Hezkuntza
Zientzia eta Teknologia
Uda ikastaroa
Adimen Artifiziala Hezkuntzan: kezkak eta formakuntza-beharrak

Adimen Artifiziala Hezkuntzan: kezkak eta formakuntza-beharrak

Uzt. 02 - 02. Uzt, 2026 Kod. Z04-26

AA ikasgelan erabiltzea zein zentzutan izan daiteke onuragarria ikasleentzat eta irakasleentzat?
Galdera horri erantzutea garrantzitsua da, bestela, eskura ditugun AA tresnak erabiltzera mugatuko gara helburu pedagogiko argirik gabe.

Azalpena

Adimen Artifizialaren (AA) booma ikasgeletara iritsi da. Azken ikerketek erakutsi dute irakaslegoak AAren etorrerarekin sortzen diren egoerei aurre egiteko zailtasunak dituela, batez ere bi ikuspuntutatik: batetik, ikasleak ezagutza nahikorik gabe AAko aplikazioak erabiltzen ari dira eta irakasleak egoera horiek kudeatu beharrean aurkitzen dira. Bestetik, irakaslegoa bera ez dago nahiko prestatuta AA modu estrategikoan curriculumeko helburuetara egokituz erabiltzeko.

Horren aurrean, erantzun azkarrik ez dagoenez, ikasgelan eman daitezkeen egoera desberdinak planteatuz egingo da lan. Egoera bakoitzak eskatzen duen hausnarketa bideratuko da estrategia posibleak aztertzeko. Horrela, irakasleak bere buruarengan konfiantza irabaztea eta ikasgelan erosoago sentitzea lortu nahi da. Guzti horretan, beharrezkoa da Adimen Artifizialarekiko espiritu kritikoa lantzea, arriskuak identifikatzeko eta erabilera onak bultzatzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak 50 urte bete dituela ospatzeko antolatutako ekintzen parte da Uda Ikastaro hau. Zehazki, ONDARE (ONgizaterako aDimen ArtifizialaRen Ekarpenak) taldearen ekimenetik sortu da. Bertan, EHUko arlo desberdinetako kideak batzen dira AAren ikuspegi sozialaren inguruan lan egiteko. Halaber, Berritzegune Nagusiko Digitalizazioaren eta berrikuntza teknologiko-pedagogikoaren arloko kideen laguntzarekin antolatu da ikastaro hau.

Ikastaroak lau zati izango ditu.

- Lehenengoan, hitzaldi sorta bat izango da. Hasteko, hitzaldi nagusian, AAren etorrerak Hezkuntzan sortu dituen kezkak eta arazoak azalduko dira. Ondoren, hitzaldi motzen bidez, AAren oinarriak, irakasleek dituzten formakutza-beharrak eta etorkizuneko irakasleak jasotzen ari diren formakutza aurkeztuko dira. Horrela, parte hartzaileak testuinguruan kokatuko dira.

- Bigarrengoan, ikasgelan aurrera eramandako kasu erreal batzuk aurkeztuko dira. Bertan, irakasleek gelan AAren erabileraren inguruan izan dituzten esperientziak aurkeztuko dituzte; ikas-egoeretan aurki daitezkeen egoera anitzen adibide izango dira.

- Hirugarrengoan, talde dinamikak erabiliko dira. Arloko espezialistek gidatuta, ikasgelan eman daitezkeen egoera desberdinak planteatuko dira hausnarketarako. Hortik, partehartzaile guztien artean, soluziobideak proposatuko dira. Talde dinamiketan ateratako kezkak eta ondorioak mahai-inguru baten bidez partekatuko dira.

- Laugarrengoan, AA Hezkuntzan erabiltzeko hainbat gomendio eta praktika on aipatuko dira.

Azken ondorioekin, jardunaldiari amaiera emango zaio.

Irakurri gehiago

Helburuak

Adimen Artifizialaren agerpenak hezkuntzan sortutako eragina aztertu eta horren aurrean hausnarketa sustatu.

Ikasleek egiten duten AAren erabileraren inguruko hausnarketa egitea. Beraien ikaskuntza-prozesuan onuragarriak diren erabilera motak identifikatzea eta erabilera kritikoa bultzatzeko estrategiak aztertzea.

Irakaslearen jardunerako lagungarriak izan daitezkeen AAren erabilerak aztertzea. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Programa

2026-07-02

09:00 - 09:30

Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

Hizkuntza: euskara

  • Ana Zelaia Jauregi | Informatika Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea
09:30 - 10:30

“IA y Educación: ¿y ahora qué?“

Hizkuntza: español

  • Carlos Magro Mazo | Asociación Educación Abierta - Lehendakaria / Presidente
10:30 - 11:15

“Adimen Artifizialaren agerpena Derrigorrezko Hezkuntzan“

Hizkuntza: euskara

    Haur eta nerabeen AAren erabilera eta esperientziak EU kids Online 2026 ikerketa europarraren emaitzak

    • Nekane Larrañaga Aizpuru | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea
    • Maialen Garmendia Larrañaga | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea

    Irakasleek hautemandako AAren onurak, mugak eta ikasgelan bere erabilera kritikoa egiteko trebakuntza beharrak

    • Nahia Delgado de Frutos | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea

    Adimen Artifiziala Hezkuntzan modu arduratsuan txertatzeko 10 gako

    • Jon Martin Etxebeste | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea
    11:15 - 11:45

    Atsedena

    11:45 - 12:30

    “Ikasgelan aurrera eramandako esperientziak“

    Hizkuntza: euskara

    • Ane Lizeaga Zabalegi | Berritzegune nagusia - Digitalizazioaren eta berrikuntza teknologiko-pedagogiko arloko aholkularia
    • Javier Echeverria Manterola | TXINGUDI BHI - Irakaslea
    12:30 - 13:30

    Dinamika partehartzailea: “Kasu praktikoak ikasgelan: sortzen diren egoeren aurrean, irakasleak erabil ditzakeen estrategien hausnarketa“

    Hizkuntza: euskara

    • Naiara Aginako Bengoa | Informatika Fakultatea, UPV/EHU - Iraskale eta ikertzailea (Moderatzailea)
    • Ana Zelaia Jauregi | Informatika Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea (Dinamizatzailea)
    • Itziar Irigoien Garbizu | Informatika Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea (Dinamizatzailea)
    • Nekane Larrañaga Aizpuru | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea (Dinamizatzailea)
    • Maialen Garmendia Larrañaga | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea (Dinamizatzailea)
    • Cristina Etxeandia Azpiazu | Berritzegune Nagusia - Digitalizazioaren eta berrikuntza teknologiko-pedagogiko arloko arduraduna (Dinamizatzailea)
    • Ainhoa Juan Goikoetxea | Berritzegune Nagusia - Digitalizazioaren eta berrikuntza teknologiko-pedagogiko arloko aholkularia (Dinamizatzailea)
    15:30 - 16:30

    Mahai ingurua: “Kasu praktikoen bateratzea “

    Hizkuntza: euskara

    • Itziar Irigoien Garbizu | Informatika Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea (Moderatzailea)
    • Nekane Larrañaga Aizpuru | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea
    • Nahia Delgado de Frutos | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea
    • Cristina Etxeandia Azpiazu | Berritzegune Nagusia - Digitalizazioaren eta berrikuntza teknologiko-pedagogiko arloko arduraduna
    • Jon Martin Etxebeste | Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea
    16:30 - 17:00

    “Gomendioak eta praktika onak “

    Hizkuntza: euskara

    • Jon Aristondo Echeberria | Berritzegune Nagusia - Digitalizazioaren eta berrikuntza teknologiko-pedagogiko arloko aholkularia
    17:00 - 17:15

    “Ondorioak eta itxiera“Itxiera

    Hizkuntza: euskara

    • Ana Zelaia Jauregi | Informatika Fakultatea, UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea

    Zuzendariak

    Ana Zelaia Jauregi

    UPV/EHU, Irakaslea

    Informatikan lizentziatua eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 1995etik Informatika Fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala (KZAA) saileko irakaslea da. Fakultateko eta saileko idazkari akademikoa izan da hainbat urtez eta gaur egun Fakultateko Batzarreko eta Berdintasun batzordeko kidea da. Informatikaren oinarri matematikoei buruzko irakasgaietan eta euskarazko ikasmaterialaren sorkuntzan aritzen da eta EHU-Wikipedia proiektuan parte hartzen du, euskarazko Wikipedian teknologiari eta matematikari buruzko artikuluen sorkuntzan eta hobekuntzan ikasleen parte-hartzea bultzatuz. Fakultateko e-makumeak taldeko kidea da (STEM alorrean emakumezkoen presentzia bistaratzeko egitasmoa) eta martxan jarri den ONDARE (Adimen Artifiziala gizartearen onurarako) ekimenean parte hartzen du.

    Nekane Larrañaga Aizpuru

    UPV/EHU

    Soziologian doktorea (Deusto,1995). Gaur egun Soziologia irakaslea UPV/EHUn. Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean 2001tik. Ikertzaile gisa, hainbat ikerketa-proiektu lehiakorretan parte hartu du Europa, Estatua edo EAE mailan. Bere ikerlerroak, identitatea, eleaniztasuna, kultura arteko harremanak, eskola-bizikidetza, haurtzaroa eta nerabezaroa Internet’en eta aro digitaleko hezkuntza dira. 2017tik, EU Kids Online Europako ikerketa-sareko kidea da eta hainbat proiektutan parte hartu du ikerlari gisa: SIC-Spain’eko (Safer Internet Center) Haurtzaroa eta nerabezaroa online eta Hezkuntza aro digitalean. CO:RE proiektuan ere lan egin du, adingabeei buruzko ebidentzia eta ikerketak barne hartzen dituena, baita Remedis proiektuan, alfabetizazio digital eta mediatikoaz ikertzen. Gaur egun, EU Kids Online’eko EUKO-2024 eta EU kids-AI (Artificial Intelligence) ikerketa proiektuetan diardu ikerlari bezala, haur eta nerabeen online esperientziak ikertuz. https://orcid.org/0000-0002-8062-3544 nekane.larranaga@ehu.eus

    Hizlariak

    Naiara Aginako Bengoa

    UPV/EHU

    Naiara Aginako Bengoa Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatu zen (UPV/EHU, 2005) eta Ingeniaritza Informatikoan doktorea da (UPV/EHU, 2017). Gaur egun, irakasle agregatua da Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren arloan (Donostiako Informatika Fakultatea, UPV/EHU). 25 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan hartu du parte, bai autonomia-erkidegoan, bai estatuan, bai Europan ere. Bere ikerketa, batez ere, Adimen Artifizialaren arloan zentratzen da, zehatzago, Datu-Meatzaritza, Ikaskuntza Sakona eta Konputagailu bidezko Ikusmenaren arlo ezberdinetan aplikatzen. Lan horren isla gisa, 20 artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu-aldizkarietan, eta, gaur egun, bi patente ditu Europa mailan. ONDARE, adimen artifiziala gizartearen onurarako, UPV/EHUko Informatika Fakultatean martxan jarri den ekimeneko parte-hartzailea da.

    Jon Aristondo Echeberria

    Informatikan ingeniaria (EHU) da eta Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuetako Unibertsitate Masterra (EHU) dauka. Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra (UNIR) egin zuen. 2010etik irakasle gisa jarduten du, matematika eta IKT arloetan ibilbidea garatuz. Ibilbide horretan, irakasle zein IKT arduradun gisa aritua da, hezkuntza-inguruneetan konpetentzia digitalen garapena sustatuz. 2024tik gaur egunera Berritzeguneko aholkulari gisa dihardu, bereziki adimen artifizialaren eta berrikuntza teknopedagogikoaren arloan, irakasleen konpetentzia digitalen garapenera eta AA hezkuntzan modu eraginkorrean integratzeko ekimenetan.

    Nahia Delgado de Frutos

    Globernance

    Psikodidaktikan (Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoak) Cum Laude Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan, material didaktikoen dineinuaren eta IKT bidez metodologia egokien aplikazioan espezializatu zen. Lehen Hezkuntzan graduatu zen bikaintasunez (UPV/EHU), Ingeleseko aipamenarekin. Halaber, Mondragon Unibertsitatean Hezkuntza Erakundeetako Berrikuntza Didaktiko-Metodologikoko Proiektuen Garapen eta Kudeaketako Master Ofiziala du (Berrimet). Bere ibilbide profesionalari dagokionez, UPV/EHUko Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea da. Gaur egun, Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean irakasle atxikia da, eta Didaktika Orokorra eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakasten ditu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzean. Azken 5 urteetan, Globernance-rekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera lekuko ikaskuntza komunitateak sortzeko ikerketa-proiektuetan aktiboki parte hartu du. Eragin handiko ikerketa-artikuluak argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko aldizkarietan, besteak beste, barne-motibazioa eta errendimendu akademikoa, gaitasun digitala, AAren (Adimen Artifiziala) inguruko jarrerak, sareko haurren sexu-abusuaren arriskua murrizteko estrategiak, bizikidetzarako tre

    Javier Echeverria Manterola

    Musikako goi-mailako irakaslea da klarinetearen espezialitatean (Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa). 1995etik 2008ra, klarinete-irakaslea izan da Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat musika-eskolatan. Lesakako Udal Musika Eskolako zuzendaria izan da 1999tik 2008ra. Hainbat ikastaro egin ditu didaktikari aplikatutako teknologia berriei buruz (Moodle educator certificate, Google certified educator - 1. eta 2. mailak, eta Berritzeguneak eta Prest Gara programak eskainitako beste batzuk). Bigarren Hezkuntzako karrerako funtzionarioa da 2008tik. Iruñeko Iturrama BHIko ikasketa-burua izan da 2010etik 2017ra eta musika irakaslea Irungo Txingudi BHIn 2017tik aurrera. Sare Hezkuntza eta IKTko prestakuntza programen arduraduna izan da 6 urtez Txingudi BHIn. Eta 2023-24ko ikasturtetik aurrera, ikastetxeko hezkuntza-berrikuntzako arduraduna (BeA) da.

    Cristina Etxeandia Azpiazu

    Magisteritza musikalean diplomatua (EHU, 2001) eta Hezkuntza Teknologia eta Konpetentzia Digitaletan Masterduna (Valentziako Universidad Europea, 2025) da. 2002tik musika, ingelesa eta lehen hezkuntzako maistra bezala ikastetxe publiko zein itunpekoetan ibili da. 2009tik IKTetako etengabeko prestakuntzan murgilduta dago. Lehen Hezkuntzako karrera funtzionarioa da 2015etik eta Sare Hezkuntzako hainbat ikastetxeetako IKT arduradun eta dinamizatzailea da. Ildo horretan, hainbat jardunalditan parte hartu du eskoletako esperientziak aurkeztuz. 2021etik Berritzegune Nagusi/HeziLabeko Digitalizazio eta berrikuntza teknopedagogiko aholkularia da, irakasleen konpetentzia digitalen eta teknopedagogiaren gaineko formazio ezberdinak diseinatzen, koordinatzen eta kudeatzen batik bat. 2025etik Digitalizazio eta berrikuntza teknopedagogikoko esparruaren koordinatzailea da.

    Maialen Garmendia Larrañaga

    UPV/EHU

    Zientzia Politiko eta Soziologian Lizentziatua (1988) eta Doktorea (1996) Deustuko Unibertsitatean. Universidad de Deusto. UPV/EHUko Soziologia y Gizarte Langintza Saileko irakaslea 1990az geroztik, Unibertsitateko Irakasle Titularra 2000tik. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanordea (2006-2010). 2010etik Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle, “Haur Hezkuntza” eta “Gizarte Antropologia” graduetan. 2006az geroztik EU Kids Online (Adingabeak sarean) ikerketa sare europarreko espainiar teldeko kidea da, eta 2009tik ikertaldea zuzentzen du (A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman). Net Children Go Mobile (adingabeak eta internet mugikorra) proiektuaren talde espainiarraren zuzendaria (2013 -2015). Hainbat erakunde publikok (Europar Batzordea, MINECO, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU) sustatutako hamalau I+G proiektuetan parte hartu du eta beste horrebeste enpresa zein administraioarekin hotzartutakoetan (UNICEF , Emakunde, Bilbao eta Gasteizko udal

    Itziar Irigoien Garbizu

    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Irakasle agregatua

    Matematikan lizentziaduna (1996) eta Informatikak doktore (2008) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2011 geroztik irakasle agregatua da Informatika Fakultateko Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala Sailean (UPV/EHU). Gaur egun Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa taldeko (RSAIT) kidea da. Taldearen ikerkuntza alor nagusia robotika mugikorra da izan ere robotika mugikorrean aplikatzen baititugu estatistika eta ikasketa automatikoko teknikak, roboten autonomia maila areagotzeko. Horrekin batera, bioinformatika eta biomedikuntzako arazoak ebazteko estatistika metodo berriak garatzea da bere ikerkuntza interes nagusietako bat. Bereziki distantzietan oinarritutako datu-analisiko tekniketan. Journal Citation Report (JCR)-ek indexatutako aldizkaritan argitaratu izan ditu lanak. Bere ikerkuntza arloko konferentzia nabarmenetan parte hartzen du. ONDARE, adimen artifiziala gizartearen onurarako, UPV/EHUko Informatika Fakultatean martxan jarri den ekimeneko parte-hartzailea da.

    Ainhoa Juan Goikoetxea

    Atzerri Hizkuntzako magisteritzan diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta baita Lehen Hezkuntzako zein Haur Hezkuntzako graduatua ere Madrilgo Camilo Jose Cela unibertsitatean. Bere prestakuntza akademikoa EHUn egindako Psikodidaktikako Masterrarekin osatu zuen 2015ean: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak. 2015ean hizlari gisa parte hartu zuen InSEAren Europako kongresuan, Lisboan, eta bertan “Aukera bat denbora prozesuan geldiarazteko” komunikazioa aurkeztu zuen Elkarrikertuz ikerketa taldearen eskutik. Hezkuntza, identitate digitala, haur hezkuntzako irakasleen rola eta berrikuntza pedagogikoa ardatz dituzten argitalpen eta komunikazioetan parte hartu du. 2016tik Haur Hezkuntzako maistra eta Ingeleseko espezialista izan da EAEko ikastetxe publiko desberdinetan. 2021ean Zarauzko Berritzegunean Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkulari gisa jardun zuen, eta 2022tik gaur egun arte digitalizazio eta berrikuntza teknopedagogiko esparruko aholkularia da Berritzegune Nagusian.

    Nekane Larrañaga Aizpuru

    UPV/EHU

    Soziologian doktorea (Deusto,1995). Gaur egun Soziologia irakaslea UPV/EHUn. Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean 2001tik. Ikertzaile gisa, hainbat ikerketa-proiektu lehiakorretan parte hartu du Europa, Estatua edo EAE mailan. Bere ikerlerroak, identitatea, eleaniztasuna, kultura arteko harremanak, eskola-bizikidetza, haurtzaroa eta nerabezaroa Internet’en eta aro digitaleko hezkuntza dira. 2017tik, EU Kids Online Europako ikerketa-sareko kidea da eta hainbat proiektutan parte hartu du ikerlari gisa: SIC-Spain’eko (Safer Internet Center) Haurtzaroa eta nerabezaroa online eta Hezkuntza aro digitalean. CO:RE proiektuan ere lan egin du, adingabeei buruzko ebidentzia eta ikerketak barne hartzen dituena, baita Remedis proiektuan, alfabetizazio digital eta mediatikoaz ikertzen. Gaur egun, EU Kids Online’eko EUKO-2024 eta EU kids-AI (Artificial Intelligence) ikerketa proiektuetan diardu ikerlari bezala, haur eta nerabeen online esperientziak ikertuz. https://orcid.org/0000-0002-8062-3544 nekane.larranaga@ehu.eus

    Ane Lizeaga Zabalegi

    Berritzegune Nagusia - EAEko Hezkuntza Saila Elektronikan ingeniari teknikoa (EHU-UPV, 2008). Bigarren Hezkuntzako masterra (UNIR, 2014). Proiektu elektrikoen diseinuan eta obren jarraipenean arduradun gisa hasi zen lanean. Hezkuntza-munduan 2010. urtean hasi zen, bigarren hezkuntzan eremu zientifiko-teknologikoan eta lanbide heziketan eskolak ematen. Horrez gain, kalitateko arduradun izan da hainbat ikasturtetan. 2018. urtean teknologia arloko irakasle gisa hasi zen eskola publikoan. IKT arduradun izan da bi ikasturtez eta ziberbizikidetza sustatzeko lanetan aritu da. Ildo horretatik, bai eta bizikidetzaren ikuspegitik hainbat jardunalditan parte hartu du. 2023. urtea geroztik, Berritzegune Nagusiko aholkularia da, digitalizazioa eta berrikuntza tekno-pedagogikoko esparruan. Ikasturte honetan, ADI eskolako koordinatzaile aritu da, bereziki. Proiektu horren helburua ikastetxeetan pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika sustatzea izan da. Gainera, matematikarako errefortzu-programetan aritu da (Indartuz 4 programa eta PISA probaren prestaketa).

    Carlos Magro Mazo

    Carlos Magro (Madril, 1969). Asociación Educación Abierta elkarteko lehendakaria da. Profesional independente gisa lan egiten du berrikuntzan, teknologian eta hezkuntza-politiketan. Institución Libre de Enseñanza-ren (ILE) hezkuntza-programa koordinatzen du Madrilen, eta Edtech Congress Barcelona-ko edukien zuzendaria da. Docentes para la Inclusión y la Mejora Educativa-ko (DIME) Cuadernos de Pedagogía-ko aholku batzordeko kidea da eta baita irakasle berritzaileen AulaBlog gunekoa eta Espacios de Educación Superior elkartekoa ere. Instituto Europeo de Diseño-ko (IED España) zuzendari akademikoa izan da, Escuela de Organización Industrial-eko (EOI) berrikuntzako zuzendari eta EOIko komunikazio, marketin eta proiekzio instituzionaleko zuzendari, madrid+d Fundazioko Informazio Zientifikoko Bulegoko zuzendaria eta Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza Saileko Kultura Zientifikoko Programaren arduraduna. Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM), eta Filosofia eta Letretan, Geografia eta Historia adarrean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). Bere azken liburua "IA y Educación. Una relación con costuras ", Tíscar Lararekin batera Trama Editorial-en (2025)

    Jon Martin Etxebeste

    UPV/EHU, Didáctica de la lengua

    Haur Hezkuntzan graduatua da; eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua ere bada. Gainera psikodidaktikako masterra egina du. Une honetan Xabier Leteren lanari buruzko doktoretza tesia egiten dihardu Mikel Laboa Katedrak, EHUk eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako ikerketa kontratu bati esker. Hori baino lehen hainbat hedabidetan aritu da lanean, eta gidoilari izan da ETBko Mihiluze saioan. Komunikazio teknikari lanak egin ditu Ekogunean eta Errenteriako Udalean. Hezkuntza Arautuan bertsolaritza klaseak eman ditu eta zenbait Eskola Libretan kolaboratu du. Seaskan eta Orereta ikastolan Haur Hezkuntzako irakasle izan da

    Ana Zelaia Jauregi

    UPV/EHU, Irakaslea

    Informatikan lizentziatua eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 1995etik Informatika Fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala (KZAA) saileko irakaslea da. Fakultateko eta saileko idazkari akademikoa izan da hainbat urtez eta gaur egun Fakultateko Batzarreko eta Berdintasun batzordeko kidea da. Informatikaren oinarri matematikoei buruzko irakasgaietan eta euskarazko ikasmaterialaren sorkuntzan aritzen da eta EHU-Wikipedia proiektuan parte hartzen du, euskarazko Wikipedian teknologiari eta matematikari buruzko artikuluen sorkuntzan eta hobekuntzan ikasleen parte-hartzea bultzatuz. Fakultateko e-makumeak taldeko kidea da (STEM alorrean emakumezkoen presentzia bistaratzeko egitasmoa) eta martxan jarri den ONDARE (Adimen Artifiziala gizartearen onurarako) ekimenean parte hartzen du.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2026-06-30 arte
    25,00 EUR

    Kokalekua

    UPV/EHUko Informatika Fakultatea

    Manuel de Lardizabal Pasealekua, 1. 20018 Donostia-San Sebastián

    Gipuzkoa

    43.30722170861813,,2.010656916900938

    UPV/EHUko Informatika Fakultatea

    Manuel de Lardizabal Pasealekua, 1. 20018 Donostia-San Sebastián

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza

    9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

    Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.

    Informazio gehiago
    9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

    17 - Helburuak lortzeko aliantza

    Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

    Informazio gehiago
    17 - Helburuak betetzeko aliantzak