
La vida en juego: ficción climática para pasar a la acción
"Jasangarritasun" faltsuaren aurrean, nola jokatu arlo kolektibotik, sortzailetik eta kulturaletik, etorkizun desiragarriak irudikatzeko eta eraikitzeko.
Azalpena
Uda Ikastaro honetan, trantsizio energetikoaren erronketan sakonduko da ikuspegi kritikotik, berde eta jasangarri deitu ohi denaren benetakotasuna zalantzan jarriz, eta hazkundearen alternatiba diren proposamen ekofeministak azalduko dira. Komunikazioan, zabalkundean eta zientzian gailenak diren adituek hartuko dute parte. Gainera, ekintza kolektiboko proposamenak egingo dira gizarte eta komunitate bidezkoagoetara igarotzeko, bai sozialetara, bai ingurumenekoetara.
Ikastaroaren osagai nabarmenetako bat "Fikzio Klimatiko" izeneko dinamika berritzailea izango da. Prozesu sortzaile eta zinematografiko horren bidez, klima krisiak ekar ditzakeen egoerak eta erronkak jorratuko dira.
Helburuak
Etorkizun desiragarriaren narratibak eraikitzen laguntzea, erruduntasun diskurtsoak gaindituz, eta klima- eta gizarte-krisiari lotutako ekoantsietatea gutxituz, aurrean ditugun erronkak beste begirada batetik aztertzen dituzten proposamenen ikuspegitik.
Jasangarritasunari eta trantsizio energetikoari buruzko diskurtso nagusiaren irakurketa kritikoa egitea, planetaren mugak errespetatuko dituen eta pertsona guztien eskubideak ziurtatuko dituen eredu ekonomiko eta sozial baterantz egiteko bideak esploratuz.
Ezagutza eta talde-lana sustatzea, alderdi ludiko eta kulturaletik ekintza proposamenak eginez, eta ikuspegi sortzailea eta parte-hartzailea sustatuz, klima krisiari irtenbideak bilatzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Profesionalak
- activistas
Metodologia
Ikasgaiaren metodologia parte-hartzailea izango da, eta bi gai batzen ditu:
- Alde batetik, Cli-Fi tailer berritzailea edo "Fikzio Klimatikoa" deiturikoa. Bertan, krisi klimatikoak dakartzan erronkei buruz hausnartzeko eta proposamenak egiteko gune bat sortuko da, eta horretan, zientzia-fikziozko film baten zirriborroa, gidoia eta kartela egiteko sormen prozesua jarriko da abian.
- Erreferentziazko hiru idazle, dibulgatzaile eta zientzialarirekin hitzaldiak eta mahai-inguruak.
Programa
2025-06-25
Registro
Dinámica introductoria
“Retos de la crisis energética global ¿es verde y justa la transición energética que se plantea?“
- Antonio Turiel | Instituto ciencias del mar - Investigador del CSIC
Atsedena
“Parte 1: Taller de Ficción Climática: creación en equipos de un guión y un cartel de una película CLI-FI con IA“
- Isidro Jiménez | Universidad Complutense de Madrid - Profesor Ciencias de la Información
2025-06-26
Dinámica participativa
“Propuestas ecofeministas para superar el crecimiento“
- Julia Martí Comas | Observatorio de la Deuda en la Globalización - investigadora y activista
Atsedena
“Parte 2 Ficción Climática: trabajo en grupos, puesta en común y debate“
- Isidro Jiménez | Universidad Complutense de Madrid - Profesor Ciencias de la información
Itxiera
- Xabier Martinez Irurozki | Mugarik Gabe - Responsable de proyectos de Educación para la Transformación Social
Zuzendariak

Xabier Martinez Irurozki
MUGARIK GABE, Técnico
Duela hamar urte baino gehiago Mugarik Gabe GGKEko kidea da eta, Bizitza Jasangarrien arloan, garapenerako hezkuntzarekin lotutako lanak egiten digu. Donostian, kontsumo arduratsurako Saretuz sareko kide da eta elikadura zein energia alorretako beste kontsumo kooperatibetako eta elkarteetako kide da. Mondragon Unibertsitatean Humanitateak eta Enpresan Lizentziaduna eta UNEDen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzan Unibertsitateko Aditua.

