Hezkuntza
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
TopaGune Ikastaroa:  Hezkuntza aniztasunetik justizia sozialera: identitatea, hizkuntza eta pedagogia eraldatzaileak

TopaGune Ikastaroa: Hezkuntza aniztasunetik justizia sozialera: identitatea, hizkuntza eta pedagogia eraldatzaileak

Eka. 25 - 26. Eka, 2026 Kod. H01-26

Azalpena

Uda Ikastaro hau irakasleei, ikerketa-arloko langileei eta hezkuntza-komunitateko kideei (familiak barne) zuzenduta dago, justizia sozialean oinarritutako hezkuntza praktikoa garatzeko aukera eskainiz. Ikastaroan zehar, hizkuntza-, kultura- eta identitate-aniztasuna baliabide pedagogiko gisa ulertzen duten pedagogia eraldatzaileak ezagutu eta esperimentatuko ditugu, irakasle zein ikasleen ongizate sozio-emozionala erdigunean jarriz.

Kulturarteko hezkuntzaren printzipioak aztertuko ditugu, eta Pedagogia queer-ak zein Pre-Text protokoloak eskola inklusiboago bat eraikitzen lagunduko digute, genero-identitate eta sexu-orientazio aniztunak aintzat hartuz, eta bazterketari aurre eginez. Translanguaging eta hizkuntza-praktika eleaniztunak ere lan-ardatz nagusiak izango dira, ikasleen familia-hizkuntzak balioetsiz eta euskara paradigma eleaniztun batean kokatuz. Irakasleen ikuspegi linguistikoak, erronkak eta jomugak partekatuko ditugu, eta praktika onak identifikatuko ditugu elkarrekin.

Ikastaroak hitzaldiak eta praktikotasuna uztartuko ditu, parte-hartzaileek esperientzia zuzenak bizitu eta beren gela barruan aplikatu ahal izango dituzten tresnak eraman ditzaten. Kulturalki eta linguistikoki jasangarriak diren pedagogien inguruko ikerketa garaikideekin konektatuz, teoria eta praktika lotuko ditugu. Azken helburua hezkuntza bidezko eta inklusiboaren aldeko irakasle eta ikertzaileen arteko harremanak indartzea da, justizia sozialarekiko konpromisoa partekatzeko espazioak sortuz eta lankidetzan jarraitzeko oinarriak eraikiz.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. Horrela, ikastaroan parte hartuko duten pertsonek Uda Ikastaro honetan proposatuko diren hausnarketa eta ko-sorkuntza dinamiketan parte hartze aktiboa izango dute.

 

Irakurri gehiago

Helburuak

1. Hezkuntza aniztasuna justizia sozialaren ikuspegitik landu: Hizkuntza-, kultura- eta identitate-aniztasuna hezkuntzan justizia sozialaren printzipioetatik aztertzea, sistema hezigarriak sortzen dituen desberdintasunak identifikatu eta horiei aurre egiteko bideak bilatuz, irakasle zein ikasleen ongizate sozio-emozionala erdigunean jarriz.

2. Eskola inklusiboa eraikitzeko pedagogia eraldatzaileak ezagutu: Pedagogia Kuirra eta Pre-Text protokoloa bezalako proposamen pedagogikoak ezagutu eta esperimentatzea, baita kulturarteko hezkuntzaren printzipioak ere, ikasle guztien parte-hartzea eta aitortza bermatzen duten praktikak garatuz, bazterkeriari eta diskriminazioari aurre eginez.

3. Euskararen eta hizkuntza kurrikularren egungo errealitatea eta erronkak aztertzea: testuinguru eleaniztunean euskarak duen rol integratzailea ikertu eta irakasleen (bai jardunekoen bai etorkizunekoen) hizkuntza-hautemateak, jarrera linguistikoak eta metodologia-ikuspegiak deskribatzea.

4. Eleaniztasunerako ikuspegi bidezkoagoak garatu: Translanguaging eta hizkuntza-praktika eleaniztunak aztertzea, ikasleen hizkuntza-errealitate guztiak balioesteko tresna gisa, euskara erdigunean kokatuz baina familia-hizkuntzak baztertu gabe, eta horrek dakartzan erronka pedagogiko eta emozionalak identifikatzea.

5. Praktika onak partekatu eta erronka kolektiboak aztertu: Irakasleen esperientziak eta jardunbide inklusiboak ezagutu eta partekatzea, hezkide desberdinek (etorkinak, LGTBI+ ikasleak, gutxitutako hizkuntz-komunitateetakoak...) bizi dituzten diskriminazio- eta bazterketa egoerak identifikatu, eta horien aurrean erantzun eraldatzaileak garatzea.

 

6. Ikerketaren eta jardunaren arteko harremana indartu: Kulturalki eta linguistikoki jasangarriak diren pedagogien eta hezkuntza eraldatzailearen inguruko ikerketa-lerroekin kontaktuan jartzea, eta horiek gure testuingurura ekartzea, irakasleen lan-baldintzen hobekuntza eta ikasleen ongizate emozionala lotuz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:

Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.

Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.

Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak.

Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak.

Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko.

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza

Programa

2026-06-25

08:45 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Andrea Perales Fernández de Gamboa | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle AtxikiaHizkuntza: euskara
09:30 - 11:00

“Eskola inklusiboago baten bidean: Hizkuntzen Irakaskuntza eta Pedagogia Kuirra“

  • Uxue Diez Guiral | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle Laguntzaile DoktoreHizkuntza: euskara
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:30

“Pre-Text hezkuntza protokolo demokratizatzailea“

  • Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle laguntzaile doktoreHizkuntza: euskara
13:30 - 15:00

Bazkaria

15:00 - 17:00

“Harremanak ehuntzen: hizkuntza- eta kultura-aniztasunetik kulturarteko eskolara “

    Elkarrekin sor dezagun kulturarteko eskola!

      Elkarrekin sor dezagun kulturarteko eskola!

      • Andrea Perales Fernández de Gamboa | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle atxikiaHizkuntza: euskara
      17:00 - 17:15

      Sintesia

      2026-06-26

      09:00 - 11:00

      “Hizkuntzak zubi: paradigma elebakarretik eleanitzera, translanguaging bidezko aldaketa pedagogikoa“

        Dinamika parte-hartzailea

          Dinamika parte-hartzailea

          • María Orcasitas Vicandi | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle agregatuaHizkuntza: euskara
          • Izaskun Molás Olalde | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - DoktoregaiaHizkuntza: euskara
          11:00 - 11:30

          Atsedena

          11:30 - 12:30

          “Irakasleen ikuspegi linguistikoak, erronkak eta jomugak hezkuntza elaniztunean“

          • Mikel Gartziarena San Policarpo | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle atxikiaHizkuntza: euskara
          • Nerea Villabona Perurena | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle atxikiaHizkuntza: euskara
          12:30 - 14:00

          Mahai ingurua: “Euskal hezkuntza eleaniztuna: errealitate, jomuga eta erronka linguistikoak“

          • Maider Aldaia Buldain | Amaiur ikastola - Amaiur ikastolako Zuzendaria (Moderatzailea)Hizkuntza: euskara
          • Mikel Gartziarena San Policarpo | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle AtxikiaHizkuntza: euskara
          • Ane Olmedillo Berasategi | Doktoregaia eta Pedagogo TerapeutaHizkuntza: euskara
          • Aicha Benbekheita Maati | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleaHizkuntza: euskara
          14:00 - 14:30

          Itxiera

          • Andrea Perales Fernández de Gamboa | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle atxikiaHizkuntza: euskara

          Zuzendariak

          Andrea Perales Fernández de Gamboa

          Euskal Herriko Unibertsitatea

          La Dra. Andrea Perales-Fernández-de Gamboa Euskal Herrian bizi da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaile gisa lan egiten du hizkuntzen irakaskuntzaren arloan. Bere lana hizkuntzalaritza aplikatuaren eta irakasleen prestakuntzaren arteko elkargunean kokatzen da, arreta berezia jarriz translanguaging-ean, kulturalki jasangarriak diren pedagogietan, identitate eleaniztunetan eta hizkuntzen irakaskuntzan justizia sozial eta kognitiboan. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna duten bigarren mailako eskoletako ikasgeletan egindako ikerketetan oinarritzen da, bereziki hizkuntza gutxituak eta gutxituak batera dauden testuinguruetan. Bere lanaren bidez, hizkuntzen irakaskuntzak ikuspegi defizitarioei aurre nola egin diezaiekeen eta irakasleak hezkuntza-errealitate eleaniztunetarako hobeto nola presta ditzakeen interesatzen zaio. "País Vasco, Europa y América: Vínculos y Relaciones Atlánticas" ikertaldeko kidea da.

          Hizlariak

          Maider Aldaia Buldain

          Maider Aldaia Buldain Amaiur Ikastolako (Iruña) zuzendaria da 2020tik, eta 20 urtetik gorako ibilbidea du Haur Hezkuntzako tutore gisa Nafarroako hainbat ikastetxetan. Musika (UPNA) eta Haur Hezkuntzako irakasle diplomaduna eta diplomaduna (Alcalá).Egun, ikastolako Euskara Batzordea eta Hizkuntza Plana gidatzen ditu: erabilera-kanpainak, euskal kulturaren sustapena eta komunitatearen inplikazioa, besteak beste. Aldi berean, Inklusio eta Berrikuntza koordinatzailea da (PROEDUCAR-HEZIGARRI), Bizikidetza Batzordea eta laguntza-programak dinamizatzen ditu, eta Ikastetxeko Plan Digitala koordinatzen. Ikastaroan, zuzendaritzatik eta ikasgelatik bizitako erronkak partekatuko ditu: euskararen errealitatea, erronkak eta erabilera handitzeko estrategiak, inklusioa eta ongizatea uztarturik.

          Aicha Benbekheita Maati

          Aicha Benbekheita Maati Vitoria-Gasteizen jaio eta hazia da, 21 urte ditu eta familia aljeriar baten alaba nagusia da. Gasteizko Kirol eta Hezkuntza Fakultatean ikasten du, ingeleseko irakasle izateko helburuarekin. Horrez gain, Zuzenbidea, Filosofia eta Psikologia ere ikasten ari da, arlo horiek pentsamendu kritikoa eta giza portaera ulertzen laguntzen diotelako. Zortzi hizkuntza menperatzen ditu — arabiera, frantsesa, euskara, gaztelania, errusiera, italiera, nederlandera eta ingelesa —, ingelesean C2 maila lortuta eta gainerakoetan C1 edo B2 mailan. Esperientzia profesionalean, epaitegi batean itzultzaile juridiko gisa lan egiten du, ingeles akademia batean ikasleei laguntzen die eta klase partikularrak ere ematen ditu. Argitaletxe batek literatura-liburuak itzultzeko gonbita ere luzatu dio.

          Uxue Diez Guiral

          UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako Sailean irakasle eta ikertzailea. Ingeles Ikasketak, Ingeles Hizkuntzalaritzako aipamenarekin, gauzatu nituen UPV/EHUn. Hizkuntzen irakaskuntzan sakontzekotan Salamancako Unibertsitateko (USAL) Hizkuntza Irakaskuntza masterra eta UPV/EHUko Multilingualism and Education master europarra burutu nituen. Ostera, doktorego tesia gauzatu nuen Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea programaren baitan, Eusko Jaurlaritzako predoc kontratuarekin. Doktore titulua 2024. urtean lortu nuen, Hizkuntza Antsietatea eta Komunikatzeko Borondatea genero eta queer ikuspegietatik aztertzen duen lanarekin. Hainbat ikerketa proiektutan aritu naiz lanean, unibertsitatean zein unibertsitatetik kanpo. Unibertsitate eremuan, LISTIAC, PETRANSCUR eta HIGAEU proiektuetan parte hartu dut. Udaletxeekin eta bestelako eragileekin elkarlanean ibili naiz tokiko ikerketak sustatzen, diagnostikoak burutzen eta memoria historikoa lantzen, besteak beste. Nire intereseko gaiak asko dira, baina nire ikerketak generoak hizkuntza gela barnean duen eraginaz dihardu gehien bat, genero eta queer teorietan oinarritzen naizelarik

          Olatz Etxebarria Perez de Nanclares

          EHU

          Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea eta ikerlaria da, eta Psikodidaktikan doktorea: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Harvard Unibertsitatean nazioarteko egonaldiarekin. Magisteritzan Diplomatua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta hiru aipamen ditu: Heziketa Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza Ingelesa eta Pedagogia Terapeutikoa. Hezkuntza Berezian gehiago sakontzeko asmoz, Orientazio eta Esku-Hartze Psikopedagogikoan Masterra burutu zuen. 17 urteko lan esperientzia du Hezkuntzako arlo ezberdinetan, Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Asian. Bere ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: Genero-Identitatea, Hezkuntza Premia Bereziak, Hizkuntza zein Kultura Anitzeko Hezkuntza-Inguruneak eta Heziketa Fisikoa. Inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu du, eta hizlaria izan da nazio barneko eta nazioarteko kongresuetan. Aniztasunaren eta benetako inklusioaren defendatzaile sutsua da.

          Mikel Gartziarena San Policarpo

          EHU

          Mikel Gartziarenak Lehen Hezkuntzako Gradua egin zuen (EHU), Idazleen Eskolako (UNED) graduondokoa eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra (EHU). Lehen Hezkuntzan irakasle aritu ondoren, EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da gaur, Gipuzkoako campusean etorkizuneko irakasleak prestatzen. Doktorego Sari Berezia jaso zuen 2023an “Hegoaldeko Lehen Hezkuntza irakasleen eleaniztasun- eta metodologia-usteak” tesiarengatik. Bere ikerketak honako hauek aztertzen ditu: irakasleen jarrera linguistikoak, hizkuntzen irakaskuntza eleaniztun eraginkorrerako estrategiak, eta euskararen biziberritzean eragiten duten faktore soziolinguistikoak. Halaber, nazioarteko egonaldi eta lankidetzak egin ditu ikertaldeekinQuebec, Gales, Iparralde, Boise eta Renon, eta usu argitaratzen du inpaktu handiko nazioarteko eta Euskal Herriko aldizkaritan. Egun, Tantak EHU (Hezkuntza eta euskara)aldizkariaren zuzendaria da. Ikastaroan, bere ikerketetatik eratorritako emaitza nagusiak

          Izaskun Molás Olalde

          Izaskun Molás Olalde Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleanitzetan doktorego programaren parte da 2024tik. Unibertsitate honetan bertan eraman zituen aurrera Lehen Hezkuntza Hirueleduneko gradua (2021) eta Psikodidaktika masterra (2022). Bere familiaren jatorri elebidunak eta atzerrian zein irakaskuntzan bizitako esperientziek bere ibilbide profesionalean eragin handia izan dute; eta honela, bere interesa hizkuntzen irakaskuntzan eta kultur-arteko dinamiketan ardazten joan da. Bere ikerketak, María Orcasitas-Vicandiren eta Andrea Perales-Fernández-de-Gamboaren zuzendaritzapean, Lehen Hezkuntzarako pentsatuta dagoen metodologia berritzaile, eleaniztun eta multimodal baten eraginean jartzen du arreta; esate baterako, ikasleen euskara, gaztelania eta ingelesezko irakurmen eta idazmen ahalmenean. Gainera, doktoregotza prozesu honetan, Hegoafrikako Stellenbosch unibertsitatean ikasteko aukerak kulturalki jasangarriak diren pedagogietara hurbildu dio.

          Ane Olmedillo Berasategi

          Ane Olmedillo-Berasategi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoa doktoregaia da. Gaur egun, Hezkuntza Zientzien Sailean irakasle gisa ari da lanean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (EHU), eta, aldi berean, Pedagogia Terapeutikoko irakasle gisa jarduten du Bigarren Hezkuntzan, euskal hezkuntza-sistemaren barruan.

          María Orcasitas Vicandi

          UPV/EHU

          María Orcasitas-Vicandi EHUko Ingeles eta Aleman Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa Saileko irakaslea da. Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Hezkuntza Eleaniztunean zein Irakasleen Prestakuntzan bi master ditu. Irakaskuntza-esperientzia zabala du: Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta EHUn. Irakasleen prestakuntzan ere dihardu, eta hainbat ikasmailatarako material didaktikoen diseinuan eta garapenean parte hartu du. Bere ikerketa-jardueraren emaitzak liburu, artikulu eta liburu-kapitulu moduan argitaratu dira, bai maila nazionalean bai nazioartean. Era berean, modu aktiboan parte hartzen du kongresu zientifikoetan eta haien antolaketa-batzordeetan, eta aldizkari akademikoetarako berrikusle lanak egiten ditu. Ikerketa-proiektu nazional, autonomiko eta nazioartekoetan parte hartu du, eta bere ikerketa-ildo nagusiak hezkuntza eleaniztuna eta bigarren zein hirugarren hizkuntzen ikaskuntza dira, betiere ikuspegi inklusibotik eta gizarte-hezkuntzako tresna gisa ulertuta.

          Andrea Perales Fernández de Gamboa

          Euskal Herriko Unibertsitatea

          La Dra. Andrea Perales-Fernández-de Gamboa Euskal Herrian bizi da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaile gisa lan egiten du hizkuntzen irakaskuntzaren arloan. Bere lana hizkuntzalaritza aplikatuaren eta irakasleen prestakuntzaren arteko elkargunean kokatzen da, arreta berezia jarriz translanguaging-ean, kulturalki jasangarriak diren pedagogietan, identitate eleaniztunetan eta hizkuntzen irakaskuntzan justizia sozial eta kognitiboan. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna duten bigarren mailako eskoletako ikasgeletan egindako ikerketetan oinarritzen da, bereziki hizkuntza gutxituak eta gutxituak batera dauden testuinguruetan. Bere lanaren bidez, hizkuntzen irakaskuntzak ikuspegi defizitarioei aurre nola egin diezaiekeen eta irakasleak hezkuntza-errealitate eleaniztunetarako hobeto nola presta ditzakeen interesatzen zaio. "País Vasco, Europa y América: Vínculos y Relaciones Atlánticas" ikertaldeko kidea da.

          Nerea Villabona Perurena

          Nerea Villabona irakasle laguntzaile doktorea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hizkuntza eta literaturaren didaktika sailean. Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduetan irakasten du. Bere ikerketa hezkuntza eleaniztunaren arloan kokatzen da, bereziki hizkuntza-ideologietan, irakaskuntza eleaniztuneko ikuspegietan eta ikasgelako praktiketan arreta jarriz. Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Ikerketa-egonaldiak ere egin ditu University of Minnesota-n (AEB), Boise State University-n (AEB) eta Université du Montreal -en (Kanada).

          Matrikula prezioak

          Aurrez aurre2026-06-25 arte
          25,00 EUR
          25,00 EUR
          25,00 EUR

          Kokalekua

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          43.3148927,-1.9985911999999644

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          Sustainable development goals

          2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

          Garapen jasangarrirako helburuak

          4 - Kalitatezko hezkuntza

          Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

          Informazio gehiago
          4 - Kalitatezko hezkuntza

          5 - Genero berdintasuna

          Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

          Informazio gehiago
          5 - Genero berdintasuna

          10 - Desberdintasunak murriztea

          Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

          Informazio gehiago
          10 - Desberdintasunak murriztea