Zuzenbide Piriniarra Bizkaian, nortasuna eta etorkizuna

Ira. 11 - 12. Ira, 2026 Kod. D20-26

Zer ikasi dezakegu nazio piriniarren usadiozko antolatzeko moduetatik, XXI. mendean gizarte egonkorragoak, bateratuagoak eta demokratikoagoak eraikitzeko? Zer gelditzen da gaur egun kultura horretatik Bizkaian?

Azalpena

Globalizazioak markatutako garai nahasi hauetan, gure erabakitzeko gaitasuna galtzen ari garen sentsazioak burujabetza, nortasuna, demokrazia edo askatasuna bezalako kontzeptu klasikoak birdefinitzeko beharra mahai gainean jartzen ari da.

Egia esanda, XIX. mendera arte nazio piriniarrek eta, bereziki, euskal herriak beren baliabide-iturri nagusiaren jabe ziren, lurraren jabe alegia, "komunalen” edo "herri lurren" bitartez; beren kontuei buruz erabakitzen zuten modu loteslean beren batzarretan –elizateak, Bizkaian–; eta ekarpen pertsonala erabiltzen zuten –auzolana–, diru ekarpenaren ordez, komunitateari beren ekarpena egiterakoan. Modu mugatuan bada ere, gizartea antolatzeko modu horiek, "Zuzenbide Piriniarra" deituko ditugunak, Foruetan agertzen ziren, gutxienez Erdi Arotik aurrera euskal erakundeetan indarrean egon ziren legediak, alegia.

Zer geratzen zaigu berezko eta usadiozko antolaketa horretatik Bizkaian? Nolako harremana du beste euskal eskualdeekin? 2026an 500 urte betetzen ditu “Bizkaiko Foru Berria”k... baina, zer zegoen haren aurretik? Nolakoa izan zen, aurrerantzean, bi ereduen arteko harremana? Azken finean, zer irakaspen eta ekarpen positibo atera ditzakegu gizartea antolatzeko eredu horietatik gure egungo gizarteentzat?

Gaiarekiko lehen hurbilketa gisa, eta gaia agortu gabe, Bizkaian Zuzenbide Piriniarraz geratzen zaiguna hobeto ezagutzen saiatuko gara.

Irakurri gehiago

Helburuak

Bizkaian Zuzenbide Piriniarra, euskal herriaren ohiturazko antolaketa, ezagutarazi, beste leku batzuetan baino indar gutxiago baitu.

Indarrean dauden edo desagertu berriak diren adierazpen batzuk aztertzea.

Adierazpen horiek Euskal Herriko beste eskualde batzuetan dauden horiekin lotzea.

Antolaketa-modu horien eta indarrean dauden edo egon diren lege-esparruen arteko harreman konplexuari buruz hausnartzea, iraganean eta orain ere.

Antolaketa-modu tradizional horietatik, gaurko nahiz etorkizunerako, zer ekarpen positibo atera ditzakegun eztabaidatzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Zuzenbide Piriniarraren adierazpenak gordetzen dituzten herrietako biztanleak. Euskal kulturaren eta etnografiaren ikertzaileak.

Metodologia

Hitzaldiak, parte hartzeko aukera emango duen mahai ingurua, eta jardunaldietako egoitzaz kanpoko bisita gidatua.

Programa

2026-09-11

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

Hizkuntza: gaztelania

  • Iñigo González Ruiz de Larramendi | Nabarralde Fundazioa - Zuzendaria
09:30 - 10:30

“Las anteiglesias en Bizkaia. La junta de Ruzabal.“

Hizkuntza: gaztelania

  • José Ignacio Salazar Arechalde | Santurtziko udala - Santurtziko Udaleko idazkaria (erretiratua)
10:30 - 11:30

“ La explotación del hierro en Bizkaia y la propiedad comunal“

Hizkuntza: gaztelania

  • Rafael Ignacio Uriarte Ayo | EHU - EHUko Historia eta Erakunde Ekonomikoetako Katedraduna (erretiratua)
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Saroiak edo kortak eta mendi komunalen kudeaketa “

Hizkuntza: euskara

Aldibereko itzulpena: gaztelania

  • Malen Lizarraga Olano | EHU - Historia Modernoan Doktorea
17:00 - 20:00

EKIMENA-BISITA GIDATUA / ACTIVIDAD-VISITA GUIADA. Explotación minera tradicional en Encartaciones

2026-09-12

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

Hizkuntza: gaztelania

  • Xabier Renteria Uriarte | Ekonomia eta Enpresa fakultate, EHU - Munduko Ekonomia eta Kudeaketan irakaslea
09:30 - 10:30

“Zuzenbide Piriniarra eta Foruak Euskal Herrian “

Hizkuntza: euskara

  • Xabier Irujo Ametzaga | Nevada unibertsitatea, Reno - Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria
10:30 - 11:30

“Las matxinadas en Euskal Herria (ss. XVI-XIX)“

Hizkuntza: gaztelania

  • Xose Estevez Rodriguez | Deustuko unibertsitatea - Historia Modernoko irakasle erretiratua
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“500 aniversario del Fuero de Bizkaia (1526-2026). Del ayer al futuro“

Hizkuntza: gaztelania

  • Félix Rodrigo Mora | Filosofoa eta idazlea. Batzarren eta jabetza komunalaren ikertzailea.
13:00 - 13:30

Preguntas

13:30 - 13:45

Itxiera

Hizkuntza: gaztelania

  • Iñigo González Ruiz de Larramendi | Nabarralde Fundazioa - Zuzendaria

Zuzendariak

Xabier Renteria Uriarte

EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea. Munduko Ekonomia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Euskal Herria Komunala liburuaren idazlea. Inguruko gaietan herri ekintzailea.

Iñigo González Ruiz de Larramendi

Agurainen eta Lizarrerrian sustraiak dituen, baina Katalunian jaio zen (1974) gasteiztarra. Nabarralde Fundazioko zuzendaria da 2023tik. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Martin Ttipia Kultur Elkartearekin eta Nabarralde Fundazioarekin hainbat argitalpen eta jardunalditan lanean aritu da. Hala nola, "Gasteiz 1200, amaigabeko defentsa" eleberri grafikoan, edo Nabarraldek antolatutako jardunaldietan, Zuzenbide Piriniarra, Pirinioetako Fazeriak edo Iruñeko Erresumaren jatorriari buruzko hitzaldiekin.

Hizlariak

Xose Estevez Rodriguez

- Licenciado en Filosofía y Letras por la Universidad Complutense de Madrid. Doctor en Filosofía y Letras por la Universidad de Deusto. - Desde 1973 y hasta su jubilación ejerció como profesor en la Universidad de Deusto de San Sebastián, así como en Nazaret Fundazioa. - En la Universidad impartió Historia Moderna desde 1973, de Historia Moderna y Contemporánea del País Vasco desde 1993, de Nacionalismos y Regionalismos desde 1995, de Sociedad y Cultura en la España Contemporánea desde 1999 y de Historia de la España Actual también desde 1999. - Ha escrito numerosas publicaciones (https://es.wikipedia.org/wiki/Xos%C3%A9_Est%C3%A9vez) a caballo entre sus dos naciones, Galiza y Euskal Herria. En particular, publicaciones sobre la historia del País Vasco (“Historia del País Vasco (Siglo XVIII)”, 1985. “Historia de Euskal Herria. II. Del hierro al roble”, 1996), con un énfasis especial en los primeros años del nacionalismo vasco y las relaciones entre las naciones gallega, vasca y catalana, en el seno de Galeuzka. - Con Nabarralde ha publicado “Galeuzka-La periferia contra el páramo” (2023), “La Ilustración en Euskal Herria” (2020), “Orígenes del nacionalismo en Euskal Herria” (2025) y “Las matxinadas en Euskal Herria” (2019).

Iñigo González Ruiz de Larramendi

Agurainen eta Lizarrerrian sustraiak dituen, baina Katalunian jaio zen (1974) gasteiztarra. Nabarralde Fundazioko zuzendaria da 2023tik. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Martin Ttipia Kultur Elkartearekin eta Nabarralde Fundazioarekin hainbat argitalpen eta jardunalditan lanean aritu da. Hala nola, "Gasteiz 1200, amaigabeko defentsa" eleberri grafikoan, edo Nabarraldek antolatutako jardunaldietan, Zuzenbide Piriniarra, Pirinioetako Fazeriak edo Iruñeko Erresumaren jatorriari buruzko hitzaldiekin.

Xabier Irujo Ametzaga

University of Nevada, Reno

Xabier Irujo (Caracas, 1967) Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko zuzendaria eta Genozidio Ikerketetako katedraduna da. Liverpooleko Unibertsitateko Manuel Irujo katedrako lehen ikertzaile gonbidatua, irakasle bisitari ibili da Massachusetts Amherst Unibertsitateko W. Douglass zein Boiseko Estatu Unibertsitateko E. Garmendia katedretan. Filologian, historian eta filosofian lizentziatua, doktorea da bai historian, bai filosofian. Hizlari aritutakoa da ia ehun unibertsitate, instituzio nahiz zentro kulturaletan noiz Ameriketan, noiz Europa mailan. Sei argitaletxe akademiko amerikar zein europarren batzorde zientifikoko kide da. Hogei liburutik gora eta artikulu ugari argitaratu ditu. Nazioarteko sari eta aitortzak jaso ditu. Euskal Herriko historia eta politika ditu azterkizun nagusi, beti ere, Genozidio Ikasketen argitan, sarraski fisiko eta kulturaletan sakonduz. Hamabost urte daramatza Gernikako bonbardaketa ikertzen, dokumentazio historikoa bilduz, tartean, Gernikako Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean. Aipatzekoak dira Gernika: Genealogy of a Lie (Sussex, 2019); The Bombing of Gernika (Center for BS Press, 2018); Gernika. 26 de abril de 1937 (Crítica, 2017); Historia jurídica de la lengua vasca (HAEE, 2015).

Malen Lizarraga Olano

Malen Lizarraga Olano (1993, Leitza, Nafarroa). Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) doktorea da Historia Modernoan. Bere ikerketen subjektua Nafarroako burdinolak XV eta XVIII. mendeen artean izan dira. Burdingintzak barne hartzen dituen jardueren unibertsoa ikertzen du; basogintzatik hasi eta meatzaritza, merkataritza, garraio eta abar luze bat osatu arte. Historiaren eta arkeologiaren iturriak uztartuz, iraganeko Mendialdeko Nafarroaren historia osatze bidean ari da, tokiko historia eta ondaretik hasi eta ikuspegi global eta elkarlotua eskuratzeko. Gaur egun, irakaskuntza uztartzen du ikerketarekin. Jimeno Jurio bekaren baitan (2025/26, Arakilgo Udala), Arakil ibarreko herri lurren konfigurazioa eta, bereziki, fazeriena ikertzen dihardu. Ikasketak: -Historia Gradua (EHU) -Irakaslego Masterra (NUP) -Arkeologia Masterra (UGR) -Doktoretza (EHU)

Xabier Renteria Uriarte

EHU

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea. Munduko Ekonomia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Euskal Herria Komunala liburuaren idazlea. Inguruko gaietan herri ekintzailea.

Félix Rodrigo Mora

Félix Rodrigo Mora (Soria, 1951) es un pensador, orador y escritor de formación autodidacta. Tiene más de cuarenta títulos publicados. Sus estudios se centran en la lucha por la libertad con responsabilidad y la visión crítica de las instituciones estatales, tratando temas como la importancia de los bienes comunales y su apropiación por parte del Estado o la revolución bagauda vascona altomedieval. Algunas de sus obras son “La democracia y el triunfo del Estado”, “Derecho consuetudinario y democracia directa” o “Manual para una revolución integral comunal”.

José Ignacio Salazar Arechalde

-Licenciado en Derecho y diplomado en la especialidad jurídico económica por la Universidad de Deusto (1973-1978). -Funcionario por oposición, accedió a los cargos de secretario general en los ayuntamientos de Orduña (1981-1989), Galdakao (1989-1997) y Santurtzi (1997-2021). En el ámbito de la investigación histórica ha desarrollado diversos proyectos, en area jurdidica,area urbanistica y temas diversos.

Rafael Ignacio Uriarte Ayo

Doctor en Historia por la Universidad Autónoma de Barcelona (1985). Catedrático de Historia e Instituciones Económicas de la EHU (1995-2020). Profesor honorífico del Departamento de Políticas Públicas e Historia Económica de la EHU (2021-2023). Actualmente jubilado. La investigación la he desarrollado inicialmente en el ámbito de la economía vasca del Antiguo Régimen, centrándome en la trayectoria de la industria siderúrgica, la minería y la explotación forestal. Con posterioridad, he tratado la temática de la industria forestal resinera española contemporánea y las repoblaciones forestales realizadas en el País Vasco Atlántico durante los siglos XIX y XX. Más recientemente, he investigado sobre el proceso de modernización y expansión de la industria atunera en aguas oceánicas tropicales durante la segunda mitad del s. XX y primeras décadas del XXI.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-09-11 arte
87,00 EUR
74,00 EUR
61,00 EUR
25,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo

Bizkaia