
Profundizar en el estado de bienestar y adecuar las nuevas realidades a la vida plena en la vejez
Azalpena
Uda ikastaro honen XII. edizioa (2022) diseinatzean, kontuan izan da desafio globalek (COVID-19a, klima aldaketa, Europaren eta AEBren eragin ekonomikoa txikitzea, eta migrazio mugimendu handiak) sakonki baldintzatzen duten testuinguru sozial eta ekonomikoa.
Lehenengo egunean, egungo hiru desafio global handiren egoera aztertuko da: COVID-19aren pandemia, klima aldaketa eta kontinenteen arteko botere sozial eta ekonomikoen oreka berria.
Bigarren eta hirugarren egunean, aztergai izango dira Ongizate Estatua bermatzeko mekanismo hurbilenak eta errealitate berrietara egokitzeko mekanismoak; errealitate horien artean, gaurkotasun handia duen migrazioaren gaia.
Helburuak
Gogoeta egitea adineko pertsonei eta, oro har, gizarteari eragiten dieten gaurkotasun gaiei buruz.
COVID-19aren pandemiak eguneroko bizitzan zer inpaktu izan dituen eta zer ikasi den jakitea.
Klima aldaketa geldiarazteko Parisko 2015eko Akordioaren konpromisoek eguneroko bizitzan zer eragin duten jakitea.
Europak indar oreka globalean zer eginkizun duen jakitea eta EBren suspertze ekonomikorako funtsak haren sendotzean nola laguntzen duen ulertzea.
Pentsioak gure Ongizate Estatuaren funtsezko zutabe direla ulertzea, eta ezin direla egon lanaren zalantzazko baldintzen mende.
Eusko Jaurlaritzak zahartzaro berriaren desafioari aurre egiteko zer planteamendu dituen jakitea.
Erretiro adinetik aurrera EAEn prestakuntza formalaren zirkuitutik kanpo ikasteko aukera bermatzen duten proposamenak ezagutzea, eta haien garrantziaz jabetzea.
Gizartea sentsibilizatzen laguntzea elkartasun erronka handien inguruan: migratzaileak, errefuxiatuak, txirotuak, pobreziaren feminizazioa, etab.
Euskadin mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzeko ereduak hobetzeko proposamenak ezagutzea.
Garapen pertsonalaren, zentzuzko bizitzaren eta bizi betetasunaren ideian sakontzea, baita zahartzaroan ere.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2022-06-22
Registro y entrega de documentación
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Elisabet Arrieta Aranguren | Directora del curso
“El momento más duro de nuestra historia. ¿Habrá más?“
- Rafael Bengoa Rentería | The Institute for Health & Strategy (SI-Health) - Asesor internacional en Reformas Sanitarias
“El cambio climático: el cumplimiento del acuerdo de parís 2015“
- Elisa Sainz de Murieta Zugadi | Basque Centre for Climate Change - Investigadora
Atsedena
Atsedena
“La creación del fondo económico europeo en un contexto de redistribución de liderazgos global“
- Juan José Álvarez Rubio | Facultad de Derecho UPV-EHU - Catedrático de Derecho internacional
2022-06-23
“Las pensiones y el compromiso del estado“
- Eduardo Garcia Elosua | Jubilado y activista
“Medidas para la adaptación de la sociedad al envejecimiento: nuevo modelo de gobernanza“
- Rafael López-Arostegui Merino | Asesor Gobierno Vasco - Especialista en tercer sector
Atsedena
“Desarrollo de la ley 1/2013 sobre el aprendizaje a lo largo de la vida“
- Nelida Zaitegui de Miguel | Ex-presidenta del Consejo Escolar de Euskadi - Pedagoga y Maestra jubilada
2022-06-24
“Estado de bienestar e inmigración: retos de futuro“
- Iñigo Lamarca Iturbe | Juntas Generales - Letrado en Juntas Generales
“Fortalezas y debilidades del modelo de cuidados a las personas mayores dependientes en Euskadi“
- Joseba Zalakain | SIIS - Director
Atsedena
“La formación para el bienestar personal y social de las personas mayores desde el enfoque de vida plena“
- Xabier Garagorri Yarza | Departamento de Educación Política Lingüística y Cultura. Gobierno Vasco - Ex-asesor
Sintesia
Zuzendariak

Elisabet Arrieta Aranguren
UPV/EHU, Coordinadora de Grado de Educación Social
Donostian jaioa. Soziologian lizentziaduna Complutense Unibertsitatean eta doktorea Soziologian UPV/EHUn. 1984tik 2000ra Donostia-San Sebastiango Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan zen. Urte horretatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle da, Garapen Komunitarioa eta Herritarren Partaidetzari lotutako gaietan irakasten duena. 2008-2020 bitartean, Praktikum eta Lankidetzako dekanoordea izan zen, eta ordutik zentroaren kudeaketan aritu da. Parte Hartuz UPV/EHUko ikerketa-taldeko kidea da, eta batez ere Herritarren Partaidetza, Immigrazioa eta Adineko Pertsonak gaietako ikerketa-proiektuetan lan egiten du. 2020tik aurrera, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko zuzendaria da. Gizarte Hezkuntzako Graduko Koordinatzailea ere bada. Helduak Adi! elkarteko kide da, eta 2009tik elkarte horren udako ikastaroen zuzendaria.

Jabier Agirre Elorza
Helduak Adi!
Idiazabalen jaioa, 1939an. Soziologoa. Baserri Gaztediako kide izan nintzen eta Nekazaritza eta Landa Gazteriaren Elkarte Katolikoaren –JARC– lehendakaria ere bai. SIADECO-n lan egin nuen Eusko Kontseilu Nagusian sartu aurretik, Carlos Santamariarekin batera. Aurrekontu eta Inbertsioetako zuzendaria izan nintzen Hezkuntza Sailan, diktadura osteko lehen Eusko Jaurlaritzan, eta garai hartan lortu zen Hitzarmen Ekonomikoa. Bi legegintzaldietan Hezkuntza Sailburuordea izan nintzen Eusko Jaurlaritzan, eta baita Hezkuntzako ordezkaria Gipuzkoan. Donostiako alkateorde izan nintzen Xabier Albisturren garaian. ACEX-ESKE elkarteko lehendakaria izan nintzen bi urtez. Helduak Adi! elkarte sortzaileetako bat naiz, eta gaur egun bertako lehendakariorde eta udako ikastaroen zuzendari elkarkidea naiz.
Hizlariak

Juan José Álvarez Rubio
UPV/EHU, Nazioarteko zuzenbide pribatuko katedraduna
Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Aparteko Saria eta doktoretza lortu zituen han, baita Aparteko Saria ere (1995). GLOBERNANCEko idazkaria da, eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko (EUROBASK/CVME) idazkari nagusia izan zen 2003 eta 2012 artean. Gaur egun, FEDIPeko (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren Espainiako Foroa) presidentea da. 2007an, Europako Batzordeak aditua izendatu zuen, justizia zibilaren, mugen, datuen babesaren eta segurtasunaren arloetan. eAtlantic Fundazioko ikertzaile nagusia eta JAKIUNDEko lehendakariordea da. Hamar monografia eta ehundik gora artikulu eta kolaborazio zientifiko argitaratu ditu. Abokatu eta aholkulari ere aritzen da nazioarteko compliance eta kontratazioan, eta IKERBASQUE eta UNED Bergara fundazioen patronatuko kidea da. 2022ko apiriletik, LABORAL KUTXAko Kontseilu Errektoreko kontseilari independentea da.

Elisabet Arrieta Aranguren
UPV/EHU, Coordinadora de Grado de Educación Social
Donostian jaioa. Soziologian lizentziaduna Complutense Unibertsitatean eta doktorea Soziologian UPV/EHUn. 1984tik 2000ra Donostia-San Sebastiango Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan zen. Urte horretatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle da, Garapen Komunitarioa eta Herritarren Partaidetzari lotutako gaietan irakasten duena. 2008-2020 bitartean, Praktikum eta Lankidetzako dekanoordea izan zen, eta ordutik zentroaren kudeaketan aritu da. Parte Hartuz UPV/EHUko ikerketa-taldeko kidea da, eta batez ere Herritarren Partaidetza, Immigrazioa eta Adineko Pertsonak gaietako ikerketa-proiektuetan lan egiten du. 2020tik aurrera, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko zuzendaria da. Gizarte Hezkuntzako Graduko Koordinatzailea ere bada. Helduak Adi! elkarteko kide da, eta 2009tik elkarte horren udako ikastaroen zuzendaria.

Rafael Bengoa Rentería
SI-Health, Co Director
Rafael Bengoa sendagilea da, eta Osasun Komunitarioan espezializatuta dago Londresko Unibertsitatean. Ibilbide profesionala Estatuan nahiz nazioartean egin du. Bere aztarna profesionala politika sozialeko eta osasun kudeaketako hainbat dokumentutan ikus daiteke (Abril txostena, ESADE txostena), Espainiako Parlamentuari eta Eusko Legebiltzarrari zuzenduta. Gainera, hamabost urtez Osasunaren Mundu Erakundean lan egin du, eta 2007ra arte Osasun Sistemen Zuzendaritzaren buru izan zen bertan. 2009an, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu izendatu zuten, eta handik zuzendu zuen Osasunaren eraldaketa, paziente kronikoen beharretan oinarritutako eredu jasangarriago eta proaktiboago baterantz. Gaur egun, Patricia Arratibelekin batera Institute for Health and Strategy (SIHealth) aholkularitza zuzentzen du, hainbat herrialdetan gobernuari eta osasun eta gizarte erreformei babesa emateko asmoz. Harvardeko Senior Fellow da.

Xabier Garagorri Yarza
Helduak Adi!
Jaio zen Andoainen, 1944an. Filosofian lizentziaduna Pariseko Unibertsitate Katolikoan (1972); Hezkuntzaren Zientzietan Maîtrise titulua Paris X-Nanterre Unibertsitatean (1974); Psikologian lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean (1976); eta Filosofia eta Hezkuntzaren Zientzietan doktorea (Pedagogia atala) Euskal Herriko Unibertsitatean (1995). Kurutziaga Ikastolako zuzendaria izan zen Durangon (1977-1980). Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea 1983tik 2010era. 1980tik 2013ra Gipuzkoako Ikastolen Elkartean aritu zen lanean. 2013tik 2016ra bitartean, Heziberri 2020 Planaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aholkulari pedagogiko gisa aritu zen. Beste erakunde batzuen artean, UNESCOren aditu gisa lan egin zuen Aljeriako Gobernuarentzat (2010 eta 2011). Gaur egun, Helduak Adi! elkarteko bazkide eta kide aktiboa da.

Eduardo Garcia Elosua
Jubilado. Diplomado en Derecho. Ex- miembro del CES y CRL desde 2000 hasta el 2016. Ex-secretario de Itzarri EPSV y ex- sindicalista.

Iñigo Lamarca Iturbe
Iñigo Lamarca Iturbe Donostian jaio zen 1959an. Zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV). Konstituzio Zuzenbideko irakaslea izan zen EHUko Zuzenbide Fakultatean 1984-1994 aldian. Zuzenbide autonomikoaren alorrean eta, bereziki, euskal Lurralde Historikoei buruzko hainbat ikerketa-lan argitaratu zituen. “Derecho autonómico vasco” liburuaren egilekidea da. Ararteko izan zen, hamaika urtez (2004-2015). Ondoren, bere funtzionario kargura itzuli zen, Gipuzkoako Batzar Nagusietan legelari gisa aritzeko, eta bertan egiten du lan gaur egun. Pertsona lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideen aldeko aktibismoan parte hartu zuen, Gehitu elkartean eta FELGBTI+ estatuko federazioan. "Gay nauzu" liburua idatzi zuen, gaztelaniara “Diario de un adolescente gay” izenburuarekin itzulia. "La suerte de Regi" eleberria argitaratu berri du. "El Diario Vasco"ko zutabegilea da eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide numerario da.

Rafael López-Arostegui Merino
Licenciado en Psicología. Educador de calle, coordinador de equipo de intervención comunitaria y responsable de proyectos en la Asociación Agintzari (1988-1992). Realización de la investigación sobre “El perfil profesional del educador y la educadora social en Euskadi” para Fundación EDE (1993-1994). Coordinación del Área de Consultoría Social de Fundación EDE, desde su creación en 1995 a 2009, y del Observatorio del Tercer Sector de Bizkaia desde su creación en 2006 hasta 2019, compaginando siempre el trabajo de coordinación con el trabajo directo como consultor social en servicios sociales, y también en infancia y juventud, trabajando con los tres niveles de las administraciones públicas vascas, tanto en Bizkaia como en Gipuzkoa y en el conjunto de Euskadi, y con organizaciones del tercer sector social. Desde julio de 2019 soy asesor de políticas sociales en el Gobierno Vasco (actualmente en el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales)

Elisa Sainz de Murieta Zugadi
UPV/EHUko irakaslea eta BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko ikertzaile elkartua
EHUko Ekonomia Aplikatu saileko ikertzailea eta irakaslea naiz, bai eta Basque Centre for Climate Changeko (BC3) ikertzailea ere. Geologia-zientzietan (UPV/EHU) doktorea naiz, eta nire ikerketaren ardatza klima-aldaketaren eraginak eta egokitze-politikak eta -neurriak aztertzea da, ikuspegi sozioekonomikotik. Mondragon Taldeko kooperatiba batean hasi nuen nire karrera profesionala, eta, ondoren, administrazio publikoan Biodibertsitatearen Zuzendari gisa lan egiteko aukera izan nuen (Eusko Jaurlaritzan). Garai horretan, zientziak erabakiak hartzen laguntzeko duen garrantziaz jabetu nintzen, eta, beraz, etapa hori amaitzean, akademian nire bidea hastea erabaki nuen. 2010ean BC3rekin bat egiteko zortea izan nuen, euskal kostaldeko itsas mailaren aldaketekin lotutako inpaktuei buruzko doktore-tesia garatzeko.London School of Economics-en ikertzaile bisitaria izan naiz, eta nazioarteko, estatuko eta tokiko hainbat ikerketa-proiektutan lan egin dut.

Nelida Zaitegui de Miguel
Consejo Escolar de Euskadi
Nélida Zaitegi de Miguel, maestra y pedagoga, nació en Abanto Ciérvana (1946). Comenzó en 1967 como docente en la escuela pública, siendo también directora, inspectora de Educación y responsable de programas de innovación educativa del Dpto. de Educación del G.V.: Convivencia y paz, Habilidades para la vida y Formación de equipos directivos. Ha coordinado la aplicación del "Contrato-Programa por una Nueva Educación" en varios centros de toda España. Ha sido la presidenta de FEAE Euskadi (Foro Europeo de Administradores de Educación), miembro del Consejo de Innovación Social de Innobasque, directora de la revista Organización y Gestión Educativa, vicepresidenta de la Asociación CONVIVES y directora de su revista, y formadora/asesora tanto en centros educativos como de formación de profesorado de diferentes CCAA. Fue miembro del del observatorioa Estatal de la Convivencia delñ 2011 al 2020 y presidenta del Consejo Escolar de Euskadi., desde el 2017 al 2020.

Joseba Zalakain
SIIS Servicio de Información e Investigación Social
Joseba Zalakain gipuzkoar kazetaria da. Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria da. Pobreziari, bazterketari, mendekotasunari eta beste arlo ugariri buruzko ikerketak egin ditu.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-06-22 arte |
---|---|
20,00 EUR |
Online zuzenean | 2022-06-22 arte |
---|---|
20,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa