TopaGune Ikastaroa: Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta: etxebizitza, formakuntza eta lana

Ira. 15 - 15. Ira, 2025 Kod. G33-25

Jardunaldi honetan, eta betiere gazteen emantzipazioari lotuta, etxebizitzaren, formakuntzaren eta lanaren ardatzak landuko dira. Horrez gain, estrategikoak diren hainbat elementu plazaratuko dira, hala nola parte-hartze espazioak, komunitateak, kultura eta artea.

Azalpena

UPV/EHUko Uda Ikastaroetan aurkezten den jardunaldi honek ia bi urtez eta lau erakunderen bitartez lankidetzan garatu den ekinbat! proiektuari eman nahi dio amaiera. Gipuzkoan bizi diren eta desabantailan dauden gazteen gizarteratzea eta enplegagarritasuna erraztea du helburu proiektuak, eta horretarako, gizartean, komunitatean eta kulturan parte-hartzea sustatzen dituzten testuinguruak sortzeko lanetan aritu dira zenbait entitate 2024 eta 2025 urteetan.

Ikastaro honetan, prozesuan zehar ateratako ondorio eta ikasketak gizarteratu nahi dira, eta desabantaila egoeran dauden gazteekin lan egiten duten profesionalekin batera gaia jorratu. Horretarako, ezagutza, esperientzia eta ikuspuntuak elkarbanatu nahi dira batetik; bestetik, estrategia berriak pentsatu eta diseinatu nahi dira arlo ezberdinetako profesionalen elkarlanaren bitartez; eta azkenik, gazteen emantzipazio prozesuak errazteko sortu den gida partekatuko da gerturatzen diren profesionalen artean.

Jardunaldi honetan, eta betiere gazteen emantzipazioari lotuta, etxebizitzaren, formakuntzaren eta lanaren ardatzak landuko dira. Horrez gain, estrategikoak diren hainbat elementu plazaratuko dira, hala nola parte-hartze espazioak, komunitateak, kultura eta artea.

Hiru ardatz nagusiak - etxebizitza, formakuntza eta lana - atal ezberdinetan banatu dira, eta horietako bakoitza jorratzeko esperientzia ezberdinak jaso nahi dira: maila instituzionaletik batetik, eta kolektibo zaurgarriekin egunerokoan lan egiten duten profesionalen esperientziatik, bestetik. Hitzaldi bakoitzean tartea izango da publikoaren zalantzak edota ikuspuntuak jasotzeko. Ardatz nagusi horiek landu ostean, emantzipazioaz ari garela, berebiziko garrantzia duten beste zenbait aspektutaz hitz egingo da: parte-hartzeaz, ahalduntzeaz eta komunitateaz.

Hitzaldien bidez, esperientzia, hausnarketa eta datuak entzun ostean, entzuleek parte hartzeko dinamika egingo da, gazteen emantzipazio prozesuetan bidelagun izateko elementuak zeintzuk izan beharko lirateken elkarrekin eztabaidatzeko eta estrategia kolektiboak diseinatzen hasteko.

Parte-hartzaile guztiek ekinbat! proiektuan garatu den emantzipaziorako gida eskuratu ahal izango dute, haien ibilbide profesionalean lagungarri izan dakiekelakoan.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. Horrela, ikastaroan parte hartuko duten pertsonek Uda Ikastaro honetan proposatuko diren hausnarketa eta ko-sorkuntza dinamiketan parte hartze aktiboa izango dute.

Irakurri gehiago

Helburuak

Desabantailan dauden gazteen enplegagarritasuna sustatzea eta desberdintasunak murrizten laguntzea; horretarako, azken hilabeteetan sortu den Gazteen emantzipaziorako gida aurkeztuko da, zeinetan egoera zaurgarrian dauden gazteentzako baliabide, laguntza eta programa ezberdinak jaso diren.

Gizartearen eragile eraldatzaile gisa autoidentifikatzeko aukerak sortzen dituzten partaidetza ereduak sortzea.

Arlo soziolaboralean, generoari lotutako egiturazko ezberdintasunei erantzutea eta aukerak berdintzen lagunduko duten ekintzak proposatzea; desabantaila egoeran dauden gazteen artean, zailtasun handiagoekin egiten dute topo emakumezkoek. Desabantaila hau murrizteko egin diren proposamenak aurkeztea.

Inklusioari, aukera berdintasunari eta enplegagarritasunari lotutako Gipuzkoako ekosistema indartzea. Horregatik, jardunaldian egingo diren hitzaldiak bi ikuspuntu ezberdinetatik partekatzeaz gain, amaierako lansaioan parte-hartze dinamika egingo da, guztion artean proposamen eta lan lerro berriak lantzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:

  • Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.
  • Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.
  • Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak.
  • Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak.
  • Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko.
Irakurri gehiago

Antolakuntza

  • Zabalduz Kooperatiba elkartea
  • Sorginlore
  • Ikaslan Gipuzkoa
  • BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema
  • Ikertze

Lankidetza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa (Topagune)
  • Kutxa Fundazioa

Programa

2025-09-15

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Estibaliz Beraza Sorarrain | Zabalduz Kooperatiba - Jardueraren zuzendaritza
09:25 - 09:45

“Gazteen emantzipazioa hiru zutabe hauetatik abiatuta: etxebizitza, ikasketak eta lana. Sortutako gidaren aurkezpena eta erronka nagusien kontestualizazioa “

  • Zaira García Dafonte | Sorginlore - Sorginlore Elkarteko pedagoga eta parte-hartze prozesuen dinamizaitzaile
09:45 - 10:15

“Enplegurako mugak eta oztopoak: begirada kuantitatibo eta kualitatiboa“

  • Ander Rodríguez Lejarza | Lanbide - Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Inklusio Zerbitzuko teknikaria
  • Jennifer Alonso Fernández | Zabalduz Kooperatiba - Enplegu teknikaria - ibilbide partekatuak eta BATZEN programa
10:15 - 10:45

“Hezkuntza eta emantzipazioa: gazteen errealitatea helduarorako trantsizioan“

  • Joana Miguelena Torrado | UPV/EHU
10:45 - 11:15

Kafea

11:15 - 11:45

“La trampa de la vivienda: juventud y desigualdad ante la emancipación“

  • Daniel Sorando Ortín | Universidad de Zaragoza
11:45 - 12:15

“Aurrera Eginez: Migratzaile gazteen helduaratzea errazteko praktika, ikuspegi eta politika-gomendioak Europan“

  • Imanol Legarda Díaz-Aguado | PICUM (Zoom bidez parte hartuko du)
12:15 - 12:45

“Zeharkako elementuak zentrora: parte-hartze prozesuen garrantzia“

  • Assumpta Ayerdi Olaizola | Sorginlore - EKIN BAT proiektuaren koordinatzailea eta Sorginlore Elkarteko langilea
12:45 - 13:45

“TOPAGUNE: Lan saio dinamikoa: gazteen emantzipazio prozesuetarako estrategia berriak eraiki“

  • Prometea | Prometea
13:45 - 14:00

Itxiera

    Sintesia eta itxiera

    • Estibaliz Beraza Sorarrain | Zabalduz Kooperatiba - Jardueraren zuzendaritza

    Zuzendariak

    Estibaliz Beraza Sorarrain

    Zabalduz Koop.Elk

    Gizarte-proiektuen kudeaketan eta gazteen enplegagarritasunean eskarmentua duen profesionala da. Gaur egun, BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaren koordinatzailea da Zabalduz Kooperatiba barnean, non 16-23 urte bitarteko gazte migratu eta autoktonoen bizitza independenterako trantsizioa errazteko lan egiten duen, enplegu inklusiboaren bidez. Aurretik, Kultur proiektuetan aritu da lanean bi urtez, baita Mondragon Unibertsitatean LEINN Graduko formatzaile gisa 4 urtez. Bere ibilbidean, komunitatearen garapena, gazteen ahalduntzea eta berrikuntza soziala uztartu ditu, ikuspegi parte-hartzaile eta eraldatzaile batetik. Ikasketei dagokionez, Lidergo Ekintzalea eta Berrikuntza Gradua (LEINN) en graduatua da (Mondragon Unibertsitatea), ekintzailetza sozialean espezializatua, eta ostean Team Mastery Master Propioa -rekin (Mondragon Unibertsitatea), talde ekintzailetza eta dinamizazioan espezializatua.

    Hizlariak

    Jennifer Alonso Fernández

    Zabalduz, Teknikaria soziolaborala

    Gizarte-hezitzailea naiz, eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia dut inklusio soziolaboralaren arloan. Gaur egun, teknika soziolaboral gisa lan egiten dut BATZEN proiektuan, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako gazte enplegurako harrera eta trantsizio sistema integral batean; bertan formakuntza, enplegu eta laguntza emozionaleko ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen dira, ikastetxeekin, enpresekin, gizarte-erakundeekin eta enplegu-sistemarekin koordinatuz. Nire ibilbidean zehar, Zabalduz, Gurutze Gorria eta Sutargi bezalako erakundeetan lan egin dut, orientazio profesionaleko, esku hartze sozioedukatiboko eta proiektuen koordinazioko funtzioak garatuz. Dekosozial bezalako ekimenak bultzatu ditut eta bazterketa arriskuan dauden kolektiboei zuzendutako ekintzak gidatu ditut. Orientazio profesionaleko masterra (UNED), Gizarte Hezkuntzako gradua (UPV/EHU) eta lidergoan, lan kudeaketan eta berdintasunean espezializatutako hainbat ikastaro ditut. Justizia sozialarekiko, sare lanarekiko eta pertsonentzako benetako aukeren hobekuntzarekiko konpromisoak mugitzen nau.

    Assumpta Ayerdi Olaizola

    Sorginlore Gizarte Elkartea

    Historia Garaikidean lizentziatua, Europako Ikasketetan eta Irakasleen Prestakuntzan masterrak eta Berdintasun Teknikaria. Indonesiako UNESCO eta UNICEFen izan zuen esperientzia profesionala hezkuntza ez-formalean oinarritu zen, bai komunitate indigenekin, bai landa-eremuetako eta hiri-populazio marjinalizatuetako emakumeekin. Ondoren, Emaús Gizarte Fundazioan lan egin zuen, gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan, eta tokiko erakundeekin batera, baita Txile, Brasil, Peru eta Costa Ricakoekin ere, elikadura-burujabetza, ekonomia soziala, gizarteratzea eta ahalduntzea sustatzeko prozesuak aurrera eraman zituen. 2018an Sorginlore Gizarte Elkartea sortu zuen beste bi kiderekin batera. Elkarte horrek kultura parte-hartzaileak eta pedagogia feministak sustatzeko hausnarketak, prestakuntza, ekimenak eta lankidetzak dinamizatzen ditu. Hori guztia herri-hezkuntzatik eta ikuspegi lokal-global batetik lantzen du.

    Estibaliz Beraza Sorarrain

    Zabalduz Koop.Elk

    Gizarte-proiektuen kudeaketan eta gazteen enplegagarritasunean eskarmentua duen profesionala da. Gaur egun, BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaren koordinatzailea da Zabalduz Kooperatiba barnean, non 16-23 urte bitarteko gazte migratu eta autoktonoen bizitza independenterako trantsizioa errazteko lan egiten duen, enplegu inklusiboaren bidez. Aurretik, Kultur proiektuetan aritu da lanean bi urtez, baita Mondragon Unibertsitatean LEINN Graduko formatzaile gisa 4 urtez. Bere ibilbidean, komunitatearen garapena, gazteen ahalduntzea eta berrikuntza soziala uztartu ditu, ikuspegi parte-hartzaile eta eraldatzaile batetik. Ikasketei dagokionez, Lidergo Ekintzalea eta Berrikuntza Gradua (LEINN) en graduatua da (Mondragon Unibertsitatea), ekintzailetza sozialean espezializatua, eta ostean Team Mastery Master Propioa -rekin (Mondragon Unibertsitatea), talde ekintzailetza eta dinamizazioan espezializatua.

    Zaira García Dafonte

    Sorginlore Gizarte Elkartea, Proiektuen arduraduna

    Gizarte Langintzan diplomaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Irakasle Prestakuntza Masterrean (Orientazioa) aipamen berezia eta Genero eta Feminismo Ikasketa Masterra (Antropologia ibilbidea), unibertsitate berean. Giza eskubideetan aditua naiz, nire prestakuntza-eremuetan bereziki zentratua: hezkuntza eta gizarte lana. Ikuspegi feminista eta intersekzionala erabiltzera konprometituta nago nire praktika arlo guztietan. 2014az geroztik, bai gobernuz kanpoko erakundeekin eta bai gizarte ongizatea eta berdintasuna sustatzen duten instituzioekin lan egin dut. Nire esperientziak honako hauek barne hartzen ditu: eskubide sexual eta ugalketari buruzko ikerketak argitaratzea, material didaktikoak garatzea, kontzientziatzeko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko artikuluak idaztea, eta parte-hartze eta aniztasun proiektuak gauzatzea. Gaur egun, Sorginlore Elkartean lan egiten dut eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaslea naiz. Giza eskubideen garapenerako prozesuetan parte hartzen dut eta sektoreko hainbat eragilekin jarraitzen dut kolaboratzen.

    Imanol Legarda Díaz-Aguado

    SOS Arrazakeria

    Imanol Legarda Díaz-Aguado ikerketa, parte-hartze eta komunikazio arloko proiektu teknikari da PICUM-en (Plataforma de Cooperación Internacional para Migratzaile Dokumentugabeen alde), Bruselan (Belgika) kokatua. HEGOA Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Ikasketa Institutuan (EHU/UPV) kolaboratzen du, eta BGSko Queer Moves taldean boluntario gisa aritzen da. Giza eskubideen hainbat erakundetan lan egin du, batez ere migrazioaren eta arrazakeriaren aurkako eremuan (SOS Arrazakeria, Euskal Herria; Jesuit Refugee Service, Ekuador), baina genero- eta sexu-aniztasunaren (Caribe Afirmativo, Kolonbia) eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren (Emaús Gizarte Fundazioa, Euskal Herria) aldeko esperientzia ere badu. Bere ibilbide akademikoa Komunikazioa, Hezkuntza eta Nazioarteko Lankidetza eta Garapena ardatz dituen arloetan oinarritzen da. Interes nagusiak: Migratzaileen erregularizazioa Ekintza-ikerketa parte-hartzailea Komunikazio eraldatzailea Queer identitateak

    Joana Miguelena Torrado

    UPV/ehu

    Hezkuntzan doktorea da Eskola, Hizkuntza eta Gizarteko doktorego-programan, pedagogian lizentziatua eta magisteritzan diplomatua. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza Fakultateko irakaslea da eta IkasGaraia: Hezkuntza, Kultura eta Garapen Iraunkorra ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketa-ibilbidean honako gai hauek jorratzen ditu: haurren eta nerabeen eskubideak, batez ere egoitza-harreran daudenak; babes-neurri batetik ateratzen den kolektibo horren helduarora igarotzea; hezkuntza-ibilbideak eta sare sozialak egoitza-harreran dagoen kolektiboaren artean. Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, bai estatukoak, bai nazioartekoak, baita pribatuak ere. Inpaktuzko aldizkari desberdinetan publikatu du, baita SPI altuko liburuetan ere. Halaber, 3 liburu koordinatu ditu. EHUren ordezkaria da Haurren eta Nerabeen aldeko Unibertsitateen Sarean, eta LAQUESIS eta INTRAC sareko kidea. Gizarte-transferentziaren esparruan, hainbat programa aitzindari sustatu ditu, hala nola EHUko Arrakasta Programa eta IkasLagun programa. Programa hauek babes sisteman dauden eta bertatik irteten diren hezkuntza-aukeren berdintasuna sustatzea helburu dute.

    Prometea

    Prometea Iciar Montejok eta Zorione Aierbek osatutako tandem bat da, 2003tik hainbat esparru eta erakundetan parte hartzeko eta ko-sorkuntzarako prozesuak diseinatzen, errazten eta dokumentatzen diharduena.

    Ander Rodríguez Lejarza

    Lanbide-Servicio Vasco de Empleo

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Inklusio Zerbitzuko teknikaria. Historian gradua (EHU). Ikerketa historikoko metodo eta teknika aurreratuetako unibertsitate-masterra (UNED). Analisi geoespazialean graduondoko diploma profesionala (Universitat de Girona, UNIGIS). ‘Kuaternarioa: ingurugiro aldaketak eta giza oinatzak’ doktorego-programan doktoregaia (EHU). Doktoratu aurreko ikertzailea izan da Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean (EHU). Historiaurrearekin, oro har, eta arkeologiako metodo kuantitatiboekin, bereziki, lotutako hainbat argitalpen eta lan egin ditu. ORCID: 0000-0002-9050-8953.

    Daniel Sorando Ortín

    Daniel Sorando Madrilgo Complutense Unibertsitatean Soziologian doktorea da eta gaur egun Zaragozako Unibertsitateko Gizarte eta Lan Zientzien Fakultateko irakaslea da, non egitura eta prozesu sozialen inguruko eskolak ematen dituen. Bere doktorego-tesiak Espainiako lau hiriburutan (Bilbo, Sevilla, Valentzia eta Zaragoza) gertatutako gentrifikazio-prozesuak izan zituen aztergai. Horrez gain, ‘First we take Manhattan. La destrucción creativa de las ciudades’ (Los Libros de la Catarata) liburuaren egilekidea da, non gentrifikazio-prozesuen arrazoiak eta ondorioak jorratzen diren. Bere ikerketa-ildo nagusiak hiri barruko desberdintasun soziala, bizitegi-segregazioaren prozesuak eta etxebizitza desberdintasun sozialaren faktore gisa dira. Daniel hainbat ikerketa-taldetako kide da, hala nola GISMAT (UCM) eta GISCI (Unizar), eta La Fábrica de lo Social kolektiboan ere parte hartzen du. Kolektibo horrek Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta ikasleak biltzen ditu, gatazka urbano nagusien inguruko ikerketa-ekintza ekimenak garatzeko eta gizarte-eskubideen defentsan lan egiteko.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2025-09-15 arte
    8,00 EUR
    Online zuzenean2025-09-15 arte
    8,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza

    5 - Genero berdintasuna

    Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

    Informazio gehiago
    5 - Genero berdintasuna

    10 - Desberdintasunak murriztea

    Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

    Informazio gehiago
    10 - Desberdintasunak murriztea

    17 - Helburuak lortzeko aliantza

    Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

    Informazio gehiago
    17 - Helburuak betetzeko aliantzak

    Beste ikastaro interesgarriak...