Itsas espezieak poloetara eta ur sakonagoetara doaz
Ozeanoen berotze globalaren ondorioz, arrainak poloetara eta sakonera handiagoetara lekualdatzen ari dira. Kantauri itsasoan Afrikako kostaldeko espezie subtropikalak ikusi dira, baina noizbehinkako kasuak baino ez dira. Klima-aldaketaren eraginpean, Bizkaiko golkoko urak 1,5 eta 3,5 gradu artean berotuko dira mende honen amaieran. Egiaztatu dena da 80ko hamarkadatik gaur egun arte hamarkada bakoitzeko 0,2 gradu igo dela.
Hitz egin gutxiago laguntzaz eta gehiago lankidetzaz
Hala zioen José Ángel Sotillok, Universidad Complutenseko Zuzenbide eta Lankidetzako Unibertsitate Institutuko zuzendariak, «La agenda 2030 y su reflejo en las políticas de cooperación descentralizada. El caso Gipuzkoa Coopera de la Diputación Foral de Gipuzkoa» izeneko UPV/EHUko Uda Ikastaroan.
Beste Ekonomia bat martxan dago: mugak sozialki arduratsuak diren inbertsioetan
Finantza jasangarriek, errentagarritasun ekonomikoaz gain, garapen orekatuagoa (ekonomikoa, soziala eta ingurumenaren aldetik) bilatzen dute; eta horien tipologietako bat sozialki arduratsuak diren inbertsioak dira (gaztelaniazko ISR). Baina, benetan al da arduratsua jasangarritasunaren aterkipean iragartzen den guztia?
Car Sharing, hau da, pertsona talde batek auto bat edo batzuk partekatzea era egituratuan.
Iker Maguregi, Ibilkariko zuzendariak, Euskadiko pertsonen mugikortasunari buruz egindako zenbait azterlanetara jo zuen. Autoaren erabilera % 40ra hurbiltzen ari da; garraio publikoak, berriz, % 15 baino ez du hartzen, eta oinezkoek % 42. Baina garraio motordunen artean autoaren erabilera aztertuko bagenu, % 70era igoko litzateke. Are gehiago, autoen erabilera zabaltzen joan den heinean, horien okupazioa gutxitu egin da.
Auto elektrikoaren oraina eta etorkizuna
Ez da eraikin fisiko bat edo erreferentziazko zentro bat soilik: haren inguruan ekosistema edo polo bat egituratzea da kontua, Gipuzkoako mugikortasun berriaren sektore indartsu bat egituratzeko. Pieza hori funtsezkoa izango da gure etorkizuneko ekonomian, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi dugu. Mubil (Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroa) arduratzen da mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegiratzeko estrategia hedatzeaz. Horregatik, egiten dugun apustua integrala da, mugikortasun berri honek ukitu ditzakeen alor guztiak bere baitan hartzea bilatzen du.
Gizakiak naturarekin duen «harreman toxikoa» jakinarazteko erronka
Munduko Natura Funtsak (WWF) eta NBEk biodibertsitatearen «gainbehera katastrofikoari» buruz azken egunotan argitaratutako txostenen ondorio dramatikoak gogoratuz abiatu du elkarrizketa McGrathek: «Ingurumenaren erronka handiak modu argian komunikatzeko une erabakigarrian gaude, nahiz eta oraintxe bertan mundu osoa beste arazo batzuetan pentsatzen egon».
Donostia Sustainability Forum 2020 plataformaren programazioa aurkeztu dute
UPV/EHUren Uda Ikastaroen edizio askotan aztertu izan dira krisi klimatikoa eta haren ondorioak; BBVA Fundazioarekin bat eginez, zeinak, duela bi hamarkadatik, iraunkortasunean eta, bereziki, biodibertsitatearen kontserbazioan eta klima-aldaketan lan egiteko lehentasunezko erdigune bat du, eta adituen sarea Donostia Sustainability Forumarekin lotuko du.
Uda Ikastaroak Topagune izaten jarraitzen dute COVID-19aren krisialdian
2020ko Edizio bereziaren aurkezpenean aurreratu zen bezala, aurten UPV/EHUko Uda Ikastaroek berrikuntzak ekarri dituzte, eta aurten online zatia eta presentziala konbinatzen dituen eskaintza aurkeztu dute.
Online ikastaroen eskaintzak gora egin du pandemiak sortutako eskariari erantzuteko, batez ere hezkuntzaren eta zahartzearen inguruko gaietan. Ekainean, harrera ona izan duten zuzeneko lehen online ikastaroak hasi ziren, eta uztailean, berriz, ikastaro presentzialak berreskuratu genituen, eta horietan online ere parte hartu ahal izan da.
Udazken-Neguko denboraldia
Ikasturte berri bat hastear dela, naturan ikasteak eskaintzen dituen aukerak azpimarratuko ditugu. Aire libreak ikasteko aukerak eskaintzen ditu, esperimentazioaren, esplorazioaren eta esperientzia zuzenaren bidez.
Genero-indarkeriaren eraginpean egon diren haurrek eta gazteek mesfidantza senti dezakete, baita beldurra ere, eta pertsona heldu batekiko harremana mehatxu gisa bizi dezakete. Animaliekin lagundutako terapiak beldur horiek murrizten lagun dezake. «Aztarna Uzten» programa gure beste Ikastaro batean erakutsiko dugu.
Ihobe eta APIAk biodibertsitate eta natura-ondareari buruzko Ingurumen-komunikazioaren Eskola abiatuko dute UPV/EHUren Uda Ikastaroetan
Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoak eta APIA - Ingurumen Informazioaren Kazetarien Elkarteak “Biodibertsitate eta natura-ondarea komunikatu" izeneko Ingurumen-komunikazioaren Eskola bultzatzen dute Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen baitan.