Hezkuntza-arrakasta eta inklusiorako gakoak: eskola-hizkuntzaren garapenerako ebidentziak eta tresnak
Eskola hizkuntzaren ezagutza maila funtsezkoa da hezkuntza arrakastarako, bai sozializazio prozesuan, bai garapen akademikoan. Horregatik, Uda Ikastaro honek eskola hizkuntzaren garapena bultzatzen dituzten faktoreen eta praktiken azterketa izango du ardatz.
Azalpena
Hezkuntza erronkek bilakaera nabarmena izan dute globalizazioaren, migrazio mugikortasunaren eta teknologia berrien aurrerapenen eraginez. Ikasleen profila gero eta anitzagoa denez, horien beharrak eta eskolek dituzten erronkek ere aldaketa esanguratsuak izan dituzte. Hori dela eta, eskolek kalitatezko hezkuntza, inklusioa eta ekitatea bermatzeko ardura dute, izan ere, arrakasta akademikoa sustatzeaz gain, ikasleak eguneroko bizitzako erronkei arrakastaz aurre egiteko prestatzen dituzten oinarrizko konpetentziak garatuz. Testuinguru horretan, eskola hizkuntzaren ezagutza maila funtsezkoa da hezkuntza arrakastarako, bai sozializazio prozesuan, bai garapen akademikoan.
Horregatik, ikastaro honek eskola hizkuntzaren garapena bultzatzen dituen faktore eta praktiken azterketa izango du ardatz, berebiziko garrantzia baitu ikasle guztien eskola arrakasta sustatzeko. Kontuan hartu behar da ikasle askok oztopo linguistiko eta kulturalei aurre egin behar izaten dietela; oztopo horiek zailtasunak eragiten dituzte eskolara egokitzeko eta ingurune akademikoarekiko interesa pizteko, eta ondorioz, eskola porrotaren arriskua handitzen dute; bide horretan hezkuntza estrategia inklusibo eta eraginkorrak behar dira.
Horrenbestez, ikastaro honetan konpetentzia eleaniztunaren ikuspegitik, Oinarrizko Hizkuntza Trebetasun Akademikoen (ingelesez, Core Academic Language Skills edo CALS) garapenari buruzko egungo ezagutza izango da aztergai, izan ere, ikasle guztien eskola arrakastan funtsezko elementu da. Hainbat ikerketak erakutsi dute trebetasun horiek garrantzitsuak direla ikasleek curriculum arlo guztietako informazioa ulertu eta barneratu dezaten.
Testuinguru eleaniztunetan, gaitasun horien garapena Hizkuntzen Trataera Integratua eta Integrala sustatzen duten ikuspegi holistikotik landu daiteke, bai eta translanguaging izenez ezagutzen diren hizkuntza arteko praktika pedagogikoen bidez ere. Eleaniztasunaren inguruko ikerketetan nabarmentzen den kontzeptu horrek, esanahiaren eraikuntza errazten du ikasleen jatorrizko hizkuntza (H1) ikaskuntza baliabide gisa txertatzen baitu. Gainera, translanguagingak zaurgarritasun egoeran dauden ikasleen garapen emozionalean eragin positiboa duela frogatu da testuinguru eleaniztunetan ikasleen ongizatean eta arrakastan laguntzen baitu.
Ikastaro honen helburua da, halaber, hezkuntza komunitate osoaren arteko harremanak sendotzea — bereziki, eskolaren eta unibertsitatearen artean —, ebidentzia zientifikoetan oinarritutako berrikuntza pedagogikorako gakoak identifikatzeko, ikasle guztien beharrei erantzun asmoz.
Helburuak
Irakurriaren ulermenerako oinarrizko hizkuntza trebetasun akademikoen garapena sustatzeko teoriak eta praktikak ezagutzea: Irakasleei eta hezkuntza komunitateari estrategia berritzaileetan gaitzen laguntzea, translanguaging pedagogikoa kasu, ikasleei testuetatik abiatuta modu eraginkorrean ulertzen eta ikasten lagunduko dieten funtsezko hizkuntza trebetasunak indartzeko irakurketan.
Hezkuntza inklusioa sustatzen duten ebidentzia zientifikoetan oinarritutako estrategiak ezagutaraztea: Ikasleen lehen hizkuntzak (H1) eta jatorrizko kulturak hezkuntza baliabide gisa aitortu eta erabiliko dituzten jardunbide pedagogikoak inplementatzea, oztopo linguistiko eta kulturalei aurre egiteko eta ikasleen eskolako egokitzapena eta inklusioa errazteko.
Eskolen eta unibertsitateen arteko lankidetza indartzea: Hezkuntza komunitateko eragileen arteko harremanak sendotzea, ikasleen beharrei erantzungo dieten eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako esku-hartzeak ezagutu, garatu eta inplementatzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2025-06-16
Akreditazioa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Begoña Pedrosa Lobato | Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saileko Sailburua
- Aitor Marchueta Pérez | Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako (HEFA) fakultateko dekanoa
- Oihana Leonet Sieso | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
- Eider Saragueta Garrido | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
“Euskal hezkuntza: gaurko ekarpenak biharko berrikuntzarako oinarriak“
- Begoña Pedrosa Lobato | Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saileko Sailburua
“Pedagogías que amplían las voces y la comprensión: Evidencia basada en la investigación“
- Paola Uccelli | Harvard Unibertsitateko Hezkuntza katedraduna / Catedrática de Educación de la Universidad de Harvard
Atsedena
“Euskara eta hizkuntzen institutua: erronkak eta ekarpenak“
- Josune Zabala Alberdi | Eusko Jaurlaritza - Euskara eta hizkuntzen institutuko zuzendaria / Directora del instituto de euskera y lenguas
Dinamika parte hartzailea: Eskola-hizkuntza arrakasta akademikorako gako: hezkuntza eragileen artean zubiak eraikitzen
Sintesia
2025-06-17
“La importancia del diálogo y el desarrollo del lenguaje para promover la lectura y el aprendizaje en la escuela“
- Paola Uccelli | Harvard Unibertsitateko Hezkuntza katedraduna / Catedrática de Educación de la Universidad de Harvard
“Hizkuntza-gaitasun akademikoa eta edukiaren ulermena: ikerketa eta praktikak“
- Oihana Leonet Sieso | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
- Olatz Lucas Zubiaurre | UPV/EHU
- Ane Lamarka Etxeberria | UPV/EHU
Atsedena
“Hizkuntza gaitasun akademikoa eta komunikatiboa hezkuntza eleaniztunean“
- Jasone Cenoz Iragui | UPV/EHU - Irakasle ikertzailea
Mahaingurua: Irakurriaren ulermena: esperientzia eta ebidentzietatik ibilbidea elkarrekin hausnartuz.
“Poster sesioa“
- Laura Sainz Gomez | UPV/EHU - Ikertzailea
- Ane Lamarka Etxeberria | UPV/EHU - Ikertzailea
- Ana Campos Bayon | UPV/EHU - Ikertzailea
- Maddi Astigarraga Bergara | UPV/EHU - Ikertzailea
- Elvira Gutierrez Jimenez | UPV/EHU - Ikertzailea
Itxiera
- Oihana Leonet Sieso | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
- Eider Saragueta Garrido | UPV/EHU - Irakasle-ikertzailea
- Josune Zabala Alberdi | Eusko Jaurlaritza - Euskara eta hizkuntzen institutuko zuzendaria / Directora del instituto de euskera y lenguas
Zuzendariak

Oihana Leonet Sieso
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Oihana Leonet Sieso. Irakasle Agregatua da Hezkuntza Zientziak sailean (UPV/EHU). Magisteritzan diplomatua (2008) eta psikopedagogian lizentziatua (2011) da. 2018an Hezkuntzako doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Gaur egun, nazioartean izen handia duen “Donostia Research group on Education and Multilingualism” (DREAM) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da. Talde horretan, 2014tik, eleaniztasunaren eta hezkuntzaren arloko ikerketa egin du. Nazioarteko hainbat konferentziatan parte hartu du hezkuntzaren, eleaniztasunaren eta hizkuntzen irakaskuntzaren arloan, eta inpaktu handiko nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Gizarte- eta hezkuntza-inklusioaren arloko Europako zenbait proiektutan ere parte hartzen du, eta arlo horretako kongresuetan parte hartu du eta artikulu ugari idatzi ditu. Gainera, Estatuko Ikerketa Agentziarekin lankidetzan aritzen da ikerketa-proiektuen ebaluazioan, eta nazioarteko aldizkarietarako ikerketa-artikuluetako ikuskatzaile lanak egin ditu.
Eider Saragueta Hezkuntza Zientziak saileko irakasle laguntzaile doktore eta ikertzailea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egindakoa da, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Unibertsitate Masterra (EMME) egindakoa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019ko udan “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” izeneko tesia aurkeztu zuen Jasone Cenoz katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa ildo nagusiak: Lehen Hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera, horien identitatea eta gela barruan gertatzen den translanguaging-a aztertzea. Hori guztia, gela barneko etnografiaren ikuspegitik.
Hizlariak

Maddi Astigarraga Bergara
Maddi Astigarraga Bergarak Biomedikuntza Zientziak gradua ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, Ilustrazio Zientifikoko graduondokoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta urtebete beranduago Irakasleen Prestakuntza masterra ikasi zuen unibertsitate berean. Eskolaz kanpoko irakasle gisa lan egin du eta egun, bere lanaldia ilustratzaile zientifiko bezala egiten duen lanarekin uztartzen du, zientzia irudien bidez komunikatuz. DREAM ikerketa-taldean sartu zen, Hizkuntza Akademikorako Gaitasuna Ikuspegi Eleanitzetik (HAGIE) proiektuan bat eginez. Bere interes gune nagusienak irudiaren komunikazio funtzioa eta marrazketak ikasketa prozesuan izan ditzakeen erabilerak dira, baita irudien eraketaren erabilera ikasleen irakurriaren ulermena bistaratzeko tresna gisa izan dezakeen erabilera ere.

Ana Campos Bayon
Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU
Ana Campos Atzerriko Hizkuntzaren espezialitatearekin graduatu zen Lehen Hezkuntzan, eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Master Europarra (EMME) egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, ikertzaile kontratatua da DREAM ikerketa-taldean, non translanguaging pedagogikoa eta Hizkuntza Akademikoaren Oinarrizko Trebetasunak (HAOT) lantzen dituen. Bere ikerketa-interes nagusiak hizkuntzen irakaskuntza, ikaskuntza eta eleaniztasuna dira.

Jasone Cenoz Iragui
UPV-EHU/OEI
Jasone Cenoz Hezkuntza Zientzien katedraduna eta Estatuko Ikerketa Agentziaren Hezkuntza Batzordearen lehendakaria izan da. Organización de Estados Iberoamericanosen (OEI) aholku batzordeko kidea da eta nazioarteko ikerketa batzordeekin lan egiten du. Ikerketa hezkuntza eleanizdun eta bigarren zein hirugarren hizkuntzen jabekuntzari buruz egiten du. Europako eta estatuko ikerketa proiektuetan parte hartu du. Artikulu asko eta zenbait liburu argitaratu ditu eta nazioarteko kongresu eta mintegi askotan bere ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu Estatu Batuetan, Kanadan, Australian, Txinan, Indian, Brunein, Zeelanda Berrian, Singapuren eta Europako herrialde gehienetan, 2011an, Espainako Linguistika Aplikatuaren Elkartearen Saria jaso zuen Towards Multilingual Education (2009) liburuarekin eta 2022an Ikerbasquek ematen duen Advanced saria, ikerlari karrera oso bati egiten zaion aitorpena lortu zuen. Munduan gehien aipatzen diren zientzialarien %2an dago azken urtetan

Elvira Gutierrez Jimenez
UPV/EHU
Geologian graduatua da eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Masterra egin du. Gradu zein Master Amaierako Lanak paleoklimatologiaren inguruan egin ditu, Oxigeno eta Karbono isotopoen ikerkuntzaren bitartez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egin du, Natura Zientziak eta Matemateka espezialitatean. Master Amaierako Lana ingurumen-hezkuntzaren egoeraren berri jasotzea zuen helburu, irakasleei egindako elkarrizketen analisia eginez. Horren ildora, hezkuntzaren ikerketan murgildu da IKASGARAIA taldean, non STEAM diziplinako irakaskuntza-ikaskuntza sekuentzien diseinuan lan egiten duen. Bertan, eklipseen inguruko sekuentzia baten diseinu, inplementazio eta birdiseinua egiten ari da bere doktorego-tesi gisa.

Ane Lamarka Etxeberria
UPV/EHU
Ane Lamarka Etxeberria Euskal Ikasketetako Gradua ikasi zuen Euskal Hizkuntzalaritza aipamenarekin (UPV/EHU). Ondoren, Eleaniztasuna eta Hezkuntza Master europarra ikasi zuen unibertsitate berean. Bigarren Hezkuntzako euskara irakasle izan da hainbat institututan, eta, 2022an, DREAM ikertaldera batu zen ikertzaile kontratatu bezala Hizkuntza Akademikorako Gaitasuna Ikuspegi Eleaniztunetik (HAGIE) proiektuan lan egiteko. Bere ibilbidean zehar, Kontratatupeko Ikertzaile (PIC) gisa lan egin du Eusko Jaurlaritzak DREAM taldearekin batera aurrera eramandako bi proiektu hauetan: HAGIE (2022) eta HIGAEU (2023). Gaur egun, Ane doktoregaia da, eta Eusko Jaurlaritzaren kontratupean egiten du lan. “Faktore Indibidualen Garrantzia Euskarazko, Gaztelaniazko eta Ingelesezko Azalpen-testuetako Lokailuen Erabileran” izeneko doktore-tesiak gure lehen hizkuntzak (H1) dakizkigun gainerako hizkuntzetan idatzian nola eragiten duen aztertzen du batik bat, bai eta translanguaging pedagogikoak hezkuntza-testuinguruetako hizkuntza-garapenean eta hizkuntza akademikoaren azterketan dituen onurak ere, besteak beste.

Oihana Leonet Sieso
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Oihana Leonet Sieso. Irakasle Agregatua da Hezkuntza Zientziak sailean (UPV/EHU). Magisteritzan diplomatua (2008) eta psikopedagogian lizentziatua (2011) da. 2018an Hezkuntzako doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Gaur egun, nazioartean izen handia duen “Donostia Research group on Education and Multilingualism” (DREAM) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da. Talde horretan, 2014tik, eleaniztasunaren eta hezkuntzaren arloko ikerketa egin du. Nazioarteko hainbat konferentziatan parte hartu du hezkuntzaren, eleaniztasunaren eta hizkuntzen irakaskuntzaren arloan, eta inpaktu handiko nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Gizarte- eta hezkuntza-inklusioaren arloko Europako zenbait proiektutan ere parte hartzen du, eta arlo horretako kongresuetan parte hartu du eta artikulu ugari idatzi ditu. Gainera, Estatuko Ikerketa Agentziarekin lankidetzan aritzen da ikerketa-proiektuen ebaluazioan, eta nazioarteko aldizkarietarako ikerketa-artikuluetako ikuskatzaile lanak egin ditu.

Olatz Lucas Zubiaurre
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
Lehen Hezkuntzako graduatua da Atzerriko Hizkuntza aipamenarekin UPV/EHUn. Ondoren, Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra egin zuen unibertsitate berean. Musika Hezkuntza aipamena ere egin zuen UNIRen. Bigarren master bat egin zuen Cadiz-ko unibertsitatean, Ebaluazioa eta Ikerketa Erakunde eta Ikaskuntza-Testuinguruetan. Lehen Hezkuntzan lan egin du, batez ere ingeleseko irakasle gisa. Urtebetez aritu da Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako Translanguaging Pedagogikoa Curriculumean proiektuan lanean ikertzaile kontratatu gisa DREAM ikerketa-taldean. Egun doktoreaurreko ikertzaile gisa egiten du lan (UPV/EHU). Garatzen ari den tesiaren izenburua “Irakurtzeko konpetentziaren garapena Bigarren Hezkuntzako zientzia arloetan: kontzientzia metalinguistikoaren garapena eta irakasleen usteak” da, Juan Etxeberria katedradunaren eta Oihana Leonet irakasle agregatuaren zuzendaritzapean. Tesian, irakurriaren ulermenean hizkuntza akademikoaren eta kontzientzia metalinguistikoaren garapenak duen eragina aztertzen ari da, bai eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek hizkuntzen irakaskuntzaren inguruan dituzten usteak ere.
Aitor Marchueta Pérez
Aitor Martxueta Pérez, es Doctor en Ciencias de la Educación y Licenciado en Pedagogía. Profesor del Departamento de Métodos de Investigación y Diagnóstico en Educación en la Facultad de Educación, Filosofía y Antropología de la Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU). La línea principal de investigación en la que actualmente trabaja es el análisis de las realidades de los y las menores en situación de transexualidad y sus implicaciones en las familias y centros escolares para establecer estrategias educativas en su acompañamiento. Es autor de varios artículos en el ámbito del bullying homofóbico en el contexto educativo. Participó en la iniciativa puesta en marcha en 2013 por el Gobierno Vasco “Grupo Estable Escuela Segura: prevenir y afrontar la homofobia y la transfobia en el ámbito educativo”. Es miembro del grupo de investigación “Socialización del género” de la UPV-EHU.

Begoña Pedrosa Lobato
Begoña Pedrosa (Areatza, 1975). Licenciada en Filología Inglesa (Universidad de Deusto, 1997) Máster en Lingüística (Master of Arts, University of Illinois, EEUU, 1999). Doctora en Lingüística Aplicada (Universidad del País Vasco, 2011). MBA Executive en Mondragon Unibertsitatea (2017). Experiencia en Mondragon Unibertsitatea desde 2002 hasta la actualidad: • Trayectoria de docencia en Grado en Educación Primaria y Educación Infantil, Trayectoria en Lengua Extranjera y Grado Audiovisual. Ha creado y coordinado diferentes grupos en el ámbito de la innovación. • Ha desarrollado su trayectoria investigadora en el grupo de investigación BAHI-IALE en las siguientes líneas de investigación: desarrollo de la competencia plurilingüe en contextos de lenguas minoritarias, estrategias pedagógicas en contextos CLIL y actitudes del alumnado respecto al aprendizaje de lenguas. • Trayectoria de gestión: decana de Humanidades y Ciencias de la Educación desde 2014.

Laura Sainz Gomez
UPV/EHU
Laura Sainz Gomezek Lehen Hezkuntzako Gradua lortu zuen, Atzerriko Hizkuntza aipamenarekin. Eleaniztasunean sakontzeko UPV/EHUko Multilingualism and Education master europarra burutu zuen eta euskal hizkuntzalaritzan sakontzeko UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra. Laurak euskara irakasle gisa lan egin du; horrez gain, editore eta eduki sortzaile gisa lan egin du Santillana argitaletxean, Euskara eta Literatura irakasgairako irakaskuntza eta ikaskuntza materialak sortzen. Gaur egun, UPV/EHUko doktore aurreko ikaslea da eta DREAM ikerketa taldeko kidea da ikertzaile kontratatu gisa. Bere ikerketak ikasle atzerritarren zein etorri berrien euskara bidezko ikaskuntza-prozesua du ardatz.
Eider Saragueta Hezkuntza Zientziak saileko irakasle laguntzaile doktore eta ikertzailea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egindakoa da, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Unibertsitate Masterra (EMME) egindakoa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019ko udan “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” izeneko tesia aurkeztu zuen Jasone Cenoz katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa ildo nagusiak: Lehen Hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera, horien identitatea eta gela barruan gertatzen den translanguaging-a aztertzea. Hori guztia, gela barneko etnografiaren ikuspegitik.
Paola Uccelli
Paola Uccelli Hezkuntzako irakasle katedraduna da Harvard Graduate School of Education unibertsitatean. Hizkuntzaren garapenari buruzko ikertzailea da, eta ikasle eleaniztun eta elebakarren hizkuntza-garapenean dauden alderdi soziokultural eta indibidualak aztertzen ditu, bereziki eskola-hizkuntzan irakurketa eta idazketa bultzatzen dituzten hizkuntza-trebetasun garrantzitsuei begira. Bere ikerketak eskolako hizkuntza-trebetasunak ebaluatzeko tresnak garatzen, ikasleen ahotsa indartzen duten metodoak diseinatzen eta ikasleek hizkuntza-egiturak modu eraginkorrean nola erabiltzen dituzten aztertzen ditu. IES, Lemann Fundazioa eta beste erakunde batzuek finantzatua, bere lana Child Development eta Reading Research Quarterly aldizkarietan argitaratu da. Estatu Batuetako eta Latinoamerikako ikastetxeekin kolaboratzen du, eta inpaktu handiko kongresuetan parte hartzen. Jatorriz Perukoa da, eta Harvarden doktoratu zen Giza Garapen eta Psikologian. https://www.gse.harvard.edu/directory/faculty/paola-uccelli
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-16 arte |
---|---|
30,00 EUR | |
30,00 EUR | |
30,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-16 arte |
---|---|
30,00 EUR | |
30,00 EUR | |
30,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago