Hezkuntza
Osasuna
Elikadura
Uda ikastaroa
TopaGune Ikastaroa: Gorputz aniztasuna, bizikidetzarako gakoa

TopaGune Ikastaroa: Gorputz aniztasuna, bizikidetzarako gakoa

Uzt. 07 - 08. Uzt, 2025 Kod. H11-25

Estigmarik gabe, ohitura osasungarrien sustapena berreraikitzeko estrategiak.

Azalpena

Hamarkadak daramatzagu haurren artean ohitura osasungarriak sustatzeko estrategiekin lanean. Alabaina, sedentarismoaren, elikagai talde jakin batzuen kontsumoaren eta gorputzaren onarpen mailaren inguruko datuak ez dira onak. Garatzen dihardugun programak aztertu behar ditugula adierazten dute esperientziak eta datuek, eta ikasleen osasunean eragina izan dezaketen alderdiei buruz hausnartu behar dugula. Agian, gorpuztasunetik harago begiratzen hasi behar dugu, eta osasun fisikoa, mentala eta emozionala barne hartzen dituen osasun integrala lortzen lagunduko diguten ohitura osasungarriak sustatu.

Egungo dietaren kulturak ez du bere helburua lortzen eta pisuarekiko estigma handitzen du gainera; hala, ondorio kaltegarriak eragiten ditu adin txikikoen osasunean. Estrategia gorputz-zentristetan eta nutrizio gomendio murriztaileetan oinarritutako osasunaren sustapenak gorputzaren onarpena txiki-txikitatik okertzen du eta janariarekiko harreman txarra eragin. Bi faktore horiek Elikadura Portaeraren Nahasmendua sortzeko arrisku handiko eragiletzat jotzen dira.

Gero eta kezka handiagoa dago gure gorputzei buruz, eta ezin da zalantzan jarri presio estetikoak adin txikikoei ere eragiten diela. Lodifobia duen gizartean bizi gara, eta konturatu behar dugu estigma horrek eta estigma hori saihesteko estrategiek osasunean duten eraginaz. Gaur egun, badirudi gorputz ez-normatiboak direla bullying-a pairatzeko faktore nagusi, eta horrek kalte garrantzitsuak izan ditzake epe laburrean eta luzean haur horien osasun fisiko eta mentalean. Bizitzako etapa honetan garatzen diren estrategiek, gorputzak ez estigmatizatzeaz gain, gorputz aniztasuna onartzeko eta bizikidetza hobetzeko izan beharko lukete.

Uda Ikastaro honetan, hainbat gai landu eta hausnartu nahi dira, hala nola lodifobia, pisuaren estigma, aniztasuna, onarpena eta gorputzaren ahalduntzea, baita dietarik gabeko elikadura intuitibo eta osasungarria ere. Horretarako, esparru horretan adituak diren hizlariek hartuko dute parte, ohitura osasungarriak eta ongizate integrala sustatzeko paradigma aldaketa beharrezkoa dela erakusten duten ebidentziak azaltzeko. Adituen mahai-inguru bat ere planteatzen da, non eskolen errealitatea planteatuko den jolastokietan, jantokietan, bazkarietan, kirolean, etab.

Hitzaldiak osatzeko, ikasitakoa deseraikitzen lagunduko duen tailer bat egingo da: zientziak aurrera egiten baitu, etengabe zalantzan jarri eta birplanteatu egiten delako. Talde txikitan parte hartzeko dinamikak erabiliko dira, gure lan jardueran egindako praktiken inguruan hausnartzen eta gure egunerokoan hobetu ditzakegun ideiak, konponbideak eta jarrerak sortzen lagunduko digutenak. Hori guztia jokabide benetan osasungarriak eta inklusiboak sustatzeko.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. Horrela, ikastaroan parte hartuko duten pertsonek Uda Ikastaro honetan proposatuko diren hausnarketa eta ko-sorkuntza dinamiketan parte hartze aktiboa izango dute.

Irakurri gehiago

Helburuak

Pisuaren inguruko estigmak bizikidetzan duen eraginari buruz gogoeta egitea, eta honek ikasleen artean bullying-a eragiteko duen arriskuaz.

Zentroan garatzen ditugun ekintzak aztertzea eta ikasleen osasunean eragina izan dezaketen faktoreen inguruan hausnartzea.

Hezkuntza komunitatean ohitura osasungarriak sustatzea, gorputzaren itxuran oinarritzen ez den ikuspegi batetik; ikasleen ongizate fisikoa, mentala eta emozionala sustatuz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:

  • Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.
  • Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.
  • Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak.
  • Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak.
  • Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko.
Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Osasuna saila
  • Osakidetza
  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila
  • Eusko Jaurlaritza. Kultura saila
  • Ikasiz-hezi

Programa

2025-07-07

09:00 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Amaia Irazusta Astiazaran | UPV/EHU - Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea
  • Idoia Zarrazquin Arizaga | UPV/EHU - Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea
09:15 - 10:00

“Gorputz osasuntsuaren falazia“

  • Amaia Irazusta Astiazaran | UPV/EHU - Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea
10:00 - 11:30

“Cánones estéticos: un factor de riesgo para la salud“

  • Magdalena Piñeyro | Magdalena Piñeyro - Hedatzailea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Promover la aceptación corporal y construir espacios seguros para la diversidad corporal desde el aula“

  • Kike Esnaola | FORAPSICO - Psicólogo
14:00 - 15:00

“Cultura de dieta: el negocio billonario de la insatisfacción corporal“

  • Gabriela Uriarte | GU - Nutricionista

2025-07-08

09:00 - 09:45

“Jarduera fisikoa eta gorputz aniztasuna eskola adinean“

  • Irantzu Ibañez Lasurtegui | UPV/EHU - Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea
09:45 - 10:30

“Elikadura osasuntsua eta intuitiboa“

  • Garazi Lizarraga Lertxundi | Elikaeskola - Nutrizionista
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 11:45

“Sare sozialen erabilera haur eta nerabeetan, lagun edo etsai?“

  • Juan Manuel Machimbarrena Garagorri | UPV/EHU - Psikologia fakultateko irakaslea
11:45 - 13:15

Mahai ingurua: “Obesitatearen estigma eskoletan“

  • Idoia Zarrazquin Arizaga | Eskoletako ordezkaria - Orientatzaile / Irakasle (Moderatzailea)
  • Juan Manuel Machimbarrena Garagorri | UPV/EHU - Profesor Facultad de Psicología
  • Garazi Lizarraga Lertxundi | Elikaeskola - Nutricionista
  • Irantzu Ibañez Lasurtegui | UPV/EHU - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
13:15 - 15:00

Bazkaltzeko tartea

15:00 - 17:00

“Paradigma zaharrak hausten eta berriak berreraikintzen“

    Tailer partehartzailea

    • Idoia Zarrazquin Arizaga | UPV/EHU - Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea
    • Amaia Irazusta Astiazaran | UPV/EHU - Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea

    Zuzendariak

    Amaia Irazusta Astiazaran

    UPV/EHU, Esperientzia Geletako Zuzendaria

    Erizaintzako diplomaduna eta Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziaduna. Doktore-tesia unibertsitateko ikasleen elikadura-ohiturak aztertuz egin zuen. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea titularra da eta bere irakaskuntza eta ikerketa lana jarduera fisiko eta elikadura-ohituretan garatu du. Gainera, bizi-ohitura osasungarriak sustatzearekin lotutako hainbat proiektutan parte hartu du.

    Idoia Zarrazquin Arizaga

    UPV/EHU

    Idoia Zarrazquin Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomatua da eta Farmazian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Horrez gain, EHUko Fisiologiako doktorea da 2012. urtetik. Gaur egun, EHUko Erizaintza graduan ematen ditu bere klaseak: Farmakologia, Erizaintza Klinikoa eta Elikadura eta Osasuna irakasgaietan. Gainera, UPV/EHUko Zahartze Aktiboari eta Bizi Kalitateari buruzko Masterraren koordinazioan parte hartzen du eta Gipuzkoako UPV/HUko Hezkuntza Aholkularitza Zerbitzuaren koordinatzailea da. 2017az geroztik, Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiako kide oso da, eta gai horri buruzko 22 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta 18 artikulu argitaratu ditu nazioartean eragina duten aldizkarietan.

    Hizlariak

    Kike Esnaola

    Kike Esnaola psikologo sanitarioa, orientatzaile hezitzailea eta dibulgatzailea da. Gaur egun, osasun-psikologian eta hezkuntza-psikologian oinarritzen du bere lana. FORAPSICO zuzentzen du, Donostiako osasun-zentroa, eta lurralde nazional osoko biztanleei arreta ematen die online formatuan. ALDAPETA Maria ikastetxeko Orientazio eta Aniztasunari Arreta emateko Departamentuko arduraduna da. Gainera, El País Semanal-eko kolaboratzailea da eta sare sozialetan dibulgatzailea da. Gai nagusiak psikologia kritikoa, osasun mentala begirada inklusiboarekin eta elikadura-jokabidea dira.

    Irantzu Ibañez Lasurtegui

    arduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua (UPV/EHU). Jarduera Fisikoaren, Nutrizioaren eta Osasun Publikoaren Zientzietako Master Ofiziala Bristolgo Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Nazioarteko Doktorea (2016). Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea, Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika sailean. Gaur egun, Heziketa Fisikoko minorraren Jarduera Fisikoa eta Osasuna irakasgaian (Lehen Hezkuntzako Gradua) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntzako Masterrean irakasten du. Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren arloan hasi zen ikertzen, eta doktoratu aurreko 3 hilabeteko egonaldia egin zuen Jyvaskylako Unibertsitateko Ikerketa Zentroan (Finlandia). Gaur egun, bere ikerketa-ildo nagusiak eskola adineko umeen jarduera fisikoaren eta kirol-jardueraren ohiturak aztertzen ditu. Gainera, kirol- eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzen duten kirol-ekimen inspiratzaileak aztertzen dituen Europako proiektu baten parte da (ALLSTARS - Erasmus+). Bere irakaskuntza-jarduerak, eskolak, oro har, eta Heziketa Fisikoak, bereziki, jarduera fisikoa eta kirola ikuspegi holistiko batetik sustatzean duten garrantzia azpimarratzen du.

    Amaia Irazusta Astiazaran

    UPV/EHU, Esperientzia Geletako Zuzendaria

    Erizaintzako diplomaduna eta Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziaduna. Doktore-tesia unibertsitateko ikasleen elikadura-ohiturak aztertuz egin zuen. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea titularra da eta bere irakaskuntza eta ikerketa lana jarduera fisiko eta elikadura-ohituretan garatu du. Gainera, bizi-ohitura osasungarriak sustatzearekin lotutako hainbat proiektutan parte hartu du.

    Garazi Lizarraga Lertxundi

    Nutrizioari eta dietetikari buruzko nire ikasketak Gasteizen hasi ziren, eta bertan giza elikadura eta dietetika diplomatura egin nuen. Behin ikasketa hauek bukatuta, arlo desberdinetan formatzen joan naiz, jarraitu nahi dudan bidea bilatzen joan naizen bitartean. Haurtzaroko elikaduran, kirol elikaduran, nutrizio klinikoan, elikadura nahasteetan edota patologia digestiboetan formatu naiz. Gaur egun, heziketa nutrizionalean eta transtorno funtzional digestiboetan zentratzen naiz. Ez dut nutrizioa ulertzen pertsonaren errealitate eta ezaugarri guztiak ezagutu gabe, eta beraz, ikasketa ofizialetatik haratago, neretzat nutrizio konsultan lan egiterako garaian beharrezkoa diren ezaugarrietan (enpatia eta entzutea) formatzea ezinbestekoa izan da. Ez dut kajoetatik ateratzen diren dietetan sinisten, pertsona bakoitzaren ezaugarri eta egoerara egokitutako planteamendu pertsonalizatuetan baizik.

    Juan Manuel Machimbarrena Garagorri

    Psikologia Klinikoaren eta Osasunaren Psikologia eta ikerketa metodologia Saileko irakasle agregatua naiz UPV/EHUn. Nire ikerketa-ildoak Internetek nerabeentzat dituen hainbat arriskutan oinarritzen dira, bai eta arriskuen artean emate den pilaketan eta horrek osasunarekin lotutako bizi-kalitatean duen eraginean ere. Arrisku horien barruan sartzen dira harreman-arazoak, (adb, cyberbullying-a edo bikotearen ziberabusua) eta teknologiaren erabilera disfuntzionala, (hala nola Interneten edo sare sozialen erabilera problematikoan)

    Magdalena Piñeyro

    MAGDALENA PIÑEYRO (Montevideo, 1986). Filosofian lizentziatua eta Genero Ikasketetan eta Berdintasun Politiketan Masterra, generoan eta gorputz aniztasunean espezializatutako ikertzaile independentea. Besteak beste, honako lan hauek argitaratu ditu: "Stop Gordofobia y las panzas subversas" (Zambra, 2016), "10 gritos contra la gordofobia" (Vergara, 2019), "Guía Básica sobre Gordofobia. . Un paso más hacia una vida libre de violencia ", Kanarietako Berdintasun Institutuarena (2021), eta "Som Massa. Guía sobre grassofòbia en l'àmbit educatiu"(Magranes, 2023). "Amaitu dezagun gordofobiarekin" TEDx hitzaldiaren errealizadorea eta Kanarietako Berdintasun Institutuaren Gordofobiari eta Indarkeria Estetikoari buruzko Jardunaldien zuzendari teknikoa (2020-2023). Gaur egun, prestakuntza, idazketa eta sentsibilizazioa ditu ardatz.

    Gabriela Uriarte

    Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua naiz, eta Europako Unibertsitate Masterra Elikadura eta Metabolismoan. Duela 12 urte baino gehiagotik elikadura-jokabidean aditua, online eta aurrez aurre laguntzen diet pertsonei GUNUTRICION diziplinarteko nire zentroan. Bi libururen egilea naiz, podcast bat daukat "kontsultatik irtetean" eta A bocados aurkezten dut duela 8 urtetik, ETB2ko nutrizio eta gastronomia programa. Dietarik ezaren eta inklusio pisuaren ikuspegitik lan egiten dut, gorputz-aniztasuna ospatzen duena eta pertsonak modu pertsonalizatuan eta dietarik gabe zaintzea bilatzen duena.

    Idoia Zarrazquin Arizaga

    UPV/EHU

    Idoia Zarrazquin Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomatua da eta Farmazian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Horrez gain, EHUko Fisiologiako doktorea da 2012. urtetik. Gaur egun, EHUko Erizaintza graduan ematen ditu bere klaseak: Farmakologia, Erizaintza Klinikoa eta Elikadura eta Osasuna irakasgaietan. Gainera, UPV/EHUko Zahartze Aktiboari eta Bizi Kalitateari buruzko Masterraren koordinazioan parte hartzen du eta Gipuzkoako UPV/HUko Hezkuntza Aholkularitza Zerbitzuaren koordinatzailea da. 2017az geroztik, Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiako kide oso da, eta gai horri buruzko 22 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta 18 artikulu argitaratu ditu nazioartean eragina duten aldizkarietan.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-07 arte
    25,00 EUR52,00 EUR
    - 74,00 EUR
    - 63,00 EUR
    - 52,00 EUR
    - 63,00 EUR
    - 63,00 EUR
    - 63,00 EUR
    - 63,00 EUR
    - 63,00 EUR
    - 63,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    3 - Osasuna eta ongizatea

    Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

    Informazio gehiago
    3 - Osasuna eta ongizatea