketen eraginei buruz hausnarketa egitea garrantzitsua da.
Aurreko urteetako bideari jarraituz, Uda Ikastaro hau herri txikien etorkizunari begira jarriko da, mugikortasunaren ardatza landuz. Ibilgailu elektrikoek, autonomoek, garraio publiko mota berriek edota mugitzeko antolakuntza komunitario berriek hainbat aukera ekar ditzakete. Herri txikietako bizi kalitatea, hein handi batean, lotuta dago bertako biztanleek mugitzeko dituzten aukerekin; eta garrantzitsua izan daiteke aukera horiek ondo aprobetxatzea, bai herrietan bizitzeko baldintzak sortzeko etorkizunean ere, bai komunitatearen garapenerako mugikortasuna diseinatzeko. Horretarako, ikastaro honetan, hainbat diziplinatatik (teknologia, landa garapena, soziologia…) egindako hausnarketak eta Euskal Herriko hainbat lekutako esperientziak uztartuko dira.
Helburuak
Landa eremuko herri txikietako mugikortasunari buruzko gogoeta egitea, teknologiaren aukeren, herri bizitzaren eta komunitatearen ikuspegitik.
Euskal Herriko landa eremuko mugikortasunari buruzko esperientzia aurreratu eta inspiratzaileak ezagutzea.
Auzolaneko kulturaren eta komunitatearen garapenaren jarraipenerako XXI. mendeko mugikortasun ereduak irudikatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Irakasleak
- Profesionalak
Antolakuntza
Zuzendariak
Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Filosofian Doktorea. Gaur egunean “Herrigintzaren Berrikuntzan” egitasmoaren zuzendaria. Bere argitalpen batzuk hemen daude ikusgai: https://www.researchgate.net/profile/Andoni-Eizagirre

Ion Muñoa Errasti
Deustuko Unibertsitatea
Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko irakaslea eta Komunikazio ikertaldeko kidea da. Intereseko gai nagusiak Komunikazio Publikoa, Iritzi Publikoa eta Komunikazioaren eraldaketa dira.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-09-12 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 34,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-30 arte | 2025-09-12 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 34,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR |
Kokalekua
Zeraingo eliza
Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Zeraingo eliza
Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago