Hezkuntza
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Naturan Hezi VI. Topaketak. Ahalduntze indibidualetik ahalduntze kolektibora

Naturan Hezi VI. Topaketak. Ahalduntze indibidualetik ahalduntze kolektibora

Eka. 29 - 29. Eka, 2026 Kod. H03-26

Azalpena

Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko topaketak ospatzen diren. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz. 

Lehen edizioan naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai eta, geroztik, askotarikoak izan dira topaketen bitartez jorratu eta landu ditugun gaiak. Horien artean daude gizarte ekozentrista batera salto egitearen garrantziaren ingurukoak, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun aurreiritzien deseraikitzera zuzendutakoak, Baso – eskolako saretze eta sinergien ereduak partekatzekoak edo, azken edizioan egin bezala, helduok bidelagun izateko garrantziaren inguruan hitz egitera bideratutakoak.   

2026 topaketei begira, naturan hezten dugun bidelagunen ahalduntzea izango dugu ardatz nagusi, gure jarduna justifikatu edo azaldu beharrean aurkitzen garen momentu horietan eragin ahal izateko. Horretarako, ordea, ereduaren arrazoiketez gure buruak tresna, diskurtso eta oinarriez janztea funtsezkoa bilakatzen da. Norberaren diskurtsoa indartzetik haratago, topaketen babesgune izaera aldarrikatu nahi dugu, gainontzekoekin konektatuta gaudela sentitu eta sare sendo bat sortzen jarraitzeko. Hortxe datza funtsean topaketaren erroak.  

Jardunbideen justifikazioak auzi ugari hartu ohi ditu bere gain, jolasaren izaeraren eta garrantzitik hasi eta naturagunean praktika jarraiak dakartzan onuren azalpen beharretaraino. Topaketetan zehar,  antropologia, biologia, psikologia edo pedagogia bezalako begiradetatik helduko zaie arrazoiketa hauei; jolasa, natura, gorputza, ongizatea, harremanak eta testuingurua ardatz hartuta, ezagutza teorikoa eta esperientzia praktikoa jarriko ditugu elkarrekintzan. 

Hitzen eta bizipenen bidez, eguneroko egoerei zentzua emateko eta elkarri indarra emateko aukera eskaini nahi dugu, naturan hezteko kulturaren aldeko komunitate sendo bat sortzen jarraituz. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.

Eskolek naturan hezteko ibilbidean egin dituzten proposamen eta esperientziak ezagutzea eta partekatzea.

 

 

Naturan hezten duten bidelagunak ikuspegi anitzen bitartez ahalduntzea.

 

Naturarekin ezartzen ditugun harremanen inguruko azterketa eta hausnarketa bultzatzea.

 

Naturan heztearen ereduaren arrazoiketez gure buruak janztea, diskurtso eta oinarri pedagogiko eta zientifikoak landuz, ohiko azalpenetatik haratago.

 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Uda Ikastaro honetan zuzeneko saio parte-hartzaileak izango dira, presentzialki jarraitu ahal izango direnak. Topaketen hasieran, gaiaren inguruan arituko diren hizlari gonbidatuei egingo diegu tartea, eta ondoren, aldiz, ikastetxe eta norbanakoek esperientziak, bizipenak eta zalantzak partekatzeko foroa sortzea da helburua.

Antolakuntza

  • Kutxa Fundazioa

Programa

2026-06-29

08:45 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidariaHizkuntza: euskara
  • Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle eta ikertzaileaHizkuntza: euskara
  • Maite Gonzalez Lugo | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikariaHizkuntza: euskara
  • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikariaHizkuntza: euskara
09:30 - 10:10

“Txikitasunekin itsuturik handitasunaren txikitasuna ahaztu zaigu.“

  • Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri | Kutxa Fundazioa - Ekimenak eta edukiak teknikariaHizkuntza: euskara
10:10 - 10:50

Jolasten dut, beraz banaiz.

10:50 - 11:20

Atsedena

11:20 - 12:00

““Kristalezko generazioa” izan ginen, gara eta izango gara.“

  • Ibon Cancio Uriarte | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle eta ikertzaileaHizkuntza: euskara
12:00 - 12:55

“Solasaldia: Zer ari gara egiten errealitatean?“

    Lidergotza

    • Virginia Murua González | Zuhaizti Eskola Publikoa - BeA eta Haur Hezkuntzako koordinatzailea,Hizkuntza: euskara

    Jolas librea

    • Adunako Herri Eskolaren ordezkaria Hizkuntza: euskara

    Kanpo espazioak

    • Vanessa Lopez Varela | Alkizako Herri Ikastetxea - Heziketa Fisikoko irakaslea eta Ikasketa buruaHizkuntza: euskara

    Ongizatea

    • Irune Aguirre Urdangarin | Lazkaoko Ikastola - Haur Hezkuntzako irakasleaHizkuntza: euskara
    • Josune Aldanondo Iturbe | Lazkaoko Ikastola - Haur Hezkuntzako irakasleaHizkuntza: euskara

    Ahalduntze indibiduala

    • María Uriarte Artamendi Hizkuntza: euskara
    12:55 - 13:00

    Sintesia

    13:00 - 13:45

    Bazkaria Biziren eskutik

    13:45 - 16:45

    “Sistemen artean ernatu, eta loratzen den izana.“

    • Aitziber Esnaola Arribillaga | Pedagogia Sistemikoa - Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzailea.Hizkuntza: euskara
    • Larraitz Mendizabal Huitzi | Pedagogia Sistemikoa - Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzaileaHizkuntza: euskara
    16:45 - 17:00

    “1) Erantzun hutsak eta dobleak sortuz (rol play)“Itxiera

    • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidariaHizkuntza: euskara
    • Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle eta ikertzaileaHizkuntza: euskara
    • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikariaHizkuntza: euskara

    Zuzendariak

    Irati Andoño Erdozain

    Kutxa Fundazioa

    Kutxa Fundazioko Naturan Hezi Eskola eta Baso-eskola proiektuen gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Graduondoko GAL-eko proiektua Amara Berri Urbieta ikastetxearen patioan oinarritu zen. Eskolak garatutako proiektu horri jarraipena emateko aukera izan zuen eta 2024an gauzatu zen patioko obra. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

    Maialen Sistiaga Poveda

    Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea

    Biologian lizentziatua, Biologia Molekularreko masterra egin zuen eta ondoren, ardien birusen eboluzioaren inguruko doktoretza. Hainbat unibertsitateetan (British Columbian edo Cagliarin, esate baterako) ikerlari gisa aritu ostean, Kutxa Fundazioan teknikari modura hasi zen eta bertan 8 urte eman ditu, ingurumen hezkuntzako proiektuetan batik bat, "Baso-eskola" eta "Naturan Hezi" proiektuetan. Hezkuntza-berrikuntzako irakasle izan da UEUko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean eta egun, EHUko Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta ikerlaria da, Donostiako HEFA II fakultateko Lehen Hezkuntzako graduan.

    Hizlariak

    Irune Aguirre Urdangarin

    Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri

    Euskaltzaleen Topagunea

    Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri Kutxa Fundazioko teknikaria da egun eta trantsizio ekosozialarekin lotutako egitasmoen kudeaketan aritzen da. Formazioz legelaria (Deustuko Unibertsitatea, 2015) eta Lehen Hezkuntzako irakaslea (UNIR, 2023), jasangarritasun eta lidergotza gaietan espezializatu zen Suedian (Blekinge Institute of Technology, 2016). Urte batzuetan Euskaltzaleen Topaguneko kide moduan euskalgintzan lan egin ostean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean aritu da lanean, dozentzia eta aholkularitza lanetan. Erraztailetza munduan ere esperientzia du, Art of Hosting eta Gune Irekiaren Lagunak komunitateekin, edo U Teoriari lotutako ulab taldeetan, besteak beste.

    Josune Aldanondo Iturbe

    Irati Andoño Erdozain

    Kutxa Fundazioa

    Kutxa Fundazioko Naturan Hezi Eskola eta Baso-eskola proiektuen gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Graduondoko GAL-eko proiektua Amara Berri Urbieta ikastetxearen patioan oinarritu zen. Eskolak garatutako proiektu horri jarraipena emateko aukera izan zuen eta 2024an gauzatu zen patioko obra. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

    Ibon Cancio Uriarte

    Irakasle osoa Zelulen Biologian (EHU)

    EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakaslea 2000. urtetik eta Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia Masterreko zuzendaria 2010-2020. “Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologian” ikerketa-talde kontsolidatuko ikertzailea Plentziako Itsas Estazioan (PiE-EHU) Ikerketa-lerro nagusia arrainen sexu desberdintzapenaren azterketa zelular zein molekularrean errotzen da, ingurumeneko balditzek, batipat kutsadurak, honetan sor ditzaketen eraginak aztertuz (arren feminizazioa eta intersex fenomenoa).

    Aitziber Esnaola Arribillaga

    Arkitektoa (UPC), Haur Hezkuntzako Irakaslea (EHU) eta Pedagogia Sistemikoan aditua. Egun, Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzailea.

    Maite Gonzalez Lugo

    Biologian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta unibertsitate berean Ingurumen Kutsadura eta Toxikologiako masterra egin zuen. Ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako masterra egin ere zuen (UNIR) zientzia eta hezkuntza uztartzeko asmoz. Bere ibilbidean nazioarteko esperientzia eskuratu du hainbat herrialdetan, besteak beste Australian, Hegoafrikan eta Erdialdeko Amerikan, biodibertsitatearen kontserbazioan eta ikerketan eta hezkuntza-proiektuetan parte hartuz. Gaur egun Kutxa Fundazioan dihardu ekimen eta edukien teknikari gisa, eta bere lanaren bidez naturan oinarritutako hezkuntza sustatzen du, besteak beste Naturan Hezi proiektuan eta Baso-eskola ekimenetan parte hartuz.

    Adunako Herri Eskolaren ordezkaria

    Vanessa Lopez Varela

    Heziketa Fisikoko irakaslea eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua. Alkizako Eskolako irakaslea azken lau urtetan eta bertan, kanpo espazioko irakaslea.

    Larraitz Mendizabal Huitzi

    -

    Psikologian lizentziatua (EHU), Haur Hezkuntzako irakasle (EHU), Psikoterapeuta ikastaroa humanistikoan, UNEDen Acouturierren psikomotrizitatean formatua eta Pedagogia Sistemikoan aditua. Egun, Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzailea.

    Erkiz Miguez Montero

    Kutxa Fundazioa

    Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen dituen aukerak arakatuz. Horrez gain, urteak eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Egun, Kutxa Fundazioan Baso – eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza nahiz orientazio pedagogiko eta didaktikoa eskainiz, besteak beste. Gainera, Bihotz Berdeak proiektuko koordinatzailetako bat ere bada, Kutxa Fundazioan aurrera eramaten diren beste hainbat proiektuetan hezkuntza – orientatzaile gisa aritzearekin batera.

    Virginia Murua González

    -

    Haur Hezkuntzan diplomatua. Ibilbide profesionala hezkuntza ez-formalaren eta aisialdiaren alorrean hasi nuen, eta esperientzia horrek nire izaeran eta lan egiteko moduan eragin nabarmena izan du. Ondoren, Donostialdeko eskola publiko ezberdinetan jardun dut Haur Hezkuntzako irakasle gisa, eta azken bi urteetan Zuhaizti Eskolan BeA eginkizunak eta Haur Hezkuntzako koordinatzailearen ardura izan dut. 2025-2026 ikasturtean Baso-eskola proiektua martxan jarri dugu.

    Maialen Sistiaga Poveda

    Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea

    Biologian lizentziatua, Biologia Molekularreko masterra egin zuen eta ondoren, ardien birusen eboluzioaren inguruko doktoretza. Hainbat unibertsitateetan (British Columbian edo Cagliarin, esate baterako) ikerlari gisa aritu ostean, Kutxa Fundazioan teknikari modura hasi zen eta bertan 8 urte eman ditu, ingurumen hezkuntzako proiektuetan batik bat, "Baso-eskola" eta "Naturan Hezi" proiektuetan. Hezkuntza-berrikuntzako irakasle izan da UEUko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean eta egun, EHUko Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta ikerlaria da, Donostiako HEFA II fakultateko Lehen Hezkuntzako graduan.

    María Uriarte Artamendi

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2026-06-29 arte
    50,00 EUR

    Kokalekua

    Euskadiko Teknologia Parkea, Donostiako Campusa, Eraikin Nagusia, Mikeletegi pasealekua, 53. 20009 Donostia (Gipuzkoa)

    Mikeletegi pasealekua, 53. 20009 Donostia (Gipuzkoa)

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    3 - Osasuna eta ongizatea

    Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

    Informazio gehiago
    3 - Osasuna eta ongizatea

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza

    13 - Klimaren aldeko ekintza

    Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

    Informazio gehiago
    13 - Klimaren aldeko ekintza