Ikaskuntza kooperatiboa eta egoera motor kooperatiboak Heziketa Fisikoan
Egoera motor kooperatiboek eta ikaskuntza kooperatiboak ikasleen jokabide motorrean, giza harreman positiboetan eta inklusioan duten ekarpenaren garrantzia azpimarratuko da.
Azalpena
Uda Ikastaro honek Heziketa Fisikoan ikaskuntza kooperatiboak eta egoera motor kooperatiboek eskaintzen dituzten heziketa aukerak eta aplikazio praktikoa aztertuko ditu. Parte-hartzaileek lankidetzan oinarritutako metodologia eraginkorrak ezagutuko dituzte, eta, bereziki, egoera motor kooperatiboek eta ikaskuntza kooperatiboak ikasleen jokabide motorrean, giza harreman positiboetan eta inklusioan duten ekarpenaren garrantzia azpimarratuko da.
Saio teoriko eta praktikoen bidez, irakasleek eta hezitzaileek baliabide eta estrategiak eskuratuko dituzte, beren eguneroko jardunean txertatzeko. Horrez gain, parte-hartzaileek metodologia horiek praktikan jartzeko aukera izango dute, lankidetza giroan esperimentatuz eta Heziketa Fisikoaren bidez, ikaskuntza esanguratsua sustatuz.
Jardunaldi hau, bereziki, Heziketa Fisikoko irakasleentzat, kirol begiraleentzat eta hezitzaileentzat dago zuzenduta, baina kooperazioan interesa duten beste hezkuntza arloetako profesionalek ere parte hartu dezakete.
Helburuak
Ikaskuntza kooperatiboaren printzipioak ulertzea eta oinarrizko egiturak ezagutzea.
Egoera motor kooperatiboak diseinatzeko eta aplikatzeko gaitasuna garatzea.
Egoera motor kooperatiboen ekintza printzipioak eta jokabide motorrean duten eragina ezagutzea.
Ikasleekin lankidetza sustatzeko estrategiak praktikan jartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Kooperazio alroan interesa duten beste hezkuntza arloetako profesionalek
Metodologia
Ikastaroak bi atal nagusi izango ditu: azalpen teorikoena eta praktika saioarena.
Azalpen teorikoen zatian, parte-hartzaileek ikaskuntza kooperatiboaren eta egoera motor kooperatiboen oinarri teorikoak ezagutuko dituzte, hitzaldi formatuko saioen bidez. Saio hauek galdera-erantzun txandak izango dituzte, parte-hartzaileen zalantzak argitzeko eta hausnarketa partekatua sustatzeko.
Bigarren egunean, parte-hartzaileek ikaskuntza kooperatiboaren gako nagusiak esperimentatzeko aukera izango dute, egoera motorretan bizipen zuzenen bidez. Bertaratutakoek metodologia hau modu aktiboan bizitzeko aukera izango dute, eta beren testuinguruan aplikatzeko tresnak eskuratuko dituzte.
Metodologia honen bidez, teoria eta praktika uztartuz, parte-hartzaileek ezagutza esanguratsuak garatuko dituzte, beren irakaskuntza jardunean modu eraginkorrean aplikatzeko.
Lankidetza
Programa
2025-07-10
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Lander Asla Iglesias | Sohat - Zuzendaria
“Bases del aprendizaje cooperativo. “
- Jesus Vicente Ruiz Omeñaca | Universidad de La Rioja - Irakaslea
Atsedena
“Ikaskuntza Kooperatiboa Heziketa Fisikoan inplementatzeko ereduak“
- Jon ortuondo bárcena | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Irakaslea
“La cooperación en la educación Física: entre la sociodidáctica y la semiotricidad. “
- Raul Martínez de Santos Gorostiaga | UPV/EHU - Irakaslea
Mahai ingurua: “Mahai-ingurua eta galdera-erantzunak.“
- Jesus Vicente Ruiz Omeñaca | Universidad de La Rioja - Irakaslea
- Jon ortuondo bárcena | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Irakaslea
- Raul Martínez de Santos Gorostiaga | UPV/EHU - Irakaslea
Sintesia
2025-07-11
PRAKTIKA SAIOAK
Eguneko helburuen azalpena.
“Ikaskuntza kooperatiboaren zikloa — 1.go fasea: Talde kohesioa lantzen“
- Jon ortuondo bárcena | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Irakaslea
Atsedena
“Ikaskuntza kooperatiboaren zikloa : 2.garren fasea: Teknika sinpleak. 3.garren fasea: Teknika konplexuak.“
- Jon ortuondo bárcena | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Irakaslea
Itxiera
Ondorioak eta itxiera. Ikastaroaren laburpena, ekarpenak eta etorkizuneko gomendioak. Parte-hartzaileen jasotako iritziak
- Lander Asla Iglesias | Sohat - Zuzendaria
Zuzendariak

Lander Asla Iglesias
IES Balmaseda BHIko zuzendaria eta Heziketa Fisikoko irakaslea, esperientzia zabala duena kudeaketa pedagogikoan, irakasleen prestakuntzan eta hezkuntza-berrikuntzan. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua eta Heziketa Fisikoko Maisu Espezialista da. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasle gisa aritu da, metodologia aktiboak eta ikaskuntza kooperatiboa sustatuz. Euskadiko Heziketa Fisikoko curriculumaren LOMLOE egokitzapenean parte hartu du, irakasleei zuzendutako gida metodologikoak eta irizpide pedagogiko eguneratuak garatuz. 2018-2024 artean, Deustuko Unibertsitateko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterrean Heziketa Fisikoko irakasle eta espezialitateko koordinatzailea izan da, praktikak eta TFM-ak tutorizatuz. Irakasleen prestakuntzan eta Heziketa Fisikoan teknologia berrien erabileran formatzaile gisa aritu da, hezkuntza-praktika berritzaileak sustatzeko konpromiso irmoarekin.
Hizlariak

Raul Martínez de Santos Gorostiaga
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Doktorego Programaren zuzendaria da. Hezkuntza fisikoaren eta kirolaren inguruan hainbat kargu zuzendaritzan izan ditu, besteak beste, dekanoa eta idazkari akademikoa. Bere ibilbide akademikoan, kirolaren semiotikan, hezkuntza fisikoaren didaktikan eta kirol-jokoen logikan espezializatu da. Nazioarteko aldizkari zientifikoetan argitalpen ugari egin ditu, baita Europako proiektuetan parte hartu ere, kirola eta gizarte-aniztasuna uztartuz. Bere ikerketa-lanak jarduera fisikoaren bidezko hezkuntza inklusiboaren garapenean eta kirolaren bidezko gaitasun sozialak lantzean oinarritzen dira. Kirolaren eta hezkuntzaren arteko harremanak sakontzen ditu, mugimenduaren azterketa eta hezkuntza fisikoaren pedagogia uztartuz.

Jon ortuondo bárcena
BAM
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktorea da, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Cum Laude aipamenarekin. Heziketa Fisikoaren irakaskuntzan eta ikaskuntza kooperatiboan aditua da. Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan irakasle titularra da, non jokoa, motrizitate sortzailea eta gorputz-adierazpena bezalako gaiak lantzen dituen. Hezkuntza inklusiboan, ebaluazio formatiboan eta metodologia aktiboetan aditua da, eta hainbat kongresu eta argitalpen zientifikotan parte hartu du. Irakasleen prestakuntzan eta metodologia pedagogiko berrietan ekarpen garrantzitsuak egin ditu, irakaskuntza kooperatiboa eta parte-hartzailea sustatuz. Ikasleen garapen sozioemozionala eta inklusioa bultzatzen dituen hezkuntza ikuspegia lantzen du, irakasle eta ikertzaile gisa lan egiten duen esparru guztietan.

Jesus Vicente Ruiz Omeñaca
Errioxako Unibertsitateko doktorea da, Psikologia eta Heziketa Fisikoan espezializatua. Heziketa Fisikoaren eta Kirolaren Oinarri Psikologikoen Ikerketako Masterra eta Psikologian Lizentziatua izateaz gain, Heziketa Fisikoko maisu espezialista da. 38 urteko esperientzia du Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta unibertsitatean irakasle gisa. Gaur egun, IES Escultor Daniel ikastetxean eta Errioxako Unibertsitatean Heziketa Fisikoa eta bere didaktika irakasten ditu. 150 kongresu eta prestakuntza-jardueratan baino gehiagotan parte hartu du ponentzia gisa, eta 124 argitalpen ditu, liburuak eta artikulu zientifikoak barne. Ikaskuntza kooperatiboan, kirolaren bidezko balio-hezkuntzan, Heziketa Fisikoko Zerbitzu Ikaskuntzan, kultura arteko testuinguruetan jarduera fisikoan eta neurozientziaren ekarpenean sakondu du. Heziketa Fisikoaren metodologia berritzaileen erreferente garrantzitsua da.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-10 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 52,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 63,00 EUR | |
- | 52,00 EUR | |
- | 63,00 EUR | |
- | 63,00 EUR | |
- | 63,00 EUR | |
- | 63,00 EUR |
Kokalekua
1. EGUNA: Miramar Jauregian 2. EGUNA: Hezkuntza, Filosofía eta Antropologia fakultatea HEFA II
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia / Oñati plaza, 3 | 20018 Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa