Hezkuntza
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Didaktika eleaniztunaren inguruko formakuntza dispositibo desberdinak

Didaktika eleaniztunaren inguruko formakuntza dispositibo desberdinak

Uzt. 03 - 03. Uzt, 2026 Kod. H12-26

Azalpena

Mugaz gaindiko Uda Ikastaro honek didaktika eleaniztunaren inguruan garatzen diren formakuntza-dispositibo desberdinak aztertzea eta balioan jartzea du xede.

Interreg POCTEFA AFOMEF-HEZHI proiektuaren baitan kokatzen da. HEZHI proiektuaren helburu nagusia da lurraldeko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, hizkuntza-oztopoak murriztuz eta, horren bidez, mugaz gaindiko lankidetza, mugikortasuna eta gizarte-integrazioa erraztea.

Abiapuntutzat hartzen da hizkuntza-aniztasuna lurraldearen ezaugarri estrukturala dela. Euskara, frantsesa eta gaztelania testuinguru soziolinguistiko, instituzional eta didaktiko oso desberdinetan irakasten dira Euroeskualdean, eta horrek irakasleen formakuntza, praktika pedagogikoak eta ebaluazio-ereduak baldintzatzen ditu. Egoera horrek agerian uzten du didaktika eleaniztunean formakuntza espezifiko, egituratu eta testuinguruetara egokitua eskaintzeko beharra.

Uda Ikastaroak formakuntza-dispositiboen aniztasuna izango du ardatz: hasierako eta etengabeko irakasle-formakuntza, prestakuntza instituzionalak, unibertsitateko ikastaroak, sare profesionalak, eta esperientzia formal zein ez-formaletan oinarritutako dispositiboak. Ikuspegi teorikoak eta praktika errealak uztartuz, ikastaroak didaktika eleaniztuna lantzeko ikuspegi metodologikoak, tresnak eta estrategiak aurkeztuko ditu, bereziki ahozkoaren didaktika, didaktika integratua eta ebaluazio-praktikak ardatz hartuta.

Uda Ikastaroa hiru mahai-ingururen inguruan egituratzen da, didaktika eleaniztunaren funtsezko arloetan garatutako formakuntza-dispositibo desberdinak aztertzeko. Lehen mahai-inguruan, ahozkoaren didaktika eta haren dimentsio soziolinguistikoa landuko dira, irakasleen hasierako eta etengabeko formakuntzan ahozko gaitasuna garatzeko erabiltzen diren ikuspegiak, tresnak eta estrategiak aztertuz. Bigarren mahai-inguruak didaktika integratua izango du ardatz, arlo ez-linguistikoen bidez hizkuntzak irakasteko irakasleen formakuntza-ereduak eta prestakuntza-dispositiboak aztertuz. Azkenik, hirugarren mahai-inguruan hezkuntza eleaniztuneko ebaluazio-praktikak jorratuko dira, ebaluazio-irizpideak, tresnak eta horien inguruko formakuntza-ereduak aztertuz, hizkuntza-gaitasunak eta eduki akademikoak modu koherentean uztartzeko. Arratsaldeko saioan, irakasleei zuzendutako tailer praktiko bat eskainiko da, didaktika eleaniztuna ikasgelan aplikatzeko dispositibo pedagogiko zehatzak lantzeko. Goizeko mahai-inguruetan aurkeztutako ikuspegiak oinarri hartuta, parte-hartzaileek ahozkoaren didaktika, didaktika integratua eta ebaluazioa uztartzen dituzten jarduera eta sekuentzia didaktikoak diseinatuko dituzte. Tailerrak esperientzia-trukea eta hausnarketa kolektiboa sustatuko ditu, irakasleek beren testuinguru profesionalean zuzenean aplikatzeko moduko tresnak eta estrategiak eskuratzea helburu.

Helburua lurraldeko eragileen arteko elkarrizketa sustatzea eta esperientzia transferigarriak identifikatzea da, hezkuntza-espazio eleaniztun koherenteago baten eraikuntzan laguntzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Hezkuntza eleaniztuneko modelo nagusiak ezagutzea: lurraldean indarrean diren ereduak eta esperientziak aurkeztea, haien oinarri teorikoak, antolaketa-ereduak eta testuinguru soziolinguistikoak kontuan hartuta.

Hezkuntza eleaniztunari buruzko formazioa eskaintzea: Irakaskuntza-praktikan erabilgarriak diren ikuspegi eta tresnak eskaintzea, bereziki ahozkoaren didaktika, hizkuntzaren eta gizarte-testuinguruaren arteko harremana, didaktika integratua, eta ebaluazio-praktika eleaniztunak.

    Eragileen arteko elkarrizketa eta sare-lana sustatzea: Unibertsitatea, administrazio publikoa eta hezkuntza-eragileak harremanetan jarriz, esperientzien trukea eta etorkizuneko lankidetza bultzatzea.

    Irakurri gehiago

    Jarduera nori zuzenduta

    • Publiko orokorra
    • Unibertsitateko ikaslea
    • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
    • Irakasleak
    • Profesionalak

    Lankidetza

    • Euroeskualdea

    Zuzendariak

    Marie Heguy-Urain

    Eurorregion Nueva-Aquitania Euskadi Navarra

    Hizlariak

    Agurtzane Azpeitia Eizaguirre

    Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko kidea da Mondragon Unibertsitatean. 1996an, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua, 2010ean, doktore tesia aurkeztu zuen. Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura departamentuan egiten du lan irakasle-ikertzaile honek. Hizkuntzaren didaktika du irakasgai Haur eta Lehen hezkuntzako graduetan eta Practicum-etan. Esteka honetan ikus daitezke argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta parte hartu dituen ikerketak. https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/berrikuntza-hezkuntzan/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/ikertzaile/agurtzane-azpeitia-eizaguirre

    Ana Mª Cerdán Remón

    Trinidad Ceresuela Palomeque

    Leire Diaz de Gereñu Lasaga

    Euskal Herriko Unibertsitatea

    EHU Unibertsitateko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakaslea da. Ahozko hizkuntzaren azterketa linguistiko-diskurtsiboan eta euskararen didaktikan ikerlari jardun du hainbat ikerketa proiektuetan. Irakasleen formakuntzan ere jardundakoa, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kide da. 2004. urtetik Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle. Doktoretza ikasturteak Bretainiako Rennes 2-Haute Bretagne unibertsitatean egin zituen (1998-2000).Ikerketa egonaldia Suitzako Faculté de psychologie et des Sciences de l'Education Genevako Unibertsitatean (2006-2007) egina du. 2016an Euskal Herriko Unibertsitateko Doktore titulua eskuratu du. Tesiaren izenburua: "Jendaurreko konta-saioa: gertakari sozio-diskurtsiboa eta testu-genero berezitua".

    Maialen Egileor

    Roxane Gagnon

    Amaia Lersundi

    Mondragon Unibertsitatea - HUHEZI

    Ibon Manterola Garate

    UPV/EHU

    Claude Martinez

    Yolanda Olasagarre

    EIBZ

    Soziologia eta Zientzia Politikoetan Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1989). Hizkuntza-Plangintza Graduondoko Unibertsitate-Diplomatua (EHU, 1994). “Adimen gaitasun handiko ikasleen diagnostikoan eta heziketan” Unibertsitate-aditu titulua (UNED, 2011). 2006an hasi nintzen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Departamentua) jarduneko irakasleen prestatzaile gisa zenbait formazio sortu eta ematen. Batez ere, honako arlotan aritzen naiz: ikasleen ahozko komunikazio gaitasunean, ikasleen hizkuntzarekiko motibazioan eta adimen gaitasun handiko ikasleen arretan. Prestakuntzaz gain irakasleei baliabideak eta laguntza eskaini behar zaiela sinetsita nago eta horregatik sortu ditugu Ahozko hizkuntza irakastea webgunea eta Motibazioa Sustatzeko Baliabideak bloga. Eta arlo horiek ikerketarekin lotzea beharrezkoa dela pentsatuta DBHko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku-hartzea burutu genuen 2016an. Adimen gaitasun handikoen gaiarekin lotuta blog pertsonala.

    Arantza Ozaeta Elorza

    Mondragon Unibertsitatea - HUHEZI

    Gabrielle Saint-Jean

    Verónica Sánchez Abchi

    Egoitz Urrutikoetxea

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2026-07-03 arte
    0 EUR
    Online zuzenean2026-07-03 arte
    0 EUR

    Kokalekua

    Cité des Arts. Baiona

    3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

    Akitania

    43.48053049069504,-1.4888416967827416

    Cité des Arts. Baiona

    3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

    Akitania