¿Sabemos lo que comemos?

03.Ira

Kod. B02-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Kontsumitzen ditugun elikagaien segurtasuna eta kaltegabetasuna garrantzi handiko gai bat izan da gizadiaren sorreraz geroztik, eta etengabeko kezka iturri izan da herri, kultura eta zibilizazio guztietan.

Gaur egun gure gizarte eta kultura ingurunean dugun elikadura hainbat jakintza arloren, esperientziaren eta aurrerapen teknologikoren batura da, baita administrazioak elikagai bat segurua dela bermatzeko ezarritako sistemen eta irizpideen, zaintzen eta kontrolen batura ere.

Halere, gaur egungo testuinguruan, non, aldian behin, kontsumitzaileek elikagai alertei buruzko jatorri askotako albisteak jasotzen baitituzte, sentsibilizazio handia dago kontsumitu beharreko elikagaiak osasunerako kaltegarriak izan ez daitezen lortzeko moduaren inguruan. Horrek agerian uzten du erantzun baten beharra, gaur egun garrantzi handia duen gai baten aurrean, alegia: nola lortu elikagaiak kontsumitzaileentzako arriskutsuak ez izatea, are gehiago, elikadurari lotutako erronka nagusiak, batzuetan, haien erabilera edo manipulazio desegokitik eratortzen direnean. Hortik, beraz, elikagaien segurtasunaren inguruan herritarrek bete beharreko zereginari buruzko informazioa transmititzearen garrantzia.

Horretarako, Uda Ikastaro honetan, elikagaien segurtasunari lotuta dauden arriskuen alderdi nagusiak landuko dira, hala nola agintari eskudunek, arauek eta legediak betetzen duten papera, baita herritarrek betetzen dutena ere; izan ere, kontsumitzaileak diren neurrian, erantzukizunaren parte bat ere badute elikagaiak erosten, gordetzen eta manipulatzen dituztenean.

Helburuak

Biztanleei elikagaien segurtasunari lotuta dauden arriskuen berri ematea, eta administrazioek horien kontrolean duten zeregina azaltzea.

Elikagaien gorabehera ohikoenak eta larrienak ezagutzea, baita krisi baten aurrean jarduteko sistemak ere.

Informazioa transmititzeari eta herritarrek elikagaien segurtasunaren arloan betetzen duten zereginari buruzko gogoeta egitea.

Zer jakin behar dute herritarrek elikagai osasuntsuenak hautatzeko unean, eta zer hartu behar da kontuan elikagaiekiko arriskuak minimizatzeko haien esku daudenean.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Dirección de Salud Pública. Departamento de Salud. Gobierno Vasco
  • IRIZAR
  • Ikastaroa
    • Bizitzaren bidaia
    • Elikadura
    • Gizartea
    • Ikastaroak guztientzat
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 03.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu