Testu(inguru) orokorretik harago: itzulpenaz eta espezializazioaz

29.Eka - 30.Eka

Kod. L1-17

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko

Online matrikula

Matrikula inprimakia
bete eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gizarte eleanitz honetan, itzulpengintza ezinbesteko prozesua da komunikazio eraginkorrerako. Bizitzaren arlo guztietan da beharrezkoa: eguneroko zereginetan zein esparru zehatzetan. Esparru zehatz horiek, gainera, gero eta berezituagoak dira, gero eta espezializatuagoak. Bada, ikastaro honetan, testu(inguru) orokorra alde batera utzi, eta euskaraz lan egiten duten hizkuntza-arloko profesionalen zenbait espezializazio-eremu aztertuko ditugu, hainbat ikuspegitatik aztertu ere: aukerak, beharrak, oztopoak eta erronkak; nondik gatozen, non gauden eta nora goazen.

Hauek dira ikastaroan jorratuko ditugun esparruak: kazetaritza, publizitatea, bideo-jokoak, zientzia, interpretazioa, azpidazketa, terminologia berezitua eta esparru espezializatuen hizkuntz kudeaketa. Orotara, hizkuntzen sektorean lan egiten dutenentzako ikuspegi zabala eskainiko da eta, amaitzeko, profesionalen prestakuntzaren eta lan-merkatuaren eskakizunen arteko aldea jorratuko da mahai-inguru batean, etorkizunera begira bete beharreko hutsuneak aztertzeko.

Helburuak

Egungo itzulpen-merkatuaren betebeharren eta itzultzaileen lan-profilaren berri jasotzea.

Hainbat espezializazio-arlori  buruzko ezagutzak sakondu, zabaldu, eta espezializazio-arlo bakoitzean erabiltzen diren itzulpen-estrategiak ezagutzea.

  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Irakasteko ikasten
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
  • 29.Eka - 30.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web
  • PDFa eskuratu