2018. Edizioaren Uda Ikastaroen balantzea
Aurtengo edizioan hainbat foku izan ditugu.
Alde batetik generoaren gaia izan da aztergai, hainbat ikuspuntutatik landu dena: zinematografikotik (We Mean), literariotik (Ni princesas ni madrastras), politikotik (Demokrazia eta sexua bateragarri?), sanitariotik (Feminizidioa) edo juridikotik (Emakumeak, biktima idealak).
Ikusgarria Begoña Ibarrola!
Begoña Ibarrola idazle eta psikologa-k UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan Miramar Jauregian eskaini zuen Jarduera Irekira jendetza ugari hurbildu zen atzo.
Bigarren areto bat jarri behar izan zen, areto nagusian elkartu ziren 190 pertsonaz gain, beste 100-i streaming bidez hitzaldia jarraitzeko aukera emateko.
Jardueraren izenburua “El papel de la Autoestima y la Asertividad en el Bienestar Personal”.
Grabaketa entzun nahi bazenu…
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 2. Topaketa
Zehazki, HIGA Gasteizko Udaletxeko Gazteria eta Euskara Zerbitzuek bultzatu zuten eta antolatzeko babesle batzuen (EHU-ren Arabako Errektoreordetza eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra), laguntzaileen (Oihaneder Euskararen Etxea) eta Batzorde Akademikoaren (Garabide, Kontseilua, Soziolinguistika Klusterra, Unesco Katedra eta Londreseko SOAS Unibertsitatea) bultzadarekin burutu da, urritik uztailaren amaiera luzatu den antolaketa lan izan zuten.
Posta kodeak kode genetikoa alda dezake
Rafael Cofiñok argi dauka: Testuinguru zehatz batean bizi diren pertsonen osasuneko ezberdintasunak ulertzeko, funtsezko elementu bat faktore sozioekonomikoak eta hezkuntza-faktoreak ulertzea da, eta ez bakarrik norbanako bakoitzaren bizimodua.
We Love Transdisciplinarity- Maite dugu
Transdiziplinatasunaz hitz egiten badugu, teknologia esparrutik eta esparru akademikotik kanpo dauden ezagutzak sartzen ari gara, ikus enpresak edo gizarteko beste sektore batzuk; beraz, beste ezagutza forma eta dimentsio batzuk eransten ditugu. Ezagutza ez datza unibertsitatean bakarrik.
Hain arruntak iruditzen zaizkigun bulegoetako mahaietan dauden ur botilak lehen debekatuta zeuden
Gure organismoak mekanismo ezberdinak ditu bere hidratazioa kontrolatzeko: hipotalamoan sustraitzen den Egarriaren gunearen bidez, giltzurruneko diuresiaren kontrako ADH hormonaren bidez eta endokrinoaren bidez, elektrolitoak (sodioa, kloroa, eta potasioa) kontrolatzen dituen aldosterona hormonarekin. Gure burmuina eta gure giltzurrunak ziurtatzen dira, hain zuzen, gure zelula guztien hidratazioaz.
Euskal ontzien boterea: Deskubritzeke dagoen historia
Xabier Alberdik, kongresuko eta Untzi Museoko zuzendariak, titulu handinahi bat eman zezakeela esaten zigun, ia chauvinista lehen begi-kolpean, baina Mediterraneoko kostaldean, Atlantikoko itsasaldean eta baita Europako zein Amerikako itsasaldean egiten ari garen ikerketekin ikusten dugunak baieztatzen du jada azterlan dokumentalek ur horien itsaso-trafikoan euskal itsasontzien nagusitasunari buruz sumatzen ari zirena.
Emozioen bitartez gurasoak bere seme/alaben alde arrazionalarekin konekta daitezke
0-3 urte arteko fasea erabakigarria da haurraren garapen emozionalean, horregatik haurraren eta bere oinarrizko zaintzaileen arteko harremanek garrantzi handia dute. “Zenbat eta zaintzaile gehiago hobeto, baina batez ere kalitatezkoak izan behar dira”. Atxikimendua enpatia emozionalaren eta gertutasun fisikoaren bitartez lantzen da, haurrari pertsona hori beti edukiko duela transmititzeko helburuarekin, behar duenerako eta behar duen oro: “Atxikimendua emango didan pertsona batengatik ez naizela kezkatu behar baldin badakit, zoriontsu izango naiz”.
Kobazuloen azken erreplikek esperientzia sentsorialagoa eskaintzen dute.
Originalaren erreplika eraikitzearen beharra kobazulo originalak jasandako gehiegizko esplotazioak eragindako degradazioaren ondorio izan zen. Itxi behar izan zuten bere ekosistema aldatu egin zelako eta "gehiegi bisitatzen diren kobazuloen problema guztiak jasan zituelako". Ideia hau irudikatzeko, Miró irakasleak patezko lata baten adibidea jarri zuen: "behin irekita oso azkar degradatzen da. Milaka urtez itxita egon den kobazulo bati gauza bera gertatzen zaio".
Gizarte-ongizatearen iraunkortasuna guztion erronka da
Etorkizuneko gizarte-eredua guztion artean eraiki beharko dugu.Ikastaro honetan erresilientziaren beste eredu batzuk ere entzun ditugu. "Garen lekutik abiatuz, eta klaseko azkarrenetakoak izanik, jasangarri eta bideragarri egitea eta beste estatuetako praktikarik hoberenak erabiltzea".