
"Lurretik Mahaira" Elikadura estrategia jasangarri eta osasuntsua
"Lurretik Mahaira" proiektua ezagutu
Azalpena
"Lurretik Mahaira" proiektua Landaola Federazioak koordinatzen duen lankidetza proiektua da, HAZI Fundazioa, ELIKA Fundazioa, ABELUR Kooperatiba eta LURGINTZA kooperatibak lankidetzan garatua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Etorkizuna Eraikiz. Misioak 2022” deialdira aurkezten den elikadura jasangarriaren erronkari erantzutera datorrena.
Ikastaroetan, proiektu honen inguruko informazioa eman nahi da, dituen 4 esparru nagusiak adieraziz:
- Trebatu lurralderatzea
- Lur funtsen saretzea
- Komertzializazioa
- Sentsibilizazioa
Helburuak
"Lurretik Mahaira" proiektua ezagutarazi eta zabaltzea.
Trebatu gune ezberdinak eta bertako kideen esperientziak zuzenean ezagutzea.
Bestalde nekazaritzaren balio ekosistemikoen azterketa eta hauen monetizazioa izango dugu aztergai.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Lehenengo sektoreari zerbitzua ematen dieten teknikariak eta baserritarrak
Metodologia
Gure ikastaroa irekia eta parte hartzailea izatea bilatzen dugu.
Horregatik modu presentzialean egiten dugu. Lehenengo zati batean ponentziak eta bigarren batean aldiz mahai-ingurua egiten dugu parte hartzea sustatu eta entzuleen arteko galderak eta aportazioak jasoaz.
Lankidetza
Programa
2023-09-22
Erregistroa eta dokumentazioaren banaketa
Inaugurazio Instituzionala
“Trebatu eta lur funtsen saretzea“
- Iker Karrera Aranburu | Tolomendi Landa Garapeneko gerentea eta Landaolako kidea
- Jon Andoni Urdangarin | Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea Departamentua, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Zerbitzuburua
“Nekazaritzaren externalitateen monetizazioa “
- Jon MIkel Zabala Iturriagagoitia | Deustuko unibertsitatea
Atsedena
Mahai ingurua: “Trebatze gune ezberdinetako esperientziak ezagutzea“
- Juan Mari Totorika | Haztegia
- Ander Zorrakin | Haztegia
- Kattalin Sainte-Marie | Trebatu
- Olivier Gervais | Trebatu
- Miriam Saldias | Gaztenek
- Koldo Huegun | Lumagorri
Zuzendariak

Yurre Peñagarikano Zubeldia
Urkome

Agurtzane Etxaniz Etxaniz
Asociación de Desarrollo Rural de Debabarrena
Hizlariak

Olivier Gervais

Koldo Huegun

Iker Karrera Aranburu
Tolomendi
Formazioaz nekazaritza ingenieri teknikoa. Bi hamarkada baino gehiagoz Tolosaldeko Tolomendi Landa Garapen Elkartean teknikari modura lanean

Kattalin Sainte-Marie

Miriam Saldias

Juan Mari Totorika

Jon Andoni Urdangarin
Jon MIkel Zabala Iturriagagoitia
Universidad de Deusto
Irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Departamentuan, Donostian. Ingeniaritza eta Berrikuntza Proiektuetan doktoretza jaso zuen (2008) Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Doktoratu aurreko prestakuntzan ikertzaile bisitaria izan zen Finlandiako Technical Research Centre (VTT) delakoan. 2009. urtean, doktoretza amaitu ondoren, CIRCLE (Centre for Innovation, Research and Competence in the Learning Economy) delakora aldatu zen post-doc gisa, Lundeko Unibertsitatean (Suedia), eta han ere plaza bat lortu zuen irakasle gisa. Gero, Europar Batasuneko Marie Curie beka bat lortu zuen, eta, horri esker, Deusto Business Schoolera joan zen, gaur egun bertan lan egiten baitu. Irakaskuntzako eta ikerketako interes nagusiak zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan, berrikuntzaren kudeaketan eta berrikuntzari buruzko politika publikoen berri emateko adierazleen erabileran oinarritzen dira.

Ander Zorrakin
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-09-22 arte |
---|---|
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
GOIZANE Zentroa, Zaldibia
Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
GOIZANE Zentroa, Zaldibia
Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
