Gizartea
Ekonomia eta Enpresa
Iraunkortasuna
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Europa, eraldatzen ari den mundu baten aurrean: demokrazia, erakundeak eta herritarrak

Europa, eraldatzen ari den mundu baten aurrean: demokrazia, erakundeak eta herritarrak

Ira. 04 - 04. Ira, 2026 Kod. G18-26

Azalpena

Nazioarteko sistema eraldaketa sakoneko aro batean dago, eta eraldaketa horren ezaugarriak dira lehia geopolitiko handiagoa, aliantza estrategikoen birkonfigurazioa eta arrisku global berrien agerpena. Europako eta munduko gatazka belikoak, potentzia handien arteko lehia, trantsizio teknologiko eta energetikoak, baita klima-aldaketaren ondoriozko erronkak ere… horiek guztiak nazioarteko ordenaren oreka birdefinitzen ari dira.

Testuinguru honetan, Europar Batasunak bi erronka ditu aurrean: batetik, ekintzarako gaitasuna eta autonomia estrategikoa indartu behar ditu, gero eta konplexuagoa eta zalantzagarriagoa den ingurune geopolitikoari erantzuteko, eta, bestetik, bere proiektu politikoaren muina eta funtsa osatzen duten balio demokratikoak babestu eta indartu behar ditu.

Aldaketa globalek erantzun bat eskatzen diote Europako gobernantzaren etorkizunari, gai hauetan: norabide estrategikoa berritzea, herritarren kultura politiko demokratikoa indartzea, eta datozen urteei begira erakundeak sendotzea. Ikastaro honen proposamena da erronka horiek diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertzea. Horretarako, nazioarteko testuinguruan gertatzen ari diren eraldaketei eta Europan artikulatzen ari diren erantzun instituzional eta sozialei helduko diegu; Europako testuinguruari jarraikiz, aztertuko dugu nola heldu gobernantza demokratikoaren erronkari, Gipuzkoako lurraldearen ikuspegitik.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikastaroaren helburua da gune bat eskaintzea, hausnartzeko eta eztabaidatzeko, testuinguru geopolitiko berriak Europar Batasunari eta gure inguruneari planteatzen dizkien erronken inguruan, demokraziaren defentsaren eta gobernantza demokratikoaren ikuspegitik.

Hauek dira helburu nagusiak:

 

Aztertzea zer eraldaketa dituen nazioarteko ordenak eta nola eragiten duten Europan.

Ulertzea Europako demokraziek dituzten erronkak, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean.

Aztertzea Europar Batasuneko erakundeek aldaketa horien aurrean emandako erantzunak.

Hausnartzea herritarren zereginari buruz Europako proiektuaren legitimitate demokratikoaren barruan.

Ezagutzea zer erronka dituen Gipuzkoako gobernantza demokratikoak testuinguru horretan, eta zer ikuspegi duten herritarrek egoera horri buruz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Gipuzkoako Foru  Aldundia

Programa

2026-09-04

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 09:30

“Inauguración Institucional“

Hizkuntza: euskara

  • Juana Goizueta Vértiz | EHU - Gipuzkoako Errektoreordea / Vicerrectora de Gipuzkoa
  • Eider Mendoza Larrañaga | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputatu nagusia / Diputada general
  • Iosu Arraiz Aramburu | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Estrategia zuzendaria / Director de Estrategia
 

“Eraldatzen ari den mundu bat: testuinguru geopolitiko berria ulertzeko gakoak / Un mundo en transformación: claves para entender el nuevo contexto geopolítico“

Hizkuntza: gaztelania

  • Jorge Tamames | Elkano Errege Institutua / Real Instituto Elcano - Elkano Errege Institutuko ikertzailea / Investigador del Real Instituto Elcano
 

“Demokrazia ziurgabetasun garaietan: Europarentzako erronkak testuinguru geopolitiko berrian / Democracia en tiempos de incertidumbre: retos para Europa en el nuevo contexto geopolític“

Hizkuntza: gaztelania

  • Silvio Waisbord | George Washington Unibertsitatea / Universidad de George Washington - Irakasle titularra / Profesor titular
 

Kafe atsedena

 

Mahai ingurua: “Europa testuinguru geopolitiko berriaren aurrean: erakundeak, herritarrak eta legitimitate demokratikoa / Europa ante el nuevo contexto geopolítico: instituciones, ciudadanía y legitimidad democrática“

  • Geert Bouckaert | Lovainako Unibertsitatea / Universidad de Lovaina - Irakasle titularra / Profesor titularHizkuntza: ingelesa
  • Paloma Piqueiras Conlledo | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea / Universidad Complutense de Madrid - Irakasle laguntzaile doktorea / Profesora ayudante doctorHizkuntza: gaztelania
  • Katarina Staronova | Bratislavako Comenius Unibertsitatea / Universidad Comenius de Bratislava - Politika Publikoen Institutuko irakasle elkartua / Profesora asociada en el Instituto de Políticas PúblicasHizkuntza: ingelesa
 

