Osasuna eta Hizkuntza: Erronkak eta aukerak
Azalpena
Osasun arloak bere berezitasun eta konplexutasunak dauzka; kanpoko eta barruko eragileen elkarlana eta sinergiak ezinbestekoak dira. Gizarte eragileez gain ikasle, irakasle eta profesionalen parte hartzea ere funtsezkoa da. Osasun arloan euskara lan-hizkuntza izateko oinarriez eztabaidatu behar da. Osasun-arreta espezializatuan euskara txertatzeko proiektuak garatu behar dira. Osasun arloko emaitzak ebaluatzeko pazienteek betetzen dituzten galdetegiak balioztatu behar dira. Nazioarteko elkarlanerako aukerak eta estandarrak etorkizuneko planetan kontuan izan behar dira. Unibertsitateak beharrezko diren prestakuntza, ikerketa eta bestelako egitasmoak diziplina anitzeko ikuspuntutik garatu behar ditu. Barne Mediku Egoiliarretan oinarritzen den mediku espezialisten prestakuntzan euskara txertatu behar da. Beste hainbat aipatu gabe utzi ditugun arren, lan ildo hauetan jarriko du begirada aurtengo ikastaroak. Eta guzti hau garatu ahal izateko, garrantzi berezia emango diogu osasungintzako profesional euskaldunen sare indartsuago bat osatzeko planteatzen diren proposamenei.
Helburuak
Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatzea
Hizkuntza-gaitasun aurreratuak garatuz euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko proposamenak aurkeztu eta aztertzea.
Osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak eztabaidatzea.
Programa
2018-09-13
Dokumentazio banaketa
Irekiera ekitaldia: Mª Jesús Múgica Anduaga (Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia) eta Jon Zarate Sesma (Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea)
“Euskara lan-hizkuntza Osakidetzan“
- Felix Zubia Olaskoaga | Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua, OEEko kide eta UPV/EHUko irakasle-ikertzaileaHizkuntza: euskara
“Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketak eremu elebidunetan: Pazientea arretaren erdigunera“
- Iñaki Santamarina Renteria | UPV/EHUko medikuntzako ikasleaHizkuntza: euskara
“Euskararen erabileraren aktibazioa lan munduan“
- Pablo Suberbiola Unanue | Soziolinguistika KlusterraHizkuntza: euskara
“Euskararen erabilera eta presentzia handitzeko Osakidetzako praktika egoki batzuk“
- Irene Gil Legarra | Donostialdea ESIko euskara teknikariaHizkuntza: euskara
“Osasunbidean pausuak emanez“
- Lazaro Elizalde Soto | Nafarroako Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen ZerbitzuburuaHizkuntza: euskara
Atsedena
“Osasungintzako profesional euskaldunen sarea, Osagaiz aldizkaria eredu“
- Jose Ramón Furundarena Salsamendi | Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea, OEE eta Osagaiz aldizkariaren zuzendariaHizkuntza: euskara
Osasungintzako profesional euskaldunen sarea osatzeko proiektuen proposamenak. Osakidetzak, Osakidetzako zentru kontzertatu batek, Osakidetzako BAME-ek, eta OEEk. Abiapuntu izango diren zenbait ideia aurkeztuko dituzte 45 minututan (bakoitzak 5 minutu). Ondoren, 15 minutu egongo dira debaterako.
Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea)
2018-09-14
“Osasun-arreta espezializatuan euskara txertatzeko proiektua“
- Bidane Petralanda Mendiola | UPV/EHUko Medikuntzan graduatua eta Osakidetzako bekadunaHizkuntza: euskara
“PROM-en garapena euskaraz Osasun Mentalean“
- Leire Erkoreka González | Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, psikiatra eta OEEko kideaHizkuntza: euskara
- Naiara Ozamiz Echevarria | UPV/EHUko irakasle-ikertzaileaHizkuntza: euskara
“Nazioarteko elkarlanerako aukerak eta estandarrak etorkizuneko Planei begira“
- Aitor Montes Lasarte | Familia medikua, Aramaio, Arraseteko LMAU, Debagoieneko ESI, Osakidetza eta OEEko kideaHizkuntza: euskara
“Osakidetzako Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planerako neurri zuzentzaileak“
- Xabier Arauzo Uriarte | Osakidetzako Euskara ZerbitzuburuaHizkuntza: euskara
Atsedena
“"Aitzinatu" programa: Hizkuntza-gaitasun aurreratuak garatuz euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko programa“
- Joseba Andoni Ezeiza Ramos | UPV/EHUko irakasle-ikertzailea eta irakasle-ikertzaileen hizkuntza-prestakuntzaren arduradunaHizkuntza: euskara
- Itziar San Martin Egia | UPV/EHUko irakasle-ikertzailea eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordeaHizkuntza: euskara
“BAME-en euskarazko formakuntza“
- Adrian Unai Zelaia Arieta-Araunabeña | Arabako ESIko BAMEaHizkuntza: euskara
Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea)
Zuzendariak
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021). Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Hizlariak

Xabier Arauzo Uriarte
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia
Izaskun Elezgarai Gabantxo
EHU
Biologian lizentziatua da (1997) eta Zientzietan Doktorea (Neurozientziak 2002; Doktoregoko Sari Berezia) Euskal Herriko Unibertsitatean. Kontratu posdoktoralak izan zituen Magendie Neurozentruan Bordelen (2003-2005). 26 ikerkuntza-proiektutan hartu du parte, 32 nazioarteko artikuluren egile da. Osagaiz osasun-zientzia aldizkariko erredakzio batzordekidea da. 3 Doktorego Tesi, 5 Master Amaierako Lan eta Gradu Amaierako Lan bat zuzendu ditu. Ikerkuntza-lerroak: Endokannabinoide Sistema osasunean eta gaixotasunean, animalia ereduetan (alkohola, epilepsia). Graduko irakaskuntza (Medikuntza): Giza Anatomia I-IV, Ikerkuntza biomedikora sarrera, Ikerkuntza proiektua. Masterreko Irakaskuntza: Neurozientziak Unibertsitate Masterra.

Lazaro Elizalde Soto
Osasun Departamentua
Leire Erkoreka González
Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko mediku psikiatra, EHU/UPVko Neurozientziak saileko irakasle laguntzailea eta BioCruces Health Research Insituteko ikertzailea da. Nortasun nahasmenduetan aditua, grupoanalisian masterra eta transferentzian zentratutako psikoterapiako terapeuta da. Ikerkuntza lan gehiena nahasmendu psikiatrikoen genetikaren alorrean egin izan du, egun nortasun nahasmenduen genetikari buruzko doktoretza tesia egiten dabil eta tresna psikometrikoen euskaratze lanean ere dihardu.

Joseba Andoni Ezeiza Ramos
Facultad de Derecho. UPV/EHU

Jose Ramón Furundarena Salsamendi

Irene Gil Legarra
Osakidetza
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Naiara Ozamiz Echevarria
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle atxikia
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakasle atxikia. Psikologian lizentziatua (UPV/EHU). UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Neurozientzietako masterra eta Deustuko Unibertsitateko Taldeko Psikoterapia Analitikoko Masterra egin zituen. Psikologian doktoratua, bere ikerketa-ildoek osasun mentala, estigmatizazioa eta genero-indarkeria izan ditu ardatz. Hainbat ikerketa-proiektuetan parte hartu du, eta hauen argitalpenak aldizkari nazionaletan eta nazioartekoetan publikatu dira. Bost ikerketa-egonaldi eta Eramus + irakasle bat egin ditu. Eguneko ospitaleetan 10 urteko esperientzia duen osasun-psikologo gisa akreditatuta dago, eta banakako, taldeko eta familiako psikoterapiak zuzendu ditu.
Bidane Petralanda Mendiola
Osakidetza
Itziar San Martin Egia
Euskal Herriko Univertsitatea
Itziar San Martin Egia UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko kide da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da eta zentro horretako Euskara eta Eleaniztasun arloko dekanordea. Hizkuntzalaritzan doktorea da (University of Maryland, EEBB) eta azken urteetan osasun arloko hizkera espezializatuaren irakaskuntzan aritu da (Farmazia, Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduetan). Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak babesten duen Terminologia Sareak Ehunduz programaren fakultateko koordinatzailea da. Ikerketa gai nagusiak nominalizazio egituren azterketa sintaktikoa eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa dira.
Iñaki Santamarina Renteria
Osakidetza
Medikuntzan Gradua, UPV-EHU. Medikuntza Klinikoan berezko masterra, Universidad Camilo José Cela. Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan. Graduondoko aditu titulu (UPV/EHU). Osakidetzako medikua, Anestesiologia eta Bizkortzeko atalean. Gurutzetako Ospitale Unibertsitateko Bizkortze Unitateko humanizazio batzordeko kidea.

Pablo Suberbiola Unanue
Soziolinguistika Klusterra

Adrian Unai Zelaia Arieta-Araunabeña
Felix Zubia Olaskoaga
Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza, Medikua
Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua eta Zerbitzu Burua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea. Hainbat ikerketa kliniko eta argitalpen egina. Euskadi Irratiko “Osasun Etxea” irratsaioko kolaboratzaile.
Matrikula prezioak
| MATRIKULA | 2018-05-31 arte | 2018-09-13 arte |
|---|---|---|
| 60,00 EUR | 70,00 EUR | |
| 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
| 52,50 EUR | - | |
| 52,50 EUR | - | |
| - | 21,00 EUR | |
| - | 0 EUR | |
| - | 15,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia