Gizartea
Zahartzaroa
Uda ikastaroa
TopaGune Ikastaroa: Aniztasuna eta garapen komunitarioa. Bizikidetzarako erronkak

TopaGune Ikastaroa: Aniztasuna eta garapen komunitarioa. Bizikidetzarako erronkak

Eka. 22 - 24. Eka, 2026 Kod. G07-26

Ikastaroa Bizitza Betea garatzeko erronketako baten inguruan ardazten da: adin guztietarako bidezkoa izango den gizarte bat nola eraiki, gizarte- eta belaunaldi-aniztasunaren barruan bizikidetza erraztuko duena.

Azalpena

Gaur egungo zahartzea ez da lehen izan denaren antzekoa; horregatik, bizitza-luzera berriaz hitz egiten da. Horrek paradigma-aldaketa eskatzen du, zahartzaroa ulertzeko, haren arazoei erantzuteko edo bertan esku hartzeko erreferentzia-eredu berri bat, azken finean, begirada berri bat.

Aldi berean, gizartea bera ere eraldatzen ari da, bai hurbilekoa, tokikoa, bai maila globalean ere. Dimentsio anitzeko erronka konplexuen aurrean gaude (migrazioak, kulturartekotasuna, aniztasuna, klima-aldaketa, gizarte-kontratua zalantzan jartzea, sistema politikoen eta ekonomikoen auzia…)

Ingurune ziurgabe horretan ere, Helduak Adi!-n uste da gizakia jaiotzatik amaierara arte garatzen dela, bakoitza bere erara; eta ingurumenean eragin dezakeela, inguruneak berak ere berarengan eragiten duen bezala.

Helduak Adi!-k proposamen teoriko bat landu du, Bizitza Betea–Vida Plena, Eusko Jaurlaritzak bere egin duena, eta garapen-maila ulertzen, interpretatzen eta neurtzen lagun dezakeena.

XVI. ikastaroaren proposamena Bizitza Betea garatzeko erronketako baten inguruan kokatzen da: adin guztientzat bidezkoa den gizartea nola sustatu, aniztasun sozial eta belaunaldi artekoan bizikidetza errazteko.

Lehen egunean, zahartzeari, komunitateko aniztasunari eta belaunaldi arteko harremanei buruzko hitzaldiak izango dira, egungo egoera marrazteko helburuarekin.

Bigarren jardunaldian, eta Bizitza Betea–Vida Plena proposamenarekin lotuta, lurraldean garatutako esperientzia ezberdinak aurkeztuko dira.

Hirugarren egunerako hitzaldi bat programatu da, Eusko Jaurlaritzak adineko pertsonei buruz duen egungo estrategia ezagutarazteko.

Hirugarren jardunaldia (eta ikastaroa bera) amaitzeko, izena eman duten pertsonekin lanketa bateratua egiteko espazio bat sortu nahi da, hiru egunetan entzundakoa kontrastatu eta integratzeko, bereziki Bizitza Betea–Vida Plena proposamena.

Ikastaro hau TopaGune motakoa izango da. Izen hori parte-hartze maila handiagoa sustatzen duten ikastaroei ematen zaie. Kasu horietan, ikastaroaren zuzendaritzak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan dinamizatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte parte-hartzea sustatzeko teknikarik eraginkorrenak. Horrela, ikastaroko parte-hartzaileek aktiboki parte hartu ahal izango dute Uda Ikastaro honetan planteatuko diren hausnarketa eta sorkuntza partekatuko dinamiketan.

Irakurri gehiago

Helburuak

Bizitza betean bizikidetzarako erronken eta proposamenen inguruan hausnarketa eta espiritu kritikoa eragitea.

Zahartzarorako Bizitza betea proposamena hobeto ulertzeko ezagutzak transmititzea.

Ikastaroan parte hartuko dutenen partehartze aktiboa bultzatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:

Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.

Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.

Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak.

Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak.

Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko.

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2026-06-22

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Antonio Campos Illarramendi | Helduak Adi! - LehendakariaHizkuntza: español
09:30 - 09:40

“Registro“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Elisabet Arrieta Aranguren | Helduak Adi! - KideaHizkuntza: español
09:40 - 10:30

“Crecer decreciendo: recorrido histórico del concepto de vejez“

  • Joxe Arregi Olaizola | Helduak Adi! - KideaHizkuntza: español
10:30 - 11:30

“Diversidad y Convivencia. “

  • Maria Dolores Majón Valpuesta | Madrid - IkertzaileHizkuntza: español
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“INTERGENERACIONALIDAD“

  • Nerea Melgosa Vega | Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Saila, Eusko Jaurlaritza - SailburuaHizkuntza: español

2026-06-23

09:00 - 10:30

“Debagoiena. Proyecto intergeneracional. “

  • Xabier Garagorri Yarza | Helduak Adi! - KideaHizkuntza: español
  • Mireia Muruamendiaraz Gutierrez | Arizmendi Ikastola - ZuzendariaHizkuntza: español
  • Xabin Arriola | Arizmendi Ikastola - IrakasleHizkuntza: español
10:30 - 11:30

“BIBE-Lezo: Nueva Longevidad y Vida Plena“

  • Adriana Martínez Sanz | APTES Tecnología Social - ZuzendariaHizkuntza: español
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“ALTXOR. Nagusien Bizi Proiektuak“

  • Beatriz Gázquez Delgado | 3D Social Movement - CEOHizkuntza: español

2026-06-24

09:00 - 10:00

“Estrategia Vasca con las Personas Mayores 2025-2028“

  • Marian Olabarrieta | Dirección de Apoyos para la Vida Plena -Eusko Jaurlaritza - ZuzendariaHizkuntza: español
10:00 - 10:30

Atsedena

10:30 - 12:30

“Elaboración y síntesis de ideas y aportaciones de ponentes y participantes del curso al marco teórico de Vida Plena“

  • Garbiñe Aramendi Landa | Gobernu Onea eta Berrikuntza Politiko-soziala - TeknikariaHizkuntza: español
12:30 - 13:00

Sintesia

Zuzendariak

Elisabet Arrieta Aranguren

UPV/EHU, Coordinadora de Grado de Educación Social

Donostian jaioa. Soziologian lizentziaduna Complutense Unibertsitatean eta doktorea Soziologian UPV/EHUn. 1984tik 2000ra Donostia-San Sebastiango Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan zen. Urte horretatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle da, Garapen Komunitarioa eta Herritarren Partaidetzari lotutako gaietan irakasten duena. 2008-2020 bitartean, Praktikum eta Lankidetzako dekanoordea izan zen, eta ordutik zentroaren kudeaketan aritu da. Parte Hartuz UPV/EHUko ikerketa-taldeko kidea da, eta batez ere Herritarren Partaidetza, Immigrazioa eta Adineko Pertsonak gaietako ikerketa-proiektuetan lan egiten du. 2020tik aurrera, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko zuzendaria da. Gizarte Hezkuntzako Graduko Koordinatzailea ere bada. Helduak Adi! elkarteko kide da, eta 2009tik elkarte horren udako ikastaroen zuzendaria.

Hizlariak

Garbiñe Aramendi Landa

DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA

Joxe Arregi Olaizola

Joxe Arregi nació en Azpeitia (1952). Se licenció y doctoró en Teología en el Instituto Católico de París. Ha sido profesor en el Centro Superior de Teología de Pamplona y en la Facultad de Teología del Norte de España en Vitoria y en la Universidad de Deusto. Es fundador de HEMEN, revista de pensamiento religioso, en la que escribe regularmente; fundador y coordinador de la colección "Erlijioen Jakinduria" (Deustu-Ibaizabal) de grandes textos fundacionales de las diversas religiones en euskara; columnista de los Diarios del Grupo NOTICIAS. Entre sus publicaciones: Nazareteko Jesus. Zer gizaki? Zer Jainko? (2000); Oinatzak bidean. Erlijioen historia (2004); Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak (2007); ¿Qué dices de Dios? Responden 40 escritores vascos de hoy (2010); Cristianismo. Historia. Mundo moderno (Nueva Utopía, Madrid 2011); Jesús siglo XXI. Apuntes de Cristología (Feadulta, Madrid 2011); Invitación a la esperanza (2015), Éclats d’humanité (2019).

Elisabet Arrieta Aranguren

UPV/EHU, Coordinadora de Grado de Educación Social

Donostian jaioa. Soziologian lizentziaduna Complutense Unibertsitatean eta doktorea Soziologian UPV/EHUn. 1984tik 2000ra Donostia-San Sebastiango Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakasle izan zen. Urte horretatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle da, Garapen Komunitarioa eta Herritarren Partaidetzari lotutako gaietan irakasten duena. 2008-2020 bitartean, Praktikum eta Lankidetzako dekanoordea izan zen, eta ordutik zentroaren kudeaketan aritu da. Parte Hartuz UPV/EHUko ikerketa-taldeko kidea da, eta batez ere Herritarren Partaidetza, Immigrazioa eta Adineko Pertsonak gaietako ikerketa-proiektuetan lan egiten du. 2020tik aurrera, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko zuzendaria da. Gizarte Hezkuntzako Graduko Koordinatzailea ere bada. Helduak Adi! elkarteko kide da, eta 2009tik elkarte horren udako ikastaroen zuzendaria.

Xabin Arriola

Antonio Campos Illarramendi

HELDUAK ADI!

Orion, 1942an jaioa. Orioko Arraun Elkartearen sortzaile eta lehenengo lehendakaria. Gipuzkoako Kutxan lan egin ondoren erretiratua. Euskal Herriko Ikastolen Federazioko lehendakaria izan da. Euskaltzaindiako Ohorezko Kidea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Adinekoen Kontseiluko kidea eta Helduak Adi! elkarteko lehendakaria da.

Xabier Garagorri Yarza

Helduak Adi!

Jaio zen Andoainen, 1944an. Filosofian lizentziaduna Pariseko Unibertsitate Katolikoan (1972); Hezkuntzaren Zientzietan Maîtrise titulua Paris X-Nanterre Unibertsitatean (1974); Psikologian lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean (1976); eta Filosofia eta Hezkuntzaren Zientzietan doktorea (Pedagogia atala) Euskal Herriko Unibertsitatean (1995). Kurutziaga Ikastolako zuzendaria izan zen Durangon (1977-1980). Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea 1983tik 2010era. 1980tik 2013ra Gipuzkoako Ikastolen Elkartean aritu zen lanean. 2013tik 2016ra bitartean, Heziberri 2020 Planaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aholkulari pedagogiko gisa aritu zen. Beste erakunde batzuen artean, UNESCOren aditu gisa lan egin zuen Aljeriako Gobernuarentzat (2010 eta 2011). Gaur egun, Helduak Adi! elkarteko bazkide eta kide aktiboa da.

Beatriz Gázquez Delgado

3D Social Movement, CEO

- Master en Gerontología Social por la Universidad de Barcelona. - Master en Ocio y Potencial Humano por la Universidad de Deusto. - Licenciada en Filosofía y Letras por la Universidad de Deusto. -Técnica en animación Sociocultural-TASOC Escuela Diocesana de Educadores. CEO de la Consultoría 3D Social Movement, entidad que trabaja la innovación social, abarcando diversos ámbitos como son la Longevidad, la igualdad de género, la inclusión, la educación, la participación , la gobernanza, y la cultura.

Maria Dolores Majón Valpuesta

Adriana Martínez Sanz

APTES, Directora

ADRIANA MARTÍNEZ SANS: es licenciada en CC. EE. Y Empresariales, con especialidad en Marketing por la UNIVERSIDAD DE DEUSTO. Tiene experiencia como analista comercial del ICEX y durante más de 10 años en la Central de Compras de Grupo Eroski. Desde 2010, forma parte de APTES (Asociación para la Promoción de la Tecnología Social), dirigiendo el día a día de la asociación, cuya misión es la de contribuir a mejorar la vida de las personas a través del diseño y la tecnología social. En APTES, Adriana conecta personas y entidades del ámbito tecnológico y de la intervención social; diseña y lidera iniciativas y proyectos desarrollados en coordinación con entidades públicas y privadas de los ámbitos señalados. Estas iniciativas y proyectos aportan soluciones innovadoras que cuentan con un diseño social y se apoyan en tecnología social.

Nerea Melgosa Vega

Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikorako Sailburua. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Oraingo legegintzaldian Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua da, eta aurrekoan Berdintasun, Gizarte Politika eta Justiziako sailburua. Gasteizen jaio zen 1970ean eta 4 seme-alaba ditu. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta masterra du Giza Baliabideetan. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa. Gasteizko Udaleko zinegotzi izan da 2015etik 2019ra, eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasuneko eta Giza Eskubideetako zuzendari 2019tik 2020ra. Zerbitzu Informatiko eta Consulting SAn lan egin du 2001etik 2005era, eta Osakidetzan 2005etik 2007ra.

Mireia Muruamendiaraz Gutierrez

Arizmendi Ikastola

Marian Olabarrieta

Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak, Eusko Jaurlaritza

Mª Antonia Olabarrieta Ibarrondo Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria da Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean.  Filosofian eta Hezkuntzaren Zientzietan lizentziatua (Pedagogia atala) da, Deustuko Unibertsitatean.  Horrez gain, bere lanbide karreran: Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua Arabako Foru Aldundia (2016-2019); Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria. (Arabako Foru Aldundia) (2016); Gizarte Ekintzako, Kulturako, Kiroletako, Berdintasuneko eta Lankidetzako batzordeetako kidea Arabako Foru Aldundia (2003-2016); Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Ezinduen Arloko Zentro Okupazionaletako eta Egoitzetako lan-talde teknikoko pedagogoa, aldi baterako langile gisa. Bitarte horretan, hainbat lantalde teknikotako kidea: Helios Zentro Okupazionala, Lantze ZO, Salburua ZO, Arriga ZO, Lakua ZO, Kimu ZO, Arbulo ZO, eta Ariznabarra ZO, une desberdinetan (1989-2016). Amurrioko udaleko zinegotzia ere izan da. (2003-2011)

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-06-22 arte
30,00 EUR
30,00 EUR
Online zuzenean2026-06-22 arte
30,00 EUR
30,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak