
IA Generativa para Innovar en la Empresa: casos reales y herramientas para su implementación
Kasu errealen, tresna aurreratuen eta saio interaktiboen bidez, parte-hartzaileek teknologiaren abantailak, erronkak eta jardunbide egokiak ezagutuko dituzte, haien erakundeetan modu eraginkor eta jasangarrian aplikatzeko.
Azalpena
Adimen artifizial sortzailea enpresen optimizazio eta berrikuntza prozesuak iraultzen ari da.
Uda Ikastaro honek ikuspegi praktiko eta estrategikoa eskaintzen du, AA sortzailea hainbat sektoretan nola erabili daitekeen erakusteko. Kasu errealen, tresna aurreratuen eta saio interaktiboen bidez, parte-hartzaileek teknologiaren abantailak, erronkak eta jardunbide egokiak ezagutuko dituzte, haien erakundeetan modu eraginkor eta jasangarrian aplikatzeko.
Ikastaroak hitzaldiak, eztabaida panelak eta saio praktikoak uztartzen ditu, Retrieval-Augmented Generation (RAG) eta Fine-Tuning tekniketan arreta berezia jarriz. Horrez gain, beste zenbait alderdi kritikoz eztabaidatuko da, hala nola datuen subiranotasunaz, ingurumenean duen inpaktuaz edota hornitzaile teknologiko handiekiko menpekotasunaz.
Helburuak
AA sortzaileak hainbat sektoretan duen eragina eta eraldaketa digitalean duen zeregina ulertzea.
Euskal enpresa eta zentro teknologikoetako aplikazio kasu errealak aztertzea.
AA sortzailea barneratzeak berekin dakartzan oztopoak eta arriskuak identifikatzea, hala nola datuen subiranotasuna, araudia eta jasangarritasuna.
RAG eta Fine-Tuning kontzeptu gakoak ikastea, eta haien egokigarritasuna enpresa inguruneetan.
Berrikuntza sustatzea: Parte-hartzaileek teknologia hauek beren enpresa testuinguruetan aplikatu ahal izateko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, berrikuntza jarraitua sustatzen duen ingurunea bultzatuz.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Lankidetza
Zuzendariak

Jon Kepa Gerrikagoitia Arrien
BRTA
Ph.D. in Computer Science. Science and Technology Manager at BRTA (Basque Research and Technology Alliance). His professional career of more than 20 years has been developed jointly in the academia and manufacturing industry fields, tightly linked to Computer and Data Science within the framework of Business Intelligence based in Internet, combining the scientific and technology vision.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-09-10 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 34,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 34,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa