
Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen. Zientzia musikatua
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?
Azalpena
Uda Ikastaro honen helburua da gure lurraldean osasuna eta generoaren elkarrekintzak aztertzen dituzten ikerketa proiektuak eta hauen emaitzak aditzera emateko espazioa sortzea. Generoak osasunean duen inpaktua datuekin azaltzeko eta genero berdintasun ezak emakumezkoen ongizatean duen eragina gogorazteko asmoa du. Mahai-inguruen bitartez, ikuspegiak kontrastatzeko, zalantzak argitzeko eta eztabaida sustatzeko aukera eskainiko da. Gainera, ikastaroa gitarra-jotzaile batek girotuko du, zientziari kutsu emozionala emanez.
Generoak eragina du gizabanakoaren autozaintza jokabidean, eta baita osasun sistemak haien beharrei erantzuteko duen moduan ere. Hori horrela, generoaren eta diagnostiko taldeen arteko elkarrekintza aztertu da nazioarteko mailan zein Euskal Autonomia Erkidegokoko zenbait ospitaletako adierazleekin. Genero ezberdintasunak detektatzeko helburuarekin emaitzak azalduko dira, osasun sisteman arreta ipiniz.
Azken hamarkadetan genero medikuntzak aurrerapauso handiak egin baditu ere, erizainen genero ikuspegia gaixoen arretan txertatzeko beharrezko gaitasunak ez dira argi definitzen. Honekin lotuta, Euskal Autonomia Erkidegoan, erizain eta erizaintzako ikasleen genero kontzientzia eta osasun genero ezagutza aztertu duten ikerketen emaitzak erakutsiko dira: generoarekiko kontzientzia duen erizaintza posible izan dadin beharrezko antolakuntza aurrekariak, ezaugarriak, ondorioak eta berau aztertzeko erreferente enpirikoak modu aplikagarrian aurkeztea da helburua.
Jakina da COVID-19ak eragindako pandemiak osasun sistemen krisia bultzatu duela mundu osoan. Baina garai hartan, osasun arretak jasandako aldaketek berdin eragin al zien emakumezkoei eta gizonezkoei? Honi erantzuteko ospitaleratze adierazleetan izandako bilakaeraren berri emango da.
Bestalde, gaixoen pasibotasunari aurre eginez, haien osasunean eragiten duten esku-hartzeen diseinuetan parte hartzeko metodologiak aztertuko dira. Gipuzkoan gertatutako paziente eta osasun profesionalen arteko esperientzia baten berri emango da. Egitasmo honek emakumearen ahalduntzea sustatuko zuen esku-hartzea diseinatzea zuen helburu.
Azkenik, gure lurraldean bularreko minbizi diagnostikoa eta mastektomia jasotzen duten emakumeetan, berreraikitze prozesuari buruzko erabakitze egoerak deskribatu nahi dira. Nola kudeatzen dira bularreko minbizi prozesuan sortzen diren emozio eta zalantzak erabakiak hartu behar direnean?
Honekin guztiarekin, emakumearen osasunaren alderdietako batzuk ebidentzian oinarrituta ezagutuko dira, ikuspegi sozial eta intersekzionala zabalduz. Gure lurraldean eta zientziatik, emakumearen osasuna zaindu daitekela aldarrikatzeko topaketa izango da.
Helburuak
Gure lurraldean generoa eta osasuna aldagai gisa ikertzen dituzten proiektuak eta hauen emaitzak ezagutzea.
Osasunean genero berdintasun ezak duen eragina aztertzea eta hauen inguruan eztabaidatzea.
Emakume ikerlariek generoaren inguruan egiten duten ikerketa lana aurkezteko espazioa eskaintzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Ikastaroa lau hitzaldiz eta bi mahai-inguruz osatuta dago.
Hizlari bakoitzak bere ikerketa proiektua eta honen emaitzak aurkeztuko ditu.
Mahai-inguruetan, aurkeztutako edukiaren eta sortzen diren beste hainbat gairen inguruan eztabaidatuko da, hizlarien eta entzuleen arteko harremana sustatuz. Gainera, mahai-inguruei giro berezia emateko, gitar-jotzaile batek gaiarekin lotutako melodiak eskainiko ditu.
Lankidetza
Programa
2025-07-08
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Amaia Cuesta Zigorraga | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea eta ikerlaria
“Emakumearen ahalduntzea ko-diseinatuz. Paziente eta osasun profesionalen elkargunearen emaitza. “
- Amaia Cuesta Zigorraga | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea eta ikerlaria
“Genero ezberdintasunak ospitaleko adierazleetan: Euskal Autonomia Erkidegotik mundura“
- Nahikari Vizuete Aldave | Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza eta UPV/EHU - Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzan teknikaria eta EHU, Donostiako Medikuntza eta Erizaintza fakultatea, Erizaintza II-ko irakasle elkartua
Mahai ingurua: “Mahai inguru musikatua 1“
- Amaia Cuesta Zigorraga | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea eta ikerlaria
- Nahikari Vizuete Aldave | Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza eta UPV/EHU - Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzan teknikaria eta EHU, Donostiako Medikuntza eta Erizaintza fakultatea, Erizaintza II-ko irakasle elkartua
- Itziar Navarro Ibañez | Soinuene Fundazioa - Teknikaria
Atsedena
“Nola hartzen ditugu erabakiak bularreko minbizian?“
- Garbiñe Lozano Real | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea eta ikerlaria
“Erizaintza eta ekitatea: generoarekiko zaintza sentikorra“
- Ainitze Labaka Etxeberria | UPV/EHU - Erizaintza II - Irakaslea eta ikerlaria
Mahai ingurua: “Mahai inguru musikatua 2“
- Garbiñe Lozano Real | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea eta ikerlaria
- Ainitze Labaka Etxeberria | UPV/EHU-Erizaintza II - Irakaslea eta ikerlaria
- Itziar Navarro Ibañez | Soinuene Fundazioa - Teknikaria
Itxiera
- Amaia Cuesta Zigorraga | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea eta ikerlaria
Sintesia
Zuzendariak

Amaia Cuesta Zigorraga
Universidad de Deusto, Profesora en Grado en Enfermería
Erizaintzan eta Psikologian graduatua, adikzioetan espezializatua. Osasun mentaleko hainbat arlotan esperientzia klinikoa du, bai Kataluniako Osasun Zerbitzuan (drogomenpekotasunean kalteak murrizteko programetan) bai Euskadin. 2018tik unibertsitateko irakaslea da Erizaintzako Graduan, eta gaur egun irakasle eta ikertzaile lanetan dihardu Deustuko Unibertsitatean. Bere ikerketa ildo nagusia psikofarmakoen kontsumoa eta generoaren arteko harremana da. Gaur egun, doktoretza egiten ari da.
Hizlariak

Amaia Cuesta Zigorraga
Universidad de Deusto, Profesora en Grado en Enfermería
Erizaintzan eta Psikologian graduatua, adikzioetan espezializatua. Osasun mentaleko hainbat arlotan esperientzia klinikoa du, bai Kataluniako Osasun Zerbitzuan (drogomenpekotasunean kalteak murrizteko programetan) bai Euskadin. 2018tik unibertsitateko irakaslea da Erizaintzako Graduan, eta gaur egun irakasle eta ikertzaile lanetan dihardu Deustuko Unibertsitatean. Bere ikerketa ildo nagusia psikofarmakoen kontsumoa eta generoaren arteko harremana da. Gaur egun, doktoretza egiten ari da.

Ainitze Labaka Etxeberria
UPV/EHU
Ainitze Labaka Etxeberria, Erizaintzan graduatua eta Psikologian doktorea. UPV/EHUko Erizaintza II saileko irakaslea, Psikobiologia eta BANER (Basque Nurse Education Research Group) ikertaldeetako kidea. Eusko Jaurlaritza eta Ekonomia Ministerioak finantzatutako proiektutan parte hartu du, zenbait patologiatan ematen diren ezberdintasun biologiko sexualak aztertuz. Ikerketetan aurkitutako isuri androzentrikoak eta bere erizain jardueran antzemandako genero isuriak kurtso hau proposatzera eraman dute. Genero ikuspuntua barne hartzen duten master amaierako lanentzako laguntza jaso zuen (2014) eta hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu maila internazionalean, baita euskarazko dibulgazio artikuluak ere.

Garbiñe Lozano Real
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da Garbiñe Lozano Real. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Unibertsitate Masterra egin ondoren, ikertzaile gisa menopausia duten eta menopausia ez duten emakumeen arrisku kardiobaskularrean dagoen aldea aztertzen hasi zen. Hainbat urte eman ditu Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile gisa lanean, ariketa fisikoarekin eta zahartze osasuntsuarekin lotutako hainbat proiektutan. LGTBIQ+ kolektiboarekin lotutako proiektuetan parte hartu du metodologia kualitatiboa landuz. Gaur egun, Deustu unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta doktoretza prozesuan jarduten du bularreko minbizia eta mastektomia duten emakumeen erabakitze prozesuaren inguruan.

Itziar Navarro Ibañez
Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian burutu zituen interpretazio ikasketak gitarra espezialitatean. Jose de Azpiazu musikagileari buruzko ikerketarengatik karrera amaierako ohorezko aipamena jaso zuen. 2014an Musikologia Kulturaleko master ikasketak egin zituen Georg-August-Universität-ean (Göttingen, Alemania). 2016an, berriz, Grezian izan zen TEI Epirus-eko Herri-musikarako departamentuan, Erasmus programaren baitan. Gaur egun Soinuenea Herri Musikaren Txokoan ari da lanean eta Oiartzungo bertsolarien kantaeraren bilakaerari buruzko ikerketan dabil. Aipatu ikerketaren proiektuak Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak urtero plazaratzen dituzten sarietako bat jaso zuen iaz.

Nahikari Vizuete Aldave
Erizaintzan graduatua (2013), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Erizain gisa lan egin zuen Villa Sacramento zaharren egoitzan, 2013tik 2017ra. 2017an, Eusko Jaurlaritzan hasi zen lanean, erizain gisa; hasieran, Arabako Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan, osasun-prestazioen sailean eta 2019tik, Gipuzkoako Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan diardu. Lehen bost urteetan, Irungo Ikuskaritza Medikoan, eta 2024ko otsailaz geroztik, Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzako epidemiologia-unitatean. Era berean, 2022tik Erizaintza II (UPV/EHU) Saileko irakasle elkartua da. Urte hauetan zehar, Osasun Publikoko Masterra egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2015) eta Lan Arriskuen Prebentzioko Masterra Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (2019). 2023an Erizaintzako doktoretza-ikasketak hasi zituen UPV/EHUn.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-08 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 29,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | |
- | 29,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | |
- | 10,00 EUR | |
- | 0 EUR | |
- | 35,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-30 arte | 2025-07-08 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 29,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | |
- | 29,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 10,00 EUR | |
- | 0 EUR | |
- | 35,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago