TopaGune Ikastaroa: Harremanak, lurraldea eta sostengua: Gipuzkoan komunitatea zaindu eta eraikitzea
Gizarte-zerbitzuak, zaintzak eta komunitate-bizitza ulertzeko beste modu bat aztertzeko gonbidapena.
Azalpena
Uda Ikastaro honek pertsona eta komunitatea, harremanak eta loturak erdigunean jartzen dituen begirada bat proposatzen du; lurraldearen, egunerokotasunaren eta kolektiboaren indarra onartzen duena; eta herritarrak bere ongizatearen protagonista gisa ulertzen dituena.
Loturak eraikitzean, elkarrekin sortzean, horizontaltasunean eta gertuko laguntzan oinarritzen gara pertsonekin lan egiteko eta laguntza emateko moduan. Eraldaketarako efektu biderkatzailea duen ikuspegiaz ari gara; pertsonak, taldeak, zerbitzuak, ekipamenduak eta auzoak eraldatzeko gai denaz
Egun, filosofia hori bat dator Gipuzkoako marko komunitarioarekin. Marko horrek gizarte-ekintzako politika publikoak bultzatu nahi ditu, gizarte-kohesioan, partaidetzan eta konpromisoan oinarritutako borondate eraldatzailearekin. Horrela, lurralde honek bere kapital soziala eta sare komunitarioa indartzearen, eta administrazioa rol erraztatzailean eta eraikitzailean jartzearen alde egiten du.
Horri gehitu behar zaio Gipuzkoako zaintza eta laguntza eredua; duintasuna, pertsonalizazioa eta autodeterminazioa defendatzen dituen marko berritzailea, zerbitzuak ongizatean eta bizi-kalitatean benetako emaitzetara bideratzen dituena.
Ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, zehazki, Gobernantza Departamentuko Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak, Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroen Kudeaketa Integraleko Zerbitzuarekin lankidetzan. Bartzelonako Udaleko Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak ere parte hartzen du.
Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. Horrela, ikastaroan parte hartuko duten pertsonek Uda Ikastaro honetan proposatuko diren hausnarketa eta ko-sorkuntza dinamiketan parte hartze aktiboa izango dute.
Helburuak
Topagune eta harreman-sare bat sortzea: Gipuzkoan zaintza, komunitatea eta lurraldearen inguruan elkartu, esperientziak partekatu eta loturak sortzeko espazio ireki eta atsegina eskaintzea.
Eztabaida eta hausnarketa partekatua sustatzea: pertsonen, profesionalen, erakundeen eta administrazioaren arteko elkarrizketa zintzoa bultzatzea, egungo praktikak zalantzan jartzeko, erronkei aurre egiteko eta zaintzeko eta elkarbizitzarako modu berriak elkarrekin pentsatzeko.
Ezagutza, esperientziak eta pertsonak balioan jartzea: ezagutza profesionalari zein bizipenetatik datorren jakintzari aitortza egitea, eta esperientzia horiek ekartzen dituzten pertsonei ahotsa eta protagonismoa ematea.
Zaintzen ikuspegi komunitario eta erlazionala sakontzea: zaintzen Gipuzkoako eredua eta ekintza komunitarioa ezagutzea eta lantzea, ongizatea eraikitzeko, loturak sendotzeko eta politika publiko gizatiarragoak, hurbilagoak eta eraldatzaileak garatzeko gako gisa.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:
- Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.
- Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.
Zuzendariak
Mikel Pagola Tolosa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Mikel pagola Tolosa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko- Sozialeko zuzendaria

Miren Arbelaitz Garcia
Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua - Servicio de Participación Ciudadana
Hizlariak
Núria Ambros Roig
Licenciada en Psicología, dipl. en Magisterio, dipl. en Educación social, y dipl. en CLO (Chief learning officer) Gestión del aprendizaje en las organizaciones. Máster en Calidad de Vida y discapacidad intelectual en INICO. Facilita procesos de transformación social que buscan crear nuevas oportunidades – desde otros contextos – para las personas en desventaja social. Se dedica a diseñar, facilitar y acompañar experiencias de aprendizaje y procesos de cambio que promuevan mejores condiciones de vida, para equipos que busquen nuevas formas de avanzar hacia la personalización de los apoyos. Sus acciones van fundamentalmente en la dirección de diseñar y acompañar procesos de desinstitucionalización y a crear contextos centrados en la persona para encontrar alternativas a la institucionalización.
Irune Berasaluze Lazkano
Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia
Zuzenbidean lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldeko Legebiltzarkidea (2016-10-21etik gaur egunera arte) Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen Kidea Jasangarritasun, Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Batzordearen Kidea (Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordearen Kidea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Batzordearen Kidea) Alderdi politikoetako karguak • EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko burukidea (2007-2011). • EAJren Gipuzko Buru batzarreko burukidea (2012-) Beste kargo publiko batzuk • Mendaroko alkatea. • Alokabideko Zuzendari Nagusia. • Elgetako Zinegotzia.

Begoña Calleja Cuesta
Grupo Servicios Sociales Integrados
Simon Duffy
Es filósofo y activista. Su trabajo se ha centrado en cómo crear un mundo en el que todas las personas importen. Ha colaborado estrechamente con personas con discapacidad intelectual y sus familias para desarrollar apoyos personalizados y autodirigidos, y fue uno de los miembros fundadores del proyecto Supported Living en 1992. Ha creado varias organizaciones, entre ellas Inclusion Glasgow, In Control, el Centre for Welfare Reform y Citizen Network. Recibió la Medalla Príncipe Alberto por su labor en presupuestos personales y apoyos autodirigidos en Inglaterra, y fundó la red SDS Network. Simon considera necesario transformar los sistemas económicos y democráticos; trabaja en renta básica con UBI Lab Network y el Basic Income Research Group, y en reforma democrática con el Neighbourhood Democracy Movement. Es un orgulloso ciudadano de Sheffield, Yorkshire. Su libro más reciente, junto a Wendy Perez, es Everyday Citizenship: seven keys to a life well lived.
Berta González Anton
Licenciada en Sociología en la Universidad Complutense de Madrid. Master en Integración de Personas con Discapacidad del INICO. U.de Psicología de Salamanca Postgrado en Enfermedad Mental y Alteraciones de la Conducta en Personas con Discapacidad Intelectual o del Desarrollo. U. Internacional de Cataluña. Responsable de la coordinación técnica de Plena Inclusión España. Coordinadora de proyectos de Salud Mental y Trastornos de Conducta, Todos somos Todos, Apoyo Activo, Apoyo Conductual Positivo, Transformación, Acceso a la Justicia y personas reclusas y ex reclusas, Proyectos Europeos... Formadora máster, postgrados y cursos relacionados con el apoyo a personas con discapacidad intelectual o del desarrollo en temas relacionados con el modelos de calidad de vida y de apoyos, la Planificación Centrada en la Persona, los Procesos de planificación personal, los Servicios Centrados en la Persona, el Apoyo Activo y modelos de inclusión en Europa. Ha trabajado 13 años en diferentes servicios
Yayo Herrero López
Ekologia politikoaren, ekofeminismoen eta bizitzaren iraunkortasunerako hezkuntzaren esparruetako aholkularia, ikertzailea eta irakaslea. Gizarte eta Politika Zientzietan doktorea, Gizarte eta Kultura Antropologoa, Gizarte Hezitzailea eta Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa da. Garua Sozietate Kooperatiboko bazkide-langilea da eta mugimendu ekologistan parte hartzen du.
Eider Mendoza Larrañaga
Kargua: Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia. Ikasketak: Enpresan lizentziatua (École de Commerce Européenne, Bordeaux, Frantzia), espezializazioa Nazioarteko Merkataritzan. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta frantsesa: hirueleduna. Ingelesa: maila ertaina. Ibilbide profesional eta politikoa: • 2001. urtera arte: Irungo nazioarteko logistika/garraio enpresa baten lan egin zuen. • 2001-2011: legebiltzarkidea Gasteizen. Taldeko koordinatzailea eta gizarte politiketako bozeramailea. • 2011-2015: Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea. Talde politikoko koordinatzailea eta BBNNetako lehendakariordea. • 2015-2019: Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria. 2019-2023: GFAko Gobernantza diputatua eta bozeramailea • Kolaboratzailea hainbat komunikabidetan, prentsan zein telebistan. Bestelakoak: lau seme-alaben ama.
Maria Muñoz Ezkergain
Matia Fundazioa
Licenciada en Psicología y especialista en el área educativa. Mientras estudiaba Psicopedagogía se acercó por curiosidad al ámbito de las personas adultas con discapacidad intelectual. María ha trabajado en atención directa como responsable de varios centros de día (Garagune), y posteriormente, en la Dirección Técnica de Fundación Goyeneche, durante más de 5 años. Además, ha impartido formaciones en Apoyo Conductual Positivo y Planificación Centrada en la Persona a varias organizaciones. Actualmente en la Dirección Residencial de Matia Fundazioa, centra sus esfuerzos en impulsar la inclusión social de las personas mayores a través de la personalización del servicio. Sus ámbitos de interés la han conducido a formarse en ámbitos como el apoyo conductual positivo, la planificación centrada en la persona, la evaluación subjetiva de la calidad de vida, la inclusión comunitaria y la ética y los DDHH. A esto cabe añadir, formación en temas de liderazgo. Ha participado en iniciativas ciudadanas de participación e innovación social y ha sido voluntaria de varias asociaciones.
Maite Peña Lopez
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gizarte Politikako Foru Diputatua. Zuzenbidean lizentziatua. 2000. urte ezkeroztik abokatu bezala lanean. Errenteriako udaleko udal-taldearen bozeramalea (2003-gaur arte). Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea, bertan Gizarte Politikako batzordearen bozeramailea (2007-2011). Gipuzko Buru Batzarreko burukidea (2012-2015). Eusko Jaurlaritzako kontsumo bitartekaritza zerbitzuko kontsumo arbitroa (2002-2005). Errenteriako Jesusen Bihotza udal-egoitzako patronatuko lehendakaria. Errenteriako Gizarte zerbitzuetako lehendakaria (2007-2011). Beste organo edo entitateetan dituen kargu edo ordezkaritzak: Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko titularra. Berdintasunaren Aldeko Emakunde Sariaren Epaimahaiko titularra. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko titularra. Gizarte Zerbitzuen Erakunde Arteko Organoaren titularra. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko titularra. Eusko Jaurlaritzako Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeko titularra.
Eva Salaberria Artano
Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián, Coordinadora
Licenciada en Historia General de España y del País Vasco, por la Universidad de Deusto. Desarrolla desde 1.989 su trabajo profesional en el Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián, primero como gestora cultural en el Departamento de Juventud, y después en el departamento de Barrios y Participación Ciudadana, área que dirige entre 1.996 y 2009. En esta fecha, y hasta julio de 2013, asume la Coordinación-Gerencia del proyecto San Sebastián Capital Europea de la Cultura 2016. En la actualidad coordina el Plan de Ciudad Donostia Lagunkoia. Ha participado, representando al Ayuntamiento de San Sebastián, en diferentes organismos y redes, estatales e internacionales y colaborado como ponente en acciones formativas organizadas por entidades de diferente índole en temas relacionados con la promoción de la participación de la ciudadanía en la construcción de lo colectivo y la mejora de la calidad democrática en el ámbito local.

Andoni Zulaika
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-09-15 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa