Uda ikastaroa
Zuzendaritza taldearen lidergoa Euskal Eskola Publikoan

Zuzendaritza taldearen lidergoa Euskal Eskola Publikoan

Uzt. 08 - 10. Uzt, 2019 Kod. H13-19

Azalpena

Irakaskuntza publikoaren zuzendaritza taldeek berrikuntza eraginkorraren eragile aktibo bilakatzeko jakinduria zabala dago euskal hezkuntza sisteman. Erabakitze estamentu zein eragile ezberdinetatik helburu honen mesedetan hainbat ekimen arrakastatsu jarri izan dira martxan. Zeresanik ez dago Hezkuntzaren alde apostu egitea, gizartearen aldeko apostua dela eta hein honetan gizarte eta herri apostu estrategikoa bihurtzen dela.

Ikastaro honen bitartez Irakaskuntza Publikoaren begirada Zuzendaritza Talde prestatu eta egonkorrak izateak suposa dezakeen abantailan jarri nahi da. Ikastetxe publikoen gobernantza eraginkorragoa lortzeko ekarpenak guztion artean partekatuko dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Zuzendaritza ikastetxe publikoetan XXI. mendeko bigarren hamarkadaren ateetan.

Zuzendaritza eta lidergoa: Zuzendaritza taldeen lidergo estrategikorako ereduak.

Ikastetxe publikoak kudeatzeko formakuntza, baliabideak eta tresnak. Ezagutzatik praktikara.

Dokumentu ofizialetatik komunitatearen parte hartze eredu emankorretara.

Gobernantza paradigma berriak eta autonomia ereduen eraginkortasuna.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

Programa

2019-07-08

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 09:30

“Ongi etorria eta ikastaroaren helburuen aurkezpena.“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Josu Etxaburu Osa ESADD DANTZERTI ADDGE - Zuzendaria
09:30 - 10:45

“Zuzendaritza ikastetxe publikoetan XXI.mendeko bigarren hamarkadaren ateetan. “

  • maite alonso arana Hezkuntza Saila - Sailburuordea
11:00 - 12:15

“Zuzendaritza eta lidergoa: Zuzendaritza taldeen lidergo estrategikorako ereduak “

  • Iñigo Salaberria Aliaga HEIZE - HEIZEko presidentea
12:15 - 12:30

Atsedena

13:45 - 14:00

Sintesia

2019-07-09

09:00 - 10:15

“Eskola Publikoaren Berrikuntza, gaur, bihar“

  • Xabier Mendizabal Picabea Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar proiektuaren kolaboratzailea
10:15 - 10:30

Atsedena

11:45 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:45

“Praktika onak III: Ebaluazio datuen itsas zabalean arrantzan. Ederra paotxa!! “

  • Iñaki Orbe Onandia IES Unamuno BHI - Zuzendaria
13:45 - 14:00

Sintesia

2019-07-10

09:00 - 10:15

“Dokumentu ofizialetatik komunitatearen partehartze eredu emankorretara. “

  • Irantzu Gallastegui Carballal Aranbizkarra Ikastola - Zuzendaria
10:15 - 10:30

Atsedena

10:30 - 11:15

“Praktika onak IV: Nire eskolatik gure eskolara. “

  • Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe Eskola Ondarroa - Zuzendaria
11:15 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

Mahai ingurua: “Mahai ingurua: Gobernantza paradigma berriak eta autonomia ereduak. “

  • Josu Etxaburu Osa ESADD DANTZERTI ADDGE - Zuzendaria (Moderatzailea)
  • Josebe Azpiri Akarregi Zaldupe Eskola Ondarroa - Zuzendaria
  • Idoia Pujana Uriarte IES Botikazar BHI - Zuzendaria
  • Iñigo Salaberria Aliaga HEIZE - HEIZEko presidentea
  • Irantzu Gallastegui Carballal Aranbizkarra Ikastola - Zuzendaria
12:30 - 13:45

“Visual Thinking: garena eta nahi duguna“

  • Birginia Pozo Gonzalez Berritzegune Nagusia - Aholkularia
  • Estibaliz Garmendia Arrieta Berritzegune Nagusia
13:45 - 14:00

Itxiera

  • Josu Etxaburu Osa ESADD Dantzerti ADDGE - Zuzendaria

Zuzendariak

Josu Etxaburu Osa

IES Elorrio BHI, Irakaslea

JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

Hizlariak

maite alonso arana

Josebe Azpiri Akarregi

Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 3. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.

Irantzu Gallastegui Carballal

Pertsonala: Izena: Irantzu Gallastegui Carballal 1975ean Bilbon jaio arren, 1984ean Gasteizen bizitzen hasia Titulazioa: Pedagogian Lizentziatua (EHU 2003) Irakasle Eskolan Diplomatua (EHU2006) (Heziketa Behar Berezien berezitasunean) Lan ibilbidea: Hasierak, aisialdian eta hizkuntzen irakaskuntzan Eskola munduan lehen pausuak, heziketa behar berezien esparruan, LHn eta DBHn Egun: Aranbizkarra Ikas Komunitatean, musikako lanpostua zanik, zuzendaritza taldeko partaide naiz 2013-2014. ikasturtetik. Aurten lehendabiziz eskolako zuzendari (2018-2019) Eskolaz harago, Sarean elkarteko kidea eta Arabako koordinatzailea 2016-2017. ikasturtetik

Estibaliz Garmendia Arrieta

Xabier Mendizabal Picabea

BIHE

Iñaki Orbe Onandia

Fruizen (Bizkaia) jaioa, 1960/11/09 Ingenieru Tekniko Industriala EHU (Casillan) 15 urte Lanbide Heziketan irakasle (Eleiz Barrutiko Ikastetxean) 19 urte BHI publikoan, Teknologiako irakasle, azkeneko 68urteak Bilboko IES Miguel de Unamunoko zuzendaria.

Birginia Pozo Gonzalez

Hezkuntza Saila, Aholkularia-irakaslea

Feminista, ingeleseko maistra eta psicopedagogian lizentziaduna naiz (orden horretan). Eskolako Publikoan hazi nintzen. 12 urtez Hezkuntza Publikoan (eta publikoaren alde) lanean. Euskal Eskola Publiko inklusibo eta parekide baten alde lan egiten dut egunero (saiatzen naiz behintzat). Momentu honetan Berritzegune Nagusiko Lehen Hezkuntzako aholkularitza lanak egiten ditut. Duela lau bat urte konturatu nintzen #VisualThinker bat nintzela. Pentsamendu bisualak SORMEN plastikoa ekarri dit berriz bizitzara, sormen hura lapurtu zidaten eta! Egunero ikasten dut zeozer.

Idoia Pujana Uriarte

Botikazar BHI

Idoia Pujana Uriarte- Usansolon jaioa 1971ean –Farmazia Fakultatean ikasketak (Gasteiz, EHU) Elikagaien Zientzia eta Teknologia alorrean. – Doktoretza ikasketak Medikuntza Fakultatean (Leioa, EHU)- 2002an Tesia irakurrita- Egonaldian “Institute of Biotechnology” (Helsinki, Finland), “Institut Pateur” (Paris, Frantzia) IBILBIDE PROFESIONALA: - Hogeita bi urte irakaskuntza munduan. Ibilbide honetan, Lanbide Heziketako irakaslea , EHUko Irakasle Elkartua (Medikuntza eta Zientzia Fakultatetan) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - Hamabi urte Botikazar BHIko Zuzendaritza Taldeko kidea (Idazkaria eta Nazioarteko Proiektuen Arduraduna). Azkeneko bi urtetan Botikazar BHIko Zuzendaria.

Iñigo Salaberria Aliaga

Eusko Jaurlaritza

Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Azken urteetan Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurak izan ditu. Egun, EAEko ikastetxe publikoen Sarean eta Heize elkarteetako koordinazio taldeko kidea da berauen presidente gisa. twitter: @isalaberria

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-03-01 arte2019-05-31 arte2019-07-08 arte
0 EUR - -
- 81,00 EUR95,00 EUR
- 48,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 48,00 EUR62,00 EUR
- 48,00 EUR -
- 71,25 EUR -
- 71,25 EUR -
- 71,25 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa