Society
Economy and Business
Sustainability
Summer Course
Europa, eraldatzen ari den mundu baten aurrean: demokrazia, erakundeak eta herritarrak

Europa, eraldatzen ari den mundu baten aurrean: demokrazia, erakundeak eta herritarrak

04.Sep - 04. Sep, 2026 Cod. G18-26

Description

Nazioarteko sistema eraldaketa sakoneko aro batean dago eta lehia geopolitiko handiagoa, aliantza estrategikoen birkonfigurazioa eta arrisku global berrien agerpena dira, besteak beste, eraldaketa horren ezaugarriak. Nazioarteko ordenaren oreka aldatzen ari da, Europako eta munduko gatazka belikoen, potentzia handien arteko lehiaren, trantsizio teknologiko eta energetikoaren eta klima-aldaketak eragindako erronken ondorioz.

Testuinguru honetan, Europar Batasunak bi erronka ditu aurrean; batetik, ekiteko gaitasuna eta autonomia estrategikoa indartu behar ditu, gero eta konplexuagoa eta zalantzagarriagoa den ingurune geopolitikoari erantzuteko, eta, bestetik, bere proiektu politikoaren muina eta funtsa osatzen duten balio demokratikoak babestu eta indartu behar ditu.

Aldaketa globalek erantzun bat eskatzen diote Europako gobernantzaren etorkizunari: norabide estrategiko berria hartu, herritarren kultura politiko demokratikoa indartu, eta datozen urteei begira erakundeak sendotu behar ditu.

Uda Ikastaro honen proposamena da diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertzea erronka horiek, eta nazioarteko testuinguruan gertatzen ari diren eraldaketei nahiz Europan artikulatzen ari diren erantzun instituzional eta sozialei heltzea; Europako testuinguruaren ildotik, Gipuzkoako lurraldearen ikuspegitik gobernantza demokratikoaren erronkari nola heltzea aztertuko da.

Read more

Objectives

Ikastaroaren helburua, demokraziaren defentsaren eta gobernantza demokratikoaren ikuspegitik, testuinguru geopolitiko berriak Europar Batasunari eta inguruneari planteatzen dizkien erronken gainean hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat eskaintzea da.

Hauek dira helburu nagusiak:

Nazioarteko ordenaren eraldaketak eta Europan duten eragina aztertzea.

Ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, Europako demokraziek dituzten erronkak ulertzea.

Europar Batasunak aldaketa horien aurrean emandako erantzun instituzionalak aztertzea.

Europako proiektuaren legitimitate demokratikoan zer zeregin duten herritarrek hausnartzea.

Zer erronka dituen Gipuzkoako gobernantza demokratikoak testuinguru horretan eta zer ikuspegi duten herritarrek egoera horri buruz ezagutzea.

Read more

Activity directed to

  • All public
  • Professionals

In collaboration with

  • Gipuzkoako Foru  Aldundia

Directors

Yosu Arraiz Aramburu

Gipuzkoako Foru Aldundia

- Position: General Manager of Strategy (2025-present). Studies: Graduate in Civil Engineering (UPV/EHU); Master's Degree in Civil Engineering (University of Cantabria); Expert Course in Urban Innovation (MU). - Professional and political career: Director General of Innovation in Administration, Provincial Council of Gipuzkoa (2023-2025); Councillor responsible for Urban Planning, Works and Services, Elgoibar (2015-2023). President of the Community of Municipalities of Debabarrena (2019-2023). Vice-President of Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (2019-2023).

Registration fees

Face-to-faceUntil 04-09-2026
48,00 EUR
41,00 EUR
34,00 EUR
25,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa