Job offers

Work with us

Kazetari praktikak

Number of jobs Application opened Deadline for submission
1

Job profile:

Postuaren profila:

Helburua: Komunikazio saila laguntzea

Egoitza nagusia Donostiako Miramar Jauregia izango da, baina beste egoitzetara mugitzea eskatu daiteke.

Profila: Kazetaritza Graduko ikaslea. Unibertsitatearekin hitzarmen bat sinatuko da.

Funtzioak:

  • Ikasle, irakasle eta ikastaroen zuzendarien testigantzak jasotzea.
  • Prentsa-sailari laguntzea elkarrizketak egiten, batez ere bideo-formatuan.
  • Bideoak editatzea.
  • Komunikabideetako agerpenak jasotzea azken prentsa-dosierrerako.

Offers:

  • Diziplina anitzeko talde baten parte izatea.
  • Uda ikastaroetako edizio batean parte hartzea, 10.000 partaide baino gehiagorekin eta 1.500 irakasle adituekin.
  • Datak: Ekainetik irailera (datak hautagai bakoitzarekin zehaztuko dira).
  • Lan ordutegia: astelehenetik ostegunetara 8:00tatik 16:30tara, ostiralean 8:00tatik 14:00tara. Arratsaldean jarduera izanez gero, ordutegia aldatu liteke.
  • Laguntza-poltsa: 1000€ egindako 450 orduengatik.