Osasuna eta hizkuntza XIX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna
Gure osasunaren etorkizun digitala, eskubideak eta kalitatea eztabaidatzen.
Azalpena
Euskara bere garapen teknologikoaren une erabakigarrian dago. Adimen artifizialak osasun-arreta errotik eraldatzen duen bitartean, funtsezko galdera bat sortzen da: gure hizkuntza iraultza honetan presente egongo da ala bazterrean geratu da?
Uda Ikastaro honetan, euskara Euskal Herriko osasun-sistemari aplikatutako teknologia berrietan integratzeak dakartzan erronkak eta aukerak aztertuko dira. Euskarazko hizkuntza-ereduen garapenetik hasi eta historia kliniko digitaletan, osasun-laguntzaile birtualetan, transkripzio medikoko sistemetan, ITZULBIDE moduko itzultzaile neuronal espezifikoetan eta lagundutako diagnostikorako tresnetan praktikan ezartzeraino aztertuko dugu.
Funtsezko gai hauek aztertuko ditugu:
- Osasungintzako (etorkizuneko) teknologia berriak.
- Adimen artifizialerako euskararen hizkuntza-baliabideen egungo egoera.
- Hizkuntza nagusien eta euskararen arteko arrakala teknologikoa.
- Osasun-digitalizazioko esperientziak euskaraz.
- Adin digitalean kalitatezko osasun-zerbitzuak euskaraz bermatzeko estrategiak.
- Osasun-arloko alderdi etikoak eta hizkuntza-eskubideei buruzkoak.
Ikastaro hau egokia da osasun-profesionalentzat, hizkuntza-teknologietako ikertzaileentzat, Osakidetzako kudeatzaileentzat, ikasleentzat eta osasun-arloan euskararen etorkizun digitalean interesa duen edonorentzat.
Helburuak
Hizkuntzen kudeaketarako osasungintzako (etorkizuneko) teknologia berriak (adimen artifizialean oinarrituak) ezagutzea.
Adimen artifizialerako euskararen hizkuntza-baliabideen egungo egoera ezagutzea.
Hizkuntza nagusien eta euskararen arteko arrakala teknologikoa ezagutzea.
Osasun-digitalizazioko euskarazko esperientziak ezagutzea.
Aro digitalean kalitatezko osasun-zerbitzuak euskaraz bermatzeko estrategiak eztabaidatzea.
Osasun-arloko alderdi etikoak eta hizkuntza-eskubideei buruzkoak ezagutzea eta eztabaidatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-09-11
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: euskara
- Jon Zarate Sesma | EHU - Zuzendaria
- Lander Solozabal Corcho | Osatek - Zuzendarikidea
Adimen artifiziala euskaraz
“Adimen artifiziala euskaraz“
Hizkuntza: euskara
- Ander Barrena Madinabeitia | EHU - Ikertzailea
Hizkuntza-eredu handiak euskaraz konpontzen dira eta ezagutza handia dute. Zer da hobea eredu handi bat edukia itzuliko duena? Edo euskaraz ongi dabilen bat ezagutza mugatua duena? Arazoak eta erronkak
- Maite Oronoz Anchordoqui | EHU - Ikertzailea
“Adimen artifiziala, osasuna eta euskara“
Hizkuntza: euskara
- Ander Barrena Madinabeitia | EHU - Ikertzailea
- Maite Oronoz Anchordoqui | EHU - Ikertzailea
“Latxa: aurkezpena eta proba“
Hizkuntza: euskara
- Naiara Perez Miguel | EHU - Ikertzailea
Kafe atsedena
“ Osasun-digitalizazioko esperientziak eta kalitatezko osasun zerbitzuak euskaraz“
Hizkuntza: euskara
- Mikel Idoyaga | EHU
Paziente birtuala simulatzeko txatbot medikoa
- Maitane Urruela | EHU
Bazkaria
Osasun-arloko aktibismoa, arretaren kalitatea eta hizkuntza-eskubideei buruzkoak garai digitalean
“Hizkuntza mugak osasun arretan. Intellectus intelligi“
Hizkuntza: euskara
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Familia medikua Aramaion, Debagoieneko ESI
“Kalitatezko osasungintza publikoaren eta euskaldunaren aldeko aldarria Ipar Euskal Herritik“
Hizkuntza: euskara
- Gorka Torre | Ipar Euskal Herriko taldeko kidea
“Hizkuntza eta Osasuna txirikordan proiektua“
Hizkuntza: euskara
- Intza Gurrutxaga | EHEko kidea
“Historia klinikoa euskaraz idazteko ekimen“
Hizkuntza: euskara
- Adrian Zelaia Ulibarri | Aintzateko kide
Mahai ingurua: “Mahai ingurua: adimen artifizialean oinarritutako teknologia berriak kalitatezko arreta elebidunaren normalizazioan“
Hizkuntza: euskara
- Lander Solozabal Corcho | Osatek - Zuzendarikidea (Moderatzailea)
- Garbiñe Elizegi Narbarte | Erizaintzan doktorea
- Unai Larrinaga Torrontegui | Aintzateko - kidea
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Medikua
“Itxiera“
Hizkuntza: euskara
- Jon Zarate Sesma | Euskal Herrian Euskaraz - Koordinatzailea
Zuzendariak
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021). Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Lander Solozabal Corcho
OSATEK, S. A.
Portugalete, 1976. Euskal Filologian lizentziatua, EHUn. Graduondokoak eta masterrak egin ditu soziolinguistikan, hizkuntza-plangintzetan eta osasun-zerbitzuen hizkuntza-kudeaketan. 1994tik euskara-irakasle, trebatzaile, itzultzaile eta zuzentzaile ibilitakoa, baina batez ere hizkuntza-teknikari lanetan, hainbat entitate publiko eta pribatutan. Duela 7 urtetik hona Osatek sozietate publikoko hizkuntza-normalizazioko teknikaria da.
Hizlariak
Ander Barrena Madinabeitia
UPV/EHU
Ander Barrena (ORCID 0000-0003-2024-0362) es profesor asociado en la Universidad del País Vasco. Obtuvo su doctorado en 2017 y actualmente es investigador en HiTZ Zentroa. Sus principales contribuciones al campo del Procesamiento del Lenguaje Natural incluyen publicaciones en revistas indexadas en JCR y en conferencias internacionales de primer nivel (CORE A y A*). En los últimos años, ha adoptado una perspectiva multidisciplinar, centrándose en el PLN aplicado al ámbito médico y la neurociencia. Ander ha participado como investigador en numerosos proyectos nacionales e internacionales (por ejemplo, MICINN-TED21/23, MCIU-O21/P02, INT-NOCORE19/08). Es el investigador principal (IP) del proyecto Neural2Speech IIKUR-HPC&IA 2023–2024, cuyo objetivo es decodificar el habla y el lenguaje directamente del cerebro humano. Actualmente dirige cinco tesis doctorales en curso y cuenta con experiencia en supercomputación, preentrenamiento de modelos de lenguaje a gran escala (LLM) y ajuste fino, habiendo participado en varios proyectos de supercomputación en los clústeres MN5 y Leonardo.

Garbiñe Elizegi Narbarte

Intza Gurrutxaga

Mikel Idoyaga

Unai Larrinaga Torrontegui
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Maite Oronoz Anchordoqui
UPV/EHU
Informatikan lizentziatua, doktoregoa lortu nuen Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadurak izeneko tesi-lanarekin (Euskarazko tesien II. Koldo Mitxelena saria teknologian). Une honetan irakasle agregatua Lengoaia eta Sistema informatikoak sailan eta Akademia Antolakuntzako dekanorde Informatika Fakultatean. Ikerkuntzan 1996az geroztik eta irakaskuntzan 2001az geroztik. Ikerkuntzan euskarazko sintaxi-erroreen detekzioan eta hizkuntzen irakaskuntzan aritu ondoren, 2010az geroztik osasun-arloko testu eta hiztegiekin nabil lanean (osasun-txostenen hizkuntza-analisi eta analisi semantiko automatikoan, botiken aurkako erreakzioen detekzioan, etab.). SNOMED-CT ontologiako eduki terminologikoa euskaratzeko lanean nabil Olatz Perez de Viñasprerekin batera. Zientzia-ekarpenei dagokionez 70 argitarapen ditut zeintzuetatik 4 Journal Citation Report (JCR) zerrendakoak diren (3 Q1 motakoak) eta 3 liburu-atalak.

Naiara Perez Miguel
Fundación Vicomtech
Lander Solozabal Corcho
OSATEK, S. A.
Portugalete, 1976. Euskal Filologian lizentziatua, EHUn. Graduondokoak eta masterrak egin ditu soziolinguistikan, hizkuntza-plangintzetan eta osasun-zerbitzuen hizkuntza-kudeaketan. 1994tik euskara-irakasle, trebatzaile, itzultzaile eta zuzentzaile ibilitakoa, baina batez ere hizkuntza-teknikari lanetan, hainbat entitate publiko eta pribatutan. Duela 7 urtetik hona Osatek sozietate publikoko hizkuntza-normalizazioko teknikaria da.

Gorka Torre

Maitane Urruela
Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021). Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.

Adrian Zelaia Ulibarri
Ekai Center
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-09-11 arte |
|---|---|
| 48,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 34,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 12,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR |
| Online zuzenean | 2026-09-11 arte |
|---|---|
| 48,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 34,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 12,00 EUR |
Kokalekua
Aramaio
Aramaio
Araba
Aramaio
Aramaio
Araba
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago