Gizartea
Osasuna
Zahartzaroa
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza

Zainketen Tokiko Ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza

Uzt. 09 - 09. Uzt, 2025 Kod. G20-25

Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira.

Azalpena

Aldaketa demografikoa eta biztanleriaren zahartzea direla eta, azken urteotan zaintza beharrei erantzutea aurrekaririk gabeko erronka bilakatu da tokiko, probintziako eta erkidegoetako gobernuentzat. Erronka horri erantzuteko, Zaintza HerriLab estrategiaren markoan, Gipuzkoako Foru Aldundia Zainketen Tokiko Ekosistemak izeneko ekimen publiko-komunitario berritzaileak bultzatzen ari da. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Zaintza HerriLab Estrategiarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak Quality Innovation Award (QIA) 2024 España Saria irabazi du Sektore Publikoko Berrikuntza kategorian eta, nazioartean, bigarren geratu da Quality Innovation Award QIA sarien 18. edizioan. QIAen nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile saritu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du, erantzun eraginkorrak, jasangarriak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak eskaintzeko duen gaitasunagatik.

Tokiko Zainketa Ekosistemak proiektu pilotuak dira, tokian tokikoak eta esperimentalak, baina lurralde osorako zaintza eredu berri gisa finkatzeko asmoz sortu dira. Aktibazio komunitarioa bultzatuz, aktibazio horretaz elikatuz eta informazio eta komunikazio teknologien erabilera sustatuz, lurraldean hainbat zerbitzu mota (osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioak) eta askotariko eragileren jarduerak lotzeko ahalegina egiten dute, iraupen luzeko zainketa beharrei modu pertsonalizatuan erantzuteko, hauskortasunaren eta prebentzioaren ikuspegitik. Horrenbestez, komunitateak, lurraldeak eta berrikuntzak iraupen luzeko zainketetan duten eginkizunari buruz hausnartzeko gune pribilegiatua dira.

Uda Ikastaro honetan, Zaintza HerriLab estrategiaren markoan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren baitan garatzen ari diren lurralde, komunitate eta berrikuntza esparruko esperientzia zehatzak erakutsiko dira, Zainketarako Tokiko Ekosistemak bultzatzeko. Tokiko esperientzien aurkezpena, iraupen luzeko zainketen arloan nazioartean ospe handia duten hizlarien gogoetek osatuko dute. Gainera, Zaintza HerriLab estrategia “Envejecer en comunidad: los futuros posibles del cuidado en la revolución de la longevidad en Chile y España” (ref. FONDECYT 1250570) ikerketa proiektuaren parte da eta udako ikastaroa proiektu horren markoan garatzen da.

Tokiko Zainketa Ekosistemei eta Zaintza HerriLab estrategiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jo esteka honetara: www.zaintzaherrilab.eus/eu/

Antolakuntza: Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua

Finantziazioa: Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua

Laguntzailak: Pasaiako Udala, Hernanio Udala, Zestoako Udala, Beasaingo Udala, Donostiako Udala, Usurbilgo Udala, Urretxuko Udala, Ongizate, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila. FONDECYT-Fondo Nacional de Desarrollo Científico y Tecnológico de Chile.

Irakurri gehiago

Helburuak

Komunitateak, lurraldeak eta berrikuntzak iraupen luzeko zainketen horniduran duten eginkizunari buruz hausnartzea.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan askotariko jarduera eremutan iraupen luzeko zainketen hornidurari modu pertsonalizatuan erantzuteko, komunitatearen, lurraldearen eta berrikuntzaren ikuspegitik garatutako esperientzia berritzaileak erakustea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

Lankidetza

  • Hernaniko udala
  • Zestoako udala
  • Donostiako Udala
  • Besaingo Udala
  • Eusko Jaurlaritza

Zuzendariak

Matxalen Legarreta Iza

UPV/EHU

Matxalen Legarreta Iza Soziologian lizentziatua eta Soziologian Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Bere lan ildo nagusiak zaintza eta genero desberdintasunak dira. Gai horiei buruzko hainbat argitalpen ditu. Udalekin, elkarteekin eta bestelako tokiko erakundeekin lan egiten du, esku-hartze sozialaren ikuspegitik ebaluazioak eta ikerketak eginez eta bere lan-eremuarekin lotutako hitzaldiak, prestakuntza- eta sentsibilizazio-ikastaroak emanez.

Amaia Altuzarra Artola

UPV/EHU

Amaia ALTUZARRA Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua eta Ekonomia doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Halaber, Londresko Unibertsitateko London School of Economics-en (Erresuma Batua) Administrazio Publikoko eta Politikako Masterra du. Ikerlari irakasle gisa egon da Massachusetts Unibertsitatean (Amherst), Nevadako Unibertsitatean (Reno) eta Bordeleko Unibertsitatean (Frantzia). Gaur egun, UPV/EHUko Politika Publikoen eta Historia Ekonomikoaren Departamentuko Irakaskuntza Titularra da. Bere ikerketak berrikuntza, lehiakortasuna, genero ekonomia eta politika ebaluazioa bezalako arloetan dihardu, bereziki metodo ekonometrikoen erabileran arreta jarriz. Bere ibilbidean zehar, proiektu europar, estatuko eta eskualdeko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita enpresekin eta administrazio publikoekin I+Gko ekimen eta kontratuetan ere. Zientzia-artikulu ugari idatzi eta koidatzi ditu aldizkari eragin handikoetan, eta bere ikerketarekin lotutako gaietan irakaskuntza eta hitzaldiak ematen parte hartzen du.

Hizlariak

Amaia Altuzarra Artola

UPV/EHU

Amaia ALTUZARRA Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua eta Ekonomia doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Halaber, Londresko Unibertsitateko London School of Economics-en (Erresuma Batua) Administrazio Publikoko eta Politikako Masterra du. Ikerlari irakasle gisa egon da Massachusetts Unibertsitatean (Amherst), Nevadako Unibertsitatean (Reno) eta Bordeleko Unibertsitatean (Frantzia). Gaur egun, UPV/EHUko Politika Publikoen eta Historia Ekonomikoaren Departamentuko Irakaskuntza Titularra da. Bere ikerketak berrikuntza, lehiakortasuna, genero ekonomia eta politika ebaluazioa bezalako arloetan dihardu, bereziki metodo ekonometrikoen erabileran arreta jarriz. Bere ibilbidean zehar, proiektu europar, estatuko eta eskualdeko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita enpresekin eta administrazio publikoekin I+Gko ekimen eta kontratuetan ere. Zientzia-artikulu ugari idatzi eta koidatzi ditu aldizkari eragin handikoetan, eta bere ikerketarekin lotutako gaietan irakaskuntza eta hitzaldiak ematen parte hartzen du.

Irantzu Alvarez Gonzalez

UPV/EHU

Profesora Agregada en la Escuela de Ingeniería de Bilbao (UPV/EHU) en el departamento de Expresión Gráfica y Proyectos de Ingeniería. Actualmente es Directora del Servicio de Evaluación de la UPV/EHU. Es Ingeniera Técnica en Topografía (2001) y Licenciada en Geografía (2006) en la UPV/EHU. Obtuvo la Tesis Doctoral en Gestión de Proyectos en 2014. Su actividad investigadora se centra en el análisis de la Información Geográfica mediante Tecnología Geoespacial aplicándolo en diferentes ámbitos relacionados con el territorio. Actualmente su trabajo está orientado a la aplicación de esta tecnología en el análisis del riesgo y en la adaptación de los espacios urbanos al cambio climático. Ha participado en una veintena de proyectos y contratos de investigación y ha publicado una treintena de artículos científicos. Pertenece al grupo de investigación SAREN.

Responsable del proyecto Beasain

Eduardo Carrasco Alonso

Javier Castro Spila

GIZALAB (centro de innovación de politicas sociales)

Investigador Senior de GIZALAB (Centro de Innovación en Políticas Sociales), Experto Independiente y CEO de SOCINNOVA (laboratorio de escalamiento de la innovación social). Principales temas de investigación y consultoría: a) Innovación Social, b) Políticas Sociales, c) Atención Social, d) Ecosistemas de Innovación Local.

Responsable del proyecto Donostia

José Luis Fernández

Aitor Garmendia Bartolomé

PKF ATTEST ITC S.L.

Responsable del proyecto Hernani

Alfonso Lara Montero

Matxalen Legarreta Iza

UPV/EHU

Matxalen Legarreta Iza Soziologian lizentziatua eta Soziologian Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Bere lan ildo nagusiak zaintza eta genero desberdintasunak dira. Gai horiei buruzko hainbat argitalpen ditu. Udalekin, elkarteekin eta bestelako tokiko erakundeekin lan egiten du, esku-hartze sozialaren ikuspegitik ebaluazioak eta ikerketak eginez eta bere lan-eremuarekin lotutako hitzaldiak, prestakuntza- eta sentsibilizazio-ikastaroak emanez.

Elena Martinez

Nerea Melgosa Vega

diputación Foral Alava

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Masterra: Giza Baliabideak. Unibertsitate-espezializazioa kooperatibetan eta merkatuan.

Sara Moreno Colom

Universidad Autónoma de Barcelona, Profesora Titular

Doctora en Sociología por la Universitat Autònoma de Barcelona (UAB). Profesora Titular de Universidad en el Departamento de Sociología de la UAB e investigadora del Centro de Estudios Sociológicos sobre la Vida Cotidiana y el Trabajo – QUIT y del Instituto de Estudios del Trabajo. Ha sido Vicedecana de Profesionalización (2009-2015) y Vicedecana de Relaciones Institucionales (2015-2016) en la Facultad de Ciencias Políticas y de Sociología de la UAB, y Vicerectora de Alumnado y Ocupabilidad de la UAB (2016-2020). Sus líneas de investigación y transferencia se enmarcan en el campo de la sociología del trabajo, la sociología del tiempo y la sociología del género. Concretamente, se ha especializado en el análisis del trabajo, el tiempo y la vida cotidiana, con especial atención a las desigualdades sociales, el bienestar y las políticas públicas. Como investigadora ha participado de manera ininterrumpida en proyectos de investigación competitiva y ha dirigido y participado en contratos de investigación y transferencia en colaboración con instituciones públicas y privadas destacadas en el ámbito de las ciencias sociales.

Xanti Moriones Garcia

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Biologian lizentziatua, bere esperientzia profesionala Administrazio Publikoan oinarritzen da, taldeak eta zerbitzuak kudeatuz, administrazioan etengabeko hobekuntza, eraginkortasuna eta kudeaketa aurreratuko teknikak eta tresnak sartu eta ezartzera bideratuta. Zazpi urtez, Modernizazio Zerbitzuan lan egin du, GIPUko Foru Aldundiko (GFA) beste zuzendaritza eta sailei Kudeaketa Aurreratuaren Eredua eta haren tresnak ezartzen laguntzen. GFAren Analisi Funtzionalaren proiektua zuzendu zuen, eta horren helburua egungo lan-egitura sinplifikatzea zen (antolaketa-sinplifikazioa) kudeaketa errazagoa eta sinpleagoa izan zedin, langileen kudeaketako tresna berrien sarrerara egokituz: errendimenduaren ebaluazioa, gaitasunetan oinarritutako prestakuntza, karrera-garapena eta gehiago.

Responsable del proyecto Pasaia

Maite Peña Lopez

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gizarte Politikako Foru Diputatua. Zuzenbidean lizentziatua. Ibilbide profesional eta politikoa: - 2000. urte ezkeroztik abokatu bezala lanean. - Udal-taldearen bozeramalea. Errenteriako udala (2003-gaurdaino). - Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea. Bertan Gizarte Politikako batzordearen bozeramailea. (2007-2011). - Gipuzko Buru Batzarreko burukidea (2012-2015). - Eusko Jaurlaritzako kontsumo bitartekaritza zerbitzuko kontsumo arbitroa (2002- 2005). - Errenteriako Jesusen Bihotza udal-egoitzako patronatuko lehendakaria. - Errenteriako Gizarte zerbitzuetako lehendakaria (2007-2011). Beste organo edo entitateetan dituen kargu edo ordezkaritzak: - Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko Titularra. - Berdintasunaren Aldeko EMAKUNDE Sariaren Epaimahaiko titularra. - Boluntariotzaren Euskal kontseiluko titularra. - Gizarte Zerbitzuen Erakunde Arteko Organoko titularra. - Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko titularra. - Eusko Jaurlaritzako Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeko

Rakel San Sebastian Beristain

Adinberri Fundazioa, Zuzendaria

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Finantzetako masterra University of Westminsterren (London_1998). Masterra Lidergoan eta Taldeen Zuzendaritzan eta Masterra Merkataritza Kudeaketan. Bere ibilbide profesionala hainbat zuzendaritza-postutatik igaro da, bai industria-arloan, bai GUREAK taldean (desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen dituen taldea), Errenteriako Gerontologikoaren Zuzendaritza barne. 2018tik Adinberri Fundazioko zuzendari nagusia da.

Responsable del proyecto Urretxu

Responsable del proyecto Usurbil

Responsable del proyecto Zestoa

Andoni Zulaika

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-07-09 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

Beste ikastaro interesgarriak...