Azken plazak! Pedagogia terapeutikoari buruzko online ikastaroa
Prestakuntza horren bidez, parte-hartzaileek Heziberri Esparru Pedagogikoa ezagutu ahal izatea lortu nahi da, bai eta gure eskolako lankidetza-eredu berriari buruzko gogoeta egin ere, Pedagogia Terapeutikoaren espezialitateko (PT) maisu-maistren kidegorako programazio didaktiko bat diseinatu ahal izateko, ikuspegi inklusibo, kalitatezko eta ekitatibotik, Ikaskuntzaren eta Ikuspegiaren Diseinu Unibertsalean oinarrituta.
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170001 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
XXXVIII Edizioko Memoria - 2019
2020ko Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko epea azaroaren 18an amaituko da
Jada, proposamen ugari jaso ditugu urriaren 9an epea ireki genuenetik eta gure Programa Batzordea ari da proposamenak aztertzen.
Datorren urtean, bereziki honako erronkak izango ditugu:
Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago
Gure misioa da topaketarako gune bilakatzea, gizarteko gai nagusiei buruzko eztabaidarako eta pentsamendu kritikorako gune irekia osatzea unibertsitateko kideen, ikertzaileen, profesionalen eta herritarren parte hartzerako.
Aurtengo edizioan, honako hauek sustatuko ditugu;
Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 8an irekiko dugu
Gure misioa da topaketarako gune bilakatzea, gizarteko gai nagusiei buruzko eztabaidarako eta pentsamendu kritikorako gune irekia osatzea unibertsitateko kideen, ikertzaileen, profesionalen eta herritarren parte hartzerako.
Aurtengo edizioan, honako hauek sustatuko ditugu;
Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko Uda Ikastaroa
Uda Ikastaroak ezagutza gizarteratzeko topagunea dira eta garrantzitsua da gaiak, gertatzen diren tokietan jorratzea, bertako agente guztien arteko gertuko eztabaida gune izateko.
Uda Ikastaroak gizartearen egungo erronken eztabaidarako topagunea dira
Horixe adierazi du Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendariak aurtengo edizioaren balantzearen aurkezpen ekitaldian, eta ez du zalantzarik egin honako hau baieztatzean: “Erreferentzia gara euskal gizartearentzat jakintza transmititu eta partekatzeko orduan”. Agustín Erkiziak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Ikastaroen Batzorde Antolatzaileko lehendakariak aurkezpenean ere parte hartu du.
Teknologia berrien erabilera problematiko eta mendekotasun-sortzaileak beste drogekiko mendekotasuna garatzeko probabilitatea handitzen du
Denok dakigu Internet jendarte ia osoak darabilen erreminta dela egun, eta gazteen artean erabilera ia erabatekoa da. Osasun Ministerioak 2016an egindako ESTUDES inkesta da horren erakusgarri: 14 eta 18 urte bitarteko ikasleen % 99,8k Internet erabili zuen azkeneko 12 hilabeteetan. Teknologia berrien erabilera altuaren eta gehiegizkoaren arteko aldea maiz nahiko lausoa den arren, gehiegizko erabilera izateko arriskua duten pertsonen prebalentzia baxua dela estimatu dute, hau da, % 4-5ekoa.
Gipuzkoaren erresilientzia sortzeko Plan Estrategikoa
Etorkizuna du jomugan, baina “plan estrategikoa ez da etorkizunean zer gertatuko den asmatzeko erreminta bat”, diote planaren sortzaile diren Victoria de Elizagarate eta David García adituek. Metodoa, izan ere, etorkizunari nola helduko zaion aztertzean datza eta izan daitezkeen aldaketak eta joerak baloratzea du helburu, baita egun ditugun babesak kontuan hartzea eta ikusiriko ahultasunak zuzentzea ere.
Lur-zentimetro bat galtzea naturak 800 urtetan mantso-mantso egindako lana hondatzearekin pareka daiteke
Javier Martínez Valderrama Ikerketa Zientifikoen Goren Kontseiluaren (CSIC) baitako Eremu Lehorren Esperimentu Zentroko kide da, eta Miramar Jauregian irailaren 9tik 11ra izango den “¿Son nuestras sociedades sostenibles? Gestión del Agua y Desertificación en un contexto de Cambio Global” ikastaroaren zuzendaria da. Haren aburuz, “basamortutzearen aurkako borrokaren lehentasuna prebentzio-lana da, jada hasitako prozesua arintzeko estrategien gainetik.