Gizartea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
TogaGune ikastaroa: Ikaskuntza-Zerbitzua errealitateak eraldatzeko metodologia gisa

TogaGune ikastaroa: Ikaskuntza-Zerbitzua errealitateak eraldatzeko metodologia gisa

Eka. 25 - 26. Eka, 2024 Kod. G05-24

Zer eta nola egin hezkuntzatik komunitatea saretzeko? Egungo panoramika eta proiektuen diseinua.

Azalpena

Ikaskuntza-Zerbitzua (I+Z) indarra hartzen ari den eredua da gure hezkuntza sistemaren baitan. Horren adibide da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) finkatu beharreko hezkuntza-estrategiatzat jaso, onartu eta babesteko oinarriak ezartzen ari direla, “EHUagenda 2030” (EHU, 2019) eta Unibertsitateko Gizarte Erantzukizuna (Amiano, 2019; Jasangarritasun Batzordea) eraginkortasunez garatzeko konpromiso- eta ekintza-esparruaren barruan. Horretarako, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren (SAE-HELAZ) ardurapean I+Z Laborategi Iraunkorra (A-S i3 Lab) martxan jarri zen 2023ko azaroan, metodologia hau egituratu eta instituzionalizatzeko bidean.  

I+Z ingurunearekin eta komunitatearekin lotura sendoagoak sortzeko proposamena da, balio zibiko eta sozialak garatzea ahalbidetzen duen planteamendu metodologikoa izanik. Oinarri pedagogiko sendoak ezartzen ditu, alde batetik, hezkuntza-kalitatea bermatzeko ikaskuntza esanguratsua sustatzen duelako eta giza-garapena eredu integral, parte-hartzaile eta sozial batetik begiratzen duelako, eta, bestetik, jasangarritasuna eta eraldaketarako bidean ardura kolektiboaz hausnartzeko bideak zabaltzen dituelako. 

Hau guztia posible izan dadin, hezkuntza-proposamen berean ikaskuntza kurrikularra eta komunitatea hobetzeko zerbitzua bat egitea du helburu metodologia honek. Horrela, izenak adierazten duen gisa, zerbitzua eta parte-hartze aktiboa, gogoeta eta esperientziazko ikaskuntzak bermatzen dituen proiektuak garatzen ditu. Hala, komunitateari zerbitzu bat ematea bilatzen da, gizartea eraldatzeko herritar arduratsuak heziz eta aldi berean ikaskuntza esperientziala eta aktiboa bilatuz.

Uda Ikastaroak Ikaskuntza-Zerbitzua metodologiara hurbilpen bat izan nahi du. Parte-hartzaileek, zenbait oinarri teoriko barneratu ostean, norberaren praktikari buruz hausnartzeko tartea izango dute eta hezkuntza-testuingurutik gertuko errealitateak hobetzeko erronkari erantzuteko plangintza posible bat zehazten hasiko dira. Hau da, Ikastaroan, parte-hartzaileak etorkizuneko irakaskuntza-ingurunearen benetako beharren gainean lan egiten trebatuko dira, arreta berezia jarriz hurbileko gizarte-arazo eta -premia errealen analisi kritikoan eta ulermenean, eta horiek modu sortzailean konpontzen.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Giza justizia eta eraldaketarako bidean komunitatean parte-hartze aktiboak ezagutzea; norberaren eraldaketa abiapuntu izanik. 

I+Z funtsezko ezaugarriak ezagutu eta ulertzea, estrategia metodologiko eta gizartea hobetzeko tresna gisa. I+Z metodologia aktibo gisa ulertzea. 

I+Z hezkuntza-sistemak gizarte-erantzukizunarekin bat egiteko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzuteko bide bezala aitortzea. 

 

Hezkuntza-etapa ezberdinetan I-Z proiektuak planifikatzeko eta garatzeko aukerak identifikatzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Ikastaro honen xedea partaideek metodologia berritzaile bat ezagutzea izanik, honen ezagutza, ulermen eta bizipenerako metodologia bera erabiliko dugu Ikastaroa beraren hezurdura osatzeko. Hots, Ikastaroan zehar parte-hartzaileek Ikaskuntza-Zerbitzuaren (I+Z) proiektu baten simulazio bat egingo dute era transbersalean; egoera baten aurrean beharrak aztertu eta horien baitan zerbitzu bat diseinatzeko. Horretarako, Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Teorikoa, I+Z-ren inguruko oinarrizko informazioa jasoko dutelako eta praktikoa jasotzen doazen ezagutza horiek haien proiektua osatzeko lagungarriak izango direlako. Azkenik, hausnarketa bat osatu beharko dute maila indibidual zein kolektiboan. Guzti hau aurrera eramateko dinamizazio-aholkulari talde bat egongo da, ezagutzak barneratzeko eta proiektua egiteko bidelagunak izango direnak.

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza departamentua
  • Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Programa

2024-06-25

09:00 - 09:15

“Erregistroa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Ongi etorria

    • Irati Leon Hernandez | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
    • Maitane Basasoro Ziganda | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
    09:15 - 09:25

    Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

      Talde dinamika eta garatu beharreko proeiktuaren nondik norakoak

      • Maitane Basasoro Ziganda | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
      • Irati Leon Hernandez | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
      • Isabel Margarita Ugalde Salas | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
      09:30 - 10:15

      “Zergatik Ikaskuntza-Zerbitzua? Egungo egoera eta oinarriak“

      • Ana Luisa López Vélez | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - A-S i3 Lab-en kidea
      • Monike Gezuraga Amundarain | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - A-S i3 Lab-en koordinatzailea
      10:15 - 11:00

      “Zer da eta zertan datza Ikaskuntza-Zerbitzuak?“

      • Olatz Bastarrica Varela | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
      • Elena Lopez de Arana Prado | Universidad Autónoma de Madrid | UAM - Irakaslea
      11:00 - 11:30

      Atsedena

      11:30 - 12:15

      Mahai ingurua: “Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako esperientziak I: Errealitateak eraldatuz: Unibertsitatea eta Komunitatea, hezkuntza Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako Gradu eta Master Amaierako Lanen bitartez humanizatzeko xedearekin lanean (CBL programa)“

      • Nerea Permach Martin | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
      • Rakel Gamito Gomez | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Errealitateak eraldatuz CLB proiektuko koordinatzailea
      12:15 - 13:00

      Mahai ingurua: “Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektu errealak: parte-hartzaileen begiradak gurutzatzen (II esperientzia)“

        Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako esperientziak II :Euskal Haur Literatura eta IKT-ak uztartzen dituen lantegi baten diseinua Gasteizko GEU Elkartearekin elkarlanean

        • Haizea Galarraga Arrizabalaga | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
        • Arkaitz Salazar Maestu
        • GEU Elkartea | GEU elkarteko kidea
        13:00 - 14:00

        Proiektuaren hasiera: ideia zaparrada

        14:00 - 14:15

        Sintesia

        2024-06-26

        09:00 - 10:00

        “Nola planifikatu Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako proiektu bat?“

        • Maria Teresa Vizcarra Morales | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
        • Ainhoa Gómez Pintado | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
        10:00 - 11:30

        Proiektua: Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako proiektu baten diseinua

        11:30 - 12:00

        Atsedena

        12:00 - 13:30

        Proiektua: Partekatzea eta taldeko gogoetak

        13:30 - 14:00

        Itxiera

          Sintesia eta itxiera

          • Irati Leon Hernandez | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea
          • Maitane Basasoro Ziganda | Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU - Irakaslea

          Zuzendariak

          Irati Leon Hernandez

          UPV/EHU

          Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan graduatua. 2021an defendatu zuen bere doktoretza tesia, “Transfeminismotik ekarriak Haur Hezkuntzara: Esakola eta identiatearu buruzko kasu-azterketak neoliberalismogaraian" izenburupean. Egun irakasle atxikia da Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (UPV/EHU) eta bere ikerketa lanek 0-3a, aniztasuna eta pedagogia (trans)feministak dituzte ardatz eta izateko eta egiteko moduen ikerketak murgildua dago.

          Maitane Basasoro Ziganda

          UPV/EHU

          Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua. 2022an defendatu zuen bere doktoretza tesia, “Ikasleen parte-hartzea eskola demokratikoak eraikitzeko giltzarri. Irakasleen begirada berritu batetik abiatutako Antzuola Herri Eskolako hezkuntza proiektua” izenburupean. Egun irakasle atxikia da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU) eta bere ikerketa lanek demokrazia eta justizia soziala hezkuntzan, ikasleen partaidetza, eta pedagogia kritikoa dute ardatz.

          Hizlariak

          Olatz Bastarrica Varela

          EHU/UPV

          GEU Elkartea

          GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko zortzi langile ditu. Batzar Orokorrean aukeratuak diren zortzi kidek osatutako Talde Dinamizatzaile bat arduratzen da elkartearen urteroko ibilbidea landu eta norabidea markatzeaz.

          Haizea Galarraga Arrizabalaga

          EHU/UPV

          Haizea Galarraga irakasle-ikertzaile atxikia da UPV/EHUko Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Didaktika eta Eskola Antolakuntza (DEA) sailean. Unibertsitate mailako irakaskuntzan dihardu 2013tik. Formazioz, Lehen Hezkuntzako irakasle da eta alor ezberdinetan egin ditu graduondoko ikasketak: Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia, Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan, eta Haur eta Gazte Literatura, besteak beste. Doktorea da Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan programaren baitan (2018, Mondragon Unibertsitatea). Egun, hezkuntzaren inguruko gaietan ikertzen du, IkHezi (Ikerketa Hezitzailea) ikertaldeko kide da, CIMIE hezkuntza kongresuko antolatzaile gisa dihardu eta Revista de Psicodidáctica aldizkariko editore taldeko kide ere bada.

          Rakel Gamito Gomez

          Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Irakasle atxikia

          Hezkuntza Zientzietan Doktorea, Psikodidaktikan Masterra eta Haur Hezkuntzan Graduatua. Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan online graduondokoan parte hartzen du. IkHezi (Ikerketa Hezitzailea) (IT 1304-19) Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzailea. Lan-ildo nagusiak: hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia.

          Monike Gezuraga Amundarain

          UPV/EHU

          Hezkuntzan doktorea (2014 – Sari berezia), Pedagogian lizentziaduna (2001) eta Hezkuntza Bereziko Masterra (2003) Deustuko Unibertsitatean. Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle agregatua. Irakaskuntza Gizarte Hezkuntzan ematen du. Txilen eta Argentinan hainbat ikerketa-trebakuntza egonaldi egin ditu. Gainera, hainbat berrikuntza proiektutan parte hartu du eta MINECOren I+G+B eta Erasmus + ikerkuntza-proiektu europarretan ere ikertzaile gisa parte hartu du. Horrez gain, Co-IP eta ikertzaile gisa egindako hainbat ikerketetan parte hartu du, Gizarte Hezkuntza gradua eta gizarte erakundeen arteko lankidetzan, titulazioaren Kontseilu/Behatokiaren bitartez. 2017tik KideON ikerketa talde kontsolidatuaren partaide da. Ikerketa-ildo nagusien artean, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen inklusioa, ikasketa – zerbitzua eta unibertsitate kritikoa daude. CNEAIk aitortutako ikerketa-seiurtekoa du. 2018tik 2022ra Bilboko Hezkuntza Fakultateko Praktika eta GrALen dekanordea izan da. GORAKIDE bereizgarriduna, “adimen desgaitasun duten pertsonekiko konpromisoagatik”, ZERBIKAS Fundazioaren partaidea eta Bizkaiko URTXINTXA eskolaren kolaboratzailea.

          Ainhoa Gómez Pintado

          Elena Lopez de Arana Prado

          Ana Luisa López Vélez

          UPV/EHU

          Ana Luisa López Vélez Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle agregatua da. Irakaskuntza- eta ikerketa-esparrua hezkuntza inklusiboa sustatzearekin lotuta dago, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen prestakuntzaren bidez. Hezkuntzako Philosophy doktorea (PhD) da, School of Education, University of Manchester. Nazioartean, UNESCOk Latinoamerikarako eta Kariberako duen Hezkuntzako Eskualdeko Bulegoko aholkularia izan da hezkuntza inklusiboaren eta hezkuntza-berrikuntzaren arloan. Bere ikerketa-proiektuen artean hezkuntza inklusiboarekin eta Ikaskuntza-Zerbitzuarekin zerikusia dutenak nabarmendu behar dira. UPV/EHUko IkHezi: Ikerketa Hezitzailea (Hezkuntza-ikerketa) ikerketa-taldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzako talde finkatua (IT1703-22). Gaur egun, “Inklusioaren Irakaskuntza Partekatua: Kultura, Politika eta Hezkuntza Eraldaketarako Praktikak (CoN-Incluir)” proiektuko ikerketa-taldeko kidea da, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantziazioa du.

          Nerea Permach Martin

          UPV/EHU, Irakasle ikertzailea

          Isabel Margarita Ugalde Salas

          Maria Teresa Vizcarra Morales

          Gorputz Hezkuntzako Lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan Doktore. Eusko Jaurlaritzarako Gorputz Heziketako irakaslea izan da, Bigarren Hezkuntzan, Gasteizko Koldo Mitxelena B.H.I-n. Une honetan, IkHezi GIC18/58, ikerketa talde kontsolidatutako ikerlari nagusia da eta irakasle Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren didaktika Sailan, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean Gasteizen. Bere ikerlanak honako gai hauekin egon dira lotuta: genero ikasketak, eskola kirola, gorputz adierazpena eta dramatizazioa eta ekimen pedagogikoak. Psikodidaktikako doktore programaren arduraduna da. Eta kudeketa dela eta, hainbat postuetan egon da horien artean Lehenego Gasteizko Irakasle eskolako zuzendaria izan zen 6 urtez.

          Arkaitz Salazar Maestu

          Matrikula prezioak

          Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-06-25 arte
          25,00 EUR50,00 EUR
          - 71,00 EUR
          - 61,00 EUR
          - 50,00 EUR
          - 61,00 EUR
          - 61,00 EUR
          - 61,00 EUR
          - 61,00 EUR

          Kokalekua

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          43.3148927,-1.9985911999999644

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          Sustainable development goals

          2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

          Garapen jasangarrirako helburuak

          4 - Kalitatezko hezkuntza

          Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

          Informazio gehiago
          4 - Kalitatezko hezkuntza

          5 - Genero berdintasuna

          Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

          Informazio gehiago
          5 - Genero berdintasuna

          10 - Desberdintasunak murriztea

          Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

          Informazio gehiago
          10 - Desberdintasunak murriztea