Berri guztiak

DSF-en bigarren edizioan planetaren osasun integralari buruzko edukiak landuko dira, iraunkortasunerako 5 erronkaren bidez

Donostia Sustainability Forumen bidez, UPV/EHUko Uda Ikastaroek iraunkortasunaren erronka garatzen dute, eta, horretarako, BBVA Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren (Ihoberen bidez), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuaren eta Donostiako Udalaren laguntza dute.

Aurten, Foroaren edukiak honako arlo hauen ingurukoak izango dira:

Ekosistemak eta baliabide naturalak

Berri guztiak

Ingurumen-hezkuntza eskoletan

"7 saberes para la educación ambiental en la escuela" Ikastaroak interes handia piztu zuen ingurumen hezkuntzan interesa duten pertsonen artean, bai planteamendu berritzailea egiten zuelako, Morinen jakintzak ingurumen hezkuntzarekin lotzean, bai hizlariak ospe handikoak zirelako nazioartean. Ikastaroaren xede ziren ikasleez –2030eko eskolako agendaren proiektuetako koordinatzaileak– gainera, ikastaroak unibertsitatean, enpresan eta ingurumen hezkuntzaren aholkularitzan diharduten pertsonak erakarri zituen, besteak beste.

Berri guztiak

BERRIKAS DEZAGUN

UPV/EHUko Uda Ikastaroek 40 urte beteko dituzte etorkizunari buruzko gogoeta egitera gonbidatuz

BBVA Fundazioaren Bilboko egoitza historikoan, Eva Ferreira UPV/EHUko errektore eta Uda Ikastaroen presidenteak, BBVA Fundazioaren zuzendariak eta Itziar Alkorta  Uda ikastaroen zuzendari akademikoak Uda Ikastaroen 40. edizioa aurkeztu dute. 

Berri guztiak

Urdaibai Biosfera Erreserbako gidari eta interprete homologatuen III. Ikastaroa

Irailaren 6an hasiko da Urdaibai Biosfera Erreserbako gidari eta interprete homologatuen ikastaroaren hirugarren edizioa.
Ondare naturalean eta kulturalean ekintzak eta jarduerak egiten dituzten pertsona, erakunde eta enpresa guztiei zuzenduta dago. Urdaibai Biosfera Erreserbarekin lotutakoak dira lehentasunezkoak, baina ez baztertzaileak.

Informazio gehiago: Ikastaroa

Berri guztiak

2020ko Uda Ikastaroen Memoria

Edizio hau aurreko edizioetan hasitako Uda Ikastaroen eraldaketa digitalari esker egin ahal izan da.

Transformazio hori bultzada handia jaso du, hizlarien zein ikasleen aurrez aurreko parte-hartzea eta online zuzenekoa uztartzen dituzten ikastaro-formatu berriak eskainiz.

Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle, irakasle, ikastaroetako zuzendaritza eta erakunde laguntzaileei emandako laguntzagatik.

Ikusi 2020 memoria

Berri guztiak

Ikasgelan testuak ulertzen lagunduz

Ziurrenik irakurriaren ulermen-arazoak dira irakasleak, oro har, eta hizkuntza-irakasleak, bereziki, gehien kezkatzen dituztenak. "Ez dute irakurtzen dutena ulertzen", "Ez dute baliabiderik ulertzeko zailtasunen aurrean", "Testuak ez badituzte ulertzen edukiak nola ikasiko dituzte..."

Berri guztiak

Turismo jasangarriaren aldeko apustua

Ikastaroaren helburuak:

  • Turismo jasangarriaren aldeko apustua egiteak dakarren negozio-aukera ulertzea.
  • Turismo jasangarriaren eskaria eta merkatua identifikatzea.
  • Turismo jasangarriko negozio-ereduak ezagutzea.
  • Turismo jasangarriko gure negozio-plana garatzen eta zer alderdi bildu behar dituen.
Berri guztiak

Iraultza energetikoa elektrizitatetik pasatzen da

Enrique Monasterio EEEko (Energiaren Euskal Erakundea) Garapen eta Berrikuntzako zuzendariak kontsumitzen dugun energiaren bilakaera errepasatu zuen. 1982an (EEE sortu zen urtea), Euskadin enegiaren % 24 ikatzetik zetorren, % 62 petroliotik eta gasa ia ez zen existitzen (% 0,6). 80ko eta 90eko hamarkadetan gasa izan zen apustua, eta, ondoren, energia berriztagarriak sartu ziren ikatzarekin amaitzeko eta petrolioaren deribatuen mendekotasuna murrizteko. Orain, energia berriztagarria ekoiztea duela 30 urte baino askoz merkeagoa da.

Berri guztiak

Hezkuntza jasangarria

Ikasteko modua eta azterlanari ekiteko ikuspegia funtsezkoa da. Buruz ikasteak ez du ulertzen uzten, ez du ikasten ari denarekin hunkitzen uzten, «ez du edukiaren edertasuna ikusten uzten» Salman Khanen hitzetan, eta berak espero du datozen urteetan ezagutzak ez ezik ikasleen komunikaziorako, lankidetzarako eta enpatiarako gaitasuna ere baloratzeko gai izango garela.

Iraunkortasuneranzko hezkuntza

Berri guztiak

Ez dugu eraldaketa erradikala behar, baina bai gizartearen eraldaketa sistemikoa

1980tik tenperaturaren igoerak fase ezberdinak izan ditu, orain 1.1ºC-an gaude. Hazkundea ez da homogeneoa, poloetan baitago eragin handiena. Tenperaturen igoeraren arrazoi antropogenikoak erregai fosilen erabilerari eta lurraren erabilerari lotuta daude. 2018an atmosferako karbonoaren % 86 erregai fosiletatik zetorren, eta % 14 lurzoruaren erabileraren aldaketetatik. Kantitate horren % 44 atmosferan geratu zen, % 29 landarediak hartu zuen eta % 23 ozeanoak. Atmosferaren CO2-a isurbidearen arabera aldatzen da, hau da, landaretzaren arabera.

Subscribe to