
EGABeko Memoria Soziekonomikoa 2024
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak urtero egiten duen Memoria Sozioekonomikoaren edukia ezagutaraztera bideratuta dago topaketa, eta etorkizun hurbilean eta ondorengoan eragin garrantzitsua duten esparruei buruz hausnartuko da.
Azalpena
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak urtero egiten duen Memoria Sozioekonomikoaren edukia ezagutaraztera bideratuta dago topaketa. Bertan, Kontseilua osatzen duten erakunde sindikalek, enpresarialek eta gizarte zibileko beste erakunde batzuek EAEko egoera sozioekonomikoari buruz duten ikuspegia azaltzen da.
Aldi berean, etorkizun hurbilean eta ondorengoan eragin garrantzitsua duten esparruei buruz hausnartu nahi da.
.
Helburuak
Memoria sozioekonomikoa hedatzea, eta, aldi berean, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lana hedatzea. Labur esanda, EGABek gizartearekin elkartzeko guneak zabaltzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Zuzendariak

Javier Muñecas Herreras
EGAB
Gaur egun, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko (EGAB) presidentea da. Aurretik, 5 urtez, 2004tik 2010era, erakundeko idazkari nagusia izan zen. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena ASLE enpresa-elkartean egin du, Euskadiko Lan Sozietateen eta Enpresa Partaidetuen ordezkari den enpresa-elkartea baita. ASLEn, batik bat, arlo juridikoaren koordinazio-funtzioa garatu du, eta, horren bidez, lan-sozietate ugari sortzea bultzatu du, bai ekintzailetza kolektiboko prozesuen ondorioz, bai enpresak birmoldatzeko edo transmititzeko prozesuen ondorioz. Bestalde, bere sorreratik EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sarea/Red Vasca de Economía Social elkartearen Zuzendaritza Batzordeko idazkaria eta diruzaina izan da. LABORPAR Espainiako Lan Sozietateen eta Enpresa Partaidetuen Enpresa Federazioaren Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da, eta bertatik lan-sozietatearekin lotutako hainbat lege-erreformatan parte hartu du. Halaber, Gizarte Ekonomiaren arloko hainbat ikerketa-proiektu koordinatu ditu.
Hizlariak

Maria Luisa Arriola Nieto
Directora Gerente BIC Gipuzkoa
Geografian eta Historian lizentziatua Salamancako Unibertsitatean, Pertsonen Zuzendaritzan Masterra UPV/EHUn eta PDG – IESE. Bere ibilbide profesionala enpresentzako zerbitzu profesionalen eremuan garatu du, produktibitatea hobetzeko zerbitzu aurreratuetan eta prozesuen berringeniaritzan espezializatuz MCC, CAF, Quirón Klinika, Grupo Salvesen, Talgo, Caser, ABB Niessen bezalako enpresetan. BIC Gipuzkoa Berrilan enpresa garapen eta ekimen ekintzailerako zentroko zuzendari kudeatzailea 1998tik, ANCES sarearen zentroa, enpresa teknologiko eta berritzaile berrien merkaturatzea lagunduz. Irakasle gonbidatua da, halaber, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko eta Deustuko Unibertsitateko MBA-EMBAko Erakunde eta Esku-hartze Psikosozialeko Psikologia Masterrean, eta hainbat hitzaldi eman ditu ekintzailetza eta intraekintzailetza estrategiari buruz, Espainiako zein nazioarteko ikastetxe, instituzio eta erakundeetan. Gipuzkoako Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak (ASPEGI) «2021eko Gipuzkoako Zuzendari Onena» izendatu zuen, eta Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteko presidente ere bada.

Jon Barrutia Guenaga
UPV/EHU
EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa da. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kontseilukidea eta bertako Memoria Sozioekonomikoaren Batzordeburua ere bada. Doktorea eta Enpresa Ekonomiako katedraduna da, eta hainbat ardura izan ditu unibertsitatetik kanpo: Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, DIPC (Donostia international Physics Center), Robotiker, Gaiker, Labein, Tekniker eta Inasmet erakundeetako patronatuetako kidea. Unibertsitatearen barruan, UPV/EHUko Ekonomia Gaietarako errektoreordea, Enpresari Aplikatutako Ekonomia Institutuko idazkaria, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanordea, Euskoikerren patronatuko kidea eta Finantza Ekonomia saileko zuzendaria izan da. Ikerketaren esparruan, bere lan-eremuak berrikuntzan (eta, zehazki, jakintzaren transferentzian Zientziatik), Gizarte Berrikuntzan, Zuzendaritza Prestakuntzan eta Goi Mailako Hezkuntzako Espazioen diseinuetan oinarritzen dira. 70 artikulutik gora argitaratu dira, kapituluak eta liburuak.

Arantxa Elizondo Lopetegui
Universidad del País Vasco
Arantxa Elizondo Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakasle titularra da. Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Masterra: berdintasuneko agenteak (2000-2023) eta International Election Observation and Electoral Assistance Graduondokoaren (2013-2015) sortzailea eta zuzendarikidea. AECPA Politika eta Administrazio Zientziaren Espainiako Elkarteko presidentea (2017-2022). Eusko Legebiltzarrak Autonomia Estatutuaren proposamen artikulatu bat egiteko izendatutako batzordeko kidea (2018-2019), Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia (2009-2012). Bere ikerketa- eta argitalpen-ildo nagusiak honako eremu hauetan kokatzen dira: azterlan feministak, genero-azterlanak, berdintasun-politikak, emakumeen partaidetza eta ordezkaritza politikoa, generoarekiko sentikorrak diren parlamentuak, unibertsitateko berdintasun-politikak, etab.

Joseba Madariaga Ibarra
Universidad Deusto
Ekonomia Zientzietan doktorea (Deustuko Unibertsitatea) eta Kudeaketa Aurreratuko (MEGA) eta Ekonomia Aplikatuko Masterra. Finantza eta Ekonomia Sailako katedraduna da Deusto Business Schoolen. Bertan, Unibertsitate Masterra zuzentzen du, eta Makroekonomia, Estatistika eta Finantzak irakasten ditu gradu, graduondo eta doktoretzan. 2004az geroztik, Laboal Kutxa Ikerketen Saila zuzendari eta koordinatzailea da, eta Espainiako, Euskadiko eta Nafarroako ekonomiaren koiuntura-, egitura- eta sektore-analisiak egiten ditu. Bere ikerketak balorazio-ereduetan, merkatuen eraginkortasunean, balio-sorkuntzan eta nazioarteko dibertsifikazioan oinarritzen dira. Hamar liburu eta hogeita hamar artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, doktore-tesiak zuzendu ditu eta maiz parte hartzen du hedabide eta foro espezializatuetan. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kidea (2019), UNICEF Euskadi eta Espainiako presidentea eta patronoa (2024). AI Worldwide Leadership elkartearen sortzailea (2023)

Arantza Ugidos Olazabal
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Arantza Ugidos Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultateko unibertsitateko irakasle titularra da. State University of New York at Stony Brook-en (AEB) Ekonomian doktoratu zen. Bere espezializazio-eremuen artean, Lan Ekonomia nabarmentzen da. Bere ikerketa-ildo nagusiak gai hauei buruzkoak izan dira: generoa, langabezia, hezkuntzatik lan-merkaturako trantsizioa, hezkuntza, ugalkortasuna, ongizate subjektiboa, denboraren erabilera eta kulturaren ekonomia. Estatuko eta nazioarteko aldizkari entzutetsuetan argitaratu du: Applied Economics, Economica, Journal of Happiness Studies, Journal of Population Economics, Oxford Bulletin of Economics and Statistics, Review of Economics and Statistics eta Social Indicators Research. Ikerketa- eta irakaskuntza-egonaldiak egin ditu Économie d 'Orléans-en (LÉO, Université d' Orléans, Frantzia) eta Center for Time Use Research-en (Oxfordeko Unibertsitatea, Erresuma Batua). Kalitateko dekanordea eta Praktiketako eta Enpresarekiko Harremanetako dekanordea izan da.
James Wilson
James Wilson Orkestrako (Lehiakortasunerako Euskal Institutua) zuzendari nagusia da eta Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-eko irakaslea. Birminghameko Unibertsitatean (Erresuma Batua) ekonomian doktore da, eta lehiakortasuna eta lurralde-ongizatea eta horiek sustatzeko politikak aztertzen ditu. Eragin handiko aldizkari akademikoetan luze eta zabal argitaratu du Jamesek, eta bere argitalpenetarako 3.000 zitazio inguru ditu. Orkestran eman duen denboran, nazioarteko hainbat ikerketa-proiektu gidatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat stakeholder-ekin lankidetzan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasun Txostenaren argitaratzailea izan da 2020tik. Besteak beste, Regional Studies Association, MOC Network eta TCI Network erakundeetako bazkide aktiboa da, eta aldizka estatuetako eta eskualdeetako gobernuek gonbidatzen dute txostengile/aholkulari aditu gisa Europako Batzordera edo ELGA bezalako erakundeetara.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-09-10 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa