Bertsolarien kantaera eta sormena

24.Abu - 25.Abu

Kod. K7-17

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Online matrikula

Ezin bazenu matrikula online egin, inprimakia honoko estekan jeitsi dezakezu eta epostaz bidali edota bulegoetan aurkeztu: Inprimakia ikusi

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Kantaera bertsoaren garrantzizko osagaia da. Bistakoa da, edo entzumenekoa, kantaera landua dutela goi-mailako hainbat bertsolarik, ekintza komunikatiboan duen eraginaren jakitun. Aldiz, bertso eskoletan oro har, ez da propio lantzen den alderdia. Eskas hori osatzen hasteko lehen urratsa izan daiteke ikastaldi hau. Ainhoa Aizpuruak egungo hainbat goi mailako bertsolariren kantaeren ezaugarriak emango ditu. Itziar Navarrok kantaera denboran zehar nola aldatu den esplikatuko du, eta Maialen Lujanbiok berriz, bera bezalako bertsolari batek doinua eta kantaera nola landu eta garatu dituen kontatuko du.

Ikastaroaren bigarren gaia bertsolarien sormena izango da: ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen isla azalduko du Eñaut Agirrek; hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean zenbatekoa den adieraziko du Oihana Iguaranek; eta azkenik, bertsolarien bizipenak bertsolaria bertsoa kantatzen hastear den une zehatz horretan nolakoa den esplikatuko du Jon Martinek.

Helburuak

Bertsolarien kantaeraren azterketen berri eman nahi dugu. Gaur egungo bertsolariek duten kantaeraren ezaugarrien berri emango dugu batetik. Bestetik, bertsolarien kantaera denboran zehar nola aldatu den erakusten duen ikerketaren berri emango dugu. Eta azkenik, goi-mailako bertsolari baten ahotik kantaera eta doinua bertsolariak nola bizi duen azalduko dugu.

Ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen islaren berri emango dugu batetik. Bigarren urrats batean ikusiko dugu hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean. Eta azkenik, sortzeko unean bertsolarien bizipenak zeintzuk diren jakinaraziko dugu.

  • Ikastaroa
    • Ikastaroak guztientzat
    • Kultura
  • 24.Abu - 25.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web
  • Link
  • Link
  • PDFa eskuratu