Mahai ingurua: “Erronka demokratikoa Gipuzkoan: lankidetzazko gobernantza eta herritarren jarrera erakundeekiko / El reto democrático en Gipuzkoa: la gobernanza colaborativa y la actitud de la ciudadanía respecto a las instituciones“

Hizkuntza: gaztelania

  • María José Canel | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea / Universidad Complutense de Madrid - Komunikazio Politikoko katedraduna / Catedrática de Comunicación Política
  • Igor Ahedo Gurrutxaga | EHU - Irakasle titularra / Profesor titular
  • Xabier Barandiaran Irastorza | Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto - Irakasle titularra / Profesor titular
  • Andoni Eizagirre Eizagirre | Mondragon Unibertsitatea / Universidad de Mondragon - Irakasle titularra / Profesor titular
  • Naiara Goia Imaz | Arantzazulab - Zuzendaria / Directora
13:50 - 14:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako lankidetzazko gobernantzako prozesuei egindako ekarpenagatik Geert Bouckaert irakasleari egindako aitortza instituzionala / Reconocimiento institucional al profesor Geert Bouckaert por su contribución a los procesos de gobernanza colaborativa desarrollados por la Diputación Foral de Gipuzkoa

Zuzendariak

Iosu Arraiz Aramburu

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia Kargua: Estrategia zuzendari nagusia (2025-gaur egun). Ikasketak: Ingeniaritza Zibileko Gradua (UPV/EHU); Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzan Masterreko ikasketak (Universidad de Cantabria); Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu ikasketak (MU). Ibilbide profesional eta politikoa: Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia (2023-2025). Hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotzi arduraduna, Elgoibar (2015-2023). Debabarrena Mankomunitateko presidentea (2019-2023). Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteordea (2019-2023).

Hizlariak

Igor Ahedo Gurrutxaga

EHU Partehartuz

Zientzia Politikoetan doktorea eta EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea naiz. Parte Hartuz taldeko ikertzaile nagusia eta EHUko Gizartea, Politika eta Kultura Doktoretza Program. arduraduna naiz. EHUguneko zuzendaria naiz, Harreman Instituzionaletarako Errektoreordetzako gizarte zibilarekin lenkidetzarako zuzendaritzan. Genero irakaskuntzako formatzailea naiz G9an eta EHUko Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuan. Nire ikerketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Elaboración de los nuevos criterios de evaluación de la activ. docente en base al real decreto 678/2023“ (Aneca, 2024); “Activando la agencia del alumnado univ. en la gestión de las desigualdades de género en Gipuzkoa” (GipuzkoakoAldundia, 2023); “Investigación Acción educativa para desvelar y gestionar cooperativamente las desigualdades de género” (Emakunde, 2022); “Nodos y retos de la reforma de la Ley de Univer. : un proceso participativo” (Ministerio de Universidades, 2021). 60 art. idatzi ditut, horietatik 20 Scopus eta WOSen indexatuak, 14 liburu eta 24 liburu-kapitulu. Prisma Social-en partehartzeari eta ikerketa-ekintzari buruzko monografiko bat koordinatu dut, eta berrikuntza demokratikoari buruzko beste bat Oñate Sociolegal Series-en.

Iosu Arraiz Aramburu

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia Kargua: Estrategia zuzendari nagusia (2025-gaur egun). Ikasketak: Ingeniaritza Zibileko Gradua (UPV/EHU); Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzan Masterreko ikasketak (Universidad de Cantabria); Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu ikasketak (MU). Ibilbide profesional eta politikoa: Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia (2023-2025). Hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotzi arduraduna, Elgoibar (2015-2023). Debabarrena Mankomunitateko presidentea (2019-2023). Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteordea (2019-2023).

Xabier Barandiaran Irastorza

Universidad de Deusto, Profesor

Xabier Barandiaran Irastorza Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da, eta Soziologian doktorea Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Saileko irakasle titularra da, eta Donostiako campusean irakasle KOMUNIKAZIOA eta GIZARTE LANA graduetan. Honako irakasgai hauek ematen ditu: Komunikazio Instituzionala eta Korporatiboa eta Enpresa-komunikazioaren Kudeaketa Estrategikoa, Komunikazio Graduan; Soziologia euskaraz eta gaztelaniaz, Gizarte Lanaren graduan. Haren argitalpenek demokrazia, berrikuntza politiko eta publikoa, lankidetzazko gobernantza eta kapital soziala dituzte ardatz nagusi. Eusko Jaurlaritzak A talde gisa onartutako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazioko ikerketa-taldeko kidea da. Ikerketa-artikulu ugari argitaratu ditu nazioartean aitortutako aldizkarietan, bai eta hainbat liburu ere. Bizirik du ikerketa-seiurtekoa. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko kabinete-burua (2005-2007), Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabinete-burua (2007-2011/2015-2019) eta Gipuzkoako diputatu nagusiaren aholkularia (2019-2023) izan zen. Egun Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.

Geert Bouckaert

Lovainako Unibertsitateko (Lovaina, Belgika) Gobernantza Publikoko Institutuko irakaslea da. University College London Institute for Innovation and Public Purpose unibertsitateko ohorezko irakaslea da, eta irakasle bisitaria Potsdamgo Unibertsitatean.

Andoni Eizagirre Eizagirre

Mondragon Unibertsitatea, Irakasle Titularra

Mondragon Unibertsitatea, Irakasle Titularra Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Filosofian Doktorea. Gaur egunean “Herrigintzaren Berrikuntzan” egitasmoaren zuzendaria. Bere argitalpen batzuk hemen daude ikusgai: https://www.researchgate.net/profile/Andoni-Eizagirre

Naiara Goia Imaz

Arantzazulab

Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, Berrikuntza eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.

Juana Goizueta Vértiz

UPV/EHU. Latinoamerikako graduondoko sarearen zuzendaritza

Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta UPV/EHUko Zuzenbidean doktorea (2006). UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle agregatua 1994tik. Zuzenbide Publikoko Institutoko (Bartzelonako Unibertsitateko Ikerkuntzarako Zentro Berezia) kidea; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etika Batzordearen eta zuzenbide konstituzionaleko irakasleen batzorde zuzendaritzaren kidea. Kalitate eta Irakaskuntza-Berrikuntzaren Dekanordea eta Zuzenbide Fakultateko Dekanoa (2014tik) eta Espainako Zuzenbide Fakultateetako Dekanoen Konferentziaren presidenteordea. Latinoamerikako graduondoko sareko zuzendaria. Domingo Arizmendi Etika Juridikoaren saria jaso du Gipuzkoako abokatuen elkargoaren eskutik. Ikertzaile bisitari izan da hainbat atzerriko Unibertsitateetan. Estatuko eta nazioarteko ia 20 ikerketa proiektuetan parte hartu du. 50 argitalpen baino gehiagoko egilea da eta era berean 40 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Hurrengo ikerketa lerro ditu nagusi: oinarrizko eskubideak; Immigrazio politikak; europar hiritartasuna eta genero berdintasuna nagusiki.

María José Canel

María José Canel Nafarroako Unibertsitatean Komunikazioan doktorea da, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Komunikazio Politikoko eta Sektore Publikoko katedraduna. Visiting Scholar izan da nazioarteko ospe handiko hainbat unibertsitatetan, eta 2016an komunikazio politikoan eragin handiena duten 12 emakumeen artean aitortua izan zen (Victory Awards). Gaur egun, EGPAren (European Group for Public Administration) Political Marketing and Communication ataleko co-chair da, eta ACOPen presidente sortzailea. 2000 eta 2004 artean Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroaren Kabinetea zuzendu zuen, eta 2023 eta 2025 artean Solariako kontseilari independentea izan zen. Ehun argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea da, eta ikerketako bost seiurteko aitortuta ditu. Bere azken argitalpenen artean nabarmentzekoak dira Building Collaborative Governance in Times of Uncertainty (2023), Handbook of Public Sector Communication (2020) eta Public Sector Communication (2019). Lidergoan eta komunikazio publikoan aditua da, eta ICFk ziurtatutako coacha. Gaur egun, lankidetzazko gobernantzan, lidergo publikoan eta jasangarritasunaren dimentsio ukiezinean du bere jardunaren ardatza.

Eider Mendoza Larrañaga

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia. Ikasketak: Enpresan lizentziatua (École de Commerce Européenne, Bordeaux, Frantzia), espezializazioa Nazioarteko Merkataritzan. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta frantsesa: hirueleduna. Ingelesa: maila ertaina. Ibilbide profesional eta politikoa: • 2001. urtera arte: Irungo nazioarteko logistika/garraio enpresa baten lan egin zuen. • 2001-2011: legebiltzarkidea Gasteizen. Taldeko koordinatzailea eta gizarte politiketako bozeramailea. • 2011-2015: Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea. Talde politikoko koordinatzailea eta BBNNetako lehendakariordea. • 2015-2019: Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria. 2019-2023: GFAko Gobernantza diputatua eta bozeramailea • Kolaboratzailea hainbat komunikabidetan, prentsan zein telebistan. Bestelakoak: lau seme-alaben ama.

Paloma Piqueiras Conlledo

Paloma Piqueiras Conlledo Kazetaritzan lizentziaduna da, Antolakundeen Komunikazioan masterra du, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM) Publizitate eta Harreman Publikoetan doktorea da. UCMko Informazio Zientzien Fakultateko “Komunikazioaren teoriak eta analisia” saileko irakasle laguntzaile doktorea da. Bere argitalpenak batez ere aktibo ukiezinen kudeaketari buruzkoak dira (bereziki, herritarren konpromisoari buruzkoak), sektore publikoaren testuinguruan. UCMko Informazio Zientzien Fakultateko “Sektore publikoko ukiezinak” ikerketa-taldeko kidea da, eta Komunikazio Politikoaren Elkarteko (ACOP) Batzorde Akademikoko kidea; gainera, elkarte horretako presidenteordea ere bada. Hogeita hamar bat ikerketa-artikulu eta liburu-kapitulu argitaratu ditu nazioko zein nazioarteko aldizkari eta argitaletxe aitortuetan. Zazpi ikerketa-proiektutan parte hartu du (horietatik 2 une honetan abian daude). Ikerkuntzako sexenio bat indarrean du.

Katarina Staronova

Katarína Staroňová Bratislavako (Eslovakia) Comenius Unibertsitateko Gizarte eta Ekonomia Zientzien Fakultateko Politika Publikoen Institutuko irakasle elkartua da. Bere ikasketak Budapesteko (Hungaria) Erdialdeko Europako Unibertsitatean (Central European University) eta New Yorkeko Unibertsitatean (AEB) egin zituen. Bere ikerketa-lana botere exekutiboaren barruan goi-mailako funtzio publikoaren, arduradun politikoen eta haien aholkularien arteko harremanetan oinarritzen da, Europa Erdialdeko eta Ekialdeko herrialdeei arreta berezia eskainiz. Bere lanek politizazio- eta patronazgo politikoaren hainbat forma aztertzen dituzte, formalak zein informalak, baita populismoak eta atzerakada demokratikoak administrazio publikoetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan adituen ezagutzak duen eginkizunean duten eragina ere. Handbook of Politicization and Political Patronage lanaren koeditorea da, Guy Peters, Colin Knox, Francisco Panizza eta Conrado Ramosekin batera. Bere ikerketak nazioarteko erreferentziazko aldizkari akademikoetan argitaratu dira, besteak beste, Public Administration, Governance, Policy and Society, Administration & Society eta International Journal of Public Administration aldizkarietan.

Jorge Tamames

Jorge Tamames Dublingo University College-n Zientzia Politikoetan doktorea da, Fletcher School of Law and Diplomacy-n masterra egin zuen, eta Brown Universityn Nazioarteko Harremanetan graduatu zen. Gaur egun, irakasle elkartua da Comillaseko Pontifize Unibertsitatean, eta ikasgaiak ematen ditu Madrilgo Carlos III Unibertsitatean eta New York Universityn. Demokraziaren eta Espainiako kanpo-politikaren ikertzaile gisa lan egiten du Elcano Errege Institutuan. Aurretik, Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioan aholkulari izan zen, baita Política Exterior aldizkariko erredakzio-buru ere. Artikuluak eta analisiak argitaratu ditu, besteak beste, El País, Le Grand Continent, Agenda Pública, CIDOB, Expansión, El Orden Mundial eta The New Statesman hedabideetan. For the People: Left Populism in Spain and the US (Lawrence Wishart, 2020) eta Algo que hicimos juntos (Lengua de Trapo eta Círculo de Bellas Artes, 2026) lanen egilea da; azken saiakera horrek BOEn kabitzen diren Utopiak II. Saria jaso zuen.

Silvio Waisbord

Silvio Waisbord George Washington Unibertsitateko Komunikabideen eta Gai Publikoen Eskolako irakaslea da. International Communication Association-eko presidente ohia eta fellow da, eta International Journal of Communication aldizkariaren editorea da. Hogei liburu baino gehiagoren egilea eta editorea da, bai eta kazetaritzari eta politikari, komunikazio-ikasketei, komunikabideen politikari eta gizarte-aldaketarako komunikazioari buruzko artikuluen egilea ere. Bere liburu berrienak dira Introduction to Journalism: Thinking Globally (Polity) eta Democracias y calidad periodística: gobernanza, desorden informativo y ecosistemas mediáticos (Dolors Palau-Sampiorekin batera editatua). George Washington Unibertsitateko Komunikabideen eta Gai Publikoen Eskolako zuzendari izan zen (2020–2023). Horrez gain, Journal of Communication eta International Journal of Press/Politics aldizkarietako erredaktore nagusi izan zen. Waisbordek Soziologian lizentziatura lortu zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean, eta Soziologian doktoregoa University of California, San Diegon.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-09-04 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Beste ikastaro interesgarriak...