María Teresa Ezquerro Sáenz
MUGARIK GABE, Educación para el desarrollo
Mugarik Gabe nazioarteko elkartasuneko erakundeko kidea da eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako lantaldean eta Bizitza Jasangarriak arloan egiten du lan. Hortik abiatuta, desazkundea, ekofeminismoa, giza eskubideak eta naturaren inguruan hezkuntza-prozesuak sustatzen ditugu eta bizitzaren zein planetaren zaintza erdigunean jartzearen aldeko apustua egiten dugu. Psikologian Lizentziaduna, Gizarte Garapeneko Teknikaria eta Hegoa Institutuko Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Master ofiziala (UPV/EHU).
Hizlariak

María Teresa Ezquerro Sáenz
MUGARIK GABE, Educación para el desarrollo
Mugarik Gabe nazioarteko elkartasuneko erakundeko kidea da eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako lantaldean eta Bizitza Jasangarriak arloan egiten du lan. Hortik abiatuta, desazkundea, ekofeminismoa, giza eskubideak eta naturaren inguruan hezkuntza-prozesuak sustatzen ditugu eta bizitzaren zein planetaren zaintza erdigunean jartzearen aldeko apustua egiten dugu. Psikologian Lizentziaduna, Gizarte Garapeneko Teknikaria eta Hegoa Institutuko Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Master ofiziala (UPV/EHU).

Isidro Jiménez
Arte zuzendaria. Filosofian Lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean Doktorea. Madrilgo Complutense Unibertsitateko (UCM) Informazio Zientzien Irakasle Laguntzaile Doktorea. MeCCOko (University of Colorado Boulder) eta CECA taldeko (UCM) ikertzailea. CCCCren (Congreso Internacional de Comunicación del Cambio Climático) zuzendarikidea eta Comunicación & Métodos aldizkariaren koordinatzaile akademikoa.
Julia Martí Comas
Júlia Martí Comas Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Garapenari buruzko Ikasketetan Doktorea da, Observatori del Deute en la Globalització-n ikertzailea eta aktibista ekofeminista. Herri-ondasun eta ekofeminismoak ikertzen ditu, eta Decrecimiento Ecofeminista. Desacelerar para recuperar la vida liburuaren egilea da.

Xabier Martinez Irurozki
MUGARIK GABE, Técnico
Duela hamar urte baino gehiago Mugarik Gabe GGKEko kidea da eta, Bizitza Jasangarrien arloan, garapenerako hezkuntzarekin lotutako lanak egiten digu. Donostian, kontsumo arduratsurako Saretuz sareko kide da eta elikadura zein energia alorretako beste kontsumo kooperatibetako eta elkarteetako kide da. Mondragon Unibertsitatean Humanitateak eta Enpresan Lizentziaduna eta UNEDen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzan Unibertsitateko Aditua.

Antonio Turiel
Antonio Turiel (1970, León), Fisikan Lizentziaduna (1993), Matematikan Lizentziaduna (1994) eta Fisika Teorikoan Doktorea (1998) da, guztiak Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko zientzia-ikertzailea da Institut de Ciències del Mar-en. Nazioarteko zientzia-aldizkarietan argitaratutako 95 zientzia-artikulu baino gehiago idatzi ditu, gehienak ozeanografiari eta ozeanoak kliman eta baliabide naturaletan duen eraginari buruzkoak. The Oil Crash bere blogak 14 milioi orri-ikustaldi baino gehiago ditu eta gazteleraz gure gizarteko jasangarritasun arazoen, batez ere erregai fosilak agortzearen arazoaren, inguruan erreferentea da. Bere azken dibulgazio-liburuak Petrocalipsis: crisis energética global y cómo (no) la vamos a solucionar eta El Otoño de la Civilización (Juan Borderarekin) dira.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-25 arte |
---|---|
5,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.
Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago