Salud y justicia para las mujeres y las y los niños en los tribunales de familia: sistemas más seguros, políticas de protección y salud humana
Azalpena
“Gurasoen arteko gatazka larriak” gisa deskribatutako kasuetako familia-auzitegietako prozedurak oker izendatuta daude, izan ere, sarritan agerian uzten dituzte emakumeen eta tratu txarrak jasaten dituzten haurren osasunari eta ongizateari eragiten dieten desberdintasun eta ahulezia sistemiko sakonak. Emakumeen eta haurren aurkako indarkeria (Violence against women and children) ez da soilik tragedia pribatu bat, baizik eta mundu mailako osasun publikoko krisia eta giza eskubideen urraketa.
OMEk estimatzen du munduan hiru emakumetatik batek bere bizitzan zehar indarkeria fisikoa edo sexuala jasaten duela, eta ia mila milioi haurrek urtero indarkeria edo utzikeria pairatzen dutela. Kalte horiek areagotu egiten dira auzitegiek “gurasoen alienazio” delakoaren gisako sasi-kontzeptuak erabiltzen dituztenean; izan ere, horrek abusu-salaketa sinesgarriak baztertzea eta biktimizazio-zikloak betikotzea ekar dezake.
Uda Ikastaro honetan, zuzenbidea aztertuko da osasunaren gizarte-determinatzaile gisa, bai eta osasun-arloko desberdintasunei aurre egiteko tresna gisa ere. Adituen hitzaldiak, laborategi parte-hartzaileak eta nazioarteko ikuspegiak uztartzen dituen formatu hibrido baten bidez, parte-hartzaileek trauman oinarritutako ikuspegiak, familia-justiziako hutsune sistemikoak eta ACTA neurriak, ustelkeriaren aurkako estrategiak, gardentasuna eta kontu-ematea aztertuko dituzte, familia-auzitegien sistemak indartzeko helburuz. Ikastaroaren xedea da tresna praktikoak eta defentsa-esparruak elkarlanean sortzea, emakumeen eta haurren osasunari dagokionez segurtasuna, ekitatea eta giza emaitzak lehenesteko, bai Espainiako familia-auzitegietan, bai nazioarteko testuinguru zabalago batean.
Helburuak
Emakumeen eta haurren kontrako indarkeria (VAWC) osasun publikoaren eta giza eskubideen munduko arazotzat aztertzea.
Legea osasun-determinatzailetzat eta osasun-arloko desberdintasunak murrizteko tresnatzat esploratzea.
Zuzenbidearen eta familia-justiziaren gabezia sistemikoak eta horiek osasunean dituzten ondorioak identifikatzea, "guraso alienazioa" bezalako sasi-kontzeptuen erabilera okerra barne.
Sistema seguruagoetarako eta babes-politiketarako partaidetza-irtenbideak batera sortzea, ACTA neurriak txertatuta (ustelkeriaren aurkakoak, gardentasuna eta kontuak ematea).
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-07-09
Bienvenida y registro
“Presentación “
Hizkuntza: gaztelania
- María José Barbarin Urquiaga | Audiencia provincial de Gipuzkoa/ Observatorio de violencia de género del poder judicial. - - Presidenta de la y miembro
- Mercedes Bautista Vázquez | Fiscal jefe de Gipuzkoa
- Maider Lainez Lazcoz | Secretaria de Industria y Acción Exterior en la Ejecutiva de Euskadi del PSE-EE
“Violencia de género institucional y violencia vicaria en los Juzgados españoles “
Hizkuntza: gaztelania
- Ana Mª González Ortiz | Asociación feminista de profesionales “Mujeres Libres, Mujeres en Paz” - Presidenta
- Francisca Granados Gámez | Ayuntamiento de Maracena, Granada - Directora de Igualdad y Asesora Jurídica del CMIM,
Kafe atsedena
“Perspectivas globales: pseudociencia, repercusiones en la salud y derechos humanos“
Hizkuntza: ingelesa
Aldibereko itzulpena: gaztelania
- Elizabeth Dalgarno | Universidad de Manchester - Profesora de "Salud global de la mujer y los retos de los sistemas sanitario". Directora y fundadora de SHERA family research group (Zoom bidez parte hartuko du)
“ Masculinidad, poder y violencia: cómo la cultura androcéntrica influye en las resoluciones de los tribunales de familia “
Hizkuntza: gaztelania
- Miguel Lorente Acosta | UGR - Director (Zoom bidez parte hartuko du)
“Taller: Creación conjunta de herramientas para sistemas más seguros y políticas de protección “
- Raquel Bouza-Brey Coronado | Equals, Instituto de Masculinidades e Igualdad - ConsultoraHizkuntza: gaztelania
- Ruth Ann Stearns | Safe & Together Institute - Consultora (Zoom bidez parte hartuko du)Hizkuntza: ingelesaAldibereko itzulpena: gaztelania
2026-07-10
“Evaluación basada en el trauma en los tribunales de familia: uso de herramientas basadas en la evidencia para proteger a los niños“
Hizkuntza: gaztelania
- Natalia Hidalgo Ruzzante | Universidad de Granada - Doctora en Psicología y Profesora titular del Departamento de Psicología Evolutiva y de la Educación.
“Teoría del apego y el control coercitivo y su aplicación en los tribunales de familia “
Hizkuntza: ingelesa
Aldibereko itzulpena: gaztelania
- Nic Robson | SHERA family research group - Universidad de Manchester Grupo de Investigación
Kafe atsedena
Mahai ingurua: “Mesa redonda internacional sobre las medidas ACTA (Anti-Corruption, Transparency and Accountability) para el fortalecimiento del sistema de justicia familiar “
- Raquel Bouza-Brey Coronado | Equals, Instituto de Masculinidades e Igualdad - ConsultoraHizkuntza: gaztelania
- Adrienne Barnett Hizkuntza: gaztelania
- Tamara Amoroso Amoroso Gonsalves (Zoom bidez parte hartuko du)Hizkuntza: gaztelania
- Blanca Tulleuda Hizkuntza: gaztelania
- Elizabeth Dalgarno | Universidad de Manchester - Profesora de "Salud global de la mujer y los retos de los sistemas sanitario". Directora y fundadora de SHERA family research group (Zoom bidez parte hartuko du)Hizkuntza: ingelesa
“ Síntesis final y conclusiones“
Hizkuntza: gaztelania
- Izaskun Porres García | Abogada - Directora del Curso de Verano
Sintesia
Zuzendariak
Abokatua eta Ekonomialaria Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, eta Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Europar Batasuneko Integrazio Politikoari eta Batasun Ekonomikoari buruzko Unibertsitate Masterra egin du. Bitartekaritzako ziurtagiria du, eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko bitartekaria da. Zortzi urte baino gehiagoz Magistratu-Epaile gisa jardun du Gipuzkoan. Esperientzia zabala du arlo zibilean, familian, lan-arloan eta zuzenbide penalean.Gaur egun, Donostia-San Sebastiánen dihardu abokatu gisa, bereziki Zuzenbide Penalean eta Zibilean. ICAGIko Genero Indarkeriaren Batzordeko kidea da.Europako Magistratuen Bitartekaritzaren Aldeko Taldearen koordinatzailea Euskal Autonomia Erkidegoan. Europako Justizia Leheneratzailearen Kongresuko zuzendaria: Justizia eredu berritzaileetarantz (2016).Irakaslea da Esperientzia Traumatikoko Biktimarekin Lan Egiteko Unibertsitate Espezializazioko Graduondoko Programan. CGPJren jardunaldietan hizlari: "Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaileen topaketa, irizpideak bateratzeko", 2021eko azaroaren 8tik 10era. Genero-indarkeriaren biktimen anonimotasunerako eskubideari buruzko ikerka.
Hizlariak
Tamara Amoroso Amoroso Gonsalves
Tamara Amoroso Gonsalves doktorea giza eskubideetan eta genero-ikasketetan espezializatutako jurista eta ikertzaile nabarmena da, Latinoamerikan eta Kanadan ibilbide sendoa garatu duena. Victoria Unibertsitatean Zuzenbide eta Gizarte arloan doktorea da, eta Montrealgo Unibertsitatean doktoretza ondoko ikerketak egin ditu. Gaur egun, British Columbiako Unibertsitateko ikertzaile elkartua da, eta SHERA Research Group taldearekin (Manchesterreko Unibertsitatea) lankidetzan aritzen da, emakumeen eta haurren aurkako indarkeriaren ondorioak aztertuz. Bere jardun akademikoa genero-indarkeriaren eta sexu- eta ugalketa-eskubideen inguruan garatzen da. Arlo horretan, bereziki nabarmena da Alienación Parental: Una Nueva Forma de Violencia de Género contra Mujeres, Niñas y Niños en América Latina y el Caribe lanaren koordinatzaile eta editore gisa egin duen lana. CLADEMek argitaratutako obra hau erreferentziazko lana da zaintza-eskubideen eta indarkeria-testuinguruetan kontzeptu juridikoen erabileraren inguruko eztabaidetan. Lanak modu kritikoan aztertzen du nola “guraso-alienazioaren” akusazioek familia-zuzenbidean ondorio kaltegarriak izan ditzaketen amen eta haien seme-alaben eskubideetan eta ongizatean.
María José Barbarin Urquiaga
Justicia
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko magistratua. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (CGPJ) Emakumeen aurkako Indarkeriaren Behatokiko aditu-taldeko kidea da. Kriminologian lizentziaduna da.
Adrienne Barnett
Brunel Unibertsitateko Familia Zuzenbideko eta “Haurtzaroa eta Zuzenbidea” irakaslea da. Genero-indarkeriaren, familia-arloko prozedura judizialen eta, azken urteotan, guraso-alienazioaren inguruko ikerketetan espezializatuta dago. Women’s Rights Advisory Group taldeko kidea da, baita Cafcass erakundearen Kanpo Ikerketa Aholku Batzordeko kidea ere. SHERA Research Network sarearen sortzaileetako bat da, eta Erresuma Batuko ordezkaria Hague Mothers nazioarteko talde estrategikoan. Horrez gain, Right to Equality erakundeko aholkularia eta SafeLives Domestic Abuse Training for Lawyers programaren Aholku Taldeko kidea da. Bere ibilbidean zehar, modu aktiboan parte hartu du politika publikoen aldaketan eta profesionalen prestakuntzan, bereziki etxeko indarkeriaren eta familia-arloko prozedura judizialen esparruan. Duela gutxi, Etxeko Indarkeriaren Klinika Juridikoa sortu du Brunel Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, National Legal Service LLP erakundearekin lankidetzan. Klinikaren helburua da etxeko indarkeriaren biktimentzako laguntza juridikoa eta prestakuntza espezializatua sustatzea.
Mercedes Bautista Vázquez
Teniente Fiscal
Fiskala Gipuzkoan 1993tik. Hainbat espezialitatetan aritu da, hala nola genero-indarkerian, atzerritartasunean, adingabetan eta nazioarteko lankidetzan. Abokatuen, fiskalen esta Zuzenbide Fakultateko ikasleen, tutorea izan da. Adingabeei eta bitartekaritzari buruzko ikastaroak eman dizkie funtzionarioei. Bullingari buruzko hitzaldiak ernan ditu ikastetxeetan. Gipuzkoako Abokatuen Elkargoan zenbait adingabeen espezializazio ikastarotan parte hartu du. Gipuzkoan Lagundu GAbeko Adingabe Atzerritarrei eta Autonomia-Erkidegoan sexu-indarkeriari buruzko protokoloak. prestatzen parte hartu. Eusko Legebiltzarrean agertu da azken protokolo horren edukiari buruz hitz egiteko. prestatzen parte hartu. eusko legebiltzarrean agertu da azken pootokolo orren edukiari buruz hiz egiteko.
Raquel Bouza-Brey Coronado
Aholkularia, bi hamarkada baino gehiagoko esperientziarekin erakundeen prozesuen optimizazioan eta komunikazio estrategikoan. Sistemen eraginkortasunean eta ekitatean eragina duten kontzientziarik gabeko diskriminazio-alborapenak identifikatzen eta murrizten espezializatuta dago. Kontrol Hertsatzailearen Eskolako kolaboratzaile gisa, bere lana familiaren barruko botere-dinamiken eta administrazioak familiarekiko gauzatzen dituen botere-harremanen ikerketan oinarritzen da.
Elizabeth Dalgarno
Manchesterreko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea, "Emakumeen osasun globala eta osasun-sistemen erronkak" irakasgaian, Osasun Publikoko Masterrean. Genero-indarkeriaren biktima eta biziraule diren emakumeen eta haurren traumak ikertzen ditu, baita kontrol hertsatzailea eta banaketaren ondorengo tratu txarrak ere. Halaber, familia-epaitegietan izandako esperientziak eta horiek osasunean dituzten ondorioak aztertzen ditu. Shera Family Research Group erakundearen sortzaile eta zuzendaria da. Sare horrek genero-indarkeriak emakumeen, nesken eta haurren osasunean, baita haien eskubide sozial, ekonomiko eta giza eskubideetan ere, dituen eraginak ikertzen dituzten akademikoak eta profesionalak biltzen ditu.
Ana Mª González Ortiz
VVVI Topaketen zuzendaria. Gizarte Langilea, Genero eta Garapenean eta Genero Indarkerian espezializatua. Lehen Mailako Arretako Gizarte Langilea. Mujeres Libres, Mujeres en Paz elkarteko presidentea da, emakumeen eskubideen, bakearen eta gizarte-justiziaren alde lan egiten duen erakundea.
Francisca Granados Gámez
Espainian Ordezkaritza bidezko Indarkeria eta Genero Indarkeria Instituzionala Ezabatzeko Topaketen (VVVI Topaketak) zuzendaria. Maracenako (Granada) Udaleko CMIMeko Berdintasun zuzendaria eta aholkulari juridikoa da. Bere jardun profesionala emakumeen eskubideen defentsan, berdintasun-politiken sustapenean eta genero-indarkeriaren aurkako borrokan oinarritzen da, arreta berezia eskainiz indarkeria bikarioari eta genero-indarkeria instituzionalari.
Natalia Hidalgo Ruzzante
Ikasleen eta Berdintasunaren arloko dekanordea da Granadako Unibertsitateko Psikologia Fakultatean. Unibertsitateko irakasle titularra da Granadako Unibertsitateko Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia Sailean, eta ikertzailea Mente, Garuna eta Portaera Zentroan (Centro de Investigación Mente, Cerebro y Comportamiento – CIMCYC). Bere ikerketa-lana haurren eta nerabeen garapen psikologikoan, ongizatean eta babes-sistemetan oinarritzen da, bereziki indarkeriaren eta kalteberatasun-egoeren testuinguruetan. Project Believe-Child nazioarteko ikerketa-proiektuan parte hartzen du. Proiektu horren helburua da haurren eta nerabeen testigantzen sinesgarritasuna, babes-sistemak eta justizia-sistemek adingabeen eskubideen defentsan duten eginkizuna aztertzea.
Maider Lainez Lazcoz
Parlamento Vasco
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan eta Industria Ingeniaritza Mekanikoan lizentziaduna da TECNUN – Nafarroako Unibertsitatean. Halaber, Lan Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariaren masterra egin du. Bere ibilbide profesionala SpanSet, S.A. enpresan hasi zuen, eta bertan hamar urtez jardun zuen. Ondoren, CITA Alzheimer Fundazioan lanean aritu da; gaur egun, bertan eszedentzian dago. Erakunde arloan, Andoaingo zinegotzia izan da 2011tik 2025era bitartean, eta alkate 2019tik 2023ra. Agintaldi horretan, Gizarte Zerbitzuen arloko presidentea ere izan zen, baita Udaltzaingoaren arduraduna ere. Gaur egun, Eusko Legebiltzarreko Euskal Sozialistak – Socialistas Vascos talde parlamentarioko legebiltzarkidea da, eta, aldi berean, PSE-EEren Euskadiko Batzorde Exekutiboko Industria eta Kanpo Ekintzako idazkaria da.
Miguel Lorente Acosta
Granadako Unibertsitateko Medikuntza Legaleko irakaslea eta Berdintasun, Jasangarritasun eta Inklusiorako Errektoreordetzako aholkularia. Medikuntza eta Kirurgian doktorea da, Aparteko Sariarekin, Medikuntza Legaleko espezialista, Bioetika eta Zuzenbideko masterduna Bartzelonako Unibertsitatean, eta auzitegiko medikua. Genero-indarkeriaren arloko estatu-mailako eta nazioarteko aditu nagusietako bat da. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) aholkulari izan da emakumeen aurkako indarkeriarekin eta erasoei lotutako gaietan. 2006ko abendutik 2008ra bitartean, Andaluziako Juntako Justizia Sailaren Genero Indarkeriaren Biktimentzako Laguntza Juridikoko zuzendari nagusia izan zen. 2008ko apirilean, Genero Indarkeriarako Gobernuaren Ordezkari izendatu zuten, Berdintasun Ministerioari atxikia, eta kargu hori 2011ko abendura arte bete zuen. Esperientzia praktiko eta akademiko zabala du genero-indarkeriaren arloan, bere ibilbidea auzitegiko medikuntzaren praktikatik abiatuta garatu duelarik. Argitalpen ugari egin ditu, ADNari eta bioetikari buruzko lanekin batera, genero-indarkeriaren inguruko erreferentziazko obrak nabarmenduz, besteak beste, Mi marido me pega lo normal eta El rompecabezas.
Abokatua eta Ekonomialaria Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, eta Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Europar Batasuneko Integrazio Politikoari eta Batasun Ekonomikoari buruzko Unibertsitate Masterra egin du. Bitartekaritzako ziurtagiria du, eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko bitartekaria da. Zortzi urte baino gehiagoz Magistratu-Epaile gisa jardun du Gipuzkoan. Esperientzia zabala du arlo zibilean, familian, lan-arloan eta zuzenbide penalean.Gaur egun, Donostia-San Sebastiánen dihardu abokatu gisa, bereziki Zuzenbide Penalean eta Zibilean. ICAGIko Genero Indarkeriaren Batzordeko kidea da.Europako Magistratuen Bitartekaritzaren Aldeko Taldearen koordinatzailea Euskal Autonomia Erkidegoan. Europako Justizia Leheneratzailearen Kongresuko zuzendaria: Justizia eredu berritzaileetarantz (2016).Irakaslea da Esperientzia Traumatikoko Biktimarekin Lan Egiteko Unibertsitate Espezializazioko Graduondoko Programan. CGPJren jardunaldietan hizlari: "Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaileen topaketa, irizpideak bateratzeko", 2021eko azaroaren 8tik 10era. Genero-indarkeriaren biktimen anonimotasunerako eskubideari buruzko ikerka.

Nic Robson
Psikologia forentseko ikertzailea eta irakaslea, psikologia forentsearen, osasun publikoaren eta sistema judizialaren arteko elkargunean lan egiten duena. Bere ikerketaren ardatzak dira kontrol hertsatzailea, etxeko indarkeria eta biktima-bizirauleen zein adingabeen esperientziak, bereziki familia-epaitegietan eta antzeko sistemetan. Gaur egun, Manchesterreko Unibertsitatean Osasun Publikoko doktoregaia da (2027ko martxoan amaitzea aurreikusten da). Bertan, nazioarteko ikerketa bat garatzen ari da Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta Espainiako erakunde akademikoekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan, metodologia kualitatibo eta kuantitatibo mistoak erabiliz. Coventryko Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta Psikologia Forentsea eta Osasun Mentaleko Masterrean ematen ditu eskolak. Horrez gain, Manchesterreko Unibertsitateko Osasun Publikoko Masterrean ere laguntzen du irakaskuntzan. Psikologia Forentseko masterra du, epaileen erabaki-hartzea, genero-estereotipoak eta alborapenak aztertzen dituen tesiarekin, eta Psikologia Forentsean graduatua da.
Ruth Ann Stearns
Safe & Together Institute erakundearen lana haurrekiko ongizatearekin lotutako sektore guztietako profesionalak ahalduntzea da, etxeko indarkeriaren kasuak lantzeko duten ikuspegia eraldatzeko. Horretarako, haurrengan eta bizirik atera diren pertsonen indarguneetan oinarritutako Safe & Together Model eredua erabiltzen dute. Eredu horrek ebidentzian oinarritutako etxeko indarkeriari buruzko prestakuntza eskaintzen du, hizkuntza komun bat eta tresna praktikoak emanez. Tresna horiek aukera ematen dute erabaki informatuagoak hartzeko, erakundeen arteko lankidetza eraginkorragoa garatzeko, denbora baliotsua aurrezteko eta, azken batean, haurrak seguru mantentzeko eta haien guraso babeslearekin batera egon daitezen sustatzeko, instituzionalizazioa saihestuz.
Blanca Tulleuda
Bost seme-alabaren ama, ekonomialaria eta informatikaria. Familia barruko genero-indarkeriaren, indarkeria bikarioaren eta indarkeria instituzionalaren biziraulea da. La Birabola ekimeneko aktibista da. Blanca Tulleuda ama babesle eta ekintzaileak sortutako proiektu pertsonala da, eta bere helburua artearen eta sentsibilizazioaren bidez indarkeria bikarioa eta genero-indarkeria instituzionala desagerraraztea da. Estatuko eta nazioarteko elkarte eta proiektu ugarirekin lankidetzan aritzen da, indarkeria mota horien inguruko kontzientzia pizteko eta ikusgarritasuna emateko. Horretarako, hitzaldiak eta testigantza pertsonalak eskaintzen ditu, tailerrak antolatzen ditu eta bere gaitasun pertsonal eta profesionalak kausaren zerbitzura jartzen ditu. Nabarmentzekoa da indarkeria bikarioari eta genero-indarkeria instituzionalari buruzko 120 infografia eta ilustrazio baino gehiagoko bilduma, hezkuntza- eta erabilera ez-komertzialetarako doan eskuragarri dagoena.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-07-09 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR |
| Online zuzenean | 2026-07-09 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa