Gizartea
Zientzia eta Teknologia
Elikadura
Iraunkortasuna
Doako jarduera
DSF
Uda ikastaroa
Cambio climático, alimentación y gastronomía

Cambio climático, alimentación y gastronomía

Ira. 14 - 15. Ira, 2022 Kod. Z24-22

Azalpena

Klima aldaketa areagotzen duten faktoreen artean, elikadurak eta gastronomiak pisu esanguratsua dute, eta duela gutxi arte pisu hori ez zen bere benetako neurrian baloratzen. Hala ere, datuak oso esanguratsuak dira: CO2 emisioen % 30 eta ur kontsumoaren % 70 lotuta daude elikagaiak ekoizteko sistemekin. Munduan ekoizten diren elikagaien herenak alferrik galtzen dira, eta horrek berotegi efektuko gas emisioen % 8 sortzen ditu. Gipuzkoan, urtean 123.000 tona elikagai galtzen dira; hots, 165 kg pertsona eta urte bakoitzeko. Bestetik, FAOren datuen arabera, munduko 800 milioi pertsonak ez dute modurik dieta oso eta osasungarri batek behar dituen elikagaiak eskuratzeko.

Gainera, berokuntza globala hainbat jardueratan eragiten ari da: hala nola gure elikadura sistemaren oinarria diren nekazaritzan, arrantzan eta abeltzaintzan. Nekazaritzan erabiltzen diren lurren % 52 degradatuta edo oso degradatuta daude, eta urtero 12 milioi hektarea galtzen dira desertifikazioagatik (tasa historikoa 35 aldiz gaindituta). Datu horiek modu egokian baloratzeko, nahikoa da esatea giza dietaren % 80 hiru zerealen mende dagoela (arroza, artoa eta garia) eta zereal horiek ematen digutela behar dugun energiaren % 60.

Garapen Jasangarriaren Helburuetan ezarrita dago munduko biztanleria osoa modu osasungarrian elikatzeko gai izango den ekoizpen sistema jasangarri bat lortu behar dugula, ahalik eta gehien arrazionalizatuz baliabide naturalen kontsumoa eta ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak ezabatuz. Horretarako, aldaketa sakona egin behar da nekazaritza-elikadura sisteman, gai izan nahi badugu 2030ean gosea pairatzen duten 800 milioi pertsona horiek elikatzeko eta, 2050ean, 2.000 pertsona gehiago izango dituen munduko biztanleria osoa elikatzeko.

Uda ikastaro honek gogoeta egin nahi du nola sortu ingurumena errespetatuko duen eta munduko biztanleriaren elikadura premiei erantzungo dien elikagaiak ekoizteko sistema jasangarri bat, elikatzeak esperientzia gastronomiko gogobetegarri bat ere izan behar duela ahaztu gabe.

Irakurri gehiago

Helburuak

Elikadura ekoizpeneko sistemek berokuntza globalean eta klima aldaketan duten inpaktu erreala aztertzea.

Elikagaiak ekoizteko sistema jasangarrietarantz jotzeko bitartekoak, prozesuak eta esperientziak ezagutzea.

Elikaduraren dimentsio soziala aztertzea, ingurumenari eta jasangarritasunari lotuta.

Gogoeta egitea nola egin bateragarri trantsizio ekologikoa eta elikadura sistemen jasangarritasuna balio gastronomikoekin.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Departamento de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas de la Diputación Foral de Gipuzkoa

Zuzendariak

Patxi Arratibel Suquia

Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa

Socio-Director de Signos de Identidad, empresa especializada en consultoría estratégica de comunicación. En el período 2009-2013 Director de Estrategia y Relaciones Externas de EITB; ha representando al grupo de comunicación en el Consejo Asesor del Euskera, el Patronato del Museo de Bellas Artes de Bilbao o Eiken, cluster de del sector audiovisual de Euskadi. Técnico Superior en excedencia del Gobierno Vasco. Ha colaborado con la Diputación Foral de Gipuzkoa en los procesos de información pública del Plan integral de Gestión de Residuos Urbanos (PIGRUG). En los Cursos de Verano de la UPV-EHU ha dirigido “El residuo como recurso” (2014); “Prevención y reciclaje, fuente de riqueza y empleo” (2016) y “Cambio climático y gestión de residuos” (2017). Ha colaborado profesionalmente, entre otros, con el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia, Juntas Generales de Gipuzkoa, Corporación Mondragón, LABEIN, IKUSI, Transportes PESA, Klasikoak, Generalitat Valenciana y Fundación BBVA.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-09-14 arte
0 EUR
Online zuzenean2022-09-14 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak