Ekonomia eta Enpresa
Osasuna
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Jasangarritasuna eta Osasuna: gizarte- eta lan-ingurune erakargarria

Jasangarritasuna eta Osasuna: gizarte- eta lan-ingurune erakargarria

Uzt. 21 - 21. Uzt, 2022 Kod. O16-22

Azalpena

Uda Ikastaro hau Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorialaren (2019-2025) esparruan kokatzen da, eta OSALAN (Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutua) erakunde autonomoak prestatu eta bultzatu du, sektorearen, lan eta gizartearen eta teknologiaren arloko hainbat eragileren laguntzaz, eta ikastaroarekin bat egin du ere Ekonomiaren Grapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Arloa eta Portuak eta Itsas Gaiak Arloa), segurtasun eta osasun aldagaiak Euskadiko garapen erronka eta estrategietan sartzearen alde egiten baitu; oraingo honetan, bere arloak sartu ditu motor eta kolaboratzaile nagusi gisa, Estrategiaren helburuak, helmugak eta ikuspegi bateratua lortzeko.

Gure garai honen ezaugarri nagusiak aldaketa eta abiadura dira. Zaila da jakitea etorkizunean zer agertoki izango ditugun, baina tresnak diseinatu ditzakegu eta diseinatu behar ditugu, adi egoten eta politikak eta jarduerak ezartzen lagunduko digutenak, arrisku egoera berriei eraginkortasunez aurre egiteko. Gizarteak, tradizioz, arriskuak gainditu behar izan ditu bizirik irauteko, eta hori lortu da, hain zuzen, gure bizimodua irauli zuten teknologia eta industria prozesuak iritsi zirelako, batez ere komunitateen sostengua lortzeko. Lehen sektorea segurtasun eta arriskuen prebentzioaren kontzeptuei lotuta egon da bere historia osoan, gizateriak bere oinarrizko beharrak asetzeko hornigaiak lortzen ikasi zuenetik.

Teknologia eta industria aldaketa, laneko prozesuen aldaketa dakarrena, garrantzitsua izan da beti lehen sektorean eta harekin lotura zuzena duten sektoreetan, hala nola nekazaritza eta elikadura industriak eta gastronomia, bai eta egurraren eraldatzaileak ere. Teknologia berriek zeharo baldintzatutako orainaldian, aldaketak ematen ari dira gure bizimoduan eta laneko ingurunean, eta horrekin batera, arrisku berriak agertzen, eta lehengoak aldatzen ari dira, eta, beraz, beste era batera kudeatu behar dira. Arriskuaren Gizartea izenekoan bizi gara, eta tresnak eduki behar ditugu, une bakoitzean arriskuak identifikatzeko, kudeatzeko eta horien aurrean eraginkortasunez eta zehaztasunez jarduteko.

Berriro ere heldu behar diogu laneko arriskuen prebentzioaren egoerari lehen sektorean eta haren erronka berrietan, haren karakterizazioa, teknikak, prozesuak eta praktikak, eta eboluzioa abiapuntutzat hartuta, eta prospektibak egiteko gai izan behar dugu aldaketaren bultzatzaileak aintzat hartuta, gaur egun sektorean prebentzio ekintzaren printzipioak identifikatzeko, horien inguruan gogoeta egiteko eta adosteko.

Gure inguruan gertatzen ari diren alderdi kritiko guztiak eta horiek gizartean, bai gizartearen bizikidetza ereduan bai eredu soziolaboralean, nola eragingo duten aztertu behar da; laneko prozesuen aldaketa, industria 4.0n gerta daitekeena teknologia berrien eta haien aplikazioen erabilerarekin, gero eta leku handiagoa baitute gure lehen sektorean; sektore bat, gero eta gehiago hazten ari den, ezagutza handiagoa duen eta eskaeretan askoz ere zorrotzagoa den biztanleriaren oinarrizko beharrak ase beharko dituena. Horren harira, gizarte justizia lortzeko emakumeen eskaera gero eta handiagoa da, eta horrek are ageriagoan uzten du emakumeen eta gizonen lan baldintzetan dauden aldeak aintzat hartzeko beharra, lehen sektorean eta haren balio katean; izan ere, alde horiek ematen dira ere laneko arriskuen esposizioan eta horiei aurre egiteko moduan.

Askotariko interes taldeen parte hartzea ekarri duen produkzio eredu berri eta aldakor honen agerpenaren eta hura eraginkortasunera orientatzeko beharraren aurrean, etengabe sortzen ari diren arriskuak kudeatzeko forma berriak sortu beharko dira, prebentzioa egiteko modalitate berriak beharko ditugulako arriskuetara egokitzeko. Gizartearen eta teknologiaren etengabeko aldaketatik eta eboluziotik etorriko den aldaketak beharrezkoa izango du lehen sektorearen eta hari lotutako jarduera osoaren etorkizuneko arriskuen gobernantza proaktiboko sistema bat.

Alderdi horiek guztiek bat etorri behar dute, aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoan (PEGIP 2020) ezarritako premisekin. Plan horretan adierazten denez, Euskal Administrazio publikoak etengabe hobetu eta gizartearen egoera aldakorretara egokitu behar du, epe luzeko ikuspegi batetik. Administrazioa «Gobernantza Onaren» irizpide berri eta zorrotzen arabera modernizatzea ahalbidetuko duen tresna da PEGIP 2020 Berariaz erantzuten dio XI. legegintzaldiko Gobernu Programaren 62. konpromisoari, zeinak Euskadi Europako eskualde berritzaile gisa finkatu nahi baitu, baita gobernantza publikoaren arloan ere. Estrategia hori konpromiso horrekin lerrokatzen da, administrazio berritzaile bat ez ezik, herritarren partaidetzara ere irekita egongo den administrazio bat eraikitzeko, kalitatezko zerbitzu eraginkorrak eta seguruak eskainiko dituena, baita laneko arriskuen prebentzioaren arloan ere eta, jakina, baita gure lehen sektorean eta haren balio katean ere. Horrez gain, administrazioak harreman espazio bat izan behar du, herritar arduratsuen eta euskal gizartearen ongizaterako harrotasunez lan egingo duten zerbitzu publikoko profesionalen artekoa, eta horrek esan nahi du laneko istripuak eta gaixotasunak murriztu behar direla eta, beraz, lan ingurune seguruak eta osasungarriak sortu behar direla.

Hori erronka berri bat da administrazioetarako eta sektorerako, eta zaila eta paradigmatiko gisa interpretatu badaiteke ere, ilusioa pizten duen erronka bat ere bada, non leiho berriak ireki daitezkeen aukera berriekin.

Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorial honek tresna malgua izan behar du, eta jarduteko gaitasuna eduki, oraingo egoerari eta agertoki aldakorrei aurre egiteko; gizarte arlo horretarako tresna erabilgarri eta eraginkor bat lortzeko erronka horretan, alde guztien konpromisoa eta laguntza beharko da, etengabeko hobekuntzaren mesedetan. Oinarrizko zutabe bat izan beharko du administrazio esku hartzean, non gizarteak jasan ditzakeen arrisku onargarriak zein diren ezarri behar baita, ahaztu gabe lan egin behar dela maila optimoak lortzeko eta baldintza hobeak izango dituzten ingurune soziolaboralak izateko, ingurune osasungarriagoetara iristeko eboluzionatuz. Alde guztien artean koordinatutako eta ezagutzan oinarritutako arriskuen kudeaketa egin behar da, hobekuntzaren ekintza bateratua, sektore produktibo eta jasangarri baten ikuspegi bat gogoan izanda, non segurtasuna eta osasuna gure ustiapenen eta enpresen identitate ikur izango baitira.

Helburu nagusietako bat gure lehen sektorea ezaguna izatea da bere ekarpenengatik eta balio katearen barruan lehiakorra izateagatik, bere jarduerak laneko istripu eta gaixotasunik gabe egiteagatik, ingurune seguruak eta osasungarriak berezkoak izateagatik, eta, gainera, ingurune jasangarriak izateagatik, teknologia, ekipo eta sistema berritzaile, egoki eta parte hartzaileen laguntzaz eta bere arriskuen ezagutzaren kudeaketa integrala eginez, inplikatutako eragile eta erakunde guztien lankidetzaz. Lan egiteko modu horrek balioa duen gizarte erreferente bat izan beharko du, segurtasunaren, laneko osasunaren eta jasangarritasunaren arloan, eta hori ezin da sortu estrategia arlo akademiko eta zientifikoetan, hala nola Uda Ikastaroetan, bultzatu gabe, eta balioa eman nahi zaio tresna akademiko horri, estrategia bera dinamizatzeko palanka gisa.

Irakurri gehiago

Helburuak

Sektore eta jarduera kritikoen gizarte pertzepzioa hobetzea, laneko segurtasunaren eta osasunaren bidez.

Berrikuntza, ingurune seguruak, osasungarriak eta jasangarriak sortzeko eta hobetzeko tresna gisa.

Erakunde eta sektore osasungarriak garatzea.

Laneko arriskuen prebentzioaren goodwila balio gisa, merkatuetan.

Belaunaldien arteko trukea jasangarritasun palanka gisa, lehen sektorean.

Jarduerak eta adina eta aniztasunaren gobernantza egokia lan ingurunetan.

Gizarte eta demografia joerak: agertoki berriak eta erronka berriak, laneko segurtasun eta osasunaren arloan.

Trakzioa laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko elementu gisa, balio kate kritikoetan.

Generoa aintzat hartzearen garrantzia, ingurune osasungarri eta jasangarrietan.

Ezagutzaren kudeaketa integrala laneko arriskuen gobernantza baterako: monitorizazio eta zaintza teknologikorako sistemak, behatokiak eta ezagutza sareak.

Segurtasun eta Osasunaren Integrazio Proaktiboa. “0 Ikuspegirako” bidean.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • OSALAN
  • Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco

Programa

2022-07-21

08:45 - 09:00

Registro

09:00 - 09:20

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Pedro Antonio Monzón Durán | EUSKADIPREBEN - Secretaría Técnica Euskadipreben
  • Bittor Oroz Izagirre | Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco - Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Políticas Alimentarias Gobierno Vasco
  • Elena Pérez Barredo | Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco - Viceconsejera de trabajo Gobierno Vasco
09:20 - 09:30

“Entornos Seguros, Saludables y Sostenibles, marco de actuación de Euskadipreben“

  • Pedro Antonio Monzón Durán | EUSKADIPREBEN - Secretaría Técnica Euskadipreben
09:30 - 10:20

“Instrumentos Estratégicos en Seguridad y Salud en el Trabajo“

    Estrategia Vasca de Seguridad y Salud en el Trabajo 2021-2026

    • José Ignacio Olaizola Nogales | OSALAN - Subdirector de Planificación

    El futuro de la Cadena Alimentaria y la Seguridad y la Salud Laboral y la condicionalidad social de la PAC

    • Alun Jones | CIHEAM - Head of International Projects
    10:20 - 10:50

    Pausa café

    10:50 - 11:30

    Mahai ingurua: “Reto: un entorno de trabajo saludable, clave de la sostenibilidad generacional“

    • Pilar Santamaría Martínez | HAZI - Directora de PAC (Moderatzailea)
    • Alfonso Terreros | ARTECARNE
    • Maite Mancisidor Eizaguirre | Granja Santa Klara Baserria
    • Maite Corres Manero | KONFEKOOP-Confederación de Cooperativas de Euskadi
    • Martín Uriarte | FORO RURAL MUNDIAL - Presidente
    11:30 - 12:10

    “Sistemas de tracción y desarrollo de cadenas con valor social“

      Sistemas responsables de autocontrol en la industria de los zumos

      • Aintzane Esturo | Asociación Internacional de Zumos de Frutas y Verduras. Francia (IFU) - Aintzane Esturo. Technical Director

      Sistemas de garantía, transparencia y sostenibilidad: buenas prácticas agroalimentarias y aceleradoras de ODS

      • Ignacio Antequera Manchado | GLOBALGAP - Team Leader Technical Key Accounts
      12:10 - 13:00

      “Entorno Seguro, Saludable y Sostenible en un sector singular (3S+1)“

        Investigación y mejoras en la Prevención de TUFO impulsado por Euskadipreben 2025

        • Pedro Antonio Monzón Durán | EUSKADIPREBEN - Secretaría Técnica EUSKADIPREBEN

        Valoración del Riesgo por Inhalación de Gases en Industrias Vinícolas

        • Carmen Victoria Rojas Moreno | Universidad de Extremadura - Doctora Internacional
        13:00 - 13:40

        “Experiencias en el ámbito de las bodegas en Alemania: Estudios sobre prevención de riesgos por TUFO en Alemania“

        • Felipe Salinas Bonich | Hochschule Geisenheim University - Researcher
        13:40 - 14:20

        Itxiera

          Conclusiones y visión de futuro

          • Lourdes Iscar Reina | OSALAN - Dirección general

          Agradecimientos y Cierre del Curso

          • Jone Miren Fernández Landa | EUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCO - Directora de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas Europeas

          Zuzendariak

          Pedro Antonio Monzón Durán

          Secretaría técnica EUSKADIPREBEN. AZTI

          Grado Universitario en Prevención y Seguridad Integral por la Universidad Autónoma de Barcelona (EPSI). Especialista Universitario en Higiene y Salud Laboral. Especialista Universitario en Ingeniería y Tecnologías del Medioambiente. Técnico Superior en Salud Ambiental. Técnico Superior en Prevención de Riesgos Laborales en las especialidades de Seguridad Laboral, Higiene Industrial y Ergonomía y Psicosociología Aplicada. Trayectoria profesional con puestos de Responsable Técnico de Acreditación de Laboratorios, Responsable de Gestión de Equipos y Activos en AZTI. Secretaría de Planes Sectoriales de Prevención para el Sector Primario de la CAE (Itsaspreben, Nekapreben y Elikapreben), así como participante como experto en Estrategias de Seguridad y Salud Laboral. Actualmente Responsable de Salud y Bienestar de AZTI y componente de la Secretaría Técnica de EuskadiPreben (Estrategia Sectorial de Seguridad y Salud Laboral para la Cadena de Valor Alimentaria y de la Madera de Euskadi 2025).

          Hizlariak

          Ignacio Antequera Manchado

          Maite Corres Manero

          KONFEKOOP CONFEDERACIÓN DE COOPERATIVAS DE EUSKADI

          Aintzane Esturo

          Jone Miren Fernández Landa

          Master en Derecho Internacional, Comunitario y Comparado. Univ. de Keele, Reino Unido. Licenciada en Derecho por la Universidad de Deusto. Desde 2019 es Directora de Desarrollo Rural y Litoral y Políticas del Dpto. de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco. Desde 2012 hasta 2019 desarrolló su actividad en la Fundación HAZI, dedicada al desarrollo rural, litoral y alimentario, como responsable de Programas Europeos, puesto que anteriormente ocupó en Mendikoi e Itsasmendikoi (1996 – 2012). Es la responsable de impulsar y desarrollar la participación de los agentes económicos y sociales en los Planes y Programas de Desarrollo Rural, así como la ejecución de actuaciones de diversificación de la actividad económica en las zonas rurales y mantener la multifuncionalidad del medio rural. Desde su dirección se fomentan y apoyan las nuevas iniciativas empresariales, la creación, mejora y ampliación de pequeñas y medianas empresas y la generación de empleo.

          Lourdes Iscar Reina

          DIRECTORA GENERAL. OSALAN - Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales FORMACIÓN Licenciada en Medicina y Cirugía Universidad Autónoma de Madrid (Junio / 1988) § Especialista en Medicina del Trabajo Universidad Complutense de Madrid (Diciembre / 1993) § Master en Prevención de Riesgos Laborales, especialidad en Seguridad Laboral (1998) § Master en Prevención de Riesgos Laborales, especialidad en Ergonomía y Psicosociología Aplicada (1998) § Master en Prevención de Riesgos Laborales, especialidad en Higiene Industrial (2003) § Otra titulación: Auditora en Prevención de Riesgos Laborales, Calidad y Medio Ambiente (1999) CARRERA PROFESIONAL § Responsable de la Unidad de Salud Laboral (OSALAN) (2018 – 02/2020) § Médica del Trabajo en la Unidad de Salud Laboral (OSALAN) (2011 - 2018) § Responsable del Servicio de Prevención del grupo a nivel nacional (GRUPO CARREFOUR) (2004 - 2011) § Responsable de Vigilancia de la Salud (GRUPO CARREFOUR) (2000 - 2004) § Médica del trabajo en empresas

          Alun Jones

          Alun ha trabajado durante más de 25 años a nivel europeo e internacional en seguridad y salud laboral, seguridad alimentaria y pública, agricultura y desarrollo rural. De 1997 a 2005, fue responsable en la EU-OSHA liderando la cooperación con las instituciones europeas e implementando muchas de sus actividades de comunicación. Fue el autor principal del informe EU-OSHA sobre SST en la agricultura y la silvicultura (2020). Ha dirigido departamentos de comunicación de alto nivel en la ONU y la UE implementando iniciativas de concienciación mundial relacionadas con la salud, el VIH/SIDA, la trata de personas y los delitos contra la vida silvestre. Durante más de 3 años en la EFSA, fue responsable de temas de comunicación de riesgos sobre seguridad alimentaria, bienestar animal, pesticidas y OGM. Actualmente dirige las actividades de investigación y cooperación de CIHEAM Zaragoza, una organización mediterránea internacional que se centra en la cooperación en agricultura y desarrollo rural.

          Maite Mancisidor Eizaguirre

          José Ignacio Olaizola Nogales

          Licenciado en Medicina y Cirugía Especialista en Medicina del Trabajo Máster en Salud Pública Técnico Superior en Prevención de Riesgos Laborales, en Seguridad, Higiene y Ergonomía y Psicosociología Responsable de la Unidad de Salud Laboral de OSALAN

          Carmen Victoria Rojas Moreno

          Alfonso Terreros

          Martín Uriarte

          Felipe Salinas Bonich

          Pilar Santamaría Martínez

          Ingeniera Agrónoma por la Universidad Politécnica de Madrid. He desarrollado la mayor parte de mi trayectoria profesional ligada al Sector Agrario Vasco. En colaboración con los Centros de Gestión desarrollé el diseño del sistema de asesoramiento en Gestión Técnico-Económica para explotaciones agrarias. Primero en IKT y después en HAZI he sido responsable del desarrollo de las Estadísticas del ámbito de las cadenas de valor de la alimentación y la madera así como del medio rural en colaboración con el Órgano estadístico departamental, y durante 5 años responsable del área de Marcas y Mercados. Entre 2009 y 2013 fuí Directora de Agricultura y Ganadería y Directora del Organismo Pagador del País Vasco. Durante este periodo dirigí los trabajos que culminaron en la redacción de la Ley del Estatuto de las Mujeres Agricultoras que sería aprobada en 2015. En la actualidad dirijo el departamento de PAC y Servicios Institucionales de HAZI y participo en la Secretaría Técnica de EuskadiPreben

          Matrikula prezioak

          Aurrez aurre2022-07-21 arte
          45,00 EUR
          38,00 EUR
          32,00 EUR
          Online zuzenean2022-07-21 arte
          45,00 EUR
          38,00 EUR
          32,00 EUR

          Kokalekua

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          43.3148927,-1.9985911999999644

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          Sustainable development goals

          2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

          Garapen jasangarrirako helburuak

          3 - Osasuna eta ongizatea

          Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

          Informazio gehiago
          3 - Osasuna eta ongizatea

          5 - Genero berdintasuna

          Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

          Informazio gehiago
          5 - Genero berdintasuna

          8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

          Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.

          Informazio gehiago
          8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

          9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

          Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.

          Informazio gehiago
          9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

          10 - Desberdintasunak murriztea

          Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

          Informazio gehiago
          10 - Desberdintasunak murriztea

          12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

          Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

          Informazio gehiago
          12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

          Beste ikastaro interesgarriak...