Euskal Kultura Gerrra Zibilean (1936-1939)
Azalpena
Gerra Zibilak erabateko etena ekarri zuen euskal kulturara. Euskal Pizkundean eta, bereziki, Bigarren Errepublika aldarrikatu ostean sortu ziren harreman-sareak, erakundeak eta, oro har, kultura-sistema suntsitu egin ziren. Gerra Zibilak lur jota utzi zuen euskal kultura.
Dena dela, eta topiko historiografikoetatik harago, gerra-garaia ez zen basamortua izan ikuspuntu kulturaletik. Oso baldintza txarretan izan bazen ere, ekimen eta estrategia kulturalak bultzatu ziren, artelanak sortu ziren, literatura idatzi zen, kulturari buruzko erabakiak hartu ziren, eta egitasmo kultural eta artistiko batzuk jarri ziren martxan.
Gerra Zibila hasi zela 90 urte betetzen diren honetan, Uda Ikastaro honetan, Gerra Zibilean euskal kulturaren ikuspuntutik martxan jarri ziren ekimenei, eman ziren (eta eman ez ziren) pausoei eta hartu ziren erabakiei buruzko gogoeta egin nahi dugu, garai hura hobeto ezagutzeko asmoz.
Helburuak
Gerra-garaiko kultur erakunde, estrategia eta eragile giltzarrien berezitasunak ezagutzea.
Kulturaren lau adierazpideren inguruan martxan jarri ziren ekimenak aztertzea: artea, dantza, antzerkia eta literatura.
Gerra-garaian Eusko Jaurlaritzak izan zuen estrategia kulturalaren inguruan gogoeta egitea.
Gerra-garaiko kultur bizitza hobeto ezagutzea, bereziki herrietako kultur bizitza.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-06-18
Erregistroa / Registro
“Irekiera Instituzionala“
- Patxi Juaristi Larrinaga | EHU - Gabriel Aresti Katedraren ZuzendariaHizkuntza: euskara
- Isaac Amezaga Larrazabal | Bizkaiko Foru Aldundia - Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera ZuzendariaHizkuntza: euskara
- Leixuri Arrizabalaga Arruza | Bizkaiko Foru Aldundia - Euskara, Kulura eta Kirol Sailaeko foru DiputatuaHizkuntza: español
“Irekiera Instituzionala“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Patxi Juaristi Larrinaga | EHU - Gabriel Aresti Katedraren ZuzendariaHizkuntza: euskara
- Beatriz Zabalondo Loidi | EHU - EHUko irakasleaHizkuntza: euskara
“Artea Gerran“
- Ismael Manterola Ispizua | EHU - EHUko Arte Ederren Fakultateko Dekanoa eta irakasleaHizkuntza: euskara
“Euskal Dantza Gerra Zibilean“
- Oier Araolaza Arrieta | Dantzan - DantzariaHizkuntza: euskara
“Gerra Zibilak Antzerkiari Kendu eta Emandakoak“
- Idoia Gereñu Odriozola | Ganbila argitalpen-taldea eta Katiuska antzerki taldea - Ganbila argitalpen-taldeko kidea, Katiuska antzerki taldeko zuzendaria eta Bigarren Hezkuntzan Filosofia irakasleaHizkuntza: euskara
Kafe atsedena
“Gerra Zibila Euskal Literaturan“
- Lourdes Otaegi Imaz | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
“Eusko Jaurlaritzaren Estrategia Kulturala Gerra-Garaian “
- Leyre Arrieta Alberdi | Deustuko Unibertsitatea - Irakasle titularraHizkuntza: español
“Kultur Bizitza Herrietan Gerra Zibilean “
- Patxi Juaristi Larrinaga | EHU - Gabriel Aresti Katedraren ZuzendariaHizkuntza: español
Itxiera
- Beatriz Zabalondo Loidi | EHU - EHUko irakasleaHizkuntza: español
Zuzendariak
Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) .Unibertsitateko irakasle Titularra da, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. Soziologian lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995) da, eta UPV/EHUko irakaslea, 1993az geroztik. 1998an irakasle bisitaria izan zen Idahoko Unibertsitatean (AEB). 2005etik 2009ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate arloko zuzendaria izan zen. 2011tik 2012ra, Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterreko koordinatzailea izan zen, eta, 2015. urteaz geroztik, UPV/EHUko Hizkuntza Politikak eta Plangintza Masterreko idazkari akademikoa da. 2009tik 2017ra UPV/EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea izan da. Halaber, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Kalitate Batzordeko kidea da (2016). Artikulu ugari eta 13 liburu argitaratu ditu euskal kultura, euskaldunen balio, euskara eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin eta memoria historikoarekin lotutako gaien gainean ere ikertu eta argitaratu du. Enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 33 kontratutan eta deialdi publikoetan finantzatutako I+Gko 18 proiektutan parte hartu du, eta horietako batzuen zuzendaria izan da.
Beatriz Zabalondo Loidi
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.
Hizlariak

Isaac Amezaga Larrazabal
Oier Araolaza Arrieta
Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da. Urbeltzen zuzendaritzapean Argiaren Alakiketan (1991), Kondharian (1997), Axuri Beltza (2008) eta Martin Zalakain (2017) ikuskizunetan aritu da dantzari. Dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da. Informazio Zientzietan (EHU, 1995) eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua (EHU, 2000), Musikologian egin du masterra (EHU, 2008), Artearen Historian Ikasketa Aurreratuen Agiria (EHU, 2010), eta doktore tesia Gizarte Komunikazioan (EHU, 2020) euskal dantza eta generoa ikertuz Mikel Laboa katedraren babesean. Euskal dantza irakasle izan da Dantzertin (2017) eta EHUn Euskal Dantzari buruzko ikasketetan (2016-2017). Euskal dantzaz hainbat artikulu idatzi ditu Argia, Berria eta Dantzan-en, eta hiru liburu argitaratu ditu: Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998), Euskal Dantza (Etxepare, 2012) eta Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan (UEU, 2020). 2012tik Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.
Leyre Arrieta Alberdi
Universidad de Deusto, Directora del Departamento de Comunicación
Leyre ARRIETA ALBERDI es Doctora en Historia Contemporánea y profesora titular de Historia Contemporánea en la Universidad de Deusto. Ha investigado, tanto en solitario como en equipo, temas relacionados con nacionalismo vasco, exilio y europeísmo, historia de medios de comunicación y discurso de género en el nacionalismo vasco. Sus principales trabajos son: Estación Europa. La política europeísta del PNV en el exilio (1945-1977) (2007), La historia de Radio Euskadi (2009), Fondo Gobierno de Euzkadi: historia y contenido (2011) y la edición crítica y estudio introductorio de La Causa del Pueblo Vasco de F. J. Landaburu. Ha publicado numerosos artículo y ha participado en publicaciones conjuntas, tales como Diccionario ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco (2012), Héroes y villanos de la patria (2021) y El laberinto de la representación.

Leixuri Arrizabalaga Arruza
Eusko Legebiltzarra
Idoia Gereñu Odriozola
Ehu
Filosofian lizentziaduna (EHU) eta Giza Zientzietan doktorea (2016, Carlos III) Jarrai (1959-1968), euskal teatroaren abangoardiako ikur tesiari esker. XX. mendeko euskal antzerkia ikertzen du eta horren fruitu dira, besteak beste: Antzerti 75 urte ondoren (EtorOstoa, 2007); ´Gure antzerki idatzia 1936ko erbestealdian´ (Hamaika Bide, 2012). ´Teatroaren mututzea XX. mendean´ (Euskera, 2018); ´La supresión en el teatro vasco´ (Peter Lang, 2020); ´Euskal teatro amateurra definitzeko erreferentzia historikoen bilakaerarekiko hurbilpen kritikoa´ (Egan, 2021); ´Living Theatreren Antigone Donostian izan zenekoa´ (Egan, 2023); ´Salbatore Mitxelenaren Erri bat guruzbidean…¨ (UNED, 2023). EHAZEko koordinatzailea eta, EHUn eta UEUn irakaslea izana da. Gaur egun, GANBILA argitalpen-taldeko kidea, KATIUSKA antzerki taldeko zuzendaria eta Bigarren Hezkuntzan Filosofiako irakaslea da.
Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) .Unibertsitateko irakasle Titularra da, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. Soziologian lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995) da, eta UPV/EHUko irakaslea, 1993az geroztik. 1998an irakasle bisitaria izan zen Idahoko Unibertsitatean (AEB). 2005etik 2009ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate arloko zuzendaria izan zen. 2011tik 2012ra, Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterreko koordinatzailea izan zen, eta, 2015. urteaz geroztik, UPV/EHUko Hizkuntza Politikak eta Plangintza Masterreko idazkari akademikoa da. 2009tik 2017ra UPV/EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea izan da. Halaber, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Kalitate Batzordeko kidea da (2016). Artikulu ugari eta 13 liburu argitaratu ditu euskal kultura, euskaldunen balio, euskara eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin eta memoria historikoarekin lotutako gaien gainean ere ikertu eta argitaratu du. Enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 33 kontratutan eta deialdi publikoetan finantzatutako I+Gko 18 proiektutan parte hartu du, eta horietako batzuen zuzendaria izan da.
Ismael Manterola Ispizua
MHLI. UPV/EHU
(Zumaia, 1966). Arte Historian lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta doktoregoa EHU/UPVn gauzatu zuen Arte Historian. Egun EHU/UPVko Arte Ederren Fakultatean Artearen Historia irakasten dihardu. Egunkarian, Berrian eta Garaegunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du. Gure Artea 2006 (2006) eta Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014) izeneko erakusketak antolatu ditu. Bere agitalpenen artean daude, besteak beste, 2012an UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eskutik kaleratutako Raemaekersen Marrazkiak: Britainiar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerranliburua eta Autonomía e ideología (2016) liburuko “Compromiso o especifiicidad del medio. Arte en el País Vasco en las últimas décadas del siglo XX” atala.
Lourdes Otaegi Imaz
UPV/EHU
Euskal Filologian lizentziatua (1982) eta Literatura arloan doktore (1992) Deustuko Unibertsitatean. Literatura Konparatuko postgradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Euskal literaturan espezializatu da eta zenbait azterketa monografiko burutu ditu Bigarren Errepublikaren garaiko Euskal Pizkundeari buruz, eta bereziki Xabier Lizardi idazleari buruz. Literatura garaikideari buruzko Ikerketa Proiektuetan parte hartu du, eta azterlan horien emaitza zenbait artikulu zientifiko eta liburu-ataletan mamitu da. Euskaltzaindiaren urgazle da eta Literatura Ikerketa Batzordearen kide da 1998tik hona (idazkari, 2000-2008), Literatura Terminoen Hiztegia egitasmoa koordinatuz (2008). Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Gisa berean, Baionako Master 1-en irakasten du (Univ. Michel de Montaigne Bordeaux III, Frantzia) eta UNED Unibertistatearen Masterrean XIX. mendera arteko Euskal Literaturaren ikasketen arduradun da.
Beatriz Zabalondo Loidi
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-06-18 arte |
|---|---|
| 48,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 34,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago