Konpetentzia digitala ikasgelan; ikasleen ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknikak (flipped classroom, gamifikazio digitala eta bideo ekoizpena)

Konpetentzia digitala ikasgelan; ikasleen ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknikak (flipped classroom, gamifikazio digitala eta bideo ekoizpena)

Aza. 10 - 19. Abe, 2022 Kod. @28-22

Azalpena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea eskatu dugu unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

4 gai landuko dira ikastaroan:

1.-  Konpetentzia digitalaren oinarriak

2. Alderantzizko gela edo flipped classroom. Ikasgai bat prestatzeko teknikak metodologia honetan oinarriturik. 

3. Bideo sormena ikaskuntza prozesuari laguntzeko.

4. Gamifikazioa eta unitate didaktikoen ebaluazio digitala.

 

Hortaz gain konpetentzia hauek ere landuko dira:

  • Komunikazioa (ahozkoa eta digitala batez ere).
  • Ekimena (sormena, iniziatiba)
  • Arte konpetentzia.
  • Ikasten eta pentsatzen.
Irakurri gehiago

Helburuak

1.- Flipped classroom eta blended learning deituriko metodologien gakoak ezagutzea.

2.- Hezkuntza eredu berriari buruz hausnartzea

3.- Unitate didaktiko “aktiboak” diseinatzen ikastea.

4.- Ebaluazio hezitzailea integratzeko baliabideak ezagutzea.

5.- Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikastea. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

 

Irakasleak ikasleak gidatuko ditu ikaskuntza-helburuak lortzeko. Banakako hainbat lan egingo dira (horietako batzuk boluntarioak) emaitzak lortzeko.

Programa

2022-11-10 / 2022-11-25

Erronka digitalaren abiapuntua eta garapen fasea.

Oinarri teorikoak landuko dira eta erronkari hasiera emango diogu. 1. Teoria (metodologia-konpetentziak) 2. Teoria (flipped blended learning) 3. Baliabide digitalak 4. Errubrikak 5. Bideokonferentziak 6. Unitate didaktikoak

2022-11-28 / 2022-12-15

Aplikazio fasea.- Erronkak garatzea

3 erronka labur planteatzen dira horietako 2 ezinbestekoak direlarik ikastaroa gainditzeko

2022-12-16 / 2022-12-19

Ebaluazioa

Irakasleak ebaluazioa egingo die partaideei.

Zuzendariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Hizlariak

Virginia Lacarra Escorza

Matrikula prezioak

Matrikula2022-11-10 arte
106,00 EUR
90,00 EUR
90,00 EUR
80,00 EUR
74,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza